Lanaren Ekonomia
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskalerrian ere gaindituz. SINDIKAL AGENDA, martxoaren 4tik aurrera


Elecciones 2019 Pablo Iglesias Podemos
Unidas Podemos valorando en rueda de prensa el resultado de las elecciones. Dani Gago

Lanaren Ekonomia, Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irrati saioa hemen

Gobernu berria dago Espainian, duela zortzi aste PSOEk eta UPk Kongresuan lortutako gehiengo sinplearen ondorioz. Krisiaren hamarkada galdua ixten da horrela, ezkerreko itun programatiko batekin eta alderdien metaketa plurinazionalarekin, bost urteko blokeo politikoaren ostean politika demokratizatzaileak egiteko aginduarekin. Atzean geratu diren politika okerrak aztertuko ditugu, Espainiak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra nabarmenduz.

“Kapitalismoan sakontzea erabaki zuten euskal eta espainiar agintariek, 2014ra arte doikuntza politika eginez, langileen baldintzak okertu eta politika sozialak murriztuz”

HAMARKADA GALDUAREN BIDE OKERRA

Bide neoliberalean sakontzea erabaki zuten PPk eta PNVk krisia piztu zenean. 2007an piztutako krisiaren ondorioz, lan okupazioan galera larriak izan dira azken hamarkadan, batez ere eraikuntzan, industrian eta merkataritzan. Bazegoen alternatibarik, gauzatzea lortu ez genuen arren: epe laburrean politika sozial eta hedakor anti-ziklikoak egitea, epe luzera eraldaketa estrukturala bultzatzen zen bitartean. Samir Aminek esan zuenez, kapitalismoaren krisian kapitalismotik irtetzeko bide berriak ziren eta dira beharrezkoak, sozialismorantz urratsak emateko.

Baina ez. Kapitalismoan sakontzeko bidetik joatea erabaki zuten euskal eta espainiar agintariek, 2014ra arte doikuntza politika gogorrak eginez. Langileen baldintzak okertzeko erreformak eginez eta politika sozialak murriztuz, enpresari handien eta bankuen aldeko politika egin zuten Espainiako zein Euskal Herriko Gobernuek. GIPSI deritzen herrialdeetako Syriza, Bost Izarren Mugimendua, Blokoa, Podemos eta Sinn Fein alderdi eta koalizioen gorakada neutralizatzeko moteldu zuen Troikak austeritatea, quantitative easingdiru politikaren bidez. Horrela, 2015aren urtarrilean garatzen ari zen krisi politikoa leundu nahi zuen Mario Draghik, Europako Banku Zentraleko orduko zuzendariak.

“Arlo industrial eta ekonomikoan ezer gutxi egin zuten, aldi berean internazionalizazioa, desindustrializazioa eta jarduera eskas berrien aldeko apustua berresten”

Bitartean, langile publikoen jubilazioak ez ordezkatzea eta langileriaren behin-behinekotasuna eta azpi-kontratazioa areagotzea erabaki zuten zuten Rajoyk zein Urkulluk, Rementeriak eta konpainiak. Kaleratzeak erraztu, finantza erakundeei lagundu eta higiezinen burbuilaren ondorio sozial latzenen aurka ez zuten ezer egin. Ezinbestekoak izan ziren garaian, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) eta beste politika sozialak —osasuna, hezkuntza, zaintza kolektiboak…— etengabe murriztu zituzten baita ere. Konponbidearen gakoa zeukan arlo industrial eta ekonomikoan ezer gutxi egin zuten, aldi berean internazionalizazioa, desindustrializazioa eta jarduera eskas berrien aldeko apustua berresten zuten bitartean.

INTERNAZIONALIZAZIOA ETA DESINDUSTRIALIZAZIOA

Alde batetik, internazionalizazioa —hots, euskal enpresen deskapitalizazioa— izan da Tapiaren eta SPRIren estrategia nagusia, barne eskaria berpizteko ahaleginak egin beharrean. Euskal enpresa handiei nazioarteko merkatuak bilatzeko zein nazioarteko kapitalen eskuetan geratzeko laguntza eskainiz, kanpo balantza orekatzea bilatzen zuten PNVk zein PPk, inportazioen jaitsieragatik batez ere, petrolioaren merkatzearen laguntzarekin. Benetako esportazio sendoak bultzatzeko berrikuntzak eta inbertsioak gauzatu beharrean, tokiko inbertsioen eta okupazioaren aurkako politika egin dute euskal zein espainiar agintariek.

Desindustrializazioa izan da, bestetik, agintarien axolagabekeria nagusia; azken hamarkadaz haratago, aurreko mendearen azken laurdenetik hona finkoa izan den joera kaotikoa. Krisi epeetan jarduera industrial bideragarrien aldeko politikak egin beharrean, —hau da, kapitalistak inbertsio edo kapitalizazio publikoen bidez lan egitera behartu beharrean— utzikeria izan da nagusi PNVren gobernuen aldetik. Kapitalista globalen interesak jarri dituzte tokiko landun, bezero eta hornitzaileen beharren gainetik, liberalizazio ekonomikorako joera abertzaletasunaren aurretik kokatuz.

“Porlan-turismo binomio okerraren aldekoak dira PP eta PNV, eta azken urteetan argi erakusten duten bide okerrean sakondu dutela, Madrilen zein Bizkaian”

Bitartean, balio erantsi gutxiko jarduera berrien aldeko apustua egin dute, galdutako okupazio industrialak ordezkatzeko. Turismoaren eta makro-ekitaldi iragankorren ekonomiaren bidez, soldata eta etekin eskaseko enpresa eredua bultzatu dute. Aldi berean, zerbitzuen (azpi-)kontratazio pribatua bihurtu dute politika publikoen eredu, 1980ko hamarkadan neoliberalismoaren sortzaileek (Thatcherrek eta Reaganek) ezarritako irizpideak geureganatuz. Bukatzeko, eraikuntza enpresak izan dira agortutako eredu honen motorra, azpiegitura publiko erraldoien eta etxebizitza pribatuen biderkatze espekulatiboaren bidez. Horixe da oraindik ere PNVren eta PPren hautua. Langileen soldaten eta enpresen produktibitatearen debaluazioan eta kanpoarekiko defizit ekonomiko eta energetikoan oinarritzen den porlan-turismo binomio okerraren eredua berrindartzearen aldekoak dira, eta azken bizpahiru urteetan argi erakusten duten bide okerrean sakondu dute han eta hemen, Madrilen zein Bizkaian.

ESPAINIAKO POLITIKA BERRIA

Espainiako Gobernuaren politika berria poliki-poliki garatzen den bitartean, PSOE-UP legealdirako akordio programatikoaren azterketa beharrezko suertatzen da. Langileen eskubideak hobetzea, politika ekologiko, sozial eta feministak indartzea eta baliabide berriak lortzeko erreforma fiskala dira akordio horren ardatz nagusiak, eta Unidas Podemosen aldarrikapenetatik urrun geratu den heinean, nabariak dira akordioaren mugak. Lan arloko atalean kaleratzeen aurka langileak apur bat babesteko, kontratuen ultra aktibitatea berrezartzeko, lan ikuskaritza indartzeko, gutxieneko soldata igotzeko, emakumeen lan partzialtasun behartua gutxitzeko eta etxeko langileak duintzeko urratsak emango direla iragarri dute, besteak beste, eta nazioarteko zailtasunak eta tokiko eragile sozialekin pultsua izango dira datozen urteetako gakoak, lanaren legedi berri baten osaketa kosmetikoa edo sakona izango den ikusteko.

“Gobernuak gauza asko iragarri ditu, horietako batzuk estetikoak edo testimonialak. Bitartean, zuzenean hainbat neurri har daitezke, borondatea erakutsiz gero”

Gobernuak gauza asko iragarri ditu, horietako batzuk estetikoak, efektu erreal oso murritza edo testimonialekoak. Bitartean, zuzenean hainbat neurri har daitezke, borondatea erakutsiz gero. Patronalarekin soka ez tenkatzeko, aldiz, etorkizunean egingo dituztela aipatzen ari dira: urrezko denbora bat da hori EREak eta antzeko neurriak aplikatzeko. Egia esanda, erronka nagusia atalez atal egingo den lan erreforma izango da, edo Langileen Estatutu Berriaren osaketa, haien hitzetan. Nola egingo dute, baina? Alde bakarretik? Patronal eta sindikatu batzuekin bakarrik? Edo sindikatu eta patronal gehiagorekin eztabaidatuz? Bestetik, lan erreforma arrakastatsua izateko, kaleratze bidegabearen kasuan, lanera bueltatzea langilearen eskuetan uztean datza gakoa. Bestela, diru gutxiko kontua izango da arazoa.

Lan mundutik haratago, politika sozialak indartzea da Gobernu berriak agindutakoaren bigarren zutabea. Hezkuntza eta Osasun sistema publikoak hobetzeko politikak, menpekotasunaren eta zahartzaroko pobreziaren aurkako programak, eta, lehenengo haurrentzat eta gero denontzat, Ingreso Mínimo Vital delakoa ezarriko dute (euskal DBEaren antzekoa). Horrekin batera, hainbat politika ekologista, feminista eta sektorial berriek osatzen dute programa ekonomikoa, lege aldaketa eta gastu zein inbertsio neurri berriak ekarriko dituena.

Eskubide Sozialen Estatu Idazkari Nacho Álvarezen taldea izango da azken arlo horretan aurrerapausoak planifikatu eta gauzatzeko arduraduna, beti ere Gobernuak erreforma fiskalen bidez baliabide berriak lortzen baditu. GAFAM (Google, Apple, Facebook, Amazon, Microsoft) enpresa teknologikontzako zerga zein finantzarioentzat Tobin zerga onartu dituzte berriki, eta enpresari ertain eta handiei Sozietate Zerga igotzeko aurreikuspena da garrantzitsuena, %15eko zorua ezarriz (%18 finantza erakundeei). 130.000 euro baino gehiago irabazten dutenei PFEZa igo nahi die baita ere Gobernuak. Programa fiskal horren aurrean, euskal erakunde propioek ildo beretik joko al dute? Edo euskal oasiak aberats kosmopolitentzat sortutako ameskeria izaten jarraituko al du? Gure esku dago erantzuna.

“Estatu Idazkari Nacho Alvarezen taldea izango da politika sozialen aurrerapausoen arduraduna, beti ere Gobernuak erreforma fiskalen bidez baliabide berriak lortzen baditu”

EUSKAL BLOKEOAK DARRAI

2019ko Foru Hauteskundeen ostean Nafarroako aldaketa prozesua birplanteatzeko beharra agertu zenetik, ezkerreko politika egiteko PSOEren ezinbestekotasuna orokortu egin da, Euskal Herrian baita ere. Uxue Barkosek zuzendutako laukoaren “aldaketa lasaia” da batzuentzako porrotaren zioa, 2015ean adostutako programaren hainbeste atal gauzatu ez izanak herritar askoren desmobilizazioa ekarri zuelako. Edozein kasutan, abiatutako aldaketari heltzeko gai izan dira indar nafarrak, PSN ekuazioan sartu eta Txibite sozialista Lehendakari eginez.

“Eusko Legebiltzarrean ez dute gehiengorik, eta A-5eko hauteskundeetan PNV eta PSEk beren egoera ahuletik irteteko ezgaitasuna agerian utziko dute”

Aldi berean, ezer ez da mugitu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gobernuetan. Garai desberdinetan lehiakide zein aliatu izandako PNVk eta PSEk elkarrekin gobernatzen jarraitzen dute, ezker politiko eta sozialaren ezintasuna agerian utziz. Aldundietan ez bezala, Eusko Legebiltzarrean ez dute gehiengorik, eta apirilaren 5eko hauteskundeetan erregimeneko bi indar historikoek beren egoera ahuletik irteteko ezgaitasuna agerian utziko dutelakoan gaude. Zarata mediatikotik haratago, ez dugu ahaztu behar euskal erakunderik handienak urteak daramatzala blokeatuta. Hasieran PPrekin gobernatzen zuten, baina Espainiako politikaren eraginez apurtu zen aliantza hura, eta Urkulluren ahalmen exekutiboa zein legegilea ahuldu zuen.

Bitartean, egoera ekonomiko eta soziala kaskartzen doan heinean, norabide antolatuak topatzeko beharra areagotzen da Euskal Herrian ere, Lapurdiko Jaka Horiek okupatutako errotondetatik Gipuzkoako edota Bizkaiko kaleetara. Herri eta auzoetan bultzatzen den eredu berria erakundeetan gauzatu behar dugu baita ere. Ezkerreko indar metaketa eskatzen du, adibidez, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, EH Bilduren eta PSEren aldetik PNVri begira egoteko arriskua dagoen bitartean, ildo nazional edo sozialen inguruko adostasun partzial kudeatzaileen mesederako. Gatazka sozial eta sindikalaren areagotzea izan dugu hizpide azken hilabeteetan, batez ere U-30ko grebaren harira. Baina ez da nahikoa. Urte luzeetako borroka partzialetatik errotiko mugimendu eraldatzaile orokor baterako jauzia egin beharra daukagu, kudeatzaile kaskar nazionalistak etxera bidaltzeko helburuarekin. Hori da politika ekologista, feminista eta sozialista berriak gauzatu ahal izateko aukera nagusia.

“Ezkerreko indar metaketa eskatzen du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, EH Bilduren eta PSEren aldetik PNVri begira egoteko arriskua dagoen bitartean”

Sindikal agenda, martxoaren 4tik aurrera

Martxoaren 4a, eguaztena

  • EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboa 5 asteko greba greban dago astelehenetik, soldatak Eusko Jaurlaritzako garbitzaileekin parekatzea exijitzeko. Gaistezen kotxe karabana egingo dute EHUko Aulariotik (LAB, ELA, ESK eta CCOO).
  • Bizkaiko Novaltiako langileek 227 egun daramate greban hitzarmen propio eta justu baten alde (@NHuelga).
  • Gipuzkoako Zaharren egoitzetako langileek 235 egun daramate greban, eta apirilaren 8ra luzatuko dute greba, hobekuntzarik egiten ez bada (ELA, @erresidentziak).
  • Laudioko Tubos Mecanicos Norte enpresako langileek 23 egun daramate greba mugagabean (ELA).
  • Erandioko Upline-Dendateleko langileak 19 mobilizazio egun daramate, enpresak, Euskaltelen laguntzarekin, nominak ordaintzen ez dizkiela salatzeko (@UplineDendatel).
  • Eguaztenero moduan, arte ederretako ikasleak fakultate aurrean batuko dira 13:00etan, ikasketa kostuak murriztea eskatzeko.
  • Arabako zaharren egoitzetako langileek kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dute, bai langileen eta bai erabiltzaileen baldintza txarrak salatzeko (ELA, LAB, UGT, CCOO).
  • Ibarrako Voith enpresako langileen lehen greba eguna da gaur. Beste 5 greba egun egingo dituzte martxoan zehar (ELA, LAB).
  • Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuko langileak greba egingo dute hitzarmen berri bat lortzeko (LAB, ELA, UGT).
  • Bilbon, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarretaratzeak deitu ditu, 11:00etan Turkiako kontsulatuaren aurrean eta 12:00etan Greziako kontsulatuaren aurrean, Turkian, Balkanetan eta Grezian errefuxiatuek bizi duten larrialdi egoera salatzeko (@oeebizkaia).


Martxoaren 5a, eguena

  • EHU etaHezkuntza saileko garbitzaileen greba dela eta deialdia dago 8:00etan Gasteizko Kanpuseko Aularioan eta manifestazioa 11:00etan (LAB, ELA, ESK eta CCOO).
  • Iruñeako Sephora dendetako langileek greba mugagabea egiten jarraituko dute astero moduan, ostegunetik larunbatera arte. Jada 12 greba egun egin dituzte (ELA).
  • Arabako Laminaciones Arreguiko langileek lanuztea egingo dute 10:30etatik 12:30etara, kaleratzeak salatzeko. Arratsaldean manifestazioa burutuko dute 18:30etan Bilbo Plazatik Andra Mari Zuriaren Plazaraino (@Arreguienlucha).
  • Gorputzak eta Sexualitatea Performance-a Albiako Lorategietan (Bilbo), 19:00etan.


Martxoaren 6, barikua

  • EHU etaHezkuntza saileko garbitzaileen greba dela eta manifestazioa dago 7:30etan Gasteizko Kanpuseko Aularioan (LAB, ELA, ESK eta CCOO).
  • To Share behatokiak antolatutako tailer zikloaren bigarren tailerra egongo da, “Igualdad desde la perspectiva de género” izenekoa, Leioako Lan Harremanen Fakultatean 12:00etan. (ToShare, Argilan-ESK, ESK).
  • Mugimendu feministaren kalejira Eusko Jaurlaritzatik (Bilbo), 11:00etatik 13:00etara.
  • Ikasle Sindikatuak ikasle greba feminista deitu du, indarkeria matxistaren eta hezkuntza frankistaren aurka. Mobilizazioak egongo dira 12:00etan Bilboko Arriaga Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andra Mari zuriaren plazan (Ikasle Sindikatua).
  • Icer enpresako langileek 96. greba eguna burutuko dute, lan-baldintza hobeen alde (ELA)
  • Ipar Euskal Herrian eraginez, Frantziar Estatuko Ibilgailu gidaridun alokatuen (VTC) gidariek greba egingo dute, lan-baldintzen hobekuntza eskatzeko (Intersyndicale Nationale VTC, INV).


Martxoaren 7a, larunbata

  • Mugimendu Feministaren kontzentrazioa egongo da Astarloa eta Gran Via kaleen artean, 19:00etan. Ondoren kalejira abiatuko da Arriagatik, 21:00etan.
  • Baionan 19:00etan Emazteen* Manifa Feminista egingo dute, eta 20:00etan, gaualdi feminista Epaiskan.


Martxoaren 8, domeka


Mugimendu Feministak hainbat mobilizazio deitu ditu, emakume langileen eguna

  • Iruñean, 12:00etan mobilizazioak herri eta auzoetatik eta Gaztelu enparantzatik. 18:00etan Antonutin eta mobilizazio zentralizatuak eskualdeetan.
  • Gasteizen, 12:30etan General Loma Plazan eta 17:30etan San Anton Plazan.
  • Donostian, 12:00etan mobilizazioa Alderdi Ederretik eta herri eta auzoetatik.
  • Baionan, 11:00etan Pausa aurrean (18 Lesseps kaia).
  • Bilbon 13:00an Jesusen Bihotzean.
  • Bermeon, 12:00an, Goiko Plazan.
  • Gernika, 13:00an, Merkuriotik.
  • Euskalerri kontinentalean, Frantziako sindikatuek emakume langileen egunean ekintzak eta manifestazioak burutzera deitu dute (CGT, FO, FSU, Solidaires, FIDL, MNL, UNL eta UNEF)
  • Santurtzi eta Bilbo lotzen duen Supersur saihesbidearen gestioaz arduratzen den Transbisako langileek greba egingo dute martxoaren 8 eta 31 eta apirilaren 20an. ELAren esanetan, enpresaren kudeaketa ezin txarragoa izan da, eta lan arazoak konpondu beharrean, gaiztotu egin dira azkenaldi honetan (ELA).

Martxoaren 9a, astelehena

  • Astelehenero legez, Hego Euskal Herriko pentsiodunek kontzentrazioak burutuko dituzte Donostia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta beste hainbat herritan, pentsio duinak aldarrikatzeko.


Martxoaren 12a, eguena

  • Tecnilógica/Accentureko langileek kontzentrazioak burutuko dituzte enpresako bulegoen aurrean (CCOO).
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Economía
Fiscal Impuestos de Trump: subida a los consumidores y protección a Silicon Valley
Las primeras medidas fiscales anunciadas por el nuevo presidente de los Estados Unidos dejan bien claras sus intenciones, quiénes se van a beneficiar de ellas y quiénes las sufrirán.
Economía colaborativa
Crecimiento económico ¿Cuánto dinero necesitas para ser feliz?
La paradoja que toma el nombre del recientemente fallecido Richard Easterlin señala que el dinero no siempre garantiza la felicidad. La economía del bienestar nos invita a reflexionar sobre cuánto dinero necesitamos realmente para ser felices y cuále
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Laboral
Laboral Investigada unha rede empresarial que explotaba a 82 migrantes nunha granxa de Lugo
Polo de agora, tres persoas responsables da granxa de Begonte centran as investigacións da Garda Civil. As 82 persoas explotadas vivían nun hotel de Ordes (A Coruña) que non tiña sequera licencia de hostalaría.
Galicia
Galicia ¿Quién es quién en Greenalia? La empresa que quiere otra celulosa en Galicia y arrasa olivares en Andalucía
Los tentáculos del entramado empresarial tras esta corporación tocan a gran parte de la oligarquía gallega. Desde medios de comunicación como 'La Voz de Galicia' hasta equipos de fútbol como el Deportivo o entidades financieras como Abanca.
Salario mínimo
Pacto bipartito Trabajo y sindicatos acuerdan la subida del salario mínimo en 50 euros sin el apoyo de la patronal
Díaz anuncia un acuerdo con los sindicatos que llevará al Congreso de Ministros de forma “inminente” la propuesta del Ministerio de Trabajo. Los sindicatos proponían una subida de 66 euros y la patronal, de 34 euros.
Hidrógeno
Descarbonización Los planes de expansión del hidrógeno en Europa chocan con la falta de energía verde para producirlo
La escasez de hidrógeno producido con renovables y el exiguo desarrollo del aluvión de proyectos anunciados ponen en entredicho la estrategia de descarbonización en Europa, según un informe de Global Energy Monitor.
Madrid
Justicia El fiscal general del Estado, en el alambre, declara como investigado ante el Supremo
Álvaro García Ortiz acude al alto tribunal a explicar su versión de las filtraciones denunciadas por el entorno de la pareja de Isabel Díaz Ayuso. Es la primera vez que un fiscal de su categoría declara como investigado.

Últimas

Dana
Tres meses de la dana “Aquí no llovió casi nada”
VV.AA.
Un vecino de Benetússer explica cómo la riada arrasó y cambió para siempre las vidas de miles de personas.
El Salto Radio
EL SALTO RADIO Cultura y resistencia desde América del sur
Cuatro historias sonoras de experiencias creativas y comunitarias en algunas ciudades de Perú, Argentina y Paraguay
Opinión
Opinión Monetizadores de la estupidez
Ser un chalado anticiencia puede llevar a pasearte por radios, televisiones y streamings porque eres rentable para gente sin un mínimo de ética periodística.
Más noticias
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez resucita el decreto ómnibus con más ayudas a los propietarios
El Gobierno anuncia un acuerdo con Junts para reflotar el decreto que permite revalorizar las pensiones con nuevos avales estatales para caseros. El presidente se compromete a convocar una moción de confianza.
Crímenes del franquismo
Víctimas de la dictadura Admitida a trámite otra querella por los crímenes del franquismo en Madrid
Carlos Serrano Suarez denuncia que fue sometido a torturas por parte de cinco policías de la Brigada Político Social. El juzgado número 41 ha decidido abrir el caso, algo que desde CEAQUA califican como “excepcional”.
Galicia
Galicia La Xunta maniobra para ampliar la balsa de lodos rojos de Alcoa pese a los riesgos medioambientales
La conselleira de Economía e Industria, María Jesús Lorenzana, garantizó al comité de empresa de la planta de Alcoa en San Cibrao, situada en Cervo (Lugo), que ampliará su capacidad a pesar del riesgo medioambiental.
Madres protectoras
Justicia Colectivos feministas piden medidas para asegurar un juicio justo a una madre protectora acusada de secuestro
Las organizaciones piden que se tome en consideración la denuncia por abusos sexuales contra el progenitor, los intentos de la mujer por buscar medidas de protección en España y el arrancamiento de su hija.

Recomendadas

Medio rural
Reportaxe As mulleres rurais soñan con deixar de ser heroínas
A falta de servizos básicos no rural é a primeira pedra no camiño de quen quere vivir e desenvolver os seus proxectos fóra da cidade. Aínda así, o rural galego atópase á cabeza en canto a titularidade feminina respecto á media do Estado español.
Literatura
Letras Galegas Da Sección Feminina do franquismo ao Cancioneiro Popular Galego: o pobo é quen canta e baila
As cantareiras protagonizarán o Día das Letras Galegas de 2025. Beatriz Busto e Richi Casás fálannos delas, de Dorothé Schubarth, do Cancioneiro Popular Galego e da dificultade de acceder aos arquivos sonoros que conservan as súas voces.
Jaén
Andalucía Lopera no quiere que Greenalia especule con sus olivos
Decenas de pequeños olivareros de la Campiña Norte de Jaén podrían perder sus terrenos en beneficio de una empresa que quiere talar los árboles para instalar siete parques fotovoltaicos.