Economía
Gutxieneko soldataren igoera Espainian, aldaketarako ezinbesteko urratsa

900 euroko gutxieneko soldatak zenbait eztabaida mahaigaineratu ditu. Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Aiala Elorrietak Kellyen inguruan hausnartu du Argian

Koiuntura 

Gutxieneko soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politiko

Politika mugiarazteko aroa abiatu dute alderdi ezkertiarrek. Agenda sozial eraldatzailerako eta plurinazionalitaterako gutxieneko neurri askatzaileen beharrean gauden honetan, Raxoi botatzeko urratsa amankomunean egin zuten indar nagusiak zenbait akordio iraudikatzen hasi dira. Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko tartea mahai gaineratu zuen Espainiako Gobernuak urrian, Podemosekin lortutako itunaren aurkezpenean. Lan arloko hainbat neurriren artean, gutxieneko soldata gordina 900 eurora igotzea aurreikusi dute, urtean 14 ordainketetan banatuta. Horrela, eragile sozialak 2020rako urteko 14.000 eurora ailegatzeko hartutako konpromisoari bultzada eta orokortasuna emateko aukera ireki dute. Osagarrien eta zuzenbide-arauen inguruko eztabaida piztu du aurreikusitako neurri honek, eta aste honetan beste urrats berri bat eman du Kongresuak hobekuntza hau gauzatzeko.

Arlo teknikoen eta lehia politikoaren gorabeherak direla eta, eztabaida teoriko sakonak ekarri ditu neurri hau adosteak. Eta jakin badakigu nolakoak diren plazaurrean agertzen diren desadostasun teorikoak: bakoitzak bere marko propioari lege aldaezin moduan eusteko ohitura izaten du, beste askorentzat onargarriak ez diren argudioak lau haizeetara zabalduz. Gutxieneko soldatak langabezia areagotuko duela izan da klasikoenen artean entzun dugun argudio (neo-)klasikoena. “Lan merkatuan” konpontzen dituzte lan harremanetako arazoak ekonomilari neoliberalek, errenta guztien, eta batez ere baxuenen, igoerak duen eskari efektua albo batera utziz. Bizi-baldintzekiko eta banaketa-gatazkarekiko loturak gutxietsiz, ekoizpen kostua baino ez da haientzat soldata, eta lanaren kostua igotzearen aurka agertzen direnean, landun kopuruari eustearen aldeko moduan agertzen dira, ekonomilarien lege eztabaidaezina dela argudiatuz.

Ezinbesteko urratsa da soldaten igoera eredu ekonomikoa eraldatzeko. Kapitalismoaren banaketa-gatazkatik haratago, iraunkortasun ekologikoa eta ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza ezbaian jarri behar ditugu ere

Akats horren kontra borrokatzen dute sarritan ekonomilari kritikoek, soldataren ezarpenaren eta landun kopuruaren arteko lotura ezbaian jarriz. Keynesiarrek diotenez, lan kargaren ondorioz kontratatzen dute enpresariek, ez arau sozialen bidez ezarritako soldataren neurriaren arabera. Marxisten arabera, soldataren ezarpenak etekinak ditu itzalpean, hor bai kokatzen dela banaketa-gatazkaren gakoa. Gutxieneko soldata igotzerakoan ez dira hainbeste landun kopurua eta kontratu kopurua arriskuan daudenak, baizik eta ondasun eta zerbitzuen merkatuan saltzeko aukerak (nork erosten ditu ekoiztutakoak, gehiengo langileak ez bada?) eta klase sozialen arteko lehia da eztabaida honen muina.

Denbora osoko lanen gutxiengo soldatetatik haratago, premiazkoa da baita gatazka honetatik kanpo geratzen diren arazoak konpontzea. Emakumeen heren batek lan partzialetan dagoen garai honetan, lan harremanak sortzen dituzten ezinegonak konpontzeko beste neurri batzuk dira hartu beharrekoak, emakumeen lan baldintzetan eta soldaten arloan areagotu den arrakala ixtearen beharra nabarmenduz. 864 euro baino gutxiago jasotzen dute bi milioi lagilek Espanian, eta 2019an gehiengoaren soldata igotzeko joera gailendu dadin espero dugu, bereziki emakumeen eta eskasia material duen ororen egoera hobetuz.

Salarios
Dos millones de asalariadas cobran menos de 864 euros al mes

El empleo a tiempo parcial y la brecha salarial sitúan a más de un 40% de las mujeres trabajadoras en las tres décimas partes de asalariadas con peores sueldos. Desde el sábado 10 de noviembre las mujeres españolas trabajan “gratis” por la diferencia de retribución entre trabajadores y trabajadoras.


Krisia atzean uzteko, gutxieneko soldatak baino, soldata guztiak igotzea beharrezkoa dela dio Jorge Uxo ekonomilariak, azken ureetan geratu den “hamarkada galduan” Espainiako ekoizpen harremanen produktibitatearen eta soldataren arteko aldentzea salatuz. Larria da epe horretan soldatek BPGarekiko galdu duten tartea hain handia izatea, eta, langileen bizi-baldintzetatik haratago, sistema kapitalista eta patriarkal honek sortzen duen etengabeko krisiaren adierazle moduan hartu ditzakegu. Suspertzea sarritan goraipatzen dute azken bolada honetan, Europar Batasunaren krisialdiaren bukaera dekretatuz. Baina bada nahiko etekinak eta salmentak berreskuratu izana, ez bada gehingoaren onurarentzat eraikitako irtenbidea?

Emakumeak dira krisia eta susperraldi kaskar hau gehien sufritzen dutenak, baina etorkin eta gazte oro ere bada testuinguru berri honen inposizioaren aurrean materialki eta espiritualki bortxatua. Oso larriak dira azken urteetan gazteen lan baldintzetan garatu egin izan diren murrizketak, eta soldata errealetan beherakada nabarmena jaso dute gaurko gazte eta ez hain gazteek, aurreko belaunaldikoekin alderatuta.

Gutxieneko bezain ezinbesteko urratsa da soldaten igoera, eredu ekonomikoa eraldatzeko bidean jarri beharko genukeen bitarteko nagusienetariko bat. Baina ez da banaketa-gatazka kapitalismoaren arazo bakarra, iraunkortasun ekologikoa eta, batez ere, ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza da ezbaian jarri beharko genukeena. Bernard Friotek esaten duen moduan : “klase agintariek bizi baldintzen, eskubideen eta zerbitzu publikoen kaskartzea ez den bide bat proposatzeko ezintasunak, elkarrekin eraiki beharko genukeen etorkizunaren faltan, Europako herrialdeen matxinada egitera eramango gaitu”. Ea ba.

Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian. Lotura hemen


Egitura

Latindar Amerikaren “hamarkada galdua”: berriro errepikatuko al da? 

Finantza krisiak: berrirotzen den patroia
Hego Amerikan krisiak behin eta berriro errepikatu dira eta badirudi krisi ziklo berri baten aurrean gaudela. Banku –krisiak, kanpo zorrari lotutako krisiak, ordainketa-balantzaren krisiak, hots, finantza krisiak, ohikoak izan dira ia herrialde gehienetan. Krisi mota hauek, nazioarteko finantza-zikloei loturik dauden kapital sarrerekin lotuta daude: 1873koa, Depresio Handia (1930ko hamarkada), 80 hamarkadakoa eta 1997koa, gaur egungo Errezesio Handia kontuan hartu gabe.

Hala ere, 1980 eta 1990 urteen artekoa izan zen okerrena. Herrialde multzo honen BPG mundu mailako BPGaren batez bestekoarekiko %121 izatetik %98ra pasatu zen. Herrialde garatuek biztanle bakoitzeko BPG zuten mailarekin alderatuz, Latindar Amerika hauen %34 izatetik %26ra pasatu zen. Antzekoa izan daitekeen beste epe bat 1998 eta 2003 urteen artekoa izan daiteke; dena den, honen talka murritzagoa izan zen.

80 hamarkadako krisiak eskualdeko 18 herrialdetan eragina izan zuen. Depresio Handiarekin alderatuta, nazioarteko instituzio ugari zeuden, baina honek ez zuen onik ekarri, nazioarteko instituzio hauen eginkizuna herrialde hauek zorra ordaintzera eta errezesioa bultzatzen zuten politika markoekonomikoak aplikatzera behartzea izan baitzen.

Grafikua : América Latina: crisis económicas (nº de países), 1820-2008

America latina grafico
Iturria: La crisis latinoamericana de la deuda desde la perspectiva historia, CEPAL, 2014

Zorraren krisiaren aurrekariak
1930 hamarkadako krisia atzean uzteko, Estatuak gidatutako industrializazio eredu bat jarraitu zuten. Neoliberalek eredu hau kritikatu zuten, diziplina ekonomiko eza eta muga-sari handietan oinarritzen zelako, estatuaren parte hartzen handia eskatzen zuen eredua zelako ezkerrak, aldiz, ereduak kanpo dependentzia gainditzen ez zuelako eta gizarte egitura zaharrak apurtzeko balio ez zuelako kritikatu zuen.

Kritika neoliberalak aztertzen baditugu, diziplina eza makroekonomikoa ez zen hain orokorra izan: Argentina eta Brasil diziplina markoekonomikoa gutxien zutenak izan ziren; inflazioaz ari bagara, tasa normaletara bueltatzea oso arin lortzen zen. Gastu publikoa handituz joan zen urte tarte horretan (1950-1980), Estatuak BPGan zuen pisua bikoiztu zen, %12tik %22ra. Hala ere, pisu handitze hau zergen bitartez finantzatu zen, Estatuen defizit publikoa %1-%2 artean mantenduz. Kanpo desorekak ohikoak ziren mundu osoan: arazo nagusiena 1974 eta 1980 urteen artean eman zen, hazkundea murriztu baitzen baina kanpo desoreka horiek ez. Adibide moduan, Brasil “Asiako Tigreekin” alderatzen zuten. Krisia piztu zuen fenomenoa kanpo finantzaketa lortzeko erraztasuna izan zen, Depresio Handiko garaietatik hau lortzea oso zaila izan baitzen.

Krisia prestatzen
70eko hamarkadan, banku handiek gidatuta, nazioarte mailan finantzaketa-moduak erraztu ziren, mailegu hauen interes-tasak bankuen arteko merkatuei lotuz. Banku handien arteko lehia oligopolistikoak diru kopuru handia eskaintzea ekarri zuen, merkatuaren parte hartzea mantentzeko helburuarekin. Txanponaren beste aldea kanpo-defizitaren eta defizit fiskalen orokorpena izan zen, herrialde ia guztietan hau gertatu zelarik. Horrela, bankuek gehiago arriskatu zuten, diru gehiago egiteko asmoz.

Bestetik, modan zegoen joera neoliberal bat orokortu zen: finantza merkatuen liberalizazioa, hasiera batean Estatu mailan egindakoa. Honetan Latindar Amerikako herrialdeak aitzindari izan ziren. Gainera, kapitalen ihesa saihesteko erremintak murritzak ziren, teoriaren arabera, finantza merkatuak autorregulatua izan behar baitu. Krisia gertaterakoan kapitalen ihesak etxeko ekonomietan triskantzak eragin zituzten.

Laburbilduz, industrializazio ereduak baino, finantza sistemen ahultasunak eta kanpo Estatu ezberdinen kanpo defizitak krisia erraztu zuten; hots, arazoen jatorria makroekonomiatik heldu zen, ez Estatuak bultzatutako industrializazio eredutik.

Inflexio puntua 1979 urtearen amaieran eman zen, AEBko Erreserba federalak interes tasak handitu zituenean, barne inflazioa gelditzeko asmoz. Honek domino efektu bati hasiera eman zion.

Latindar Amerikatik asko ikasi behar dugu, han ezarritako politikak eta neurri neoliberalek mundu osoan aplikatzeko laborategi moduan funtzionatu baitute; baita ere neurri hauek gainditzeko ze bideak jarraitu duten

Krisia badator
Interes tasak handitzerakoan, Latindar Amerikako hainbat herrialdek ezin zuten euren zorrak ordaindu. Honi gehitu behar diogu lehengaien prezioen gainbehera, ekonomia askoren oinarria. Bi faktore hauek 25 urtez iraun zuten, hau askotan aipatzen ez bada ere. Historikoki, inoiz ez ziren nazioarteko interes tasa altuak hain epe luzean mantendu, ezta truke harreman negatiboa eman.

Carlos Díaz-Alejandro ekonomistak esan zuen moduan, errezesio larri baina kontrolatzeko posiblea zena garapen krisi larri bat bihurtu zuten, nazioarteko finantza arauen aldaketa bat eta errezesioa sustatzen zuten politika ekonomikoak aplikatu baitziren. Agenda neoliberala (Washingtongo Kontsentsua) aplikatu zen, gero Nazioarteko Diru Funtsak eta Mundu Bankuak hainbat herrialdetan aplikatu dutena, baita Europar Batasunean ere.

Erantzunak
Krisiaren aurrean bi erantzun izan dira ohikoenak: eskaria bultzatzea eta indar produktiboak suntsitzea. Latindar Amerikan bigarren hau bultzatu zuten, doikuntza politiken bitartez. Zeintzuk dira hauen oinarriak? Ajuste, salario y crisis en la economía mundial liburuan aipatzen den bezala, lau ataletan sailka daitezke.

Lehenengoa, enpleguaren (eta langileen) aurkako doikuntzan oinarritzen da. Honek errentaren banaketan eragina du, langileen parte hartzea murriztuz eta garapen ekonomikotik kanpo utziz. Bigarrenez, errentagarritasun-maila berreskuratu arren, aurreko metaketa erritmora ez gara berriz iritsi, aurrezteko gaitasuna gutxi batzuen esku utziz eta inbertsio produktiboak egiteko aukerak murriztuz. Hirugarrenez, eta aurrekoaren ondorioz, irabazien logikatik kanpo dauden eremuak logika horren barnean sartzeko presioa handitzen da, pribatizazioen edo natur baliabideen arpilatzeen bidez. Eta laugarrenez, finantzen garrantzia handitzen da; honen ondorioz desarautzeko presioa handitzen da, espekulazio burbuilak sustatuz.

Hau Hamarkada Galduan zehar Latindar Amerika bizi izan da; baita ere mota honetako politikak aplikatu diren herrialdeetan. Eredu honekin, hurrengo belaunaldiek aurrekoak baino okerrago bizi dira eta, gainera, eredu kapitalista bera kolokan jartzen du beren ahultasuna bultzatuz, bideragarritasuna zalantzan jarriz. Adituak Latindar Amerikako krisia berriro aipatzen ari dira, baina gakoa betiko politika neoliberalak edo langile zein herrientzako benetan eraginkorrak diren politikak aplikatzean datza.

Argia

Euskal kellyak

Aiala Elorrietak Bilboko bi hoteltan gertatzen ari den lan gatazka aztertu du, azpikontratazio garai hauetan, jatorri anitzeko emakumeak soldata duin bat exijitzen ari baitira. MTV dela eta, Bilbo munduan zehar saldu den momentu berean, langile hauei garbitzen duten gelako 2,5 eurotik behera ordaintzen zaie


Asteko Sindikalagenda

  • Atzo CCOOk EAEko hiru hiriburuetako epaitegien aurrean elkarretaratzeak egin zituzten, 11etan, Botere Judizialaren Lege Organikoa dela eta.
  • Atzo elkarretaratzea egingo zuten #Gasteiz ko Vendetta tabernaren aurrean (Zuazo Ataria 4), langile baten sexu jazarpena salatzeko asmoz, 19:30etan. (CNT)
  • Bilboko NH eta Barceló Nervión hoteletako gelazainak azaroaren 2tik aurrera greba mugagabean daude. Eskirolajea eta hainbeste esplotazio praktikak salatzen dute. Atzo azaroaren 16an, manifestazioa egin zuten Villa de Bilbao eta Barceló Nervión hotelen aurrean, goizeko 11etatik zarata egiten. (ELA)
  • Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariek ere mobilizazioak hasi dituzte Donostian. Bihar eta abenduaren 1ean geldialdiak egingo dituzte. (Bitartekariak Martxan)
  • Erandioko Loramendi Nagusien Egoitzako langileek mobilizatzen jarraitzen dute. Greba mugagabean daude. (ELA, LAB, UGT)
  • Lantegi Batuetako langileek lan hitzarmen duin baten aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte. Hilaren 19an, Sestaon; martitzenean, Getxon, 22an, Derion; udaletxeen aurrean.
  • Bizkaibuseko langileek greba egin dute; azaroaren 19, 22, 26 eta 29an ere geldialdiak egingo dituzte enpresek lan hitzarmen kolektiboan negoziatu nahi ez izanez gero. (UGT, ELA)
  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere bai.
  • Martitzenean, #garbialdi ko langileek Bizkaiko Foru Aldundi egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, goizeko 11etan. (ESK)
  • Azaroaren 23 barikuan, prekarietatearen aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, Plaza Biribilean, 21:00etan (Eragin)
  • Kontserba sektorean greba deituta dago azaroaren 21, 22 eta 23rako (LAB, CCOO, UGT)
  • Gipuzkoako erresidentzietan paroak, bost egunetako greba 26, 27, 28, 29, eta 30erako (ELA)
  • Gizarte Ekimeneko sektorean greba deituta dago azaroaren 27-28-29-30erako (UGT, CCOO, STEILAS, LAB, ELA)
  • La Naval enpresaren itxiera dela eta abenduaren 1ean manifestazio erraldoia egingo dute Bilbon.
  • Bukatzeko, gogorarazi behar dugu baita ere Gipuzkoako Komisaldegi eta Epaitegietako garbitzaileen greba mugagabea. (ELA, LAB, UGT, ESK)

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Análisis
Análisis Neoconservadurismo, multipolaridad y la decadencia de las democracias occidentales
Occidente, en su obsesión por dominar, ha fracasado en su intento de moldear el mundo a su imagen, dejando tras de sí Estados fallidos, migraciones masivas y un Sur Global cada vez más resentido.
Bitcoin
Bitcoin El FMI aprieta a El Salvador: el nuevo acuerdo le prohíbe acumular más Bitcoin y emitir Bonos Volcán
El gobierno de Nayim Bukele está en una situación financiera contra las cuerdas y la institución le ha enviado un nuevo acuerdo en el que le exige disminuir riesgos y exposición a la criptomoneda.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Medio ambiente
Medio ambiente A Xunta desoe a oposición social e dá luz verde ambiental á celulosa de Altri e Greenalia
O informe da administración galega, gobernada polo PP de Alfonso Rueda, conclúe que a proposta é “ambientalmente viable” e pasa por alto as decenas de miles de alegacións presentadas, así como a contestación social.
Costas
Costa A ría de Arousa, ao bordo do colapso ecosistémico
A principal produtora de marisco de Galiza afronta unha crise sen precedentes; o impacto da contaminación actual e a de potenciais industrias como Altri ou a reapertura da mina de Touro poñen en perigo o sector do mar.
Unión Europea
Unión Europea Israelgate: ¿por qué no se habla del lobby sionista en Bruselas?
En 2023, el escándalo de Qatargate llevó al Parlamento Europeo a impulsar nuevas medidas de transparencia que afectaron a representantes de varios países entre los que no está Israel, pese a la intensa actividad de sus lobbistas en Bruselas.
México
Ciudad de México Ciudad de México recurre a soluciones insostenibles para evitar el colapso del sistema de gestión de residuos
Sin la infraestructura necesaria para gestionar las más de 12 toneladas diarias de deshechos, el municipio recurre al envío de basura a hornos cementeros y a rellenos sanitarios en municipios vecinos.
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición El bloque de investidura se adentra en un huracán legislativo hasta el verano
El Gobierno y sus socios en el Congreso deberán surfear una marea de proyectos que pondrá contra las cuerdas la mayoría parlamentaria: presupuestos, reducción de jornada, ley Mordaza,reforma de migración en Catalunya y condonación de deuda autonómica
Literatura
McKenzie Wark “Mi transición fue como un montón de pequeñas ediciones”
‘Amor, dinero, sexo y muerte’ (Caja Negra, 2025) se presenta como un libro de “memorias”, pero no es exactamente eso. La obra recoge una docena de cartas en las que Warck se aproxima a los temas de sus obras anteriores de una forma íntima.

Últimas

Tribuna
Tribuna Ladróns de luva branca no Parlamento
As traballadoras e traballadores da CRTVG pagaremos os efectos dunha lei antidemocrática que nos retira algunhas das poucas ferramentas que tiñamos para defendérmonos e esixir respecto pola misión de servizo público que a corporación ten encomendada.
Laboral
Laboral Punto de inflexión en las negociaciones en Correos para lograr un convenio
Si este sábado 15 no se firma el acuerdo marco, se tendrá que arrancar de nuevo el diálogo. Desde CGT lo celebran ya que echaría abajo pretensiones de la empresa como el recorte del presupuesto de personal o el salario vinculado a objetivos.
Pequeñas grandes victorias
Pequeñas grandes victorias Colectivo SY
El colectivo quería que también pudiera existir otra cosa: lo no grabado, lo que no habla para la galería, lo que cifra la responsabilidad en cada acto.
Unión Europea
Unión Europea ReArm Europe tropieza en los parlamentos de Países Bajos y Alemania
La CDU de Merz ha maniobrado para aprobar el plan ReArm Europe antes de la constitución de las nuevas cortes, a sabiendas de que la negativa de La Izquierda y de AFD supondría un varapalo importante para el proyecto de la Comisión Europea.
Opinión
Sindicalismo Sobre modelos y unidades anarcosindicalistas
Dentro del debate de si es posible una unidad anarcosindical reside una realidad compleja: estamos demasiado liados con el trabajo en los sindicatos y otros están demasiado liados peleándose
Más noticias
La vida y ya
La vida y ya Te ha tenido que pasar
Ella me contaba eso que había vivido mil veces estando en espacios en los que había solo mujeres.
Racismo
Antirracismo Recuerdan a Mame Mbaye, a siete años de su muerte, en las calles de Lavapiés
Sus compañeros del Sindicato de Manteros de Madrid han convocado una manifestación, la tarde de este sábado, por las calles por las que el joven senegalés intentó escapar de la persecución policial y murió de un ataque al corazón.
Fútbol a este lado
Fútbol a este lado Sol de invierno
Olvidamos que empezamos a descifrar palabras que subrayaban nuestros dedos en papel o cartón riendo, boquiabiertos, con la promesa de aventuras y nuevos mundos por probar y construir.
Crisis climática
Meteorología adversa ¿Las borrascas son cambio climático? La dificultad de adscribir un fenómeno al aumento de las temperaturas
Solo se puede afirmar que un fenómeno ha sido causado por la crisis climática en términos probabilísticos y los estudios que arrojan estas conclusiones tardan meses en publicarse, cuando ya ha pasado el interés sobre el suceso.
Historia
Descifrando a historia As 4.000 cigarreiras da Coruña: a primeira folga de mulleres na historia de Galiza
O 7 de decembro de 1857, as mulleres da Real Fábrica de Tabacos iniciaron unha revolta polos seus dereitos que fixo historia no imaxinario do sindicalismo galego.

Recomendadas

Culturas
Cultura ‘O minuto heroico’ racha co silencio sobre o Opus: “É un documental sobre a vulneración sistemática de dereitos”
Dirixido pola prestixiosa xornalista Mònica Terribas, o documental destaca os testemuños de 13 mulleres que relatan os malos tratos e coaccións sufridos no seo da organización. Falamos con Terribas e Marina Pereda, antiga membro do Obra.