Laboral
Hurrengo Lan Erreformaren aurrean

ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, badirudielako gutxi barru erreforma berri baten aurrean aurkituko garela. Asteko Sindikalagenda: 2019ko Otsailaren 8tik 17ra arteko deialdiak.

Sindicalismo y juventud en Estados Unidos
Antolakuntza eta borroka langileen aldeko lan erreforma bat lortzeko

Non gauden

Espainiar Erresuman Gobernu aldaketak aurreko legegintzaldietako arau polemiko batzuen azaleko aldaketa ekar dezake, eta horien artean dago 2012ko Lan Erreforma. ELA sindikatuak egindako txostenaren ustez, Langileen Estatutuaren erreforma horren abiapuntua hiru arrazoirengatik da kezkagarria :

• Lehenengoa : estatuko zentral sindikal handiek (CCOOk eta UGTk) erreforma partzial bat egiteko akordioa lortu dute gobernuarekin. Gogoratu behar dugu 2010 eta 2012 artean hiru Lan Erreforma egin zirela, eta egungo aldaketek ez dituzte horiek errotik eraldatuko ezta indargabetuko.

• Bigarrena: aldaketa puntualak bakarrik aurreikusten dira, gainerako artikuluak ontzat ematen.

• Hirugarrena: badirudi azpikontratazioa soilik landuko dutela, beste arlo guztietan ezer aldatu gabe.

Erakunde sindikalek Langileen Estatutu osoa eztabaidatzeko momentua da, batez ere negoziazio kolektiboaren eremua, estatalizazioari aurre egiteko asmoz. Bestalde, eta badirudi Espainiako Erresumaren parlamentuan indar oreka interesgarri bat dagoela, hori ahalbidetu dezakeena.

Erakunde sindikalek Langileen Estatutu osoa eztabaidatzeko momentua da, batez ere negoziazio kolektiboaren eremua, estatalizazioari aurre egiteko asmoz

Zein da gaur egungo Negoziazio Kolektiboaren egoera

Azken Lan Erreformen helburua soldaten debaluazioa bultzatzea zen, eta datuek diote hein handi batean lortu dutela. Hori dela eta, bi negoziazio eremu bultzatu zituzten, langile antolatuak topatuko ez zituztelakoan.

Enpresa eremuan negoziazio kolektiboa erraztu zen, uste zelako enpresariaren presio ahalmena handiagoa zela eta langile antolatu gutxiago egongo zirela. Enpresa hitzarmenetan soldatak, aparteko orduak eta ordutegiak sektoreko hitzarmenarenak baino okerragoak izatea ahalbidetu zuten; gainera, arrazoi ekonomiko, tekniko, produktibo eta organizatiboak direla eta (honek kutxa beltz baten antzera jokatzen du), posible da sektoreko lan hitzarmenetik aldentzea da.

2011ko lan erreformak Estatuko sektore hitzarmenak sinatzea bultzatu zuen. Antolatutako errealitate sindikal edo patronalik ez dagoen probintzietan gutxieneko arau-marko bat jartzeko balio duen arren, erabat burokratikoa da eta langileentzako hainbat arazo ekarri du:

• Batetik, hainbat eremu negoziazio maila horren esku geratu zen (frogaldia, kontratu motak, sailkapen profesionala, diziplina erregimena, lan osasuneko gutxieneko gaiak eta mugikortasun geografikoa), gehi urteko gehieneko lanaldia. Horien inguruan ezin da beste maila batean negoziatu.

• Bestetik, estatu mailako egiturazko akordioek ez dute oposizio errealik; hori probintzia mailan ematen da hori. Negoziazio hori lehenetsiz, langile eta enpresarien arteko gatazka lantokietatik urruntzen da, patronalen aurkako presio maila murriztuz. Bestalde, probintzia mailako negoziazio kolektiboa eten egin da, patronalaren mesederako.

Beste arrisku bat antzematen dugu: estatu mailako lan hitzarmenak gero eta gai gehiago erresebatzean, greba eskubidea mugatzen ari da. Legez kanpokoa litzateke greba deitzea probintzia edo enpresa mailako hitzarmen bat lortzeko.

Negoziazio kolektiboaren egitura berrirako osagaiak

Orduan, zer da ELAk txosten honetan planteatzen duena? Hasteko, erreformarako bi printzipio orokor planteatzen ditu. Lehenengoa, lan baldintzen hobekuntza. Hori bultzatzeko, negoziazio egitura malguago bat aldarrikatzen du, antolatzen diren langileek negoziatzeko ahalmena eskura dezaten, muga batekin: goragoko negoziazio eremuetan ezarritako lan baldintzak ezin dituzte okertu, krisi garaian izan ezik (mekanisko zehatz batzuen bitartez). Bigarrena, sistema demokratikoa. Gehiengo sindikalak eta patronalak adosten dutena lan-hitzarmen batean jaso ahal izatea, beti goragoko eremuetan hitzartutako lan baldintzak baino okerragoak ez bada. Horrela, negoziazio eremu orokorretan beste eremu batzuetako gehiengo errepresentatiboei negoziazioa galaraztea ez du ondo ikusten.

ELAren ustez, badaude oinarrizko zenbait kontu:

• 84.4 artikuluan erreserbatutako gaiek desagertu egin behar dute, batez ere urteko gehienezko lanaldiaren aipamenak.

• Sektoreko negoziazio probintziala, edota dagokionean autonomikoa, lehentasunez aplikatzea enpresa negoziazioarekiko, enpresakoak sektoreko baldintzak hobetzen dituenean salbu.

• Negoziazio sistema bat non eremu bat edozein unetan ireki daitekeen, tartean denuntziarik edo goragoko hitzarmen baten iraungitzerik izan gabe. Muga bakarra beheragoko eremuetan lan baldintzak okertzeko aukerarik ez izatea litzateke.

• Lanbidearteko akordioak sektoreko akordioei gailendu behar zaizkie, eta autonomia mailakoak, estatukoei.

• Salbuespenerako egungo erregimena eta Langileen Estatutuaren 41. artikulua honako puntuetan aldatzea :

• Lan-hitzarmenetan jasotako salbuespenerako baldintzek lehentasuna izan behar dute prozedura legalarekiko. Legeak bermeak soilik eskaini behar dizkie langileei prozesu horietan: informazio eskubidea, benetako babes administratibo eta judiziala, salbuespenerako zergati neurtuak…

• Derrigorrezko arbitrajearen aukerak desagertu egin behar du.

• Salbuespenak kasu guztietan adostua izan behar du. Salbuespen legaleko aukeraren bat arbitratu behar izanez gero, legean salbuespena egiteko zergatiak oso xehe neurtu behar dira. Edonola ere, galera ekonomiko kontsolidatuak dituen enpresa batean salbuespena egiteko, administrazioak salbuespenaren zergatiak onartu beharko ditu, eta auzitegira jotzeko aukera ere izango da.

• Enpresek ezin dute lan baldintzen funtsezko aldaketaren bidea baliatu sindikatuen eta enpresen arteko itunak saihesteko.

• Halaber, lan baldintzen funtsezko aldaketak egiteko aukera (urteko gehienezko lanaldian edota soldataren zenbatekoan, besteak beste) itunetatik eta lan hitzarmenetatik kendu egin behar da.

ELAk proposatutakoa erabat logikoa da langileen aldetik: negoziazio kolektiboan egindako azken erreformek langileen presio-indarra murriztea zuten helburu, enpresarien alde egiten. Jakina da negoziazio eremua zenbat eta urrunago egon, orduan eta zailagoa dela gatazka hara eramateko aukera, batez ere goi mailan negoziatzen duten erakunde sindikalen jarrera pasiboa edo “gizarte kontzertazioaren” aldekoa bada. Azken finean, langileok gure lan baldintzak zehazteko eskubidea dugu. Lantokian, eskualdean, probintzian... antolatzen bagara, berton erabakitzeko eskubidea izan behar dugu, beti ere goi mailako gutxieneko baldintzak errespetatuz.

Bestetik, enpresa mailako lan hitzarmenen arriskuak jarri ditu mahaiaren gainean ELAk; hots, nola babestu azpikontratetako langileak mota honetako hitzarmenen bitartez. Nola babestu, halaber, probintzia edo sektore mailako negoziazio kolektiboaren etendura ere, negoziazio kolektiboaren erreformen ondorioz.

Agian, “baina” bat jartzearren, eredu sindikalaren bitartez egiten den negoziazio kolektiboa bultzatzea faltako litzateke, sindikatu borrokalarien indarra bultzatzea ahalbidetuko lukeena. Ea gai hauen inguruan eztabaida zabaltzen den.

Eredu sindikalaren bitartez egiten den negoziazio kolektiboa bultzatzea faltako litzateke, sindikatu borrokalarien indarra bultzatzea ahalbidetuko lukeena

LANAREN EKONOMIA BILBO HIRIA IRRATIAN. LOTURA HEMENAudio Player

ARGIA. Ez da low cost

Mikel Zurbano EHUko irakasleak “low cost” ekonomiaren inguruan hausnarketa egin du Argia aldizkarian, geurera ekartzen dituen hainbat arazo identifikatuz. Analisian, gure inguruan dagoen talka aztertzen da, ekonomia eredu horren alde izkutuak nabarmenduz.

Sindikalagenda

Otsailak 8, barikua

• Tabakalerako bitartekariek greban jarraitzen dute.

• Greba mugagabea hasi dute Navarplumako langileek, mehatxuen eta erabateko prekarietatearen aurka (ELA).

• Nafarroako Hezkuntzako Zaintzaileen Talde Eragileak elkarretaratzea deitu du lan baldintza duinak eta 2109/2012 Ebazpenaren indargabetzea eskatzeko. Iruñeako Sarasate pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, 18:00etan (LAB).

• Iruñerrian garraio publikoa kudeatzen duen TCC enpresak estatutuz kanpoko hitzarmena sinatu izanaren aurrean, ELAk, ATTUk eta LABek mobilizazioa egingo dute, 11etan, Iruñean, LABen egoitza nagusian, Arga 12-14n (LAB, ELA).

• Osakidetzako Emergentzia Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egingo dute negoziazioa eskatzeko, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, 9:00etan (SATSE Euskadi, ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, Sindicato Medico).

• Martxoak 8ko Greba feministaren prestaketa lanak direla eta, hainbat topaketa egingo dira.

Otsailak 9, zapatua

• SATSE sindikatuak Erizain Ratioen aldeko sinadura bilketa egingo du Tolosan, eguerdira arte. Otsailaren 14ean Gasteizen, Farmazia Unibertsitate aurrean, izango dira.

Otsailak 11, astelehena

• Astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea izango da: Bilbon (Udaletxearen aurrean, 12:00etan), Gasteizen eta hainbat hirietan.

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek greban jarraitzen dute. Lan eta Justizia sailburuak agindua eman du, gutxieneko zerbitzuen aurreko aginduari beste bat gehituta, grebak eragindako bulegoetan ezohiko garbiketa ezartzen duena. Hilaren 11an eta 14an elkarretaratzeak egingo dituzte; 12an Hernanin (11:00etan) eta 18an Donostian (ELA, LAB, ESK, UGT).

• Erandioko Gestamp Try Out Services (GTO) lantegiko 43 langile integratzeko akordio baten alde ari dira borrokan. Otsaileko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan bi orduko lanuzteak egingo dituzte eta hilabeteko azken bi asteetan, lanuzteak lau ordukoak izango dira (ELA, LAB).

Otsailak 12, martitzena

• Elkarretaratzea Arrasateko ospitalean, kazikismoaren kontra eta Osakidetzako EPEko irregulartasunak salatu zituztenei babesa emateko, 10:30etan (LAB, ESK)

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileen elkarretaratzea, Hernanin, 11etan.

Otsailak 13, eguaztena

• Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, mobilizazioa egingo da Bilbon, EAEko Legebiltzarrak DSBE eta etxebizitzaren inguruan eman beharreko eztabaida publikoa egitearen kontra agertu baita. 10:15etan PPren egoitzatik Sabin Etxeraino joango da, PSEren egoitzatik pasata.

Otsailak 14, eguena

• ABB enpresan, hitzarmena dela eta, langileak greban daude (ESK).

• Nafarroako Sindikatu Medikuak greba deialdia egin du otsailaren 14an, 21ean eta 28an, Nafarroako ospitale guztietan.

• SATSE sindikatuak Erizain Ratioen aldeko sinadura bilketa egingo du Gasteizen, Farmazia Fakultatearen aurrean.

Otsailak 16, zapatua

• Lantegi Batuak enpresako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon, lan hitzarmenaren alde. Otsailaren 25, 26, eta 27an eta martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; martxoaren 2, 16, eta 30ean, manifestazioak (ELA, LAB, CCOO, UGT).

Otsailak 17, domeka

• Gasteizen, Jai Egunetan Jai plataformak deituta, Supercor supermekatuan elkarretaratzea egingo da, 11:30etan.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Laboral
Secretos de un Organizador Exitoso Busca líderes naturales
Cada lugar de trabajo tiene líderes informales que no han sido elegidos ni designados. Simplemente lo son y tienen influencia entre sus compañeros de trabajo.
Laboral
Laboral Inspección de Trabajo sancionará a El Corte Inglés por incumplimiento de los descansos
CGT denuncia que, en noviembre y diciembre, la dirección de los grandes almacenes se salta la legislación y obliga a hacer jornadas seguidas de hasta 15 horas con descansos de menos de siete horas en algunos casos.
Educación
Eduación La educación vasca no irá a la huelga tras llegar a un acuerdo tildado de “histórico”
Los sindicatos desconvocan los paros para esta semana al haber alcanzado mejoras en las condiciones laborales del profesorado y una mejor financiación para los centros públicos.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.