Laboral
Krisiak lanaren ekonomian izan dituen ondorioak aztergai

Lan ordainduaren feminizazioa, sektoreen berregituraketa, adinen arteko ordezkapen eskasa eta soldaten murrizketa desorekatua dira krisiak lan harremanetan izan dituen lau ondorio nagusiak. Eredu oker hau bultzatzen duten euskal agintariak etxera bidaltzea da irtenbide bakarra.

Datuen dantza amaigabean, ekonomiaren eta lanaren bilakaera onaren kontakizuna egiten dute euskal agintariek. Epe laburreko irakurketa baikorra da nagusi, jendartean lasaigarri izan daitekeen susperraldiaren mantra hedatuz. Baina argi izan dezagun, azken «hamarkada galduan» langileen eta bereziki soldaten aurka burutu duten eraso bortitzak ez du etenik, eta ustez bukatutako krisia berriro hasteko zorian dago. Espainiako Estatistika Institutuaren datu basean azken urteko emaitzei erreparatu eta azken hamarkadako bilakaera begiratu baino ez dago. Emakume eta gizon langileentzat krisiak izan dituen lau ondorio nagusiak nabarmentzea dugu helburu ariketa honetan.

Landunen ordezkatze sexuala izan da krisiaren lehenengo ondorioa. Hamarkadaren hasieratik hona 125.000 gizon gutxiago ari dira lau herrialdeetan jardunaldi osoko lanetan, eta susperraldizko azken hiru urteetan 33.000 emakume gehiago dabiltza horrelako postuetan. Hamarkada hasieratik jardunaldi murriztuko 25.000 lanpostu gehiago sortu dira ere, eta horietatik bi heren gizonentzat izan dira. Gaur egun, emakume landunen %27 jardunaldi murriztuan dago, egoera horretan dauden gizonen %7tik oso urrun. Bereziki larria da alde hori, batez ere soldatapekoen artean. Jardunaldi osokoen batez besteko soldata 2.500 euro da; jardunaldi murriztukoena, aldiz, 1.000 euro. Galdu diren landunen bi heren norbere kontura ari ziren lanean (enpresariak, autonomoak edo kooperatibistak), eta azken herena soldatapeko langileak ziren. Ordezkatze sexual horren ondorioz, 84.000 emakume gutxiago daude etxeko lanetan, 10.000 gizon gehiagok beren jarduera etxean kokatzen dutelarik.

Sektoreen berregituraketa izan da krisiaren bigarren ondorioa. Alde batetik, 60.000 lanpostu industrial galdu ziren EAEn hamarkadako lehen sei urteetan; azken-aurrekoetan erdia baino gehiago berreskuratu ondoren, etenaldia egon zen 2017an, eta beste 15.000 lanpostu galdu dira 2018an. Nafarroak hobeto kudeatu du krisi industriala, ordea, eta azken hiru urteetan 13.000 lanpostu gehiago daude industria nagusietan. Bizkaian, ordea, 16.000 lanpostu industrial gutxiago daude 2018aren hamaieran, 2016ko azken hiruilekoarekin alderatuta. Eraikuntza dugu krisiaren ikurra, bestetik, eta sektoreak 45.000 landun gutxiago ditu lau herrialdeetan. Jarduera horiek berriz indartzeko nahian daude Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba, eta 9.000 lanpostu berri sortu ziren iaz. Neurri txikiagoan, lehen sektorea beherakada etengabean dago, eta 10.000 lanpostu galdu dira lau herrialdeetan. Nafarroak nekazari eta abeltzain jarduerak indartzen eta orekatzen dituen bitartean, sektoreko landunen erdia desagertu da hamarkadan zehar EAEn. Zerbitzuei erreparatu behar diegu, bukatzeko. Hor sortu dira lanpostu gehienak susperraldiaren urteetan, eta 20.000 gizon eta 22.000 emakume gehiago daude hainbat zerbitzutan lanean. Hala ere, 2008ko kopuruetatik urrun daude merkataritza, garraio, ostalaritza, lan tekniko, zientifiko, profesional eta kudeaketa zerbitzuen adar pribatuetako landunak, lanpostu berri gehienak adar publiko eta sozialetan kokatzen baitira.

Nafarroak hobeto kudeatu du krisi industriala, eta azken hiru urteetan 13.000 lanpostu gehiago daude industria nagusietan. Bizkaian, ordea, 16.000 lanpostu industrial gutxiago daude 2018aren hamaieran, 2016ko azken hiruilekoarekin alderatuta.

Adinen arteko desoreka larria da krisiaren hirugarren ondorio nagusia. Belaunaldien arteko lan munduaren barruko ordezkatzea eten egin da azken hamarkadan. Biztanleria osoan baino nabarmenagoa da gazteek lan munduan galdutako pisua. 16-35 urte bitarteko gazteak soldatapeko langileen %39 izatetik laurden bat baino gutxiago izatera igaro dira. Horrek behartutako inaktibitatera bultzatu ditu gazte ugari, eta asko daude bi urte baino gehiago langabezian daramaten 50.000 gizon eta emakumeen artean. Gazte gutxiago dagoen garai honetan, krisiaren hasieran baino 10.000 ikasle gehiago egotea ere harrigarria da. Edozein kasutan, gazteak ez dira inaktibo berrien artean gehiengoa, eta 70.000 jubilatu eta 25.000 ezgaitu iraunkor gehiago daude ordaindutako lan mundutik kanpo.

Errenten eta soldaten beherakada izan da krisiaren laugarren ondorioa. Batez besteko errenta erreala prezioen eboluzioa kontuan izaten duena jaitsi egin da azken hamarkadan. Lau herrialdeetan, 380 milioi euro gutxiago daude kapital errenta guztien artean, eta ia 1.600 milioi gutxiago soldaten atalean. Nabarmenak eta hazkorrak dira gainera soldatapekoen arteko aldeak. Batetik, behin-behineko eta behin betiko lanpostuetan daudenen soldaten arteko arrakala urtean 7.000 euro da emakumeen artean, eta 12.000 euro gizonen artean. Bestetik, behin betiko kontratua duten emakumeen batez besteko urteko soldatak gizonezkoenak baino 9.000 euro baxuagoak dira. Alde horiek ordukako soldatetan ere eragiten dute (hiruzpalau euro altuagoak dira gizonen soldatak), eta prestakuntza maila guztietan errepikatzen da joera hori, gainera. Laburbilduz, langileen %40k baino gehiagok 1.400 eurotik beherako soldata gordina jasotzen dute hilean, eta emakumeen erdiak eta gizonen laurdenak urtean 20.000 euro baino gutxiago jasotzen dute.

Lan ordainduaren feminizazioa, sektoreen berregituraketa, adinen arteko ordezkapen eskasa eta soldaten murrizketa desorekatua dira krisiak lan harremanetan izan dituen lau ondorio nagusiak. Eredu oker hau bultzatzen duten euskal agintariak etxera bidaltzen ez ditugun bitartean, okerrera egiten jarraituko du langileriaren bizitzak.

LANAREN EKONOMIA. HORDAGO ETA BILBHIRIA ELKARLANEAN. LOTURA HEMEN.

Audio Player


Asteko Sindikalagenda

Apirilak 5, barikua

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbialdi|ko langileek grebarekin jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).

• Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du ELAk, apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.

• Eibarko Proba Bankuko langileek greba mugagabea hasi dute bi langile kaleratuak izan direlako (ELA).

• Tabakalera-ko langile bitartekariak greban jarraitzen dute.

• DIA supermerkatuko langileen greba mugagabea, bertan behera geratu da: behin behineko mobilizazioak egingo dituzte (ELA, CCOO, LAB).

• Ingemarreko langileak (Usurbil), greba mugagabean daude erregulazio-espedientearen aurka

• CCOOk asanblada egingo du Gasteizen, “Prekarietateari Stop” lemapean. Asanblada ostean SEA Arabako Patronalaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan.

• ELAk ohiz kanpoko biltzarra egingo du Donostiako Kursaalen.

• Eragin Bilbok prekarietatearen inguruko solasaldia antolatu du, Laboren 18:30etan.

Apirilak 6, zapatua

• Armagintzaren aurkako “Bizi-Martxa”; Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinetik irtengo da, 11:00etan.

• La Navaleko langileek Bilbon manifestazio handi bat egitera deitu dute, Jesusen Bihotza plazan hasiko da, 18:00etan (ESK).

Apirilak 8, astelehena

• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

Apirilak 11, eguena

• Arabako Diabetikoen elkartearekin (ADALAVA) jardunaldia Gasteizko General Loma plazan (10:00-14:00).  SATSEk stand bat jarriko du, “Merezi dugun osasungintza” kanpainarako sinadurak biltzen, besteak beste.

• Mahai ingura Sopelan, PlazaBeltza Kulturgunean, 19:00etan, "Bozkatzea faxismoaren aurkako tresna izan daiteke?” CNT, EH Bildu, Podemos eta Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea)

Apirilak 12, barikua

• Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute apiliaren 12an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzen deituta. Bilbon manifestazioa egingo da, Jesusen Bihotzan, 12:00etan (ESK, ELA, SATSE, LAB, UGT, CCOO).

Beste data batzuk

• Loiuko Aireportuko pasabidetako langileek greba mugagabea deitu dute Apirilaren 17tik aurrera.

• Tolosaldea Buseko langileek greba mugagabea egingo dute, ELAko bi ordezkari klaeratu dituztelako, apirilaren 29an hasiko da.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Huelga
Huelga Huelga contra los despidos en Bridgestone: “Dejan en un futuro muy incierto las plantas españolas”
La empresa quiere despedir a 546 trabajadores, entre la planta de Basauri (Bizkaia) y la de Puente San Miguel (Cantabria). Desde los sindicatos denuncian que la compañía de neumáticos apuesta por su producción en Polonia.
Desempleo
Empleo El paro en mujeres marca un mínimo histórico desde 2008
El desempleo se ha reducido en 146.865 personas en los últimos 12 meses, de los que casi 79.000 son mujeres. La tasa de población activa femenina llega al 47%.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.