Lanaren Ekonomia
Patronalak hazkunde ekonomiko leun bat aurreikusi du

Ekonomia aztertzen duten txosten ugari bezala, baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko gris horretan kokatzen da euskal patronalaren analisia, bere kezkak eta erronkak aurkeztuz. Asteko sindikalagenda, otsailaren 18tik 20ra.

Gran empresario
Gran empresario. Natasha Lelenco

Lanaren Ekonomia  : Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkar lanean. Irrati saioa hemen

2019ko abenduaren amaieran, Confebask Euskal Autonomia Erkidegoko patronalak aurreikuspen ekonomikoen txostena aurkeztu zuen, 2019 urteari errepaso bat egiten ziona. Ekonomia aztertzen duten txosten ugari bezala, baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko gris horretan kokatzen da patronalaren analisia; azken finean, ekonomia aurreikuspenen inguruan inor ez da bustitzera ausartzen. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren inguruan baikortasun txiki bat sumatzen da.

Euskadi beti hobeto

2019. urteko nazioarteko ekonomiaren inguruan egindako analisiak guztiok ezagutzen ditugun elementuak azpimarratzen ditu: Brexita, AEBren eta Txinaren arteko merkataritza gerra, garapen bidean dauden zenbait herrialderen ekonomia arazoak... Azpimarragarriena da mundu mailako hazkunde tasa geldotu egin dela, eta, gainera, hazkunde hori ez da aurreikuspenek zioten mailara heldu. Eragin negatibo hori gehien nabaritu duen sektorea manufakturena da; zerbitzuena, aldiz, indartsu mantentzen da. AEBren hazkundea (%2,3) Eurogunearena (%1,1), Erresuma Batuarena (%1,3) edo Japoniarena (%0,9) baino handiagoa izan da; suspertzen ari diren herrialdeetan hazkundea handiagoa izan da (%3,8), baina aurreikusita zegoenetik urrun geratu da. Oro har, munduko merkataritza handitu egin da, baina, merkataritza gerra dela eta, maila apalago batean.

“Lan prekaritateari buruzko aipamenik ez da egiten, noski. Ez da aipatzen enpresarien irabaziak gero eta handiagoak izan arren soldaten erosahalmena geroz eta murritzagoa dela”

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, hazkundea %2,2koa izan da; 2018an %3koa izan zen. Espainiar Erresumakoa eta Eurogunekoa baino handiagoa izan da, eta, patronalaren hitzetan, hazkunde motelago horren atzean kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren desazelerazioa aurki ditzakegu. Kanpo sektorearen ekarpena ezdeusa izan da, Alemaniaren egoera ekonomikoa dela eta. Eskariaren aldetik, barne eskaria moletago ibili da, kontsumo pribatuak beheranzko joera izan du eta lan merkatua ere apal ibili da. Sektore publikoak egindako kontsumoak egoera zertxobait hobetzen lagundu du. Industria sektorearen hazkundea asko murriztu da, Confebasken iritziz, merkataritza gerra eta autogintza sektorearen eboluzioa dela eta. Eraikuntza, aldiz, sektore indartsuena izan da, eta zerbitzuetan turismoa eta merkataritza azpimarra daitezke. Industriari dagokionez, gehien hazi diren sektoreak produktu farmazeutikoak eta energia elektrikoa izan dira; beste sektoreen hazkundea oso eskasa edo negatiboa izan da.

Enplegu aldetik, patronala harro ageri da, haien ustez langabezia tasa %9,5ean kokatu baitzen, 2009 urteko langabe kopurua baino maila txikiago batean. Lan kontratu mugagabeen kopurua handitu egin zen 2019an, behin-behineko kontratuen proportzioa murriztuz. Soldata hazkundearen eboluzioak goranzko norabidea hartu du, baina era oso apal batean: indarrean zeuden lan-hitzarmenetan, batez beste %2,01 hazi ziren; 2019an sinatu ziren lan-hitzarmenetan, aldiz, %2,31. Hala ere, krisi aurreko garaiko hazkundeetatik oso urrun daude, %4tik gorako hazkundeak baitziren.

Lan gatazken inguruan, Enplegu Erregulazio Espedienteen kopurua murriztu egin da 2019an. Grebei so egiten badiegu, laugarren urtez jarraian hazi dira; %21,4 greba gehiago egin ziren 2019ko lehen seihilabetekoan; parte hartzaile kopurua %16,9 hazi zen eta lan ez egindako orduak 73.168 izatetik 205.660 izatera pasatu ziren.

“Hiru kezka dituzte enpresariek : salmenten errentagarritasunaren murrizketa, langile gaituak aurkitzeko zailtasuna eta langileen kostuen hazkundea”

Lan prekaritateari buruzko aipamenik ez da egiten, noski. Ez da aipatzen enpresarien irabaziak gero eta handiagoak izan arren soldaten erosahalmena geroz eta murritzagoa dela: agerian geratzen da txostenean agertzen den soldata hazkundea ez dela erreala, krisia hasi zenetik hona soldata errealak murriztu egin baitira. Confebaskentzat, 2019 urte oparoa izan da, nahiz eta grebak eta lan gatazkak jasan behar izan dituzten. Txostenean ez da poztasun ageriegi bat nabaritzen, baina bai negozioa ondo doala. Langileentzat, aldiz, egoera ez da batere ona, nahiz eta langabeziaren tasa baxuekin apaindu.

Aurreikuspena : joera mantentzea

EAEko ekonomiaren hazkundea pixka bat motelduko da 2020an, baina Espainiar Erresumaren eta Europako ekonomia aurreratuen gainetik kokatuko da Barne Produktu Gordinaren hazkundearen eboluzioa. Confebasken aurreikuspena %1,9koa da, aurreko urtekoa baino hiru dezima murritzagoa.
EAEko ekonomia hazkundearen oinarria, berriro ere, barne eskaria izango da, eta industriaren egoera ez da batere ona izango. Sektore honek mundu mailako gorabeherak pairatuko ditu; hala ere, badirudi autogintzak eta petrolio birfindegien azpisektoreen joerak hobera egingo dutela. Zerbitzu sektoreak gutxiago haziko da, turismoa dela eta. Hoberen jardungo duen sektorea eraikuntza da, nahiz eta ez den hain indartsu agertuko.

Bestalde, txostenak enpresariak kezkatzen dituen hiru gaiak azpimarratzen ditu. Azken urtean salmenten errentagarritasuna murriztuz joan da. Bestetik, langile gaituak aurkitzeko zailtasuna ere kezka handia da; azkenik, langileen kostuak hazi egingo dira.

Enpleguaren aldetik, Confebaskek hazkundea iragarri du, krisi aurreko maila gaindituz. Langabezia tasa %9ra jaitsiko da, 2008tik izandako baxuena.
Laburbilduz, “Euskadin beti hobeto” izan daiteke aurreikuspenen goiburua. Egoera antzekoa izatea aurreikusten du txostenak, industriaren egoera iluna mantenduz eta eraikuntzaren indarra (ahulagoa) azpimarratuz.

“Industria 4.0, lehiakortasuna, egonkortasun politiko eta instituzionala, langileen kopurua eta prestakuntza, lan harreman kolaboratiboak eta enpresarien aintzatespena dira patronalaren erronkak”

Erronkak

Patronalak EAEko ekonomiak dituen hainbat erronka ere planteatzen ditu: industria 4.0, lehiakortasuna sustatzea, egonkortasun politikoa, instituzionala eta antzekoak bultzatzea... Lan harremanen inguruan, zenbait erronka azpimarragarriak dira. Batetik, enpresek langile kopurua eta horiek behar duten prestakuntza maila bermatu nahi dituzte. Bestetik, lan harreman kolaboratiboa bultzatu nahi du patronalak, enpresen lehiakortasuna eta bideragarritasuna asetzeko asmoz. Aipatzen duten beste erronka bat da enpresarien eta enpresaren aintzatespen sozialean aurrera egitea, euren hitzetan, aberastasunaren, enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sortzaileak direlako.

Beste hainbat gomendio eta erronken artean, beti errepikatzen da hazkunde ekonomiko moderatuaren eta ziurgabetasun handiko merkatuen egungo fasera egokitzea. Elkarrizketa sozialari ere aipamena egiten diote, enpresariek eta langileek, patronalak eta sindikatuek interes berdinak izango balituzte bezala. Horrela, negoziazio kolektiboa lehiakortasunean laguntzeko tresna modura planteatzen dute.

Txosten eskasa

Txostenak eta planteatzen dituen erronkek, berez, hamaika gabezia dituzte. Ez dira inondik ere ikusten klima aldaketa eta datorren kolapso ekologikoa, industria eta enpresak era gogor batean kolpatuko dituztenak. Ez da epe luzeko ikuspegia lantzen; epe laburrean kokatzen da analisia. Genero ikuspuntua ere ez da inondik aurkitzen. 2018an eta 2019an gauza asko gertatu dira horren inguruan, bi greba feminista tartean, baina badirudi soldata arrakala ez dela existitzen.

Erronken aldetik, patronalaren proposamena da Adegik planteatu zuen Lan Harremanen Eredu Berriari jarraipena ematea, baina hortik kanpo, ez da ezer berririk proposatzen: langileak eta erakunde sindikalak enpresen helburuen mende jartzen dira.

Laburbilduz, urteko analisiaren eta aurreikuspenen inguruan egiten diren txostenen artean, Confebaskek abenduaren amaieran argitaratu zuen hau oso eskasa da, aurkezten duen analisia ahula baita.

Agenda sindical, 18-20 de febrero

Martes 18 de febrero

  • Se ha convocado una concentración a las 10.00 delante del Parlamento Vasco para que se esclarezcan los hechos de Zaldibar.
  • Los trabajdores y las trabajadoras de las residencias y de los centros de día de Gipuzkoa llevan 218 días en huelga. Seguirán hasta el 8 de marzo mientras no haya acuerdo (ELA).
  • En Bizkaia, los trabajadores y las trabajadoras de Novaltia llevan 209 días en huelga por un convenio propio y justo. También denuncian vulneraciones del derecho de huelga.
  • En Igorre, Los trabajadores y las trabajadoras de Araluce llevan 101 días en lucha contra el cierre de la empresa.


Miércoles 19 de febrero

  • Los trabajadores de residencias de Araba se concentrará de 11.00 a 11.30 delante del edificio de la Diputación para exigir un convenio digno que mejore sus condiciones laborales y el servicio ofrecido a los usuarios y usuarias (ELA, LAB, UGT, CCOO).


Jueves 20 de febrero

  • Los trabajadores y las trabajadoras de Tecnilogica – Accenture de todo el Estado se concentrarán desde las 14.00 hasta las 14.15 bajo el lema “Nomás subidas 0” (CGT, CCOO, ELA, UGT).
  • Los trabajadores y las trabajadoras de las dos tiendas de Sephora de Iruñea continuarán con la huelga indefinida todos los jueves, viernes y sábados, hasta conseguir un convenio digno. Ya han hecho 6 días de huelga (ELA).
  • En Bedia, Los trabajadores y las trabajadoras de Forjas Unidas Vascas, FORVASA, harán su cuarto día semanal de huelga para exigir transparencia a la dirección de la empresa.
  • En el Francia los sindicatos han convocado una huelga general para hacer frente a la reforma del sistema de pensiones que afectará a Euskalerria continental.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Inflación
Inflación El IPC bajó tres décimas en mayo hasta el 1,9%
La tasa de aumento de precios vuelve a caer por debajo del objetivo del 2% que no alcanzaba desde octubre de 2024.
Opinión
Opinión Elon Musk da un paso atrás y eso hay que celebrarlo
El magnate ha anunciado que abandona su cargo en la Administración Trump. Su aventura política le ha señalado y ha puesto contra las cuerdas a sus empresas.
Opinión
Rearme Necesitamos construir una alternativa frente a la deriva belicista
Frente a una Europa que apuesta por el rearme, es necesario construir una alternativa pacifista que sitúe como ejes principales la profundización de la democracia y la disputa por la distribución de la riqueza.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.