Opinión
Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen

Kate Tempesten 'Antzinako berri-berriak' liburuaren poesia lanak langile klasea protagonista bilakatu eta mitologiaren elementuak zutarritzat ditu. Biolentzia, amodioa, bakardadea, damua, anbizioa, kezka, diru-gosea, elkartasuna.
Antzinako berri-berriak
6 dic 2025 05:00

Leku guztietan daude: apustu etxeetan, trenean, ravean, medikuarenean, babesik gabeko sexuan. Denboraren gehiengoa igarotzen dute erosketak egiten, mozkortzen, instagramari begira, aurrezten saiatzen, goiz jaikitzen. Nola dauden galdetuz gero: nazkatuak, etsiak, ahalegintzen, elkarren-kontra borrokan maiz, zorioneko eta samur igandeetan. 

Are gehiago, (ia) denok ikusten ditugu. Aldiz, gutxi batzuk ausartzen dira haietaz hitz egiten. 

Kae Tempesten poesia lanak, langile klasea protagonista bilakatu eta mitologiaren elementuak zutarritzat ditu. Pertsonaiak leku, ekintza, pentsamendu eta emozio gordinenetan bizi dira. XXl. mendeko europar mendebaldeko gizarte belaunaldi ezberdinen radiografiarik egiazkoenetako baten aurrean gaude. Jainkoa, zure hiriko kalean lotan dagoen gazte magrebia izan daiteke. Olinpoa, zure auzoko edozein sukaldetan kafea irakiten, biharamuneko gosaria prest egon dadin. 

Rap sortzailea, antzerkigilea eta idazlea da Kate Tempest, eta poesia zein narratibako hainbat liburu idatzi ditu

Antzinako berri-berriak liburua Igela argitaletxeak 2022 urtean euskarara ekarri zuen, Itziar Diez de Ultzurrunek abilezia handiz eginiko itzulpenarekin. Kae Tempest 1985. urtean jaio zen Londreseko Brockley auzoan eta gaztetatik ekin zion spoken word-etan aritzeari. Rap sortzailea, antzerkigilea eta idazlea da, poesia zein narratibako hainbat liburu idatzi ditu. 

Spoken word-en disziplinari jarraiki, oholtza gainean ozen irakurtzeko poema luzea idatzi zuen. Sasoi horretan irakurtzea gomendatzen da, testuaren izaeraren esentzia den gakoetako bat harrapatuko baita: itogarria bezain gozagarria den erritmo bizia. Estrofen puntuazio eskasak errimen sonoritateaz gehiago jabetzea eragiten du. Atsedenik gabe eta lerroz-lerro, iragankorrak suertatzen ez diren deskribapen xume bezain irmoak bistaratzen ditu: antzinako berri-berrien eguneroko bizitza modu horretan igarotzen baita. Tartean, biolentzia, amodioa, bakardadea, damua, anbizioa, kezka, diru-gosea, elkartasuna. 

Argi gelditu ez bada oraindik: 

irakurriozu, 

ozenean, 

zure ispiluari, lagunari, maitaleari, amari. 

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...