Medios de comunicación
Hedabideak eta gezurrak

Gertakarien kontakizun objektibo batetik urruti daude gaur eguneko komunikabide gehienak. Burgesiaren interesen eta finantziazioaren arabera egituratzen dira

Television Coronavirus 2
Los medios de comunicación se han volcado en producir todo tipo de noticias sobre el covid19. David F. Sabadell

Gazte Koordinadora Sozialistako militantea

27 oct 2020 07:10

Gizarteak komunikabideak, oro har komunikazio iturri gisa hautematen ditu. Gertakarien kontakizun objektibo baterako tresna, mundu osoko berriak barne hartzen dituena eta horrenbesteko irismena ere duena. Baina iruditegi horretatik urruti daude gaur eguneko komunikabide gehienak. Burgesiaren interesen eta finantziazioaren arabera egituratzen diren komunikabideek, errealitatearen irakurketa interesatu bat egiten dute. Gertakariak estaltzen dituzte, tartean erailketa burges anitz eta gerra inperialisten interes ezkutuak, eta estaltzen ez dituztenean erdizka erredaktatzen dituzte, benetako errotiko arrazoiak zein ondorio errealak azaldu gabe. Jopuntuan, guztion ahotan, jar dezakete gai bat, koiunturan eragiteko eta hura moldatzeko, modu interesatuan aktualitatea aldatzeko gaitasuna dute. Azkenaldiko adibide argiena okupazioaren auzia litzateke. Datu interesatuekin, faltsuekin eta hizkuntza manipulatuz mintzo dira. Kazetaritza eredu sentsazionalista bat erreproduzitzen da, proletariotzaren kapa batzuekiko gorrotoa sustatuz, gazteria kriminalizatuz, eta mesfidantza orokorra eraginez.

“Bidegurutze historiko batean gaude: gizarte osoa kapitala akumulatzeko dinamikaren arabera antolatzen jarraitzea edo gizartea antolatzeko printzipio unibertsal baten aldeko prozesu iraultzailea gorpuztea”

Komunikabideek, hortaz, jendartearen arrazonamenduan eragin handia dute; izan ere, informazio igorle nagusiak izanik, ustez, elementu kopuru nahikoa eskaintzen dute errealitatea analizatzeko. Gaitasun hori dute komunikabideek: errealitatea aztertzeko gakoak ematen dituzteneko sinesmen orokortua hedatzea. Horretan dihardute momentu honetan ere, errotiko krisi kapitalista estaltzeko eta desitxuratzeko antzerkigintzan. Covid-19 izurritea jasaten ari garen krisi kapitalistaren dimentsioa ez onartzeko aitzakia bihurtzen ari da. Krisia ekoizpen eredu kapitalista horren barne dinamikaren ezintasuna eta egoera horretan jarraitzeko lanaren gaineko esplotazioa berrezartzeko momentu bezala ulertu behar da. Testuinguru horretan ari da gauzatzen teknologiaren neurriz kanpoko hazkundea, automatizazioaren eta robotizazioaren eredupean. Baina auzia da ea gizartea antolatzeko eredu burgesarekin jarraitzeak zentzurik ba ote duen. Bidegurutze historiko eta erradikal baten aurrean baikaude: gizarte osoa kapitala akumulatzeko dinamikaren arabera antolatzen jarraitzea (ekoizpen gaitasunak, harreman sozialak, pentsamendu ereduak, hezkuntza, osasungintza eta abar luze bat), puntako teknologia horren menpe jarriz, ala gizartea antolatzeko printzipio unibertsal baten aldeko prozesu iraultzailea gorpuztea, indar produktiboak gizateriaren beharren arabera antolatuko dituen gizarte eredua eraikiz.

Lehengo aukeraren baitan, krisi kapitalistak ezaugarritzen duen testuinguru honetan arlo laboralaren paradigma aldaketa gertatzen ari da. Enpleguari dagokonez, batetik langabezia tasen hazkundea dago. Gazteriaren langabezia tasa beldurgarria da; halabeharrez pobreziara kondenatzen da belaunaldi bat. Bestetik, teknologia indartsu sartu da ekoizpenean azken urteetan. Horrek lan modalitateak errotik aldatzea eragingo du, izan ere, esparru batzuetan lan indarraren beharra zeharo murriztuko da, lana bera egiteko moduak ere aldatuko dira eta lanaren banaketa berri bat ere ezarriko da makinen eta gizakion artean. Garapen teknologiko hori guztia, bai inteligentzia artifizialarena zein 4.0 industriarena, etekin handiagoa eskuratzera bideratuta dago. Produkzioaren kostua jaisten delako, ekoizpen kateak emankorragoak direlako, baina baita ere langileriarekiko kontrola eraginkorragoa delako. Baina auzia ez dago teknologiaren aurrerapenak proletariotzarentzat kaltegarriak izatean, teknologia horiek burgesiaren eskuetan langileria zapaltzeko tresna kualifikatu bat izatean baizik.

Horrek guztiak paradigma sozial eta kulturalean
 ere izango du eraginik; erregimen soziopolitiko berria eraikiz jardungo du. Elementu kultural berriak txertatuko dira, izaki isolatuak, elkartasun izpirik gabeak, lehiakorrak eta alienatuak sortuz. Alde batetik, teknologiaren hedapen horrek elementu kulturalen zabalkundea erraztuko du, lurralde gehiagotan eta modu eraginkorragoan txertatuz. Bestalde, ordea, emango den langabezia tasaren hazkundeak proletarizazioa dakar nahitaez. Proletarizazioa, ez soilik bizirauteko beharrizan minimoak (etxebizitza, garraioa, elikadura edo osasungintza) eskuragarri ez izatea bezala ulertuta. Batetik kalitatezko bizi formak geroz eta langile klasearen geruza gehiagorentzako eskuraezinak izango dira, baina bestetik askatasuna mugatuko da, aisialdiaren eredu alienatu bat bultzatu eta ekoiztuko da; oro har miseria morala izango da nagusi. Zer esanik ez, langile antolakuntzarako askatasun politikoak ukatuko dira, langile antolakuntzarako beharrezko zaizkigun minimoak deuseztatuko dira, urteetako borroken bidez lortutako emaitzak ukatuz.

“Proletariotzaren mesedetan egongo diren instituzioen bitartez (tartean komunikabideen bitartez) arrazionalizatu eta antolatu beharko genuke egia, eta egia horren baitan, gizarte komunista”

Hori guztia azaldu beharko lukete komunikabideek, arazo errealez informatuta egoteko, datorrenari elementu kritikoz aurre egin ahal izateko, gizarte bezala ditugun erronkez jabetzeko; oro har, pentsatzeko baliabideak emateko. Izan ere, azaltzen saiatu naiz gezurrak baduela bere izana. Burgesiaren interesak hizketagai/eztabaidagai gisa eraikitzen eta antolatzen dela, instituzio ezberdinen bitartez, baita ere komunikabideen bidez. Gezurraren, narratibaren, manipulazioaren eta burgesiaren kontrolpeko komunikabideen aurrean, langileriaren kontrolpeko komunikabideek berebiziko garrantzia hartzen dute. Egia modu berdinean ulertu beharko genuke: antolatu behar den zerbait gisa. Proletariotzaren mesedetan egongo diren instituzioen bitartez (tartean komunikabideen bitartez) arrazionalizatu eta antolatu beharko genuke egia, eta egia horren baitan, gizarte komunista.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Madrid
Corrupción El novio de Ayuso, a un paso del banquillo por fraude fiscal y falsificación de documentos
La jueza que instruye la causa propone el procesamiento de Alberto González Amador, de uno de sus testaferros y de los tres presuntos colaboradores en el caso del fraude a Hacienda.
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Suspendidas las declaraciones de los cabecillas de los protocolos de la ‘vergüenza’
Reclaman que no han sido llamados en tiempo y forma. Los familiares de los 7219 residentes fallecidos denuncian denegación de servicios por motivos discriminatorios a tres altos cargos de Isabel Díaz Ayuso.
Chernóbil
Cuba y Chernóbil Cuba, Chernóbil y COVID-19
Los médicos cubanos ya acudieron al rescate de los niños de Chernóbil.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.