Opinión
Erreforma garaia eta hezkuntza sozialista

Aplikatzen ari diren erreformek ez diete hezkuntzaren arazoei soluziorik ematen. Hezkuntza sozialistaren beharra mahaigaineratuko du Ikasle Abertzaleak biharko greban.
Ikasle Abertzaleak
Ikasle Abertzaleak

Ikasle Abertzaleak

23 mar 2022 06:50

Gauden erreforma testuinguruan, ez da lan erraza hezkuntzaren egoerari perspektiba orokor batetik so egitea. Are zailagoa oraindik hezkuntzan konkretuki ematen ari diren aldaketa hauek lan erreformarekin edota jasaten ari garen bizitzaren garestitzearekin lotzea. Baina batzuk ezin dira besteak gabe ulertu, ezinbestekoa da erreformak gizartearen sakoneko prozesuekin lotzea. Unibertsitatean LOSU eta Bizikideitza Lege berriak ezartzen ari dira, Lanbide Heziketako Plana martxan da; Bigarren Hezkuntzan LOMLOE ezarri dute eta EAEn hezkuntza legea onartzeko bidean daude. Baina, zertara datoz erreforma hauek?

Hezkuntza elitizatzen ari da, eta langile klasea bertatik kanporatua izaten. Geroz eta zailago izanen du baldintza ekonomiko baxuko ikasle batek unibertsitatera sartzea, beharrezkoak egin diren klase partikularrak ordaintzea edota lana eta ikasketak bateratzeak dakarren estresari aurre egitea. Honek guztiak azal dezake %16ko eskola-porrot tasa, esaterako. Era berean, testuinguru honetan, Lanbide Heziketa gai nagusietako bat izan da hezkuntza arduradunen artean. LHn enpresek dirutza inbertitzea onartzen ari dira “ikasle orok ikasteko eskubidea izan dezan” justifikazioaren baitan. Noski, gizarte honetan azpiratua aurkitzen den subjektu horrentzat erakargarri egin dira Lanbide Heziketetako zikloak, zuzenean lan merkatura txertatzeko bide efektiboena baita. Baina zeren truke?

“Hezkuntza sistemak modernizatzeko beharra du, gizartean hezkuntza prozesuak betetzen dituen funtzioak efektibo izaten jarraitzeko, gauden krisialdi ekonomiko larriaren eta gizartearen polarizazio eta pobretze tendentzien aurrean”

Hezkuntza sistemak modernizatzeko beharra du, gizartean hezkuntza prozesuak betetzen dituen funtzioak efektibo izaten jarraitzeko, gauden krisialdi ekonomiko larriaren eta gizartearen polarizazio eta pobretze tendentzien aurrean. Hezkuntza sistemaren bidez, elementu kultural konkretu batzuk ezarri eta etorkizuneko langileria izango diren belaunaldietan erabilgarri diren jakintzak-gaiak potentziatu nahi dituzte; teknologia berrien erabilera, besteak beste. Erreformek zerbaiti erantzuten badiete, elite ekonomikoen mugimendu estrategikoei erantzuten diete. Horregatik, LOSUk enpresen esku-hartze handiagoa baimenduko du unibertsitateetan, LOMLOEk filosofia bezalako ikasgaiak alde batera utzi eta digitalizazio eta ekintzailetza bezalakoak ezarriko ditu, Bizikidetza Legeak jardun politikoaren aurkako errepresioa justifikatuko du eta LH Planak sistema duala ezarriko du ziklo guztietan, lanesku merke baten gaineko kontrol zuzena bermatuko duena.

Beraz, ez dezatela hitz politez errealitatea ezkutatu. Erreformak ez datoz segregazioari edota eskola-uzte tasa altuari irtenbidea emateko, are gehiago, horietan sakontzeko datoz. Egungo hezkuntza sistema pieza bat gehiago da gizarte kapitalistaren funtzionamenduan, eta makinaria osoa ari da egoera berri batera moldatzen. Ez dago prozesu horretaz salbu den esparrurik, ezta hezkuntza ere. Erreformek funtzio hori betetzen dute: zapalkuntzan oinarritzen den gizarte hau behar berrietara egokitzea eta, ondorioz, segregazioa zein miseria betikotzea.

“Erreformek funtzio hori betetzen dute: zapalkuntzan oinarritzen den gizarte hau behar berrietara egokitzea eta, ondorioz, segregazioa zein miseria betikotzea”

Aurreko astean Joan Subirats, unibertsitatetako ministroa, Euskal Herriko Unibertsitatean izan zen, garatzen ari diren LOSU legearen inguruko proposamenak EHUrekin zein unibertsitateko beste sektoreekin jorratzeko, ikasleekin besteak beste. Hezkuntza erabakien gaineko arbitrariotasuna geroz eta handiagoa den honetan, zertarako balio digu lege honen garapenean parte-hartzea? Ogi apurrak soilik jasoko baditugu, zertarako nahi dugu ikasleon ordezkaritza handiagoa eskatu?

Erreforma guzti horiek suposatzen duten iruzurra da seinalatu behar duguna. Etorkizun prekario eta iluna dugu ikasleok eta egungo hezkuntza sistema, zulo horretatik irtetzeko bidea baino, arazoaren parte da. Egunerokotasuneko erronkak gainditzen irakatsi eta kolektiboaren garapena helburu izango duen heziketa eredua da defendatu behar duguna: hezkuntza sistema sozialista. Putreek gure bizitzako lehen pausoetatik duten kontrola eta miseriara kondenatzen gaituen heziketa amaitzea urgentziazkoa da.

“Egunerokotasuneko erronkak gainditzen irakatsi eta kolektiboaren garapena helburu izango duen heziketa eredua da defendatu behar duguna: hezkuntza sistema sozialista”

Bide horretan, data garrantzitsua dugu datorren martxoaren 24a, ikasle greba deitu baitu Ikasle Abertzaleakek Hego Euskal Herri osoan, “hezkuntza erreformak gelditu” lemapean eta hezkuntza sistema sozialista baten alde. Pozgarria izanen da despolitizazioa eta akritikotasuna erroturik duten gazte belaunaldiak mobilizatzen ikustea, bizi dugun errealitatea salatzeaz gain, hezkuntza sistema berri bat aldarrikatzen.

Educación
Educación El estudiantado se manifestará contra la reforma educativa
Los sindicatos Estudiantes en Movimiento y Frente de Estudiantes convocan una huelga general estudiantil el próximo 24 de marzo contra una reforma educativa que, consideran, beneficia a la empresa privada poniendo a su disposición “mano de obra estudiantil infrarremunerada”.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Sevilla
Represión Dos estudiantes de la Universidad de Sevilla, citados a declarar por denunciar el genocidio en Palestina
Los alumnos han prestado declaración por un supuesto delito de daños a un cajero del BBVA en el marco de la acampada por Palestina en la Universidad de Sevilla durante mayo y junio de 2024
Madrid
Movimiento estudiantil Vuelve la acampada universitaria por Palestina y contra el asedio de Gaza por parte del Estado de Israel
Los estudiantes vuelven a acampar en el campus de la Universidad Complutense en protesta y contra el genocidio palestino que “ha continuado y se ha intensificado”. Acusan de “inacción” al Gobierno español y exigen detener el rearme europeo.
Turquía
Contra Erdogan Turquía en las calles: cae el muro del miedo a las movilizaciones
La detención del principal rival político de Erdogan ha provocado protestas masivas en todo el país que amenazan con convertirse en movilizaciones generales de descontento contra el gobierno.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.