Opinión
Irakaslea bere bakardadean

Nori axola ikasgeletan gertatzen ari dena eta irakasle askoren sufrimendu jazanezina? Odola ate azpian pasillora ateratzen ez den bitartean, inori ez.
21 may 2022 06:50

Bigarren Hezkuntza Institutu batera ordezkoa iritsi da, ikasturte amaierara arte luza daitekeen baja bat betetzera. Titularrarekin hitz egiteko aukera izan du; honek maila bakoitzean orain arte egindakoaz berri eman dio. DBHko talde jakin batera ailegatzean, argi eta garbi honako hau esan dio: «Gela honetan ezin da eskolarik eman». Ordezkoak, gaztea bada ere, DBHko talde zailetan esperientzia izan du jada, eta bere bururako pentsatu du, tira, beti dago besteak baino zailagoa den talderen bat, zer egingo diogu, lanaren partea da.

“DBHko talde jakin batera ailegatzean, argi eta garbi honako hau esan dio: «Gela honetan ezin da eskolarik eman»”

Ikasgelara iristen den lehen egunean, ordea, han gertatzen denak nabarmen gainditzen ditu bere zantzurik txarrenak. Gela izugarri desordenatuta dago, zikinkeriaz beteta (paperak, koaderno erdi-hautsiak, opil industrialetako plastikoak, mandarina-larruak, komuneko paper biribilki bat, dena lurrean sakabanatua). Mahaiak eta aulkiak ordenik gabe, motxilak eta liburuak lurrean irekita, ikasle gehienak zutik, elkarri bultzaka, barrez, garrasika. Irakaslearen sarrerak segundo gutxi batzuez baino ez du bereganatu beren arreta, eta berehala bultzada eta marruekin jarraitu dute. Irakaslea “egun on” esaten saiatu da baina ezin zaio entzun, ikasle asko batera oihu egiten ari direlako: “Nola duzu izena!”, “Eta zu nor zara!” (berari) edo “Ken zaitez hemendik, ergel hori, larrua jo diezazutela!”, “Baina zu subnormala zara ala zer? Emaidazu hori, nirea da eta!” (euren artean). Hau laburpen gisa (eta euskaratuta eman ditut, D eredua izan arren garrasiak erderaz izan baitira).

Irakasleak bere gauzak mahaian utzi ditu, txamarra kendu, denbora pixka bat eman nahian ikasleak ikasmahaiara itzultzeko, lasaitzeko. Isiltasuna eskatu du hamaikagarren aldiz, honela ezin da ezertxo ere egin, goazen, mesedez, esar zaitezte, jaso lurrean sakabanatutako koaderno horiek, lasaitu apur bat, has gaitezen. Baina alferrik, ez dago modurik. Ahotsa dexente igo behar izan duen arren, ez da entzuten eskandaluaren erdian. Pixkanaka, eztarria kaltetuz, ikasleek denak batera garrasi beharrean, banan-banan edo binaka egitea lortu du. Zailtasun handiz, saiatu da azaltzen zein den geratzen diren asteetarako plana, nola ebaluatuko duen eta abar. Baina ahoskatu duen esaldi orok mugarik gabeko barreak eragin ditu ikasleengan. Garaituta, eseri da eta esan die gutxieneko isiltasuna egon ezean (banan-banan hitz egiteko, elkarri entzuteko) eta gelan dauden guztien artean errespetu minimoa betetzen ez den bitartean, ez duela eskolarik emango. Esan bezain pronto erroreaz konturatu da, hori bai entzun baitute eta poz zaratatsua eta garaipen oihuak eragin dizkie, eraikin osoan entzun behar izan direnak.

“Irakasleak ikasle disruptiboen izenak, zirkunstantziak, arazoak ikasiko ditu, baina, halabeharrez, arreta ezin izango du gainontzekoengan ipini, eta, oharkabean, pixkanaka albo batean geldituko dira”

Zalapartaren erdian, bat-batean ohartu da lauzpabost ikasle daudela, eserita, isilik. Bata koadernoan marrazten, maskararen atzetik mutu begira bestea, ezagunegia zaion eszena baten aurrean etsituta. Lauzpabost, agian sei. Baina inork ez du erreparatuko ikasle horiengan, disruptiboek (aspaldian, gutxiengoa, baina orain ez beti) irakaslearen arreta osoa bereganatzen dutelako. Irakasleak azken hauen izenak, zirkunstantziak, arazoak ikasiko ditu, baina, halabeharrez, arreta ezin izango du gainontzekoengan ipini, eta, oharkabean, pixkanaka albo batean geldituko dira.

Irakaslea ondoeza itzela hasi da nabaritzen, ez daki zelan biziraungo duen, hasi besterik ez du egin eta aste asko (orain asko iruditzen zaizkio) falta dira ikasturtea bukatzeko. Gauza izango da? Jadanik gutxien arduratzen zaiona programazioa beteko ote duen da, bizirautea helburu bakarra bihurtu zaio, bere osasunaren alde eta aipatu bospasei ikasle horien kalterako. Baina zer egin dezake berak. Gero, lankideekin komentatzean, konturatuko da ez dela bakarrik bere arazoa (ez zaiola gertatzen ordezkoa, edo gaztea, edo emakumea izateagatik). Guztiek pairatzen dute sufrimendu ikaragarria gela horretatik pasatzean. Batzuek astean behin pasatu behar dute (“A ze zortea!“ esan dezake batek, baina ez pentsa, astean behineko irakasgaiak okerrenak dira, inork ez ditu errespetatzen); beste batzuek, gehiagotan; baina guztiek sufritzen dute, eta bakar-bakarrik sentitzen dira.

”Azken buruan, nork bere arazoak kudeatzen jakin behar du, eta irakasle guztiek dituzte ikasgela zailak"

Besteei gauza bera gertatzeak ez du bere zama arintzen ezta depresioa leuntzen ere. Gainera, ez du lortzen lankideekin ganoraz hitz egitea (terapia egiteko, gutxienez!) guztiak lanpetuegi daudelako, klase batetik bestera, ondo ez dabilen ordenagailu batean ariketak online zuzentzen, eskolak prestatzen, ikasle batzuen azterketako idazkera ulertezina deszifratzen, familiekin harremanetan jartzen saiatzen, presaka pedagogoek asmatutako azken berrikeriari buruzko ikastarorako bidean.

Ikasgelako tutorearekin eta zuzendaritza-taldekoekin egon da berbetan baina mundu guztia gainezka dabil. Lagundu nahiko lukete, baina ezin dute. Aukera gutxi dago horrelako ikasleak kanporatzeko edo zigortzeko. Pedagogo eta guraso batzuek agian esango lukete, gainera, isiltasuna ezarri nahi izatea ikasgelan totalitario samarra dela. Edo ikasle disruptiboak motibatzea lortu behar duela irakasleak, hori baita bere ataza. Zigorra edo kanporaketak ez dira konponbideak. Azken buruan, nork bere arazoak kudeatzen jakin behar du, eta guztiek dituzte ikasgela zailak.

“Errepikatuko digute hezkuntzaren helburuetako bat pentsamendu kritikoa bultzatzea, baina ez dute ipiniko pertsonal ez baliabide gehiagorik. Eliterako hezkuntza dute lehentasun”

Eta ezin da esan non dagoen erantzukizuna, edo kausa: ikastetxeetan, gurasoengan, zabor telebistan, sare sozialetan, teknologia berrietan, legean, agintariengan (mundu guztia beste norabait begira dago). Nik ez dakit nerabe batzuen lekuak zein izan behar duen, ziur nago ez dela erreformatorioa, ez psikiatra-kontsultategia, ez talde-terapia, ez mendia ahuntzekin, ez lan-merkatu ezegonkorra eta prekarioa, ez guardiako epaitegia… baina zin dagizuet ez dela ere DBHko gela bat. Errepikatuko digute hezkuntzaren helburuetako bat pentsamendu kritikoa bultzatzea eta ikasleak hiritar erantzule bihurtzea dela. Baina ez dute ipiniko pertsonal ez baliabide gehiagorik. Eliterako hezkuntza zaintzea dute lehentasun. Eskerrak talde guztiak ez direla honelakoak, ezta ikasle guztiak ere. Baina gero eta gehiago dira. Benetan: nori axola ikasgeletan gertatzen ari dena eta irakasle askoren sufrimendu jazanezina? Odola ate azpian pasillora ateratzen ez den bitartean, inori ez.

Educación
Irakaskuntzaren etorkizuna mahai gainean
Okerrena da EH Bilduren hezkuntzari buruzko dokumentuak aurresuposatzen duen guztiarekin daukadan desadostasun izugarria
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Salud mental
Salud mental Familia y escuela son los principales factores de protección para la salud mental de adolescentes LGTBI+
Las personas con una orientación sexual divergente con la heterosexualidad muestran mayor grado de depresión e ideación suicida que las heterosexuales. Los vínculos son clave para mitigar los riesgos, según un estudio.
Educación
Policialización del ámbito educativo Haciendo frente a la policialización del ámbito educativo
Ante la creciente normalización de la presencia policial en espacios educativos, emerge una reflexión sobre las formas no punitivas de hacerse cargo de los conflictos escolares
Educación
Opinión Voces desde el aula: la huelga asturiana como grito por la educación pública
Hace una semana se desconvocó la huelga de Educación en Asturias y el silencio volvió. Nos callaron con un caramelo que se deshace en la boca, con palabras bonitas y promesas de un futuro mejor
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.