Educación
Irakaskuntzaren etorkizuna mahai gainean

Okerrena da EH Bilduren hezkuntzari buruzko dokumentuak aurresuposatzen duen guztiarekin daukadan desadostasun izugarria
Consejero de educacion vasco colegio
El consejero de educación, Jokin Bildarratz, visita un colegio público de Antzuola. Foto: Irekia
22 dic 2021 06:50

Hezkuntzari buruzko dokumentu bat aurkeztu du EH Bilduk orain gutxi, etorkizunerako proposamen gisa. Oso zaila da zerbait kritikatzea desadostasuna nirea bezain sakona denean: ez dakizu nondik hasi. Bereziki eztabaida bat zabaldu eta argudioak eman nahi badituzu, eta ez soilik proposamena deskalifikatu. Hala ere, okerrena, niretzat, ez dira dokumentuan dakarrenarekin ditudan desadostasunak (horiek asko izanik ere), baizik eta, batez ere, aurresuposatzen duen guztiarekin daukadan desadostasun izugarria. Beste batzuek beren kritikak adierazi dituzte dagoeneko dokumentuak dionaren harira (eta bat nator horiekin, nik dakidala). Dokumentuak aurresuposatzen duenari dagokionez, ordea, akordio soziala askoz handiagoa da, eta, beraz, kontsentsu horren aurkako kritikak ez dauka harrera arrakastatsua izateko aukera handirik: nor ausartuko da agertzen ikasleak eta irakasleak zoriontsuak [sic] izatearen kontra? Baina horri ekingo diot, ondo jakinda ataza denean aurriritzi errotuak eta granitozko harriak balira bezala solidotu diren esamolde hutsak disolbatzea, ezin dela egun batetik bestera lortu. Baina egunen batean hasi behar da likido korrosiboa harriari botatzen.

Has gaitezen argitzen, orduan, irakaskuntzaren helburuen artean ez dagoela inoren zoriontasuna lortzea. Zoriontasuna, zerbaiten helburua izatekotan, bizitza gizatiarraren helburua izan daiteke, ez hezkuntzarena; ez behintzat hezkuntzaren ezta irakaskuntzaren helburu zuzena (helburu zeharkakoa, tira, izan daiteke, beharbada). Kandelen kea besterik ez diren esaldi hutsekin nahastu beharrean, hobe lukete gure pedagogoek eta politikariek Senekak, Zizeronek edo Agustin Hiponakoak bizitza zoriontsuaz idatzi zutena irakurtzea. Eurek, gutxienez, buelta pare bat eman zioten gaiari. Dena den, badaezpada ere, zera argituko dugu: zoriontasuna hezkuntza-sistemaren helburua ez izateak ez du esan nahi zorigaitza bilatu behar dugunik ikastorduetan.

Editorial
Ikastolas y escuelas segregadoras
La concertada debería asumir las mismas ratios que la escuela pública respecto a inmigración, necesidades especiales, minorías étnicas o rentas bajas

Hortik aparte, antza, ezkertiar askok (neoliberalekin batera, jakin ez badakite ere) hezkuntza eredu bat ezarri nahi dute, zeinak ezagutza baztertu egin baitu, “konpetentziak” izenekoen mesedetan. Berri txarra da pedagogoen eta ustezko hezkuntza-adituen eskutik etorri arren, hezkuntza “berriaren” hariak benetan mugitzen dituztenak nazioarteko kapital finantzarioaren erakundeak direla. Egia izan daiteke pedagogia berritzaileak hasieran ez zirela kapitalismoaren asmakizun hutsak izan. Baina oraingo kapitalismo basatiak aukera ezin hobea aurkitu du pedagogia horien proposamenetan, mauka borobila. Munduko Bankua, NDF eta kapitalismo globaleko beste erakunde batzuk etengabe dabiltza hezkuntza-sistemetan aldaketa erradikal eta sakonak bultzatzeko matrakarekin.

“Zehazgabetasunarekiko gustu erromantiko hori, mugak kaltegarriak direlako sinesmen posmoderno hori, dena perimetro finkorik gabe sakabanatzeko desio hipi hori!”

Aldaketa horietako bat edukien zentraltasuna konpetentziez ordeztea da, beste askoren artean. Dokumentu asko daude horixe erakusten dutenak. Helburua da langile malgu eta moldakorren erreserba bat osatzea, lan-ingurune aldakor eta aurreikusezinetara egokitua, gauza handirik ez dakiena, eta inolako gaitasun kritikorik gabekoa. Ahalmen kritikoak ezagutza sendoa du oinarri, ez konpetentzia izeneko horiek. Edukiei garrantzi gehiegirik ez diegula eman behar esaten dute, ezagutza sarean dagoelako, “informazioa” eta “ezagutza” kontzeptuak lotsagabe nahasita. Aurrerakoi zentzugabe askok kosk egin diote amuari (batzuk amuari kosk egiten ari zaizkio LOGSE indarrean ipini aurretik, 90eko hamarkadan, ez dut ulertzen nola ez diren oraindik ito). Ondo entzuten diren hitzak eta esamoldeak erabiltzea gustuko dute, nahiz eta ezer ez esan, ur-lurruna besterik ez direlako (porro-kea balitz gutxienez!); irentsi egin dute (besteak beste) irakaskuntzan edukiak ez direla garrantzitsuak, gakoa “ikasten ikastean” dagoela, eta gurasoen papera “hezkuntza-prozesuan” funtsezkoa dela.

Azken honi heltzearren: gurasoen papera seme-alaben hezkuntzan funtsezkoa izango ez da ba! Baina xehetasun ez txikerrarekin: argi eta garbi izanda beren zeregina eskolatik kanpo dagoela, etxean, eremu pribatuan, eta gutxien komeni dena gurasoak eskolan (are gutxiago institutuan) sartzea dela. Zehazgabetasunarekiko gustu erromantiko hori, mugak kaltegarriak direlako sinesmen postmoderno hori, dena perimetro finkorik gabe sakabanatzeko desio hipi hori! Adibidez: ikastea jolas dibertigarria izan behar den ustea; gurasoak, seme-alaben lagunik onenak; arrazoimena oraindik garatua ez duen haurrari egin behar duenaren arrazoiak azaldu nahi izatea (haurrak behar duena ohitura sendoak finkatzea izanik, horren arrazoia ulertzeko oraindik gai ez bada ere); haurraren askatasuna abiapuntu bat dela pentsatzea, gorde eta errespetatu behar den zerbait (eta ez ulertzea zer den benetan askatasuna: eskuratu behar den zerbait, askapen-prozesu baten emaitza, hezkuntzarena, alegia, eta ez abiapuntua). Edo, guraso “kontzientziatuagoak” badira, agian sinets dezakete eskola eta hezkuntza-sistema boterearen zapalkuntzarako mekanismoak direla. Hau da, inposatutako betebehar bat, botereari konkistatutako eskubidea baino gehiago. Eta beren kuttun maiteek eskolara joan behar dutenez derrigorrez, hobe dute gurasoek tortura hori ahalik eta gehien arintzea, muturra eskolan sartuz, irakasleei beren seme-alabei noraino eskatu ahal dieten adieraziz (hau da: mugak irakasleei jarriz, beren txurunbelei jarri beharrean).

“Eskolan beste askoren artean bat izaten ikasi behar du umeak, munduaren erdigunea izateari utzita. Gurasoek ondo egin behar dute beren lana eskolatik kanpo, eskolak berea ondo egin dezan: ezagutzak transmititu”

Izan ere, umea edo gaztea pertsona bakarra eta berezia da, bai, jakina: etxean, familian, koadrilan akaso. Eskolan beste askoren artean bat izaten ikasi behar du, munduaren erdigunea izateari utzita. Gurasoek ondo egin behar dute beren lana eskolatik kanpo, eskolak berea ondo egin dezan: ezagutzak transmititu. Baina Massimo Recalcati pentsalari italiarrak azaltzen duen bezala, denbora luzean indarrean egondako guraso eta irakasleen arteko ituna hautsi egin da. Itun horri esker irakasleek eta gurasoek batera jotzen zuten seme-alaba eta ikaslearen onerako, nahiz eta horrek, askotan, haren nahi berehalakoak zapuztea eskatzen zuen. Itun hori indarberritzea izan beharko genuke helburu, eta ez gurasoak irakaskuntza oztopatuz eskolan sartzea.

Gaur egun guraso askok pentsatzen dute, antza, eskolaren eta irakasleen helburua seme-alabak izorratzea dela. Eta, horrexegatik, gurasoen betebeharra dela seme-alaben abokatu defendatzaile gisa jardutea, etxeko kotoien arteko tratu goxoa eskolara zabalduz, gazteak ezerk ere mindu ez ditzan (aingerutxoak minik hartu ahal duelako beldurrez), inguruko zakarkeria guztiak leunduz. Horrela, unibertsitatea institutu bihurtzen ari da, institutua eskola eta eskola haurtzaindegi, heldutasuna eten gabe atzeratzearen eta betiko haur izatearen dinamika geldiezinaren ondorioz. “Tratu pertsonalizatu” ospetsua etxean edo lagunekin jasotzen duguna da, ez eskolan jaso behar duguna (zintzotasunez: “tratu pertsonalizatuarena” bankuek eta aseguru medikoek erabiltzen duten eslogana besterik ez da; bezeroentzako egokitutako tratua, baina desegokia ikasleentzat). Etxean, gure gurasoentzako, bakarrak eta errepikaezinak gara; eskolan denok berdinak izan behar dugu. Kontuz, ”berdinak“ esan dut, ez ”berberak“, ezta ”fotokopiak“ ere: aniztasunarekiko arretak zentzua du berdintasuna bermatzen duelako, hain zuzen ere. Baina ustez aurrerakoiak diren ikusmolde postmodernoek eta neohipiek egin duten kaltea oso handia da, ez dirudi jada berdintasuna aniztasunaren ondoan dagoen balioa denik (eta haren gainetik pentsatu ere ez!). Dena txarto ulertu eta nahastu da, eta ondorioak, izugarri kaltegarriak, gainera datozkigu orain uholde geldiezin baten modura.

“Guraso batzuek ez dute susmatu ere egiten zein ondo datorkien seme-alabei etxetik kanpo egindako eskubideen eta betebeharren arteko loturari buruzko hausnarketa”

Nire belaunaldikook ondo gogoratzen dugu zer gertatzen zen irakasle bat ikasle baten gurasoekin harremanetan jartzen zenean, semeak edo alabak zerbait ”txarra“ egin zuelako institutuan (errespetu falta bat edo behar adina ez ahalegintzea, esate baterako). Hori amaitu da. Penduluaren lege moduko baten ondorioz, batzuetan gehiegizkoak izan zitezkeen erreakzioen aurrean (alegia, beti irakaslearen alde eta seme-alabaren “kontra” agertzea garai bateko gurasoak), orain guraso bihurtutako ikasle haiek beren seme-alabak arrazoia izan dezakeela besterik ez dute ikusten, eta gatazka pizten denean hezitzailearen aldean jartzen dute susmoa eta frogaren zama, eta inoiz ez hezia izaten ari denaren aldean. Gazteek badakite. Oso ondo dakite. Kontserbadoreen eta atzerakoien profezia ilun bat betetzen ari balira bezala, ondo ikasi dute eskubideak dituztela, baina ez dakite ezer beren betebeharrei buruz. Plana perfektua da, zeren eta filosofia bigarren hezkuntzatik desagertuta (edo adierazpen txikienera murriztuta), urte batzuen buruan inork ez baitu ezagutuko Immanuel Kant izeneko pentsalari zuri hil baten lana, askatasunaren eta erantzukizunaren arteko lotura saihestezina azaltzen zuena, inork baino hobeto azaldu ere. Guraso batzuek ez dute susmatu ere egiten zein ondo datorkien seme-alabei eskubideen eta betebeharren arteko lotura horri buruzko hausnarketa oinarritua eta dokumentatua, zein interesgarri egin ahal zaien, zein aplikagarria euren egunerokotasunerako. Klasean, etxetik kanpo, gurasoengandik aldenduta egindako hausnarketa.

Baina ez dakit hasieran aipatutako dokumentutik desbideratu naizen. Orain konturatzen naiz idatzi dudan gehiena Alberto Garzon bezalako bati ere leporatu dakiokeela, eta ez dut uste EH Bildukoa denik. Irakurri, bestela, Fernandez Liria filosofoak Espainiako ministroak hezkuntzari buruz orain urte batzuk idatziriko dokumentuari egindako kritika. Fernandez Liriaren liburuaren tituluak honela dio: ”Eskola edo basakeria. Neoliberalismo basatiaren eta ezkerreko eldarnioaren artean“ (Olga Garciarekin eta Enrique Galindorekin batera idatzia, Akal argitaletxean, ezinbestekoa). Beste batean ”biraketa emotibistaren” atzean ezkutatzen den iruzur handiaz edo aipaturiko “ikasten ikasi” dioen lelo jasanezinaz hitz egingo dugu (badirudi aberri bien ezkerrak bat datozela ere biok defendatzean). Ohar mentala: azido disolbatzailea granitoari pixkanaka bota.

Educación
Educación vasca: el paraíso de la concertada

En la comunidad con más enseñanza privada subvencionada, los centros concertados esquivan alumnado de las familias con menos ingresos, un modelo segregador al que algunas asociaciones de padres y madres quieren plantar cara.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Opinión Libertad para las Seis de la Suiza
Cuando el sindicalismo entra en prisión, lo que está encerrado es mucho más que una protesta. Es el eco de todas las veces que dijimos “basta”.
Opinión
Opinión Del malismo al imbecilismo
Los patanes en traje con poder que infestan nuestro ecosistema como moscas plastas, son el reflejo de un régimen que busca la imbecilidad masiva.
Euskal Herria
La industria militar vasca a debate (IV) La conversión transformadora de la industria armamentística
Hay que abolir la producción para el desperdicio y la guerra, garantizando los puestos de trabajo y dando respuestas a necesidades sociales que el mercado actual niega.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.