Opinión
Gaztea da merke erosten duten hori

Praktikak, soldata eskasak eta lanaren behin-behinekotasuna gaitz orokor beraren sintoma baino ez dira. Gazte langileen lan indarraren debaluazioak sustrai sakonak eta epe luzerako efektuak ditu.

ETT
El mercado de las empresas de trabajo temporal gestiona el 20% de la contratación temporal. Pablo Ibáñez

Gazte Koordinadora Sozialistako militantea

22 ene 2019 08:00

Aurreko testu batean azaltzen saiatu ginen gazteriaren ulerkera hegemonikoaren aurrean gazteria termino politiko gisa aurkeztearen beharra. Soilik bizi ziklo bati dagokion aro gisa ulertzeari kontrajartzen zitzaion ideia azaldu genuen: burgesiarentzat funtzio sozial espezifikoak betetzen dituen subjektibitate bat dela, burgesiaren botere kuotak handitzera bideratuta dagoena.

Ondorengo lerroetan gazte langileen lan indarraren debaluazioaz aritu nahiko genuke, eta fenomeno batzuen bidez irudikatzen saiatu. Egunerokotasuneko hainbat arazori heldu eta horiek osotasunaren baitan kokatzen saiatuko gara. Baina nola hautematen dugu egunerokotasunean gazteon lan indarraren debaluazioa?
Praktiken fenomenoari helduko diogu lehenik. Adibide batzuekin argituko dugu praktiken auzia: profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeko praktiketan, esaterako, gazteek ez dute ordainsaririk jasotzen, bai ordea enpresek, 3€/orduko ordaintzen baitzaie, laguntza publikoz. Ordaindutako praktiketan, kontratazio konpromisoa duten praktiketan kasu, ikasleak bekak eskatu ahal ditu IPREMaren %75 kobratzeko, hau da, hilabetean 400€. Ez, ordea, aurretik burokraziak exijitzen dituen izapideak bete arte.

Juventud
Gazteria Gazte problematikaz

Joera sozial hegemonikoek gizarte problematiken klase izaera ezabatzen dute (gazteria, generoa, ikaslegoa, etorkinak...) eta zapalkuntza guztiak modu isolatuan tratatzen dituzte. Guri, kontrara, gazteria prozesu sozialistara lerrokatzea dagokigu.

Beste auzi bat nomina izaera daukaten limosnak lirateke. INEren datuen arabera, 16-29 urte bitartekoen soldata nominalaren balioa %6,4 jaitsi zen 2019. urtean, eta adin tarte horretako gazteon ia %50ek 300€ miserablerekin igaro behar izaten dugu hilabetea. Gainera, gazte sektorea da ordaindu gabeko ordu estra gehien egiten dituena, eta sinatzen dituen kontratu gehienak (%68, gutzi gorabehera) aldi batekoak izaten dira.

Gehitzeko, Europar Batasunean gazteen lan istripuen bataz bestekoa helduena baino %40 gehiagokoa da, heriotz tasak baxuagoak diren arren. Euskal Herrian, hitzok idazten nabilen bitartean behintzat, urteak lanpostuetan emandako 5 gazteren erailketarekin agurtu gaitu.

Estatus juridikoa duten mekanismo ekonomiko horiek, kontratu praktikek edo ETTek eta legalizatu gabeko baina aski ohituta gaituzten praktikek, ordaindu gabeko gehiegizko orduek, lan arrikutsuak egiteko baldintza kaxkarrek, langabeziak… Instituzio bat osatzen dute denek: gazteon lan merkatua, gazte langileon lan indarraren salerosketa erregulatzen duena. Lan kontratu mota bereiziekin (praktikak) edo lan egiteko forma berriekin (aldi batekoak, lan ordu luzeagoekin edo atzerrira joateko derrigortasunekin) gure bizi ohiturak ere baldintzatzen dituzte. Lanaren forma berri horietako batzuek soldataren ekibalentziren aparentzia hausten dute erabat.
Horrekin guztiarekin, burgesiak etekin handiagoa eskuratzen du, plusbalio tasak handitzen ditu. Praktiken bidez, adibidez, eskulana doan jasotzen du, eta, kasuan kasu, dirulaguntzak eskuratuz gainera. Ordu gehigarrien bidez, beste langile batzuen kontratazioa aurrezten du. Etekin handiagoa jasotzen du ere soldaten murrizketarekin, segurtasun neurrietan inbertitzen ez duenean aurrezten duenarekin eta kontraturik gabeko langileekin, Gizarte Segurantza ordaintzea ekiditen duenean.

"Azken urteotan ofentsiba kapitalistak eragiten duen proletarizazio basatia etorkizuneko langile klasearen nolakotasuna determinatuko duen baldintzen sorburua da"

Oinarri ekonomikoa du krisi kapitalista honek, eta gazte langileon lan indarraren debaluazioan eragin zuzena du, etekina mantendu ahal izateko balioa jaisten duelako. Baina proletarizazioak ekonomia esparrua gainditu eta gure bizi baldintzak prekarizatzea eragiten du. Gure bizi eredua determinatzen du merkatu horren nolakotasunak, gaitasun ekonomiko ezak dependentzia absolutuan uzten gaitu, familiako diru sarreretan ezin ekarpenik egin, familien erosahalmena murriztuz, aldi baterako lanen egonkortasun ezak arlo ekonomiko zein emozionalean eragiten digu, eta, kotizaziorik gabe, pentsioak ilusio bihurtzen dira.

Krisi kapitalistaren ondorioz irekitzen ari den testuinguru politikoan, etekin ekonomikoa eta botere kuotak mantentzeko beharrezko izango diren lan metodo berriak txertatzen hasia da jada burgesia. Horren adibide da azken urteotan ofentsiba kapitalistak eragiten duen proletarizazio basatia, etorkizuneko langile klasearen nolakotasuna determinatuko duen baldintzen sorburua dena. Gazteok orain jasotzen ditugun ezaugarriak bizitza osoan eramango ditugu, eta orain gazte problematika dena gerora langile problematika izango da. Gazterian esku hartzea hortaz, langilerian esku hartzea da.

Horregatik, subjektibitate bakoitzak soilik bere esferan borrokatu beharrean, nahitaezkoa da pairatzen dugun atomizazioaren gainetik langileriak bere antolakuntza moduen eta instituzioen bitartez lan baldintza eta soldaten berdintasunaren alde borrokatzea. Horrela, gutxinaka, langileriaren baitako subjektibitateak eta (era berean) etsaitasunak gainditzearekin batera, borrokarako baldintza oparoenak eskuratuko ditugu kapitalismoa gainditzeko. Errotik aldatu behar delako sistema bera, gazte problematika bera deuseztatzeko. Aldatu ezean, merke erosten duten hori geroz eta garestiago aterako zaigu.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Internet
El Salto Radio Reality shifting: introyectar la impotencia
Lo que los shifters proponen es un verdadero salto a otra realidad diseñada a tu gusto
Opinión
Opinión Sentido y senilidad
La senilidad que he estado viendo en la industria cinematográfica no se limita a la edad de ciertos directores. Es algo mayor que eso, se ha convertido en una manera de pensar, en un fenómeno cultural.
Opinión
Opinión “Tener correa” y la ridiculización del afecto
Existe una presión muy fuerte sobre los propios hombres para que no amen demasiado, no cuiden demasiado. El ideal de “libertad masculina” tradicionalmente se entiende como independencia, desapego, y muchas veces, desinterés.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.