Revolución rusa
Ikas dezagun maitatzen, kamarada Kollontai

Errusiarraren bizitzak eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko
Kollontai
Erle langileen amodioak | Egilea: Aleksandra Kollontai | Itzultzailea: Aroa Uharte | Igela eta Erein, 2020 Argia
13 abr 2021 06:29

Aleksandra Kollontai (1872-1952) errusiar iraultzaile, feminista eta ekintzailearen ​ “Erle langileen amodioak​” liburua euskaratu dute Aroa Uharte​k ​ eta Erein argitaletxeak​ . Kollontaik etengabe lan egin zuen gizarte aske eta justu bat eraikitzearen alde, eta modu aktiboan hartu zuen esku XX. mende hasierako une historiko esanguratsuenetan. Emakumeen autonomiaren aldeko borroka lehenetsi zuen beti, horrek Alderdi Komunistan eragin zizkion arazoak gorabehera. Letra larriz idatzitako Iraultza handiak aztertu eta egiten zituen bitartean, inoiz ez zuen gutxietsi egunerokotasuneko iraultza intimoen garrantzia. Aitzindaria izan zen bai marxismoa eta feminismoa uztartzeko ibilbidean, baita maitasunari buruzko kritika eta ikerketa feministan ere. Azken horri loturik, proposatu zituen ideia batzuk dakartzat gaur hitzotara, Kollontaik utzitako ondarea, zentzu zabalenean, iradokitzailea eta erabilgarria gertatuko zaigulakoan.

“Kollontaik egindako ikerketen arabera, historikoki maitasunak gizateriaren interesen alde jardun du beti”

Alde batetik, Kollontaik egindako ikerketen arabera, historikoki maitasunak gizateriaren interesen alde jardun du beti, eta idazleak maitasunaren alde sozial eta historiko hori nabarmentzen du. Bestetik, benetako maitasuna eta azalekoa bereizten ditu. Benetako maitasuna dohain sakon eta ia magikotzat dauka, “sentitzen duenaren arima handitzen eta aberasten duen indar sortzaile” handitzat. Kollontairen iritziz, birbideratu egin behar da maitasunaren berezko ahal hori, kolektibitatearen mesedetan. Izan ere, kapitalismotik eratorritako logika merkantilista, indibidualista eta egozentrikoak sexu-krisi sakon batera eraman du gizartea, eta gizabanakoa ez da gai hurkoa benetan maitatzeko, bere burua asetzeko merkantzia soil gisa ikusten duelako. Gizarte komunista bat ezartzeak ez du berez ekarriko sexu-krisi hau gainditzea; aitzitik, horretarako ezinbestekoa da gizartea guztiz aldatuko duen iraultza psikologiko bat gertatzea.

Iraultza psikologiko horren barnean, errotik aldatu behar da maitasun sentimenduari buruzko ikuskera zabalduena, hau da, burgesiaren interesen arabera sortua dena eta emakumea bereziki ahul eta mendeko izatera behartzen duena. Gizarte berri batek exijitzen du Kollontaik “emakume berria” deritzona, alegia, bere bizitzaren erdigunean maitasuna jarriko ez duen emakume askea, maitasuna “bere benetako nia ezagutzeko bitarteko” gisa erabiliko duena. Emakume berri horrek alde batera utzi beharko du kapitalismoak ezarritako karga hirukoitza
–langilea, etxekoandrea, ama–, eta autonomia ekonomiko eta psikologikoa lortu beharko du. Horretarako, hezkuntza, etxeko lanak eta zaintza lanak kolektibizatu beharko dira, edo Estatuari exijitu beharko zaio lan horien ardura hartzeko. Kollontaik, Sobieten gobernuan Herri Komisario gisa aritu zen bitartean, helburu horietara hurbiltzeko bidea ematen zuten gizarte politika zehatzak proposatu eta ezarri zituen.

“Maitasun kamarada langileen arteko harremanetan presente zeuden balioetan oinarritua izan behar du, langileen arteko elkartasun espiritualetik eratorria"

Halandaze, berak imajinatu zuen gizarte justu eta askerako behar den maitasun ereduari “maitasun kamarada” deitu zion. Maitasun horrek langileen arteko harremanetan presente zeuden balioetan oinarritua izan behar du, hau da, “langileen arteko elkartasun espiritual”-etik eratorria izan behar du, eta elkartasun sentimendu iraunkor eta kolektibista bati eutsi behar dio. Eredu horren arabera, bikote bateko kideek elkarren eskubideak aitortu eta kontuan hartu behar dituzte; gainera, elkar ulertzen ahalegindu eta elkar zaindu behar dute. Bikotekide bakoitzak “sostengu irmoa” izan behar du bestearentzat. Hori bai, beti komunitatearen interesak lehenetsi beharko dituzte. Maitasun eredu hori epe jakin baterako pentsatu zuen Kollontaik; izan ere, gizarte komunista batean jaioko zen maitasun hura ezin zen oraindik zehaztu, hain izango baitzen indartsua eta ederra. Burgesiaren ideologiaren pean bikotearen esparrura mugatuta egona zen kohesio espiritual eta morala giza harreman eta arlo guztietara zabalduko zen, eta “kolektibismo espiritual” horrek, azkenik, erabat garaituko zuen kapitalismoan bizitako “harropuzkeria indibidualista”.

Litekeena da gaur egun Kollontairen ideia batzuk utopikoegiak iruditzea. Aspaldi utzi genion maitasunaren potentzial subertsiboa hainbesterainokoa dela sinesteari. Dena dela, errusiarraren bizitzak eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute. Lagungarri zaizkigu, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko eta gure egoera sozio-historikoaren eta gure sentimenduen arteko loturak aztertzeko. Ziurtzat jotzen ditugun egia asko auzitan jartzera behartuko gaitu iraultzaile honen ondareak.

Promociones
Este marzo aprovecha las ventajas de ser suscriptora de El Salto
Cada mes con tu suscripción te proponemos algunas promociones en libros. Consigue tu ejemplar escribiéndonos a pedidos@elsaltodiario.com
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Opinión La vigencia del Tierra y Libertad
El encaje de Andalucía en la nueva globalidad se ve actualizado en cuanto oferente de mano de obra barata y espacios para el turismo o la producción energética, el viejo lema de Blas Infante, Tierra y Libertad, parece estar más vigente que nunca.
Andalucismo
Marxiamo andaluz Un marxismo propio
Mis palabras en este prólogo quieren acercarse a los temas que Javier refleja en este libro desde la praxis, esa es la propuesta de la mirada marxista y decolonial desde Andalucía
Marxismo
Pedro Rey “Todas as clases están suxeitas á dominación capitalista”
O investigador valora a recepción da obra de Marx en Galiza e defende que esta é o mellor compás para orientarnos nas batallas políticas deste tempo. É hora de volver ao xenio de Tréveris? Pode previrnos do desencanto?
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.