8 de marzo
“Emakume langile, ez zaitez makurtu” oihukatu du Iruñerriko Itaiak hiriko kaleetan

Atzo izan zen martxoaren 8a eta, emakumeen askapena ardatz, laurogei mobilizazio baino gehiago egin ziren Ipar zein Hego Euskal Herrian. Hiru deitzaile nagusi egon ziren: erakunde publikoak, mugimendu feminista eta emakume sozialisten sarea. Honakoa elkarretaratze horietako baten kronika laburra da.
Burgos plaza Itaia M8
Martxoak 8, Itaiaren irakurketa Burgos plazan. Zoe Martikorena

Eguerdian izan dira Iruñeko martxoaren 8ko mobilizazio jendetsuenak, mugimendu feministak deitu dituenak. Arratsaren hasieran oraindik nabari daitezke Alde Zaharrean, andre koadrilak zapi moreekin, manifestazioko pegatinekin, Palestinako zapiekin.

18:30ean da abiatzekoa Iruñerriko Itaia sarearen manifestazioa. San Frantzisko plazatik ateratzear da, gereziondo japoniarrak loretan daude eta plaza mintzagai izan da azken asteetan: etxerik ez duten gizon migratzaileak daude orain ordura arte haur eta guraso autoktonoentzat izan diren bankuetan. Haien artean liskarren bat izan dute migratzaileek eta duela hilabetetik tokiko guraso, haur eta gizon magrebtar gazteei udaltzainak batu zaizkie, argiak piztuta dituztela.

Gaur arratsean, ordea, ez dago magrebtarrik, euriarengandik babesteko beste nonbait egongo dira, baina polizia bai, ohiko udaltzainez gain Polizia nazionalaren bi furgoneta daude Kale Berriko iskinan. Ordu laurdeneko atzerapenarekin atera da elkarretaratzea, haizeak manifestazioaren buruko pankarta eramatea zailtzen du, hogei bat bandera gorri daude sakabanatuta desfilean, jende gehiena nerabezarotik 30 urtera artekoa da, baina badira ere 70 urtetik gorako emakumeak eta ibilbide osoan zehar lehertuko diren petardoen beldur diren haur batzuk amen eskura helduta.

Hasieran, irudi luke jende gehiegi ez dagoela baina manifestazioaren burua Pozo Blancora iritsi da eta oraindik bada San Frantziskotik atera ez den jendea. Pankarta inguruan dabilen emakume batek esan du: “nik uste iazko jende bikoitza”, beste batek esan dio “gehiago ere bai”. 700 pertsona inguru zenbatu dituzte.

Galdera da, borroka aldarrietatik haraindi zenbat geratzen ote den 1911an martxoaren 8aren beharra, klase eta genero askapenarena, artikulatu zuten sozialista iraultzaileen Emakumearen Nazioarteko Egunetik.

Kolore ezberdinetako euritakoak ireki eta ixten dira, euri kopuruaren arabera, ibilbidean, beltzak eta gorriak bereziki. Bitxia da, sexu-langileen kontra emakumea askatu nahi duten talde batzuek euritako gorriak suntsitzeko deialdia egin dutelako han hemenka. Baina, akaso, sexu-langileen sinbolo izateaz gain, elkarretaratze honetan euritako gorriak beste zerbait ere esan nahiko du.

Itaiaren mobilizazioa martxoak 8.

Foru jauregiaren aurretik pasatzean, bi emakume bereziki gazte, lorategien barandiletan Ez gara objektu sexualak M8 kaleak har ditzagun! dion pankarta eutsi dute eta goizean berdintasunaren aldeko elkarretaratzean egon den Maria Txibiteren menpeko hogei foruzain gizon joan dira mehatxatzera. Emakumeek pankarta jaso dute ziztuan.

Lelo asko errepikatu dira ozen: Gora emakume langileon borroka, Emakume langileok iraultza sozialista, Mujer trabajadora, organizate edota Erasotzaileei aurre egin. Baina arrakasta handiena izan duena Emakume langile, ez zaitez makurtu aldarria izan da, astebete lehenago, Ekidak zabaldu zuen abestian entzuten dena. Manifestazioa bukatzean, ekitaldi politikoaren sarrera izan da abestia: bi ahotsetara, kitarra batekin, bustitzen ziren ehunka lagunen aurrean.

Hiria ilun, hitzartzeen ostean zazpi bengala gorri piztu dituzte. Galdera da, borroka aldarrietatik haraindi zenbat geratzen ote den 1911an martxoaren 8aren beharra, klase eta genero askapenarena, artikulatu zuten sozialista iraultzaileen Emakumearen Nazioarteko Egunetik. Asteotan poliziak zuzentzen eta enpresarien mesederako gobernatzen duten erakunde eta alderdiek ere, EAJk buru, martxoaren 8a ospatzen dutenean, hedabideetan iragarkiak eginez eta prentsa agerraldiekin.

Nola pentsatuko ote zuen, XX. mendearen hasieran arroz zelaietako langileengan pentsatzen zuen Clara Zetkinek, gaur, berriro eguzkia atera denean, San Frantzisko plazara itzuli diren etxerik gabeko gizon migratzaile horiengan. Nola egingo ote luke gaur osagarri atzoko aldarria gaurko beharrekin.

Iruñeko kaleetan Itaiaren manifestazioa.
Itaiaren mobilizazioa Iruñerriko kaleetan. Zoe Martikorena
Huelga feminista
Huelga general feminista Jornada de lucha contra la mercantilización de los cuidados
Un mercado en expansión, una aguda jerarquización laboral y la condición de aislamiento de las trabajadoras caracterizan un sector de cuidados cada vez más precario. Durante el mes de noviembre se han avivado las exigencias por un cambio de modelo.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Mujeres trabajadoras Un 8M antifascista ¿Y ahora qué?
El 8 de marzo debería servir para reforzar la propuesta política contra la dominación que sufrimos la mayoría de las mujeres en todo el mundo.
Tribuna
Tras el 8M Feminismo sindical para transformar el mercado laboral
El informe de CCOO muestra que los problemas habituales en el empleo, la negociación colectiva y la brecha salarial desde el punto de vista de las mujeres se están cronificando.
Música
Vivir Quintana “Desde la alegría resignificamos la tristeza y la violencia que nos ha estado machacando”
La artista mexicana se encuentra en Madrid, donde marchó junto a miles en la manifestación del sábado 8 de marzo por la mañana. El martes 11 ofrece un concierto en la Sala Villanos presentando canciones de un álbum que estrena en abril.
Mallorca
Investigación Cadáveres, ratas y suciedad extrema en una granja avícola que abastece a Mercadona, Eroski y Alcampo
Grupos activistas han denunciado a la explotación avícola de Llucmajor (Mallorca) ante la Fiscalía por delitos de abandono de animales, estafa y contra la salud pública. La granja cuenta con el sello de bienestar animal Welfair.

Últimas

Tribuna
Tribuna “Reindustrialización” en tiempos de emergencia ecosocial: rearmes, tecnocracia y urgencia climática
La industria, sector clave en la fundación de la Unión Europea, vuelve a tomar un rol principal en la política. Sin embargo, en vez de a la necesaria transformación industrial, apunta hacia la guerra y la profundización de la crisis ecosocial.
Cádiz
Derecho a la vivienda El vecindario de un edificio en Cádiz se niega a irse y se declara en lucha
La nueva propiedad del edificio de la Plaza Falla, 3 , Grupo Abu y la inmobiliaria Ovando Homes se niega a seguir arrendando las casas a los y las inquilinas que lleva años viviendo allí.

Recomendadas

Pensamiento
Paulo Tavares “La imaginación es el primer acto político”
El arquitecto e investigador brasileño Paulo Tavares cuestiona las ideas fundacionales del pensamiento, el diseño y la ciudad occidentales en el marco de la crisis ecosocial.