Culturas
Ireki ditu ateak Durangoko Azokaren 57.aldiak

EztanDA! lelopean atzotik igandera bitarte 250 musika emanaldi, 248 erakusmahai eta 930 nobedade izango dira Landako Gunean. Pandemia aurreko azoka berreskuratzea izan da Gerediaga elkarte antolatzailearen helburua. Aurrez aurrekoaz gain, online denda ere egongo da.
Durangoko Azoka 1
Landako gunea Azokaren lehen egunean jendez gainezka egon zen.

Bi urteko ezohiko azokaren ostean Durangoko liburu eta disko azokak bere ohiko formatua berreskuratu du. Atzo goizeko 10:30etan normaltasunez ireki zituzten ateak eta egin zuen eztanDA! Datozen egunetan jendez mukuru beteko dira pasilloak, sinadurekin tintaz hustuko dituzte sortzaileek boligrafoak eta euskal kulturaz betetako poltsak aterako dira erosleen eskuetan Landako gunetik.

Gune bat baino gehiago ditu Durangoko Azokak. Landakoko salmenta postuez gain, Musikaren plaza, Ahotsenea, Irudienea, Szenatokia, Saguganbara, Talaia eta Kabiak osatzen dute azoka hain zuzen eta gune bakoitzak bost eguneko etengabeko egitaraua prestatu du. Ohiko aforoak berreskuratuta orotara 250 emanaldi baino gehiago antolatu dituzte euskal kulturaren eztanDa! izan dadin. 

Ikasle goiza eta Gazte eztanDA!

Ikasleei eskainitako goiza izan ohi da lehenengo eguna eta hala egin zuten atzo ere. Bi urteren ostean, Euskal Herriko 1.500 ikasle izan ziren protagonista Landakon, bertan ibili ziren liburuak eta diskoak kuxkuxeatzen. Halaber, guneek antolaturiko tailerretan parte hartzeko aukera ere izan zuten ikasleek zein hezitzaileek. Horrez gain, bihar, ostirala, lehen aldiz Gazte eztanDA! ospatuko da. Gazteei zuzendutako egitarau propioa. Egunean zehar azokako gune guztietan jarduera bereziak antolatu dituzte. 14:00etan gazte-bazkaria egongo da (norberak eraman beharko du jatekoa), 17:00etan EuskarAbenturak antolaturiko jinkana batean parte hartu ahalko dute Euskal Herriko gazteek eta eguna bukatzeko 19:00etan ElektroPottotte eta OstiKda taldeen eskutik elektrotxaranga jaia egongo da Durangon.

Azoka digitala

Pandemia zela eta azokarik egin ezin izan zen urtean, azoka digitala sortu zuen Gerediaga elkarteak. Ordutik eutsi egiten diote eta azoka egunetan -aurten abenduaren 7tik 10era- erakusmahaietan salgai egoteaz gain Durangoko Azokako nobedadeak online erosteko aukera ere badago webgunean. Horrez gain, behin azoka bukatuta, abenduaren 12tik aurrera Zu non, han da! proiektua abiatuko dute. Euskal Herriko ehun bat liburu dendatan azokan salgai egon diren nobedadeak erosteko aukera egongo da. Aurten gainera, sortzaileek ere parte hartuko dute proiektu horretan, euren lanen aurkezpenak egingo dituzte liburudendetan.

Durangoko Azoka
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Hordago aldizkariak erosi zituen Durangoko Azokan. Hordago El Salto

Durangora gerturatuko direnei garraio publikoan joateko gomendioa egin diete antolatzaileek. Hala ere, erraztasunak emate aldera, Landako gunea eta inguruko aparkalekuak lotzeko dohaineko autobus-lanzadera zerbitzua jarri du aurten ere Gerediaga Elkarteak. Hogei minuturo aterako dira.

Erakunde publiko, babesle pribatu eta azokan erakusmahaia jartzen duten partaideen ekarpenari esker egiten da batik bat, azoka. Hala, aurtengo aurrekontua 670.000 eurokoa dela zehaztu zuten. Eragin ekonomikoa bestalde, sei milioi eurotan kuantifikatzen dute. Siadeco etxearen datuei erreparatuz, azken urteotan 120.000 bisitari jasotzen ditu kulturaren plazak. Bi urte arraroren ostean ziurgabetasuna da nagusi eta datu horietara gerturatu nahi lukete antolatzaileek.

Hordago Durangon

Azokak 176 postu ditu Landakon eta horietatik 34 parte hartzaile lehen aldiz egongo dira bertan. Autoekoizleak 15 izango dira. Hordago – El Salto ere Durangoko Azokan egongo da egunotan. Goienkale kaleko 44. zenbakian duela zenbait egun argitaraturiko azken hilabetekaria eskuratu ahal izango da, baita aurrekoak ere. Horrez gain, poltsak eta kamisetak erosteko aukera egongo da, eta bertan harpidetza egiteko aukera ere.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
Culturas
Cultura Máis de 30 artistas esixen aos catro festivais galegos de KKR que cumpran coas demandas do pobo palestino
Bandas como Bala, Highpaw, O Leo de Matamá, Dakidarria, Zénit, Hugo Guezeta ou Teresa Ferreiro apoian publicamente as demandas da maior coalición da sociedade palestina contra o fondo proisraelí.
Granada
Cómic 'La Revística': el caso de Juana Rivas, Remama contra el cáncer y más historias de la Granada rebelde en cómic
La asociación ‘La Tebeoteca’ publica el número 9 de su revista gráfica que incluye el caso de Juana Rivas, la iniciativa ‘Remama’ de mujeres pacientes oncológicas o el mítico festival granadino ‘Espárrago Rock’, entre otros temas
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.