Opinión
Jardunaldien bozketak eta gero, zer?

Aldizkari honetan, azken hilabetean, Nafarroako ikastetxeetan jardunaldi motaren inguruan egondako eztabaidak jaso dira; aurkako zein aldeko iritziak. Bozketak amaitzean, Hezkuntza departamentuak zein irakaslegoaren zati handi batek, ordea, ez dute planteatu zer egin bozketen ondoren gelditu den egoeraren aurrean, alegia, hezkuntza komunitate askoren haustura gertatu dela.
Eztabaidarako denborarik gabeko bozketa hauek ikastetxe askotan guraso taldeak zatitu dituzte, zuzendaritzak alde batekin edo bestearekin posizionatu egin dira eta elkarrekin lan egiteko asmoa alboratu dute. Lan eskubideak bozketa hauen bidez bideratu dituen irakaslegoaren isiltasunak itzultzen digun oihartzun esanahi gabea gogorra da ere.
“Itunpeko ikastetxeek jasotzen duten dirutza edo hizkuntza-ereduen arteko bateragarritasun ezarekin batera, segregazioa eta klasismoa dira Nafarroak dituen arazoak”
Zer dago, orduan, hilabete hauetan bizi izan dugunaren atzean? Eztabaida faltsu bat, existitzen ez zen problema baten inguruko eztabaida. Gaur egun, Nafarroako Hezkuntza-sistemak berdintasun asmoa duen aldaketa sakona behar badu ez du denbora galdu behar jardunaldi ereduen inguruan ika-miketan (are gutxiago gardentasun eta zuzentasun baldintzarik gabe). Itunpeko ikastetxek jasotzen duten dirutza edo hizkuntza-ereduen arteko bateragarritasun ezarekin batera, segregazioa eta klasismoa dira Nafarroak dituen arazo garrantzitsuenetakoak. Ez dezagun denbora galdu gure aurka bueltatuko diren erabaki indibidualista eta neoliberaletan eta bidera ditzagun energia guztiak gizartearen beharrak landuko dituen hezkuntza-sistema publiko berri bat pentsatzen, mesedez. Zenbat eta gehiago galdu, orduan eta azkarrago pairatuko ditugu gizarte baztertzaile honen ondorio latzak.
Educación
Hezkuntza publikoari azken labankada
Educación
Necesitamos la jornada partida en educación
Educación
La jornada continua se abre paso en Navarra
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!