Educación
Pandemia, krisi ekosoziala eta hezkuntza

Hezkuntza da gakoa berriz ere, beharrezko hezkuntza trantsizioa, ekoherritar ahaldunduak heziko dituena eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko erresilientzia garatuko duena. Hezkuntza trantsizioak bizitza jarri behar du hezkuntzaren erdigunean, jardueraren eta eskola curriculumaren muinean.

Tradener.org y miembro de la campaña No a los TCI

Euskal Gune Ekosozialistako kideak.
9 jul 2020 08:00

Lur klasera itzuli da gaur goizean. Bi hilabete baino gehiago zeramatzan ezagutzaren, arauen, lagunen, irakasleen, adiskidetasunaren, maitasunen eta abarren eguneroko leku hori zapaldu gabe. Itzulera emozioz betetako lurralde batera. Baina, oraingoan, kontrako inpresioak ditu. Orain, atera iristen da, bere txandaren zain egon behar du, araututako distantzia zaindu, pozik eta adi, bere lagunek maskara jantzita duten look berriari so. Begiradak eta begi keinu konplizeak bilatzen ditu, ahoa estalita duenetik horiek antzematen ikasten ari baita. Apur bat urduri dago, ez baitaki hurrengo egunetan gauzak nola joango diren eta zer exijentzia maila eskatuko zaien.

Badirudi urrun geratu direla besarkadak, eskutadak, belarrira esandako konfidentziak, poza, haserrea, keinu baten bidez adierazitako konplizitatea. Askoz urrunago daude Greta Thunbergen deiarekin bat egin eta klima aldaketaren aurkako geldotasunari aurre egiteko kanpaina pozgarri eta dibertigarri hura egin zuten egunak. Aurreko beste bizitza bateko oroitzapen bat dirudi. Bien bitartean, itxialdia. Etxean giltzapean. Badira familian bizitzera, ohitura berri batzuetara eta ordenagailuarekin lan egitera egokitu direnak. Badira etxean familia-jazarpena jasan dutenak, etxeko lanak egiteko baliabide digitalik ez zutenak, ikasteko laguntza zutenak eta laguntzarik ez zutenak eta, familia-nukleoko beste pertsona batzuk ere telelana egiten ari zirelako, baliabideak partekatu behar izan dituztenak.

Hezkuntza al da hori? Ez. Urrutiko irakaskuntza, teleirakaskuntza, irakaskuntza digitala edo antzeko zerbait izan daiteke, baina ez hezkuntza.

Emozio berriak sentitzen ditu Lurrek, eta zaharrak gogoratzen ditu. Eta erdian? Beldurra, tristura, gabezia, motibaziorik eza, larritasuna, antsietatea, atsekabea –batez ere urtebetetze-eguna familiarekin eta logelan igaro behar izan duelako, egoera berri horretan lagunen zorioneko mezu eta bideo andanaren zain, urduri– eta dolua, ia azaldu ezin duen nahaste batean. Lurren amonak 32 egun eman zituen ZIUn hil aurretik, eta ezin izan ziren harekin egon, ezta ikusi ere.

Mundua, Lurrentzat gutxi gorabehera segurua zena (bere mugak zituen, jarraitu beharreko arauak, zaintzak…), egun batetik bestera erori eta ziurgabetasunean murgildu zen. Zer gertatu da? Zergatik? Zergatik guri? Zer gertatuko da? Nola egongo da amona? Zenbat iraungo du honek? Nolakoa izango da aurreko bizitzara itzultzea? Nola sentitzen naiz? Nola sentitzen dira nire lagunak?

Lurrek egoera hori bizi/jasan du. Eta ikastetxera joatera behartzen duen hezkuntza sistemak etxean babes hartzea eta bere autonomia bat-batean handitzea inposatu zion, erronka berriei aurre egiteko. Eta hezkuntza sistemak zer eskaini dio? Edukiak (ezin konta ahala) etxetik lantzea, shock egoeran zeuden eta zenbaitetan trebetasun digital mugatuak zituzten irakasleen laguntzarekin, baita etxean izan zezaketen laguntzarekin ere.

Hezkuntza al da hori? Ez. Urrutiko irakaskuntza, teleirakaskuntza, irakaskuntza digitala edo antzeko zerbait izan daiteke, baina ez hezkuntza. Emozio positiboak ezinbestekoak dira hezkuntzan, ikaskuntzan, eta egoera horretan nagusitu diren emozioak negatiboak dira. Zein hezkuntza administrazioak jarri du arreta emozioen eta sentimenduen zaintzan eta kudeaketan, hau da, gure ikasleek gehien behar zuten horretan, ikasgai zerrenda kosta ahala kosta amaitzeko tematu beharrean? Gainera, non geratu dira lankidetza proiektuak, ikaskuntza komunitateak eta lantalde inklusiboak, besteak beste? Eta beste hainbeste gauza.

Hezkuntza sistemak, gizarte zerbitzu gisa, instituzio segurua, inklusiboa, bidezkoa eta etikoa izan beharko luke. Alabaina, oso urrun egon da horretatik.

Baina, izan ere, hezkuntzaren helburuetako bat, indarrean dagoen legearen arabera, “hezkuntza gure gizartearen eta ekonomiaren erdigunean kokatuko duten jokabide eredu berriak sartzea” da, “gero eta globalagoa den eta langileen eta enpresarien prestakuntzari dagokionez zorrotzagoa den egungo ekonomian (…), enplegagarritasunean eta lehiakortasunean eragiten du ezinbestean”. Eta hor dago gakoa. Hezkuntza sistemak, gizarte zerbitzu gisa, instituzio segurua, inklusiboa, bidezkoa eta etikoa izan beharko luke. Alabaina, oso urrun egon da horretatik; haren helburua merkatu ekonomiaren eta enpresen lehiakortasunaren premien zerbitzura jartzea da, pertsonen eta bizi garen komunitatearen premiak alde batera utzita.

Beraz, hurrengo urteetan, sistemaren hezkuntzan murgilduta egongo da Lur; alegia, balioak, ezagutzak, kezkak, jarrerak edo errealitatearen irakurketak ekoizpen eta kontsumo sistemaren mende jartzen dituen hezkuntzan. Eta horren helburua da Lurrek ekonomia hegemonikoaren zerbitzura dauden “jokabide eredu berriak” bereganatzea.

Osasun krisi tragiko hau gure planetako izaki bizidun gehienek pairatzen duten eta Antropozenora ekarri gaituen krisi ekosozial handiaren zati bat da; larrialdi sistemiko bat da. Ekonomiak eragindako krisi ekologikoa eta soziala da, erreferentziazko hezkuntza legea goraipatu eta indartu nahi duena. Krisi global hori gaindituko badugu, ezinbestekoa izango da beharrezkoak diren trantsizio sozialak eta ekologikoak egitea, gizarte zuzenagoak, bidezkoagoak, biosferaren zikloetara egokituagoak… eta etorkizuneko gertaerekiko erresilienteagoak lortzeko. Eta hor, hezkuntza da gakoa berriz ere, beharrezko hezkuntza trantsizioa, ekoherritar ahaldunduak heziko dituena eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko erresilientzia garatuko duena.

Hezkuntza trantsizioak bizitza jarri behar du hezkuntzaren erdigunean, jardueraren eta eskola curriculumaren muinean.

Aipatutako helburuak ez bezala, hezkuntza trantsizioak bizitza jarri behar du hezkuntzaren erdigunean, jardueraren eta eskola curriculumaren muinean. Eta bizitza hori hauskorra eta mugatua da, pertsonen ekomendekotasunari eta interdependentziari dagokienez. Printzipio horiek hezkuntza ekosozial berri baten zutabeak izan behar dute. Horretan oinarrituta, ikasleen garapen integrala gidatu behar du hezkuntza ekosozialak, eta tokiko arazoei zein arazo globalei eta curriculumean ezkutuan dauden subjektuei eta kolektiboei erantzun (klima aldaketa, biodibertsitatearen galera –pandemiaren faktoreetako bat–, zaintza krisiak, beste ekonomia posible batzuk, osasuna, energia trantsizio… eta premia espezifikoak dituzten pertsonak, emakumeak, migratzaileak, etxegabetuak, esplotatuak…). Hori guztia oinarri ekosozialak diren gizarte ekitatean, ondasun komunen erabileraren iraunkortasunean eta demokrazia parte-hartzailean oinarrituta.

Hezkuntza-trantsizio ekosozialak barne hartzen ditu gizarteratzea eta ahalduntzea, alternatiben proposamena eta ekosozialki eraldatzaileak diren ekintzen garapena. Eta horretarako, behar-beharrezkoa da hezkuntza sisteman gaitasun berri bat –zaharrena izan beharko lukeena– txertatzea: iraunkortasunerako gaitasun ekosoziala. Ingurumen krisia ulertzeko eta adierazteko eta etorkizuneko trantsizio saihestezinetan benetan parte hartzeko modu bat erakusten duten ahalmenen, trebetasunen eta jarreren multzoa, hain zuzen. Iraunkortasunerako gaitasun ekosozialak hainbat ardatz ditu: pertsona bakoitzak bere burua ezagutzea eta ulertzea, eta bere burura, bere taldera eta bizi den mundura behar bezala egokitzea;gertakari berriei aurre egiteko beharrezkoak diren natura eta gizarte zientziei buruzko ezagutzak eskuratzea; gure planetako bizitza, mugak eta fluxu energetiko, material eta biofisikoak nola garatzen diren jakitea; ingurumen krisi sakonaz, krisi horrek gizartean dituen eraginez eta aldaketa sistemiko sakonen saihestezintasunaz jabetzea; gizarte guztiz demokratikoa, parte-hartzailea, solidarioa, inklusiboa eta anitza garatzen laguntzea; arazoak kritikoki aztertzea, alternatibak bilatzea eta aldaketarako gizarte eragile aktiboa izateko irtenbide irudimentsuak proposatzea.

Honela, Lurrek konfinamendua, bere harremanetara eta klasera itzultzea baldintza hobeetan bizi izango zituen, bere komunitatean agente aktiboa izango zen. Lurrengatik, beharrezko trantsizio sozialagatik eta ekologiagatik: jasangarritasunerazko hezkuntza ekosoziala!

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Salud mental
Salud mental Familia y escuela son los principales factores de protección para la salud mental de adolescentes LGTBI+
Las personas con una orientación sexual divergente con la heterosexualidad muestran mayor grado de depresión e ideación suicida que las heterosexuales. Los vínculos son clave para mitigar los riesgos, según un estudio.
Educación
Policialización del ámbito educativo Haciendo frente a la policialización del ámbito educativo
Ante la creciente normalización de la presencia policial en espacios educativos, emerge una reflexión sobre las formas no punitivas de hacerse cargo de los conflictos escolares
Educación
Opinión Voces desde el aula: la huelga asturiana como grito por la educación pública
Hace una semana se desconvocó la huelga de Educación en Asturias y el silencio volvió. Nos callaron con un caramelo que se deshace en la boca, con palabras bonitas y promesas de un futuro mejor
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.