El Salto Radio
Etxebizitza gaiari helduz hasiko da Lanaren Ekonomia irratsaioaren 8. denboraldia

2018an hasitako bideari jarraiki, ekonomiaren inguruko gaiak izango ditugu hizpide. Maisha MC-ren sintonia berria, gai berriak, kolaboratzaile berriak eta ilusio berriak dakartzagu, aspalditik gatoz eta urrutira goazelako.
Desahucio Bilbo KLIK
Las vecinas resisten al desalojo de una mujer de su piso en Bilbao La Vieja. Ecuador Etxea

2024-25 sasoiari ongietorria emateko ordua iritsi da. 2018an hasitako bideari jarraiki, ekonomiaren inguruko gaiak izango ditugu hizpide Lanaren Ekonomia saioan. Mundua eraldatzeko lehen pausua mundu horren errealitatea aztertzea, ulertzea eta azaltzea denez, zeregin horretan zentratuko gara. Ekintzarik gabeko analisiak bihotzik gabeko buruak diren bezala, analisirik gabeko ekintzak bururik ez duten bihotzak dira. Bata eta bestea ezinbestekoak dira gaur egungo agertokian.

Horrexergatik, Lanaren Ekonomiak langileen ikuspegitik jorratutako analisi kritikoak zabaltzea du helburu, egungo langile borrokak eta gatazkak abiapuntutzat hartuta. Klase ikuspegia eta gehiengo zapalduaren bizipena oinarrian izanda, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker.

Egungo langile borrokak abiapuntutzat hartuta, ekonomia gaiak jorratuko ditugu Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker.

Lan arlotik haratago, gure bizitza zeharkatzen duten beste eremu batzuk ere jorratuko ditugu: zerga politika, etxebizitza, aurrekontuak, indar korporatibo globalen gorabeherak, zaintza esparruko borrokak… asko dira urte hauetan zehar egin ditugun erreportai, elkarrizketa eta albisteak. Filosofia horrekin lanean jarraitzeko asmoa daukagu.

Lehenengo saioa azaroaren 15ean izango da, 18:00tan, eta etxebizitzaren gatazkari buruz arituko gara. Gure sindikalagenda berraktibatuz, asteko deialdi sozialen eta borroka sindikalen berri emateko, saio honetarako hiru elkarrizketa izango ditugu. Hasteko, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramailea den Karla Pisanorekin hitz egingo dugu, gatazkaren norabidearen eta Abenduaren 14rako antolatu duten manifestazioaren inguruan. Ostean, Miguel Virizuela ekonomialari eta Hordago eta El Saltoko Kolektibo Editoreetako kidearekin solastuko gara, Euskal Herriko etxebizitza eskubidearen aldeko azterketa egiteko. Saioa bukatzeko, eta ohikoa den bezala, Argia atala izango dugu, Jon Torner kazetariak Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean gune tentsionatuak izendatzeko politika berriak aztertzeko, alokairuen prezioak mugatzeko helburua dutena. Hurrengo saioak politika industrialak (Azaroaren 28an) eta euskal aurrekontu publikoak (Abenduaren 12) aztertzeko izango dira.

Analisi kolektiboa plazaratzen jarraituko dugu, bi barikutan behin, goizeko 11:00tan, eta betiko lez Bilbo Hiria, El Salto Radio eta Arrosa sareko hainbat irratiek emango dute
Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldi honetan, eta 120 saio baino gehiagoko ekarpena egin eta gero, uhinetan analisi kolektiboa plazaratzen jarraituko dugu, bi eguenetan behin, goizeko 11:00tan, eta betiko legez Bilbo Hiria, El Salto Radio eta Arrosa sareko hainbat irratiek emango dute. Aurtengo nobebadea dakargun sintonia berria da, berriro ere Maisha MC-k egindako opariari esker, eta gai berriak, kolaboratzaile berriak eta ilusio berriak dakartzagu baita. Aspalditik gatoz eta urrutira goaz. Ongi etorri Lanaren Ekonomia saiora!
8. Denboraldia kartela Lanaren Ekonomia
2018tik lanaren munduko analisia egiten Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarearen elkarlanari esker Arte El Salto
Radio recurso

El Salto también se escucha, descubre nuestros contenidos sonoros.

Parrilla directo
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Que no te lo cuenten
Que No Te Lo Cuenten De huelgas y vivienda
VV.AA.
Cerramos la temporada del noticiero sonoro de El Salto Radio con los imprescindibles del mes de junio. ¡Nos escuchamos en septiembre!
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.