Feminismos
Gune autogestionatuen defentsa, feminismoa eta errepresioa

Orain bi urte feministek Iruñean bide mozketa ekintza ikusgarria egin genuen. Jasotako 25.000€-ko isunari aurre egitea da gaur erronka
El Gaztetxe Maravillas se queda
Decenas de jóvenes durante la sentada previa a la reokupación del Palacio de Rozalejo Ione Arzoz

Kolgadxk

22 feb 2021 07:44

2019ko urtarrilaren hasieran, Aldaketaren Gobernua oraindik agintean zegoela, Iruñeako Alde Zaharrean auzoko eta inguruko militanteek eraikitako Maravillas Gaztetxea hustu zuten. Horren aurrean, herri mugimenduak gogor erantzun zuen. Urteko lehen aste haietan, manifestazioak, elkarretaratzeak, pankartak, prentsaurrekoak, salda eta txokolatea ere izan genituen. Eta, horiekin batera, baita beste hauek ere: botilez eta gomazko pilotez jositako istilu klasikoak, poliziaren bortizkeria, Altsasuko batzokia hormatzea, kazeroladak, errepide mozketak, autobusetan egindako pintaketak, Geroa Bairen fatxadan botatako arrautzak…

“Ekintza zuzena salaketa tresna gisa erabili genuen, bake soziala eta jabetza pribatuaren oinarriak zalantzan jartzeak zerikusi handia baitu feminismoarekin”

Iruditeria kolektibo matxistak erraz bultza gaitzakenez pentsatzera kaputxadunak, ekintzaileak eta batzarretako parte hartzaileak gizonezkoak zirela, esan behar dugu bi aste haietan feministok ere herri borrokan murgildurik ibili ginela. Emakume, bollera eta trans borrokalari gisa agertu ginen espazio publikoan, eta ekintza zuzena salaketa tresna gisa erabili genuen; izan ere, bake sozialaren, jabetza pribatuaren eta legezkotasunaren antzeko oinarriak zalantzan jartzeak zerikusi handia du feminismoarekin.

Horregatik, ekintza feminista ez misto bat burutu genuen: soka bat hartu, eta bi kide Iruñeako Vergel zubian eskegi ziren, eta gainerakook errepidea moztu genuen. Ekintza hark babes zabala izan zuen, eta erreskatea asko korapilatu zen; kolore desberdinetako polizia eta azpiegitura handia behar izan zuten eskegitako bi kideak handik ateratzeko.


Ekintza haren bidez, publikoki salatu nahi izan genuen gure auzoko Gaztetxea hustu izana eta ekintza haren ondorengo militarizazioa. Era berean, azpimarratu nahi izan genuen emakumeak, bollerak eta transak ere buru-belarri aritzen direla lanean Euskal Herriko Gaztetxe guztietan. Borroka mistoetan askotan zailtasunak ageri badira ere, feminismoa okupa hitzaren o letrarekin idazten dugu, eta argi dugu sistema kapitalista heteropatriarkalak dakartzan estatu-indarkeria ororen aurka gaudela; sistema horrek, irensle eta aseezin, gure auzoekin ere espekulatzen du, gure bizitzekin, gure sexualitatearekin, gure gorputzekin eta gainerako esparru guztiekin egiten duen bezala.

Uste baldin bazuten antolatzeko, borrokatzeko eta gure ekimenak garatzeko espazioak eraso ondoren beren lege zibikoei men egin eta isilik geratuko ginela, jai izan zuten. Aurrera egin, eta espazio haiek gure gorputzekin defendatu genituen; izan ere, historikoan zehar feministok ere bizi izan ditugu gaztetxeak, zentro sozialak eta espazio okupatu eta autogestionatuak, eta, beraz, gure lurraldea ere badira.

Eta, nola ez: iskanbilaren ondoren, errepresioa etorri zen. Prozesu penala gainditu ondoren, Euskal Herriko hainbat lekutako hogei kidek 25.000 euroko isuna ordaindu beharko dute, Mozal Legeak eta haren logika suntsitzaileak ezarritako zigorretan; zer-eta ekintza babesteagatik, ez beste ezerengatik. Horrekin batera, errekurtso amaigabeak, ezespenak eta banku kontuen enbargoak ere baditugu. Izan ere, eskura duten armategi polizial eta burokratikoaren bidez askotariko zapalkuntzetan oinarritutako logiken aurkako mehatxu oro desagerraraz dezakete; gainera, guk froga objektiboak aurkeztuta ere, polizien bertsioak egiatzat hartzen dituzte, eta beraiek ere errespetatzen ez dituzten epe eta tranpa burokratikoak erabiltzen dituzte.

Baina beldurrak ez gaitu geldiarazten. Zutik jarraitzen dugu indarkeria ekonomiko horren aurka, eta elkarrekin egiten dugu. Baldintzarik gabeko babesa ematen diguten abokatu nekagaitzak, serigrafiatzaileak, bertsolariak, artistak, lagunak eta hainbat gune sozialetako emakume, bollera eta transak ditugu babesle. Bakartuta nahi gaituen pandemia testuinguru honetan ere, aurrera egiten dugu, errepresioa ikusarazteko eta kolektiboki erantzuteko ekintza handirik egin ezin bada ere. Egun, poltsa serigrafiatuak, laminak eta guk eskuz batutako olibekin egindako olioa saltzen ditugu, eta, aukera dugunean, ekitaldi txikiak antolatzen ditugu, Iruñean zein Euskal Herrian.

“Borrokak ikusezin bihurtu dituzten garai hauetan, eta gure ekintzen ondorioz isunak jaso dituzten lagunak babesteko, esker onez jasoko dugu elkartasun politiko eta ekonomikoa”

Horregatik guztiagatik, borrokak ikusezin bihurtu dituzten garai hauetan, eta gure ekintzen ondorioz isunak jaso dituzten lagunak babesteko, esker onez jasoko dugu elkartasun politiko eta ekonomikoa: donazioak egin, gure poltsak, laminak eta olioa erosi (Katakrak, Halabedi, Eskulanen Etxea edo enkarguz), ekitaldi txikietara gerturatu, proposamen eta ekarpenak egin… Aldez aurretik eskerrak emanez, aurrerantzean antolatuko ditugun jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Kolgadxk talde antirepresibotik bultzatzen dugun elkartasun kanpainaren baitan ekarpen ekonomiko edo politikoak egiteko, kolgadxk@gmail.com-en edo @Kolgadxk-en aurkituko gaituzue.

Gora borroka feminista!

Gora okupazioa eta autogestioa!

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Educación
Policialización del ámbito educativo Haciendo frente a la policialización del ámbito educativo
Ante la creciente normalización de la presencia policial en espacios educativos, emerge una reflexión sobre las formas no punitivas de hacerse cargo de los conflictos escolares
Comunidad de Madrid
Huertopías Ecourbanismo o cómo combatir la crisis climática en las ciudades y desde lo comunitario
En los últimos años han ido floreciendo, en su mayoría desde organizaciones de base anticapitalista, numerosos proyectos sociales basados en la agricultura urbana. Todos ellos ofrecen alternativas sostenibles y cooperativas frente al sistema actual.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.