Iritzia
Etxebizitza duin baten aldeko oihua

Milaka pertsona Bilboko kaleetan manifestatuko dira bihar. Zure eskubideekin egiten duten negozioa salatzeko altxatzen ez bazara, zer dela eta altxatuko zara?

Etxebizitzarena datozen urteetako erronkarik handiena dela diote politikariek. Alokairuaren prezioarekin eta salerosketa merkatu askearen funtzionamenduarekin arazoak daudela. Eta onartu dute arazo estrukturala dela, baina ez dute aipatzen nola urte luzez egindako politika neoliberalek sortu duten orain konpongaitza dirudien arazo hori. Etxebizitza erosteko aukerarik ez izatea, alokairua ordaintzeko soldataren erdia baino gehiago erabili behar izatea, zahartzaroa arte pisua partekatzera behartua egotea… Orain dela 20 urte anomalia zena normalizatu egin da. Prekarietatea normalizatu da. Eta aski esateko momentua iritsi da, kaleetan etxebizitza duin baten aldeko oihua egiteko momentu da.   

Azken 10 urteetan 10.000 etxegabetze baino gehiago gertatu dira Hego Euskal Herrian eta horietako askok alokairuaren igoera geldiezinarekin lotura zuzena dute. Aipagarria da etxegabetzeek gertatzen jarraitzen duten bitartean, 76.000 etxebizitza hutsik daudela. Espainiar estatuan alokairuan bizi den %45a pobrezia arriskuan dago. Hau da, etxebizitza izateak pobretu egiten zaitu jabegoa aberasten duen bitartean. Eta ordaindu ezinik bazabiltza zure bizitokia etxebizitza turistiko batean bilakatu daiteke. Jada 8.000 baino gehiago dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. 

Espainiar estatuan alokairuan bizi den %45a pobrezia arriskuan dago. Hau da, etxebizitza izateak pobretu egiten zaitu jabegoa aberasten duen bitartean

Euskal Herriko herri eta hirien lurrak pribatizatu egin dira enpresa eraikitzaile erraldoien mesederako eta etxebizitza berrien prezioak gora egin du modu neurrigabean. Pasa den urtearekin alderatuta, etxebizitzen salneurria %8,4 handitu da. Hileko bataz besteko soldata berriz, %2,5 besterik ez da igo. Kostako herrietan ez da erreza milioi erditik berako pisuak aurkitzea eta Donostia eta Bilbo bezelako hirietan ere eskari asko eta eskaintza gutxi dago. Jaioterritik alde egitera behartu gaituzte eta, zentzu handi batean, hori normalizatu dugu. Zure auzoan zahartu nahi izatea finegia zela esan zuen Eneko Goiak, EAJko Donostiako alkateak. Eta konfrontaziorik gabe erori gara logika horietan.

Merkatuaren gehiegikeri hauen aurrean ez da politika publiko eraginkorrik egin. Euskal Herriak estatuko etxebizitza parkerik handiena duela esan ohi da, baina Europako beste hainbat herrialdetik oso urrun dagoela ezkutatzen da. Ez da apostu garbi bat egin alokairu soziala sustatzeko eta salmentan jarri diren etxebizitza babestuen prezioak ere ez datoz bat gaur egungo soldata eta diru sarrerekin. Maiatzean ia 30.000 pertsona ziren babestutako etxebizitza baten zain zeudenak Hego Euskal Herrian. Jaurlaritzak hurrengo lau urteetan 7.000 eraikitzea hitzeman du. Ez da nahikoa.  

Iritzia
Iritzia Eguzkiak etxebizitza erre du
Turistek neurri gabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean

Etxebizitza soziala eraiki, alokairuen prezioak mugatu, etxebizitza turistikoak debekatu… asko dago egiteko eta krisi estruktural honek lehen bait lehen egitea eskatzen du. Institituzioen paralisiaren aurrean herritarrek aski esan dugu. Etxebizitza duin bat eta bizitza proiektu duin bat eraikitzeko aukera izan nahi dugu. Eta, horretarako, bihar Bilboko kaleak beteko ditugu Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituriko manifestazioan. Etxebizitzaren negozioaren aurka altxatzen ez bazara, zeren aurka altxatuko zara?  

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Música
Opinión Kneecap, Last Tour y el mercado de la protesta
La presencia del grupo Kneecap en el BBK Live desata un debate sobre la instrumentalización de la protesta política en los macrofestivales y las contradicciones del modelo cultural dominante.
Opinión
Opinión Algunas claves para hacer un análisis feminista de las masculinidades y el patriarcado
Aunque el repunte patriarcal que estamos viviendo lleva tiempo consolidándose, ahora se le está otorgando la importancia que merece en el debate público, también en Euskal Herria.
Bilbao
Espacio Público Ecos de actualidad #9
Los colmillos de la Sociedad. Ecos de actualidad es una producción de Antonio Cantero para Hordago.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.