Opinión
Kantzelazioaren kulturaren aurrean

Gatazka armatuaren paradigmapean bizi izan den gurea bezalako gizarteak antipunitibismotik egiten diren proposamenak entzun beharko lituzke.
Gero eta aldeko gehiago
Euskaltzaleen Topaguneak 2024an aurkeztu zuen «Gero eta aldeko gehiago» ekimena.
10 jun 2026 05:52

2004ko udazkenean Ordiziako Herriko tabernan utzi nuen salgai Eguzki Bideoak kolektiboak Iruñeko gaztetxearen hustutzearen inguruan ekoiztu zuen Hustearen kronikaren DVDa, hori izan zen kolektibo horrek geroago sortuko zuen banatzailearen lehen apustua. Ordiziako Herrikon lehen aldiz topatu nuen letra morez inprimaturiko «No es no» lelodun paperezko ahozapia; pare bat hartu nituen gordetzeko, altxor bat topatzen duenaren sentsazioarekin.

Hogei urte baino gehiago pasa dira momentu horretatik, baita gauza asko aldatu ere. Besteak beste, ahozapiaren leloa. Egun, indar, autonomia eta afirmazioa adierazten zuen esaldi feminista horren ordez, «Bakarrik bai da bai» paradigmapean kokatu gara, subjektiboki eta legalki; begirada punitibistaren gainean eraikitako legeari izen ematen baitio leloak, eta erasoz betetako harremanak arautzen ditu.

Korrikaren antolakuntzak CCOO sindikatua lasterketatik kanporatzea, liburu bira bat bertan behera uztea idazlea erasotzailea delako edo udalekuetako praktikak moraltasunetik epaitzea punitibismoaren markoan kokatzen diren egoerak dira

Legearen aldaketa hori, ordea, militantzia feministaren parte baten bultzadari esker gertatu eta hazi da, eta harreman zuzena dauka eremu sozialetan erasoen inguruan egin den kudeaketarekin. Feminismo antipunitibistan kantzelazioaren kultura esaten zaio ñabardura eta konplexutasunik gabeko sexu-erasoen paradigmari, non gizonak haien esparru sozial, herri edo hirietatik kanporatzen diren biktimak babesteko. Sareetan oihartzun ikaragarria izan du fenomenoak; izen eta abizenak, irudiak, lokalak eta abar agertu dira, salaketaren eta identifikazioaren bidez, justizia feminista bat egiteko asmoarekin. Espektakularizazioaren eskutik joan dira prozesu hauetako asko, hedabide eta sareak betetzen.

Feminismoa praktika politiko eraldatzailetzat dugunok ezbaian jarri dugu kantzelazioan oinarrituriko politika hau eta gatazka eta abusuen artean ezberdintzea eta eztabaidatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Izan ere, punitibismoan oinarritutako erasoen kudeaketak oso gutxitan lortzen du biktimen erreparazioa.

Azken urteotan feminismoaren parte handi batek eta bitartekaritza proiektu eraldaltzaileek punitibismoaz eta kantzelazioaz egin duten hausnarketaz baliatu beharko genuke sortzen diren gatazka berriei aurre egiteko eta baita horiek kudeatzeko ere, keinu eta praktika zaharkituak eta gatazkan sakontzen dutenak alde batera utziz. Gatazka armatuaren paradigmapean bizi izan den gurea bezalako gizarteak asko dauka esateko horren guztiaren inguruan, eta antipunitibismotik egiten diren proposamenak entzun beharko lituzke.

Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu zuen «Gero eta aldeko gehiago» ekimenean jendarte anitza bildu ginen ezberdinen arteko eztabaida bultzatzeko eta iritzi eta posizio politiko ezberdinak entzuteko

Kantzelazioaren inguruko eztabaida inoiz baino beharrezkoagoa da esparru sozialetan, naturaltasunez hartzen baitugu Korrikaren antolakuntzak CCOO sindikatua lasterketatik kanporatzea, liburu bira bat bertan behera uztea idazlea erasotzailea delako edo udalekuetako praktikak moraltasunetik epaitzea; ezberdintasunak ezberdintasun, punitibismoaren markoan kokatzen dira egoera hauek guztiak.

Honen aurrean, 2024an Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu zuen «Gero eta aldeko gehiago» ekimena bezalakoak behar ditugu. Bertan, lau urtez, jendarte anitza bildu ginen ezberdinen arteko eztabaida bultzatzeko, iritzi eta posizio politiko ezberdinak entzun genituen, euskararen aldekoak geroz eta gehiago izateko asmoarekin. Faxismoak atea zabalik duen momentu honetan, kantzelazioaren aurrean gehitu egiten duten ekimenak behar ditugu, ez kenketarantz bultzatzen gaituztenak.


Feminismos
“Las formas de intervenir sobre la violencia no están sirviendo para reparar a las mujeres"
Laura Macaya lleva mucho tiempo acompañando a mujeres que enfrentan violencia y ha trabajado en el ámbito institucional, así como en la militancia, en promover otros modelos de justicia.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...