Juventud
Gazte esparruan esku hartzeko moduez

Nola enfokatzen dute bloke politiko hegemonikoek gazteen problematika? Zer suposatzen du bakoitzarentzat?

Gazte Koordinadora Sozialistako militantea

19 may 2021 06:08

Urte eta luze iragan da osasun larrialdiak eztanda egin zuenetik, urte eta luze burgesiaren ofentsiba bere aurpegi gordinena erakusten hasi zenetik: eredu politiko polizial eta arbitrarioa, boterearen zentralizazioa, gizarte masa zabalen pobretzea eta askatasunen ukapen sistematizatua. Horretan guztian, gazteon egoera izan da okerrenetarikoa. Hamarkada batean, gazteon egoerak txarrera egin du nabarmen, eta pandemia garaian ere asko okertu da, baina, honako honetan, denbora tarte oso laburrean: langabeziak gora egin du, gurasoen etxera bueltatu behar izan duten gazteen kopurua oso handia da, gutxieneko dirulaguntzarik gabe hilabete bukaerara iritsi ezin diren gazteen portzentajea geroz eta handiagoa da…

Coronavirus
Pandemia Salbuespen egoera politikoa

Gazte Koordinadora Sozialistak Espainiako Estatu Burgesak Errege-Dekretuaren bidez indarrean jarri zuen alarma-egoeraren aurkako salaketa-kanpaina politikoa abiarazi du. Sozializatu beharreko iniziatiba urgentea da.

Gogo aldarteari dagokionez, gazte asko etorkizunarekiko esperantzarik gabe daude, eta gero eta gutxiago dira bizi dugun egoerari aurre egiteko indarrez daudenak. Hori ez da ezer berria, ordea, prentsan, albistegietan edo politikarien ahotan behin eta berriz entzuten baitugu gazteok miseria ekonomikoan murgilduta gaudela eta gero eta zailagoa dela etxebizitza bat eskuratzea edo langabezia estrukturalari aurre egitea. Baina nola enfokatzen dute bloke politiko hegemonikoek gazteen problematika? Zer suposatzen du bakoitzarentzat? Zein da egoerari buelta emateko duten proposamena? Hau da, zein da oligarkiaren edo, oro har, goi burgesiaren programa? Eta zein da sozialdemokraziarena?

Krisiaren ondorioz, ekoizpenean ere jazo dira aldaketa teknikoak, eta, aldaketa horien eraginez, handitu egin da gazteok bestela ere esfera produktiboan sartzeko genuen arazo estrukturala. Gainera, aldatu egin da sistemak behar duen lan indarraren kantitatea eta modalitatea, eta horrek berekin dakar moldatu egin behar dela baita lan indar hori gorpuzten duen subjektua –gazteria– esku-hartze kultural baten bidez, hau da, ekoizpen ziklo berrira moldatuko den subjektibitate oso bat eraldatuz politikoki, ekonomikoki, zein kulturalki; ezinbestekoa da aldaketa hori egitea, orain datorkigun produkzio garaiari dagokion diziplinaz, sumisioz eta gaitasun intelektual eta manualez erantzun ahal izateko, eta zalantzan jarriko ez den gizarte despolitizatu eta askatasunik gabea eraikitzeko. Horretarako, burgesiak zenbait instituzio ditu egituratuak, eta hauek dira garrantzitsuenak: gazte jendearen lan merkatua, hezkuntza sistema eta gazteen masa kultura.

Juventud
Gazteria Gazte problematikaz

Joera sozial hegemonikoek gizarte problematiken klase izaera ezabatzen dute (gazteria, generoa, ikaslegoa, etorkinak...) eta zapalkuntza guztiak modu isolatuan tratatzen dituzte. Guri, kontrara, gazteria prozesu sozialistara lerrokatzea dagokigu.

Gazteen lan merkatuaren bitartez, lan indar gaztearen salerosketa zehazten da, eta finkatzen da zer preziotan eta, oro har, zer baldintzatan egingo den (aldi batekoa, soldata baxuak, praktika kontratuak...). Merkatu horren bidez, gazteon lan indarraren debaluazioa betikotzen da; gazteok sozialki gutxietsita dauden baldintzetan egiten dugu lan, eta sozialki debaluatuta gauden subjektibitate gisa betikotzen gaituzte.

“Burgesiaren programa politikoan ez dago gazte problematikari aterabide bat emateko borondaterik, horretan sakontzekoa baizik”

Bestetik, hezkuntza sistemaren bitartez burgesiak lan diziplinak txertatzen ditu sistematikoki (ordutegiak, sumisioa, autoritatea...), oro har obedientzian oinarrituak daudenak, eta produkziorako beharrezkoa den jakintza irakasten du. Azken urteetan, gainera, ikasketa prozesuek pisua hartu dute; ikasketak denboran luzatuz doaz, eta horrek gazteon lan mundurako sarrera atzeratu eta langabezia estrukturala estaltzen laguntzen du, burgesiaren mesedetan.

Azkenik, gaur gaurkoz gazteen masa kulturaren instituzioaren funtzio nagusia despolitizazioan datza, interes politiko edo alternatiba oro kapitalismoaren logikaren baitan txertatzea lortzen baitu. Hortaz, gazte problematika bere osotasunean burgesiak behin eta berriro errepikatzen duen zerbait da, funtzionala baitzaio bere boterea handitzen duen heinean, etekin ekonomiko handiak eta lan indarraren heziketa sistematizatuaren bidez. Hortaz, bere politika guztiak, edozein delarik haien forma, botere burges hori handitzera bideratuta daude, maiz ardi larruzko otsoak izaten direnak. Beraz, burgesiaren programa politikoan ez dago gazte problematikari aterabide bat emateko borondaterik, horretan sakontzekoa baizik.

“Sozialdemokraziak ez dauka ez botererik ez eta aurrekonturik ere gazteriaren pobrezia estrukturalari erantzuteko, eta ogi apurren politikara bideratzen du bere jarduna”

Sozialdemokraziak leku bat eskaini ohi dio programan gazteriaren auziari, hala nola lanpostu duinak, gutxieneko dirulaguntza, etxebizitzarako sarbidea eta antzeko neurriak. Baina bloke politiko horrek ez du baliabide nahikorik gazteriari ongizate estatu baten bidez berma dakioken bizimodua eskaintzeko, are gutxiago krisialdi ekonomiko baten erdian. Horrek eragiten duena da, batetik, gazteriaren pobrezia estrukturalari erantzuna emateko saiakeran gauza ezinak diren neurriak proposatzea, ez baitauka ez botererik, ez aurrekonturik, ez eta borondate nahikorik ere hori aurrera eramateko; bestetik, horren guztiaren ondorioz ogi apurren politikara bideratzen du bere jarduna, kapitalismoaren joera orokorrak errepikatuz.

Hortaz, nahiz eta gazteriaren proletarizazioa ebatzi beharreko auzi gisa agertzen zaion sozialdemokraziari, sozialdemokraziak ez du erroa aldatzeko proiekziorik, eta, beraz, ezta gazteriaren funtzio estrukturala ebazteko ere, eta, sistema kapitalista aldatzea ezinbesteko premisa gisa proiektatzen ez duenez, aterabide partzial eta engainagarriak soilik eman diezazkioke arazoari. Gainera, sozialdemokrazia antolakuntza iraultzaile erreal baterako oztopo izaten da. Batetik, despolitizazioa bultzatzen duelako aktibismoaren bitartez, inongo konpromiso politikorik gabeko antiantolakuntza sustatuz edota programa politiko erreformisten bidez aldaketa estrukturalak emango direnaren ideia zabalduz; bestetik edozein proposamen iraultzaile sistematikoki barregarri utziz eta kriminalizatuz eta, hala, bloke antikomunista sendoa eratuz.

“Gazte programa komunistak ezarriko ditu baldintzak klaserik gabeko gizarte baten eraikuntzan gazteria subjektu aktibo bilakatzeko eta proiektu politiko sendo bat garatzeko”

Horregatik guztiagatik, uste dut ezinbestekoa dela gazteoi zuzendutako programa komunista bat mahaigaineratzea. Batetik, uste dudalako hori dela ardazten dena gazteen problematika modu integral batean ebazteko premisa egokienaren inguruan, hau da, botere burgesa bere osotasunean desintegratu behar dela gazteon debaluazioaren auzia ebazteko. Bestetik, iruditzen zaidalako gazte programa komunista batek ezarriko dituela baldintzak klaserik gabeko gizarte baten eraikuntzan gazteria subjektu aktibo bilakatzeko eta, hortaz, gizateria askatzeko proiektu politiko sendo bat garatzen joan ahal izateko. Hori guztia ez da egun batetik bestera gertatuko, lan militante diziplinatuz eta teoria aproposarekin garatzen joango den zerbait baita. Baina Euskal Herrian bada indarra eta bada kemena gizarte komunista baten eraikuntzari ekiteko.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Corrupción La corrupción, algo inseparable del capital y el estado
De todos esos casos que tanto se habló mientras estuvieron en los medios y en los juzgados, la mayoría acabaron sin condena.
Galicia
Galicia Galicia elige el rumbo de la lucha contra Altri en las elecciones a la directiva de la plataforma Ulloa Viva
Vecinos y vecinas de la comarca más afectada presentan dos listas separadas tras no llegar a una propuesta de consenso. Por un lado concurre una candidatura continuista y, por el otro, una alternativa que se acerca más al nacionalismo institucional.
Política
Política Feijóo radicaliza al Partido Popular en medio del terremoto Cerdán con la vista puesta en las elecciones
Miguel Tellado será el nuevo secretario general del partido. Un movimiento con el que Feijóo consigue el control casi absoluto del PP y le come espacio del discurso ultra a Vox, pero que lo aleja de eventuales pactos con PNV y Junts.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.