Juventud
“Sozialismoaren ulerkera berritu bat plazaratu dugu mugimendu kritiko bat eraikitzeko”

GKSk bihar Bilbon eta Iruñean mobilizatzeko deia egin du. Ane Ibarzabal eta Unai Martinez Ezker Abertzalearekiko hausturaz aritu dira eta mugimendu sozialistaren radiografia egin dute
Unai Martinez eta Ane Ibarzabal Bilbon
Unai Martinez eta Ane Ibarzabal GSK-ko kideak Bilbon. Ander Balanzategi

Politika instituzionaletik kanpo sortu zen Gazte Koordinadora Sozialista, eta hori alde batera lagaz, gizarte eredu komunista antolatzeko tresnak bilatu dituzte. Ane Ibarzabalek (1994, Kanala) eta Unai Martinezek (1996, Azpeitia) Ezker Abertzaleak instituzioekiko hartu duen posizioarekiko kritikoak dira eta euskal estatu sozialista estrategia burges batetik eratzea ez dute posiblea ikusten. Mugimendu komunista gaztea lehenengo urte hauetan egonkortze prozesu baten baitan murgildua egon da, baina hurrengo helburuetako bat beste aktore politikoekin harremanak sortzea izango da. Bihar, U-29an, mobilizatuko dira Iruñean eta Bilbon. Elkarrizketaren lehenengo zatia ikusgai

Politika instituzionalarekiko hausten baduzue ere, gaur egun erabakigarri izateko beharrezkoa da joko horretan sartzea. Nola lortu dezakezue determinanteak izatea kontestu honetan?
Unai Martinez: Gauza bat sistema da, gizartea bere osotasunean, eta bestea erakundeak. Erabakigarrienak diren politikak instituzioetatik kanpo diseinatzen dira. Kapital finantzarioak dituen instituzioek, banketxeek adibidez, politika gehienak determinatzen dituzte. Izan ere, enpresa handiak Estatuak baino indar handiagoa ari dira lortzen. Horrek insituzioen garrantzia aldatzen du. Zein funtzio beteko ditu Estatuak? Funtzio ideologikoak, eskubideen urraketak eta abar. Hau da, instituzio kapitalistak funtzio totalitarioak bete ditu.

Erakundeetan parte hartzea planteatu dezakegu momenturen batean, baina ez dugu uste estrategia horren inguruan funtzionatu behar dugunik. Burgesiaz kanpo funtzionatzen duten sektore batzuk baldintzatzeko egiten dugu lana. Adibidez etxebizitza, elikadura, espazioen espropiazioa… Behin horraino iritsita planteatu dezakezu zertarako eta zergatik parte hartu instituzioetan.     

Ane Ibarzabal: Instituzioetan botere bat zentralizatzen dela argi dago, hori ezin da ukatu, baina bertan parte hartzeko modu ezberdinak daudela defenditzen dugu. Guk argi duguna da erakundeetan parte hartuz gero, politika eredua ezin daitekeela erreforma partzialak egitera edota instituzioen edo diru partiden kudeaketa hobe bat egitera mugatu. Estatuaren eta instituzioen mugak seinalatu behar dira nahitaez, ez baitira guk nahi dugun gizarte eredua antolatzeko tresna bat, baizik eta burgesiaren gizarte eredua antolatzeko tresna, eta hori argi geratzea ezinbestekoa da. Era berean, erakundeetan zentralizatzen diren gaitasunak instituzioetatik kanpo dituzun indar antolatuen mesedetara jarri behar dira, eta ez alderantziz.  

“Mugimendu kritiko bat eraikitzen ari gara eta zapaltzen ari zaizkigu", Unai Martinez

Gazte abertzaleen militantzia Ernairi lehiatzen ari zarete. EH Bilduren politika erreformistarengatik urruntzeak indarra eman dio mugimenduari?
Ane Ibarzabal: Grezian ikusi zen Alexis Tsipras eta Yanis Varoufakisen boterera heldu zenean erabateko ezintasuna izan zela erreforma politikak aplikatzeko, dinamika horietatik erraza da ahulduta ateratzea. Izan ere, instituzioei lotzen zaizkien dinamikei aurre egitea oso zaila da eta guk horri egiten diogu kritika. Jokoaren arauak onartuz gero sisteman integratzen zara eta kapitalarentzako funtzionala zaren heinean zer edo zer lortuko duzu, baina funtsean ezer ez. Argi izan behar dugu politika erreformistek Estatua indartzen dutela askotan, askok alderantzizkoa uste badute ere, ezin baita Estatua ulertu gobernatzen duenaren borondatearen araberako instituzio gisa, baizik eta botere burgesaren organo baten gisa. Instituzio hauen mugak azaleratu beharrean, momentuko Gobernuaren kudeaketa txarra soilik seinalatzera dedikatzen dira.

Unai Martinez: Garbi dago EH Bildu klase ertainaren alderdia dela. Nahiz eta hasieran proletario batzuei konfidantza eman, gero eta gehiago hedatu da sektore proletarioetan alderdi politiko guztiak berdinak direla eta ez dutela balio gauzak aldatzeko. Espainiara joan eta aurrekontuak onartzen badituzu edo lan erreformaren alde jartzen bazara, Estatuaren parte bihurtzen zara eta Estatuaren funtzionamendua baimentzen duzu. EH Bildu orain funtzionala da eta PSOEk harekin kontatzen du. Besteekiko menpekotasuna du eta hor arazo fundamental bat dauka. 

Gazte Koordinadora Sozialistarekiko, herri mailan kritika bat egiten duzun momentuan jendeak salatu egiten zaitu. Mugimendu independente bat sortzen ari gara eta gure aurkako gezurrak eta kontrakotasunak aurkitu ditugu kalean. Erakundeetan zentratua egoteak kalean desmobilizazioa dakar. Mugimendu kritiko bat eraikitzen ari gara eta zapaltzen ari zaizkigu. 

Ezker Abertzalearekiko apurtu duzue eta insitituzioetan modelo sozialista atzean utzi dutela dirudi. Zeintzuk izan dira Ezker Abertzaleak egindako akatsak defendatzen duzuen iraultzean lekurik ez izateko?
Unai Martinez: Gure kritika bi kontzeptuetan oinarritzen da batez ere: Interklasismoaren eta etapismoaren ideiengan. Lehenik, interklasismoak erreferentzia egiten dio burgesia txikiaren eta langileriaren arteko akordio bati, zeina oso arriskutsua den ikuspegi iraultzaile batentzako. Burgesia txikiaren politikak nagusitzen ari dira eta gure ustez hori independentzia politikoari kontrajartzen zaio. Etapismoak berriz, lehenengo independentzia lortu eta gero hortik sozialismora pasatzea nahi du. Hau da, lehenengo burgesia txikiarekin etapa bat eta gero sozialismora pasa. 

Ezker abertzalea instituzioetan zentratuta dagoela ikusi dugu, baina horrek ez du suposatzen bi kontzeptu hauengandik apartatu denik, baizik eta koherentzia berdinarekin jarraitu duela. Ez gara ezker abertzaleko disidenteak, guk beste paradigma eta tesi politiko bati erantzuten diogu. 

Ane Ibarzabal: Instituzioetan egoteak ez du esan nahi nahitaez Estatuan integratuta egotea, edo eredu sozialista atzean uztea, nahiz eta gaur egun alderdi guztien kasuan horrela den. Baina azken finean dikotomia erraza da: langileriaren antolakuntza independentea indartzen duzu edo Estatu aparatuak indartzen dituzu. Ezin dira biak batera egin. Zure indarrak batzeko eredu zentrala hauteskundeak baldin badira, zure politikak Estatuaren baitan erreformak egitera bideratuta badaude eta bien bitartean proletalgoren antolakuntza oztopatzen baduzu, zeharka bada ere, argi dago zein den hautua.   

“Instituzioei lotzen zaizkien dinamikei aurre egitea oso zaila da eta guk horri egiten diogu kritika”, Ane Ibarzabal

ENAMen etapismoa kritikatu duzue, lehenengo independentzia eta gero sozialismoa planteatzen zutelako. Baina zuek prozesu bakarra izan daitekeela defendatu duzue. Euskal Estatu sozialista lortu klabe internazionalisten barruan?
Ane Ibarzabal: Guk interpretatzen duguna da prozesu bakarra izan ezean ezin daitezkeela lortu. Izan ere, Estatu Sozialista proletalgoaren boterearen forma garatu gisa ulertzen dugu, bizitzaren eta produkzioaren esferen gaineko kontrola suposatzen duena. Proletalgoaren interesen arabera antolatutako gizartean soilik suntsitu ahalko dira zapalkuntzen forma desberdinak, proletalgoarengan soilik existitzen baita hauek gainditzeko borondatea. Era berean botere forma horren iraunkortasun eta eraginkortasuna proletalgoaren antolakuntza internazionalak bakarrik berma dezake, desegonkorra izango da bestela.  

Unai Martinez: Gainera posible al da independentzia gaur egungo kontestuan? Europar Batasunaren baitan gaude eta instituzioak burgesiarenak dira. Zaila ematen du. Burgesia handiaren zein fakzio daude interesatuta euskal Estatu bat sortzearekin? Horrekin lotuta, lan egiteko dinamikak oso desberdinak dira. Instituzio burgesen bidez independentzia lortu nahi baduzu, aliantzak egin behar dituzu. Enpresari handien laguntza behar duzu eta gero beraien aldeko akordioak gauzatu. Hori egin eta gero sozialismoa? Estrategia bezala nahiko desegokia ematen du, ikuspegi sozialista batetik behintzat. Guk, hasieratik, ahal den heinean, estrategia sozialista baten barnean funtzionatu nahi dugu. Ez da erraza, baina etxebizitza sare handiak eta sektore produktiboak kontrolatzeko kapaza bazara ez duzu burgesiarekiko menpekotasunik behar. 

“Ez gara ezker abertzaleko disidenteak, guk beste paradigma eta tesi politiko bati erantzuten diogu”, Unai Martinez 

Espainian edo Euskal Herrian dauden mugimendu edo alderdi komunistekin harremanak dituzue? 

Unai Martinez: Orain dela gutxi jaio gara eta azken urteetan izan dugun lana gure burua egonkortzea izan da. Jendea konbenzitzea, ahal den heinean gure testuinguruaren irakurketa egin eta horren ondorioz dinamikak sortu zilegitasuna irabazteko. Orain harremanak eraiki nahi ditugu. Hala ere, komunista egiten zaituena ez da nomenklatura, Espainian badaude zenbait talde beren buruari komunista deitzen diotenak, baina ikusi beharra dago beraien estrategia eta jarduna zein den eta gero ea ados jartzen garen. Bertsio kritiko baina koherente bat plazaratzen saiatu gara.

Ane Ibarzabal: Baina ulertzen dugu zer nolako garrantzia duen harreman politikoak eraikitzeak eta lan dinamika bateratu zein eztabaida marko territorial zabalak eraikitzeak, beraz, bai, bada gure lehentasunetako bat.

Nola baloratzen dituzue egun arteko esperientzia sozialistak?
Unai Martinez: Komunismoaren porrot bat dagoela onartzen dugu eta hortik abiatzen gara. Garaitua izan da, milioika militante hil zituzten eta lanketa handi bat egin da ideologi mailan desprestigiatzeko. Indar produktiboen garapenak, besteak beste, asko determinatu zuen XX. mendeko esperientzia historikoa, eta horrek zaildu egin zuen komunismoaren ezarpena. Gainera, iraultza prozesuak sozialak izan behar dira eta ez politikoak soilik. Askotan Estatu-aparailua aparatua hartu eta hortik hastea izan da ideia. Baina hasieratik prozesu soziala izan behar da. Hau da, gizarte eredua ezarriz jardutea, sozialismoaren eraikuntza ekonomikoa eta burgesiaren boterearen aurkako borroka uztartuz. XX. mendean antolakuntza Marxista-leninista gailendu da, hierarkizatua, militante profesionalez eraikitakoa, eta gure ustez horrek zentru inperialistetan bere mugak ditu. Diskurtsoa eguneratu egin behar da marxismoak baduelako errealitatea azaltzeko gaitasuna.  

Ane Ibarzabal: Iragandako esperientzia sozialistetatik irakaspenak ateratzeko gai gara gaur egun, behin gertakizun eta esperientzia horiek igarota badugulako gaitasuna estrategia eta taktika ezberdinek izan zituzten emaitzen arabera hauen ahulgune eta indarguneak identifikatzeko; agian garai horretan bertan ezin identifika litezkeenak. Ezinbestekoa da guretzat orain arteko esperientzia sozialistak sakonago aztertzea, akats berdinak errepikatu ez ditzagun eta ondo egindakoak ezarri ditzagun. Ez da guk haiek baino gehiago dakigulako kritikatzen ditugula, baizik eta esperientzia horiek existitu izan zirelako ikasteko aukera izan dugula guk. Kritika eta autokritika eginkizun militante bat da gure arabera. 

“Ezinbestekoa da guretzat orain arteko esperientzia sozialistak sakonago aztertzea, akats berdinak errepikatu ez ditzagun eta ondo egindakoak ezarri ditzagun”, Ane Ibarzabal

Zein da mugimendu komunistaren egoera internazionala?
Unai Martinez: Orokorrean komunismoaren porrotaren ondorioak bizi ditugu oraindik. Badaude bere buruari mugimendu komunista deitzen diotenak, baina gaur egungo planteamendu eguneratu eta errealik gabe oro har. Mugimendu Komunista, nazioarteko mailan antolatua, ez dago, eta hori berreraikitzea tokatzen zaigu. Guk proposamen bat egingo dugu. Tesi batzuk defendatzen ditugu eta uste dugu Euskal Herritik kanpo ere balio dutela. Saiatuko gara tesia plazaratzen eta ahal izanez gero akordiotara ailegatzen. 

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Literatura
50 aniversario Aresti vive en la memoria de un pueblo vasco en disputa
Hoy comienzan en Bilbao los actos del 50 aniversario de la muerte de Gabriel Aresti, referencia ineludible e incómoda de la literatura vasca moderna.
Opinión
Mujeres trabajadoras Un 8M antifascista ¿Y ahora qué?
El 8 de marzo debería servir para reforzar la propuesta política contra la dominación que sufrimos la mayoría de las mujeres en todo el mundo.
8 de marzo
Martxoak 8 “Emakume langile, ez zaitez makurtu” oihukatu du Iruñerriko Itaiak hiriko kaleetan
Atzo izan zen martxoaren 8a eta, emakumeen askapena, ardatz laurogei mobilizazio baino gehiago egin ziren Ipar zein Hego Euskal Herrian. Honakoa elkarretaratze horietako baten kronika laburra da.
Migración
Migracións A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Tras o progresivo desmantelamento de varios dispositivos de acollida, moitos refuxiados foron trasladados a outros puntos do Estado sen aviso previo aviso. Outros son simplemente desaloxados trala denegación da súa solicitude de asilo.
Laboral
Cuidados Las empleadas domésticas avanzan en sus derechos con una herramienta de prevención de riesgos
Aunque Trabajo ha contado con su participación, algunas organizaciones se preguntan quién inspeccionará esta evaluación y cuándo estarán en el régimen general de trabajadores.
Trabajo doméstico
Opinión Prevención10, la herramienta de evaluación de riesgos en el empleo de hogar
La evaluación no se va a realizar al menos en una cuarta parte de los hogares, en los que la trabajadora interna no tiene papeles. Para esas mujeres la herramienta es una cortina de humo, una operación de propaganda sin más.
Crisis climática
Captura de carbono Los espejitos de colores de la captura de CO2: la mayor planta del mundo no cubre sus propias emisiones
Una investigación ha revelado que la empresa suiza Climeworks, que desde el 2021 apuesta por la captura de CO2 del aire como “solución tecnológica” a la crisis climática, emite más gases de efecto invernadero de los que sus ventiladores atrapan.

Últimas

La vida y ya
La vida y ya La primera vez
Nos confirmaron lo que ya intuíamos pero no supimos hacer. Lo única regla importante es romper el silencio.
Materias primas
Consumo España entra en déficit ecológico este 23 de mayo
El país ya ha consumido, a fecha de este viernes, todos los recursos naturales por año que le corresponderían en un reparto justo que permitiera al planeta regenerarse.
Argentina
Argentina Argentina, un año y medio después de Milei
Este investigador profundiza en las claves de la victoria de Milei, las principales medidas de Gobierno, el sustancial apoyo que tiene y sus perspectivas a medio plazo.
Más noticias
Opinión
Opinión Y ahora les duele Gaza: Europa ante el genocidio
Europa no ha dejado de vender armas a Israel, ni de recibir su tecnología militar; sin embargo, ahora no sabe cómo salvar al país de sus propios impulsos autodestructivos.
Madrid
Madrid Más de 200.000 personas salen a la calle contra el “abandono deliberado” de la sanidad pública madrileña
Madrid se enfrenta a la política sanitaria de Ayuso en una gran manifestación compuesta de cuatro columnas reclamando mejoras en Atención Primaria, en las urgencias extra hospitalarias, en los equipos de salud mental y exigiendo más pediatras.
Albania
Albania Albania: más de 30 años de democracia corrompida
El Partido Socialista de Edi Rama se mantiene en el poder gracias a un sistema de redes clientelistas y una desilusión que ha hecho que más de la mitad de la población se haya resignado.
Opinión
Opinión Sentido y senilidad
La senilidad que he estado viendo en la industria cinematográfica no se limita a la edad de ciertos directores. Es algo mayor que eso, se ha convertido en una manera de pensar, en un fenómeno cultural.

Recomendadas

Derecho a la vivienda
Derecho a la vivienda KKR y el negocio del ladrillo: de vender pisos en territorios ocupados a gestionar las viviendas de la Sareb
Desde 2022, el fondo proisraelí KKR es el encargado junto a Blackstone de gestionar la cartera residencial del banco malo. En verano vencen sus contratos y los fondos presionan para seguir sacando rédito del patrimonio público.
Pensamiento
Paulo Tavares “La imaginación es el primer acto político”
El arquitecto e investigador brasileño Paulo Tavares cuestiona las ideas fundacionales del pensamiento, el diseño y la ciudad occidentales en el marco de la crisis ecosocial.
Culturas
Bob Pop “Mis poemas son unas croquetas sabrosas y no congeladas”
Escritor y vedete intelectual, acaba de publicar ‘De cuerpo presente’, un poemario donde responde 27 años y un diagnóstico de esclerosis múltiple después a sus miedos ante la enfermedad en la juventud.