Juventud
“Masa handiek aldaketak egin ditzaten eszenatoki politiko egoki bat sortu behar dugu eta horretarako garrantzitsua da mobilizatzea”

Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean antolatutako manifestazioetarako deialdia egin dute Ane Ibarzabalek eta Unai Martinezek, antolakuntza eta borroka prozesuak indartzeko
Unai Martinez eta Ane Ibarzabal
Unai Martinez eta Ane Ibarzabal GSK-ko kideak. Ander Balanzategi

Gazte Koordinadora Sozialista kaleetara aterako da larunbatean, urtarrilaren 29an, Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioetan. Ofentsiba politiko eta ekonomikoaren aurka borrokatzeko deialdia egin dute “Burgesiaren diktadura gelditu!” lelopean. Ane Ibarzabal (1994, Kanala) eta Unai Martinez (1996, Azpeitia) kideek argi diote mugimendu hau “proposamen komunista gorpuztu ahal izateko ahalegina” dela eta bizitza kalitate eta eskubideen murrizpenaren aurka Euskal Herriko proletarioak batu behar direla. Elkarrizketaren bigarren zatia hemen: 

Juventud
Gazte Koordinadora Sozialista “Sozialismoaren ulerkera berritu bat dugu”
GKSk bihar Bilbon eta Iruñean mobilizatzeko deia egin du. Ane Ibarzabal eta Unai Martinez Ezker Abertzalearekiko hausturaz aritu dira eta mugimendu sozialistaren radiografia egin dute

Ofentsiba politiko eta ekonomikoaren aurka egiteko 29an Bilbo eta Iruñeko kaleak betetzeko deia egin duzue. Zergatik da beharrezkoa Euskal Herriko kaleetara ateratzea?
Unai Martinez: Egoera okertzen ari da alor ezberdinetan, bai eskubidearen alorrean eta baita bizi kalitatearenean. Hau krisi kapitalistaren eraginez lehenagotik datorren prozesu edo joera bat da. Lanpostuak galtzea, soldatak jaistea, bizi baliabideen prezioak igotzea, eskubideak murriztea… Kaltetze hau ez dator naturalki, baizik eta arduradun batzuk ditu. Gure arabera arduradunak enpresari handiak eta politikari profesionalak dira, gaur egun parlamentuan dauden alderdi politikoak. Guk bide propioa egin behar dugu, alderdi politikoen bidez ezin dugulako egoera aldatu. Dei egiten diegu gazteei kalera atera daitezen eta erakuts dezaten badagoela ikuspegi honekin ados dagoenik. 

Ane Ibarzabal: Enpresari handiek eta bankariek sortzen dute miseria hori, eta politikari profesionalen papera ere hor sartzen dugu, beraiek kudeatzen dutelako miseria hori. Ez dira ofentsiba horren kontrako ezer ere ari planteatzen, bankari eta enpresarien jarrerak zuritzen dituzte eta administrazio-gestiozko itxura ematen diote miseria guzti horri, horregatik aldarrikatzen dugu politikari profesionalen fartsatik kanpo antolatzea. 

“Politika konkretuaren estrategiak eta norabideak militantziaren bidez markatzen dira”, Ane Ibarzabal

Pandemiaren kontestuan, orain dela hilabete covid pasaportearen aurka mobilizatzera deitu zenuten. Argi dago bi urte hauetan gure funtsezko eskubideak murriztuak izan direla.
Ane Ibarzabal: Eskubide politikoen deuseztapena bizi izan genuen. Modu formal batean gure gaitasunak bertan behera geratu ziren egun batetik bestera, baina giza eskubide zibil asko ere bertan behera geratu ziren eta salatu egin genuen. Mugikortasunaren ukapena edo espazio publikoaren murrizpena ez zen guk manifestatzeko lekurik ez genuela soilik, baizik eta denon eskubide urraketa izan zen. Covid pasaportearekin ezarri den testuinguru honetan,  eskubide indibidualak bertan behera geratzea kolektiboaren ongizatearen aldekoa dela barneratu dugu. Ongizate kolektibo baten alde ulertu genezakeen egoera hau, baina bi urteetan ez badira neurriak ezarri egoera sanitarioa hobetzeko, ikerketa egiteko… Seinale txarra.  Asko inbertitu da aldiz indar errepresiboetan eta Espainiako barne ministerioak azken urteetako aurrekontu altuena eduki zuen. Aterabide sanitario bat eman beharrean pandemiari, aterabide polizial bati begira hartu dira erabakiak. Hortik zetorren salaketa, ez inondik inora eskubide indibidualen aldekotasunetik. Neurri horien ukapenen normalizazioa bukatu behar dugu.

Unai Martinez: Eskubideen aldeko borroka ez dugu enfokatzen soilik auzi juridiko bat izango balitz bezela. Askatasun politikoen edo eskubide politikoen borrokak dimentsio ezberdinak hartu ditu. Antolatzeko gaitasuna izatea ez da bakarrik kontu juridiko bat, soziala edo politikoa izan daiteke. 

Azken hilabeteetan kontsumo ondasunen prezioak asko igo dira inflazioaren eraginez. Honek, langabeziari, soldata baxuei edo denbora gutxiko lanpostuei lotuz, bizi baldintzen beherakada handia eragin du. Geroz eta pobreagoak gara eta gazteok etorkizun iluna dugu. Egoera honek antolatzera bultzatzen gaitu? Itzalia egon da gazteria azken urte hauetan?
Unai Martínez: Itzalita modu desberdinetan ulertu daiteke. Batetik organizatiboki itzalita, hau da, jendea ez dagoela antolatuta. Eta honek kausa zabalagoak ditu. Zein oinordekotza jaso dugun, zergatik ez diren existitzen erabateko antolakunde politikoak… Bestetik, ideologikoki burgesiaren demonizazio kulturala dago gazte belaunaldiekiko. Industria desberdinen eta hezkuntzaren bidez alternatiba kolektibo handiak pentsamendutik inbisibilizatu dira. Dominazioak jendeari politika ulertzeko eredu apolitikoak edo eredu postmodernoagoak ezartzen dizkie. Gu horrekin kritikoak gara. 

Jendea geroz eta okerrago bizi da baina horrek mekanikoki ez du eramaten jende hori antolatzera, tartean dominazio kulturala egon badagoelako. Guretzako hori puskatzea ezinbestekoa da. Kaltetuak diren sektore horietan kontzientzia pizten saiatzen gara, pixkanaka gurekin antola daitezen eta alternatiba politiko komunista bat posible izan dadin. 

“Industria desberdinen eta hezkuntzaren bidez alternatiba kolektibo handiak pentsamendutik inbisibilizatu dira”, Unai Martinez

2019an Ikasle Arbertzaleakek egindako VII kongresuan, analisi politikoa moldatzea eta aktualizatzea premiazkoa zela adierazi zen. Eta horrek GKSren sorrera bultzatu zuen. Zer premiei aurre egiteko sortu zen? 
Unai Martinez: Mugimendu politikoen sorrerak ez dira mekanikoak izaten. IAren kongresua dago, adibidez, baina kausa multzoa da mugimendua sortzea posible egin duena. Bi faktore nagusi aipatzen ditugu: krisi ekonomikoa eta krisi politikoa. Krisi kapitalistarekin jendearen bizi baldintzak kaltetu dira. Azken urteetan proletarizatzen ari zen masa handi bat zegoen eta horrekin batera, Euskal Herrian izan den klase borrokaren dinamiken amaiera gertatu da. Gainera, Ezker Abertzalea bere jarduna instituzio kapitalisten inguruan proiektatzen hasi zen. Erreferente iraultzailerik gabeko kontestu bat sortu zen eta esparru militantetan eztabaida prozesuak hasi ziren. 

Gure sorrerak suposatzen duena da ez gaudela ados Euskal Herrian dauden programa edo aukera politikoekin. Posizio komunistarik edo behintzat antolatua ez zegoela ikusten genuen. Gure existentzia proposamen komunista gorpuztu ahal izateko, eta ahal den heinean ekarpena egiteko prozesu internazional bati lotzeko ahalegin bat da. Aurreko borroka ziklotik jasotako pentsamendu politiko bat zegoen, ados ez geunden kontzepzio politiko batzuetan estrukturatzen zena. Ikusten genuen beharrezkoa zela independentzia politikoan eraikitako mugimendu bat eraikitzea eta komunismoaren programa historikoa berreskuratzea. 

Altsasun ospatutako Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistan 1.500 pertsona bildu zineten. Askorentzat sorpresa izan zen gazteria hain mobilizatua ikustea. Nola bizi izan zenuten momentu hura?
Ane Ibarzabal: Guk 1.000 pertsona inguru espero genituen. Testuinguru gora-beheratsu baten aurrean geunden pandemia zela eta, murrizketak bertan behera geratu ziren eta horrek baimendu zuen 2.000 pertsona bertara gerturatzea. Kanpora begira indar erakustaldi bat izan zen. Gainera, kontuan izanik bi urteetan antolakuntza politikoa debekatua egon zela, ikusgarria izan zen espazio horretan bildu zen militantzia politikoa, eztabaidatu ahal izatea, aisialdi ekintzak egitea, elkar ezagutzea… Gu sortu eta oso gutxira ospatu zen Topagunea Azpeitian eta hura ere animikoki militantziarako garrantzitsua izan zen, baina Altsasukoak beste dimentsio bat izan du. Militantziaren egunerokotasuna ez da erreza, baina horrelako momentuek indarra ematen dute.   

“Altsasuko Topagunea kanpora begira indar erakustaldi bat izan zen”, Ane Ibarzabal 

Talde lokalak sortu dira eskualde ezberdinetan. Zer abantaila ematen du antolakuntza mota honek? 
Ane Ibarzabal: Maila nazionalean ateratzen diren irakurketa politikoen eta ideologikoen konkretizaziorako aukera ematen du horrek. Mugimendu Sozialistaren inguruan hausnarketa  egiten da eskualde, herri edo auzo-mailan inguruan eta bertako ezaugarritara kokatzen dira. Jendearekin lan egiteko gaitasuna asko handitzen da. Maila nazionalean soilik lan egiten duzunean, mugimendu batek masako hedabideetan oihartzunik ez duenean, sare sozialetara mugatzen da komunikazioa. Jendearekin politika lokaltasunaren bitartez egiten dugu. Politika konkretua egitea eta materializatzea. Estrategiak eta norabideak militantziaren bidez markatzen dira.  

Unai Martinez: Esan beharra dago, gu ez garela lokalistak, baina horrek ez du esan nahi maila lokalean ezin dugunik lan egin. Norabide estrategikoa markatzeko zentralismoa beharrezkoa da, bestela ezinezkoa da norabide berdinean lan egitea. Ez da posible eskala handian antolatua egotea eta asanblada bidezko antolakuntza izatea. 

Gainera, badira Gedar, Erraki, Itaia edo Ikasle Abertzaleak bezalako beste organo batzuk, bakoitza bere funtzioekin. Eta horiekin militantzia komunistan oinarritutako proiektua eraiki duzue. Eragile hauek antolakuntza deszentralizatu baten parte dira?
Unai Martinez: Mugimendu Sozialista guzti horren batura da. Gu gazte esparruan antolatzen gara, Itaia emakume langileen esparruan, Erraki espazioen problematikan… Honek burgesiaren boterearen irakurketa konplexua du oinarri bezala. Eta Sozialismoaren gaineko proposamen konplexua ere. Militantzia lortzeko denetan jardun behar dugu eta esparru horietan burgesiaren botereari aurre egiteko norabide komun bat hartu. 

Ane Ibarzabal: Antolakunde bakoitzak bere lan esparru eta dinamika propioak ditu eta hortaz autonomiaz jarduten dugu. Baina badugu, esan bezala, batzen gaituen hasiera puntu bat eta elkartzen gaituen helburu estrategikoa; denok egiten baitugu lan Alderdi Komunistaren eraikuntzara bidean.

Beñat Aldalurrek, Argian egindako erreportai batean hau esaten zuen: “Lan ideologikoa medio, orain arte gai izan gara soziologia unibertsitarioko esparruetara iristeko, kezka politiko eta intelektuala duen hainbat jende bildu dugu, baina oraindik ez gara proletalgora iritsi. Hori da gure erronka”. Eta nola iritsi daiteke horra?
Ane Ibarzabal: Argi utzi nahi dugu unibertsitate bertan proletarizatutakoen zati bat badagoela, baina ez garela heldu beste geruza batzuetara. Kezka politikoa duen jendea antolatzeko gaitasuna eduki dugu, baina ez masa apolitikora heltzeko. 

Unai Martinez: Masa horietara ez iristeak oztopo batzuk daudela esan nahi du, eta horien aurka borrokatu egin behar direla. Industria kultural oso batek kriminalizatu du komunismoa, bai instituzioetatik, historialariek, unibertsitatetik… Hori oztopo ideologiko handia da jendearengana iristeko. Gure jardunaren hazkundea modu proportzional batean proiektatzen dugu, gure arabera garrantzitsuena ez da ahalik eta jende gehienarengana iristea, baizik eta pixkanaka haztea. Kopuruz bai, baina baita kalitatez ere. Kalitatean errealitatearen gaineko interpretazioa egoki bat egitea esan nahi du, tresna egokiak erabiltzea; proposamenak finduz aritu behar gara, militantzia ahalmena handitu behar dugu… Bestela zailtasunak izan ditzakegu, demagun  kasurik onenean jende asko sartzen dela mugimenduan, baina gu hori dinamizatzeko edo hortik borroka prozesu batzuk abiatzeko kapazak ez izatea. Horrela planteatzen dugu gure hazkundea. 

“Gure jardunaren hazkundea modu proportzional batean proiektatzen dugu,  hortik borroka prozesu batzuk abiatzeko kapazak izateko”, Unai Martinez

Zein dira borroka prozesu horiek?
Ane Ibarzabal: Etxebizitzen problematika lantzea, espropiazioak, lan sindikaletik kanpo geratzen den langileria masa guztia… Borroka prozesu hori GKSk oraindik ez du abiarazi, sortu zenetik hona pandemia izan dugulako eta koiuntura lantzen aritu garelako. Kontseilu Sozialistek proletalgoaren alde borroka esparru askotan lantzea planteatzen dute adibidez. Maila ideologikoan egin dugu lana azken aldian baina horiek dira gure borroka eredu. 


Zergatik begiratu behar diogu gazteok GKSri? 
Unai Martinez: Despolitizazioa nagusi den garai honetan, esperantza piztu behar da, aldaketa handietan posibleak direlako. Horrek bakoitzak bere aletxoa jartzea eskatzen du. Gu proposamen bezala sortu gara eta tresna bat besterik ez gara gazte proletarioen arazoei erantzuna emateko eta gizarte aske bat eraiki ahal izateko. Masa handiek aldaketak egiteko gaitasuna izango duten eszenatoki politiko egoki bat sortu behar da, eta horretarako garrantzitsua da mobilizatzea, larunbatean, U-29an, Iruñean eta Bilbon egingo dugun moduan. 

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Literatura
50 aniversario Aresti vive en la memoria de un pueblo vasco en disputa
Hoy comienzan en Bilbao los actos del 50 aniversario de la muerte de Gabriel Aresti, referencia ineludible e incómoda de la literatura vasca moderna.
Opinión
Mujeres trabajadoras Un 8M antifascista ¿Y ahora qué?
El 8 de marzo debería servir para reforzar la propuesta política contra la dominación que sufrimos la mayoría de las mujeres en todo el mundo.
8 de marzo
Martxoak 8 “Emakume langile, ez zaitez makurtu” oihukatu du Iruñerriko Itaiak hiriko kaleetan
Atzo izan zen martxoaren 8a eta, emakumeen askapena, ardatz laurogei mobilizazio baino gehiago egin ziren Ipar zein Hego Euskal Herrian. Honakoa elkarretaratze horietako baten kronika laburra da.
Galicia
Galicia A Xunta aprobou a celulosa de Altri argumentando que a súa cheminea de 75 metros sería “icónica”
O Informe de Patrimonio Cultural, favorable á multinacional, emitiuse con base en dúas encargas externas, contratadas e pagadas pola empresa ao ex presidente e ao actual tesoureiro de Icomos-España.
República Dominicana
República Dominicana El Gobierno de Abinader desafía a la ONU expulsando mujeres embarazadas y recién paridas desde los hospitales
La campaña contra las migrantes haitianas del Gobierno de República Dominicana ha llegado a las maternidades. Decenas de mujeres embarazadas o con sus bebés en brazos han sufrido esta política.
Reducción de jornada
Trabajo El Gobierno aprueba el proyecto de ley para reducir la jornada laboral a 37,5 horas
La norma pasará al Congreso donde no cuenta con los apoyos necesarios de todos los socios de Gobierno, por lo que la Ministra de Trabajo ha apelado a la responsabilidad del Partido Popular para que esta nueva jornada laboral salga adelante.
Israel
Israel Netanyahu acelera los planes de ocupación total de una Gaza diezmada por el hambre
El ejército israelí quiere movilizar a 30.000 reservistas para una nueva expansión de la ofensiva sobre Gaza. Las organizaciones dependientes de la ONU alertan de la hambruna y las enfermedades en un enclave en el que escasea el agua potable.

Últimas

Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Madres organizadas contra los arrancamientos piden una reunión con Infancia
Pamela L.C. ve a su bebé dos horas a la semana después de que se lo retiraran dos días después de su nacimiento. Ella y otras madres han decidido organizarse para pedir medidas que frenen los arrancamientos.
Madrid
Madrid Sareb amenaza con desahuciar el centro social La Animosa, en Hortaleza
Los colectivos que participan del centro social okupado, y que han dado vida a este espacio durante los últimos cuatro años, convocan a defender su permanencia aunque se ha retrasado la fecha de desalojo hasta el 26 de mayo.
Opinión
Opinión España ya roza el 2,5% en gasto militar
Según el autor, investigador del Centre Delàs, el gasto militar real del Estado español será de 40.457 millones de euros y representará respecto al PIB el 2,48%. A esto se sumarán las inversiones comprometidas en programas de armamento.
Comunidad de Madrid
Universidad pública El alumnado de la UNED denuncia el “modelo antipedagógico” tras la supresión de tutorías presenciales
El proceso de eliminación de clases se remonta a 2008, aunque ha sido este año, con el nombramiento Claudia Sevilla como directora de centros asociados de Madrid, cuando el gobierno de Ayuso “ha pisado el acelerador”.
Opinión
Opinión El rentismo es racismo
La posición de las personas migrantes y racializadas en el conflicto del alquiler nos coloca como sujetos esenciales e imprescindibles en la lucha por la vivienda.

Recomendadas

Laboral
Laboral Coidar sen dereitos: a loita das traballadoras nas residencias privadas de Galiza
Sen tempo nin medios para ofrecer uns coidados axeitados, alertan dunha situación insostible nos centros e denuncian a privatización dun servizo a costa do benestar das persoas maiores e dependentes.
Alemania
Alemania Ines Schwerdtner: “Los conservadores tienen esta estrategia de normalizar la AfD, pero eso ha salido muy mal”
De profesión periodista, Ines Schwerdtner ha sido una de las responsables del ascenso de Die Linke, un partido que pasó de no aparecer en las encuestas a superar el 8% en las elecciones de febrero.