Literatura
Bazen gu baino okerrago bizi zenik
Lekua izan daiteke Lyon, Rouen, Yvetot, Lillebonne. Leku dira etxeko sukaldea, oihal-fabrika edo café-épicerie izenaz agertzen zaigun familiako-denda txikia. Leku bat okupatzen ala betetzen du familiak, zure gurasoen lan-postuak, aita hil zeneko ospitalea zegoen tokiak, bizi zaren herriaren kokapenak, oporretara zoazen ubikazioak, inora iristeko erabiltzen duzun ibilgailuaren tankerak.
Autobiografikotzat jo daitekeen baina berezko fikzioa (egiazkotasunez jositako ispilu zein isla anitzekin) osatzera heltzen den Annie Ernauxen lanak, aitaren heriotzarekin hasi eta amaitzen da. Bien bitartean, hamaika paraje eta azkenean, heldu-lekua: klase-posizioa, -baldintza, -nortasuna.
Mendeko literatura beste modu batean egiten asmatu duen Annie Ernauxek, jario narratibo arin eta aldi berean kontakizunen eduki astunen batuketa lortzen du
Euskarara Joseba Urteagak jatorrizko argitalpenetik hogei urtera ekarri zuen eta 78 orrialde besterik ez dituen narrazioa da. Gure mendeko literatura beste modu batean egiten asmatu duen Ernauxek, jario narratibo arin eta aldi berean kontakizunen eduki astunen batuketa lortzen du.
Egileak kontatu nahi duenak hura idazteko moduan aurkitzen du izateko (eta irakurria izateko) arrazoi. Neurtu ezin daitekeen eta fisikaren kontraesan gordinetako batekin topatzera eramaten gaitu: arintasunaren eta zamaren arteko harremana. Zeina kanpo indar batek neurtzen ari garen objektua mugiarazteko duen gaitasunaren araberakoa baita. Irakurriz gero, beraz, etengabean ariko gara bi elementu banaezin eta aldi berean bateraezin horien arteko tentsioan, bizitza istorio bat inguratzen duen errealitate gordinena kanpotik higiarazten (gozatzeraino).
Literatura
Annie Ernaux: la literatura como herramienta de lucha
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!