Literatura
Durangoko Azokan jendarteaz, politikaz eta beste

Ekologia krisia, osasun mentala, klase zapalkuntza eta bestelako kezka dituzte hizpide, besteak beste, Durangoko Azokaren 58. edizioan aurkeztuko diren nobedadeek.
Durangoko Azoka 1
Landako gunea iazko Durangoko Azokaren lehen egunean

Nobedadez eta ekitaldiz goraino, Durangoko Azokak beste urte batez ateak irekiko ditu hurrengo abenduaren 6tik 10era bitarte. Liburu, diska eta ekitaldi kulturalek tokia hartuko dute herriko txoko askotan, eta askotariko hausnarketei tartea zabaltzea asmoa duten parentesiak irekiko dituzte hainbat eragilek idatzi, espazio zein hitzaldiekin. Besteak beste, jendartea astintzen duten problematikak eta arazoak landu dituzten lanak topa ditzakegu, egoera soziopolitikoa aztertu eta konpartitutako kezkak mahaigaineratzeko asmoa duten lanak alegia. Hordago ere Landako Gunean dago, Goienkale kaleako 40. postuan, aldizkariak eta argitaratu berri dugun 'Adostasunik gabe. Burutazio deserosoak feminismo autonomotik' liburua saltzen. 

Azpimarratzekoak dira, beraz, azken hilabeteetan Euskal Herriko eztabaiden erdialdean kokatu izan diren gaiak: zaintza, hezkuntza, etxebizitza eta arrazismoa batik bat. Alde batetik, Miren Ibarguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamariak Ez dadin bizitza eten saiakera (Txalaparta) kaleratu dute, eta hain zuzen, azken egunotan pil-pilean dagoen zaintzaren auziaz mintzo dira. Egungo zaintza ereduak dituen mugak aztertu dituzte eta “bizitza erdigunean” kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean euren alea jartzea dute helburu. Bestetik, Amaia Apalauzak bell hooksen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa liburua (Katakrak) itzuli du euskarara. Gaur, “hezkuntzaren gaiarekin eztabaida ikaragarri hau dagoen honetan, eztabaida zentratu eta ildo garrantzitsu bilakatzeko balio izan dezake liburu horrek” Katakrakeko kide den Nerea Fillaten esanetan.

“'La Ertzaintza que viene' liburuan giza eskubide eta askatasunak zeharo bortxatzen dituen kontrolaren industriak seinalatzen ditu Ahoztar Zelaietak“

Katakraken eskutik, bestalde, Friedrich Engelsen Etxebizitzaren auzia testu klasiko marxista Euskaraz lehen aldiz argitaratu dute. 1872ko testu bat bada ere, Engelsen saiakera derrigorrezkoa dugu egungo gizarte kapitalistaren baitan etxebizitzaren problematika eta horren inguruko jarrera eta apustu politikoak aztertzeko. Etxe berdinaren izenpean, Andrea Garcia Gonzalezek euskal gatazkan isildutako bortizkerien inguruko testigantzak jaso ditu eta marko horretan aurrerapausoak emateko proposamen feministak batu ditu Calla y Olvida; violencias, conflicto vasco y escucha vulnerable como propuesta feminista liburuan (Katakrak).

Itzulpenen harira, eta mugimendu antiarrazista eta dekolonialaren baitan, Txalapartak Louisa Yousfiren Barbaro iraun liburua itzuli du. Frantziako banlieuetan kokatutako liburuxkak begirada gordin bat eskaintzen du integrazio-politiken ondorio bortitzen inguruan. Antirrazismo biktimista baten anbiguotasun arriskutsuei buruz dihardu Yousfik, arrazaren glamourizazioaren arriskuak modu argian plazaratzen dituela. Askok esan lezake begirada antirrazista dekolonial hori guztiz beharrezkoa dugula gaurko Europan arrazaren auzia kokatzeko, arraza-hierarkiaren aurkako zeharkako “aliantza” baten posibilitatea mahaigaineratzeko, baina baita aliantza horren zailtasunak eta anbiguotasunak irudikatzeko.

”Nerea Fillat zutabegilearen idatzien sailkapen liburua aurkezten du Hordagok aurtengo azokan 'Adostasunik gabe. Burutazio deserosoak feminismo autonomotik' izenburupean"

Bestalde, gizartearen baitan aztarna uzten ari diren bestelako krisiek ere badute tokia orrialde eta tinta artean. Jokin Bergarak, adibidez, krisi ekologikoaren analisi sakon bat egin du Adaxka Lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak liburuan (Txalaparta) eta lur kolektiboetan loratzen den itxaropena islatu nahi izan du. Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal autoreek, berriz, egunerokotasuna astintzen duen osasun mentala dute aztergai Nerabeen Garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian (Alberdania) saiakeran. Telefono mugikorrek eta sare sozialek gazteengan duten eragina aztertzen dute hor.

Ahots probokatiboagoak nahiago dituenarentzat, badaude ere orokortutako miseriaz probesten direnak seinalatzen dituzten argitalpenak. Horren adibide da Ahoztar Zelaietaren lana; Diagnóstico Tolosaldea. La Privatización de la Sanidad en el Oasis Vasco (Txalaparta) batetik, osasungintza negozio bilakatu eta poltsikoak betetzen dituztenak irudikatzen dituena, eta La Ertzaintza que viene. Tecnología de hipervigilancia y capitalismo de consultoría (Txalaparta) bestetik, Zelaietak giza eskubide eta askatasunak zeharo bortxatzen dituen kontrolaren industriak seinalatzen dituena. Gainera, ildo probokatzaileari segika, Nerea Fillaten galdera eta hausnarketa deserosoak bildu ditu Hordagok eta zutabegilearen idatzien sailkapena aurkeztuko du aurtengo azokan Adostasunik gabe. Burutazio deserosoak feminismo autonomotik izenburupean.

“Katakrak bere 10. urteurrenaren ospakizunarekin helduko da Durangoko Azokara, besteak beste, 'Hau Dena' izeneko LP bikoitzarekin“

Azkenik, ohi bezala, euskal kulturan, nortasunean zein hizkuntzan espreski sakontzen duten liburuak topa ditzakegu azokan. Irulegiko Eskuak ere bere tokia izango du, noski, liburu, portada, zein solasaldietan. Baina, Euskal Herriko panorama soziopolitikoari erreparatuz gero, bada nabarmentzekoa den eragile aktibo bat eta 10. urteurrena ospatzear dagoen argitaletxea. Izan ere, nobedadeen artean, Katakrak bere ospakizunarekin helduko da Durangoko Azokara, momentuz, Hau Dena izeneko LP bikoitzarekin. Ibilbidea omentzeko hainbat lagun eta musikarirekin batera osatu dute biniloa, etxearen inguruan sortu diren harreman bertutetsu eta indarren erakusle izanik.

Durangoko Azoka Autogestionatua

Bada, bestalde, nobedadeak topatzeko beste espaziorik abenduko egun horietan zehar, Durangon bere txokoa ere baduena. Durangoko Azoka Autogestionatuan sare komertzialetan topatzen ez diren materialak daude salgai, musikaren munduko materiala, liburu edota fanzineak besteak beste. Bereziki jendearen topagune izatea dauka helburu eta Nerea Fillaten hitzetan “nolabait, osasuna ematen dio sare bati”.

Durangoko Azoka Autogestionatua Zeharkaleko 11. zenbakian dago, DDT Banaketak kolektiboak beste eragile batzuekin batera antolatuta

Hasiera batean Sapuetxe Gaztetxean, orain Zeharkaleko 11. zenbakian, DDT Banaketak kolektiboak beste eragile batzuekin batera, Sare Antifaxista eta Katakrak tarteko, esparrua ireki nahi die “azoka ofizialean sartzen ez diren kolektibo zein materialei”, DDTko kide baten esanetan. Kide honek adierazten duenez, badago “kultura egiteko beste modu bat sare komertzialetik kanpo” eta hori islatzea da euren asmoa: “Badago zirkuito komertzialera heltzen ez den materiala eta badaude azoka ofizialean postua jarri ezin duten kolektiboak –izan dirurik ez dutelako postu bat ordaintzeko, izan euren ildoa antolakuntzatik urrun kokatzen delako”. Hala, “material ez komertziala mugitzen duten kolektiboei espazioa ematearekin batera, salmenta logiketatik kanpo jendearenera heltzea” dute jomuga antolatzaileek Durangoko Azoka Autogestionatuan.

Aurtengo nobedadeen artean, Fito Rodriguezen Polloekoak. Laster esango da zuengatik esaten oi dana orain gugatik eleberria eta Maria Francisca eta Mas Rieraren Ingravidas narratiba zein esperientziak biltzen dituen liburua egongo dira besteak beste. Musikari dagokionez, Ezta Ilen taldearen biniloa eramango dute eta baita 1991 Bilboko talde antiespezistaren hirugarren LPa. Asteazkenetik ostiralera egongo da Azoka Autogestionatua zabalik 11 Zeharkalean, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Igandean berriz, 11:00etatik 15:00tara.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Euskera
Aresti 50 urte Mailukadaren oihartzuna Arestiren ahotsan
Ekidak bederatzi artisten abestiak bildu ditu disko batean, 'Bigarrenez Aresti' egitasmoaren baitan. Ez da omenaldi soila, ezta bilduma hutsa ere: Gabriel Arestiren berrirakurketa eta berreskuratze saiakera da. Poetaren heriotzaren urteurrenean aurkeztu zuten lana Bilboko Bira espazioan.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
50 urte Arestiren Bilbao
Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.