“Kultur-industria berez ez da prekarioa, ez gara utopia batez ari”

“Ura jaten”, Maddi Goikoetxearen lehen lanak, antzerki eta kultur arloko egoeraren inguruko datu kezkagarriak azaleratu ditu. Ostegun honetan, azaroak 7, Durangoko Azokan aurkeztuko da.
Maddi Goikoetxea
Maddi Goikoetxea Donostian 'Ura jaten' liburua sinatzen. Itzel Yessenia Castro
7 dic 2023 06:00

Maddi Goikoetxea Juanenak beti egin du antzerkiaren inguruan lan, eta ondo baino hobeto ezagutzen du ogibidearen errealitatea. Aktore, irakasle, ateterapeuta eta bitartekaritza lanetan ibili da luzez, bokazioa beti argi duenaren erakusle, eta sektorearen arlo ezberdinetan han-hemenka jakin minez. Azken urteetan burutu duen kazetaritza lana medio, antzerki-kritika egiten du Ehaze eta Berrian. Lanbidea errotik aztertzeko, EHAZE elkartearekin egindako eskolen eta formakuntza guneen direktorioa hartu du abiapuntutzat, bertatik eratorri ziren datuen parekotasun eta susmagarritasunak kezkatuta. Barneko lana hurbiletik ezagututa, eta gehiago arakatu nahian, iritzia baino ikerketa baliatu du elkarrizketaz osatutako lan dokumental honetan. Ostegun honetan, azaroak 7, arratsaldeko 16.00etan, Durangoko Azokako Ahotsenea topalekuan bere liburu berria aurkeztuko du.

Susak argitaratua, Ura jaten titulu poetiko eta iradokigarriarekin, euskaraz egindako hamahiru  elkarrizketa biltzen ditu liburuak. Askotarikoak dira bertan agertzen direnak: aktoreak, irakasleak, mediazio edo kultura kudeaketako langileak eta abar, Euskal Herri osokoak. Hala, errealitate ezberdinak zeharkatzen dira: landa eremu edo hirikoak, iparralde edo hegoaldekoak… Baina, beti ere, guztiak paradigma berdinak zeharkatuta: prekarizazioa, prestigio falta eta bertan bizirauteko komeriak. Azken kontzeptu hauek mugatu eta ezartzeko ere balio izan du lanak. Izan ere, duintasuna, prekarietatea edo prestigioa askotan nahasten diren kontzeptuak izan daitezke. Bestelako afera garrantzitsuek ere lekua dute, hala nola Euskarak eta nazio-identitateak, genero-arrakalak edota administrazioekiko urruntasunak.

Normala denez, horrelako ikerketa batek hasierako puntu beharrezkoa besterik ez du ezartzen, elkarrizketa honetan plazaratu diren galderen bitartez, adibidez. Haatik, Goikoetxearen lana arras interesgarria da joera kontzeptuala eta auziaren egoera zilegi eta zintzo bat ezartzeko. Liburuan biltzen diren aitorpenak eskarmentudun ahotsek ematen dituzte: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga, Koldo Zelestino edo Amaia Gabilondorenak bezalakoak. Eszenako partaide nagusiak ezagutzeko paradaz gain, ibilbide pertsonal eta esperientzien bitartez euskal antzerkiaren egoera ezin hobeko islatzen da, eta ikuspuntu kritikoarekin zenbait salaketa ere. Gainera, antzerkiaz ez ezik, kultura lanari buruz asko solasten da, beraz dokumentu oso gomendagarria da kultur errealitatea era zintzoan ezagutzeko eta bertan bizi diren zailtasunak aintzat hartzeko. Lehen harri honi esker, ezjakintasuna borrokatuz, antzerki, eta kultura langileok, orokorrean, ura jateari utz diezaiogun.

Batzuetan horrelako lan bat burutzerako orduan tesia frogatzeko obsesioa hartzen dugu elkarrizketetan eraginez... Zelakoa izan da liburuaren abiapuntua edo intentzioa?
Liburuak beste ikerketa batean du oinarria. EHAZE elkartearen bitartez euskal antzerki eskolen edo formakuntza-guneen direktorio bat osatu nuen, halako mapa bat. Euskal Herri osoa hartu nuen aintzat horretarako, Nafarroa eta Iparraldea barne. Jaso nituen datuen arabera oso nabarmena egin zitzaidan sektorean dugun prekarietatea, eta bereziki harritu ninduena zera izan zen: eragile eta egoera ezberdinak izanik ere, denek zailtasun eta oztopo berberak konpartitzen dituztela: ziurgabetasuna, soldata eta lan-baldintza kaskarrak, administrazioarekiko dependentzia… Honen inguruan sakonkiago ikertzeko bulkada izan genuen orduan, eta asmo horrekin ekin nion elkarrizketak egiteari. Azkenean, elkarrizketok liburu bihurtu dira.

“Ziurgabetasuna, soldata eta lan-baldintza kaskarrak eta administrazioarekiko dependentzia dira sektorean ditugun oztopo nagusiak”

Askotariko elkarrizketatuak daude liburuan, nola aukeratu zenituen? Hainbeste izanda, nola antolatu dituzu? Batzuetan ematen du batetik bestera salto egin daitekeela.
Antzerki arloan jarduten duten eragileen aniztasuna islatzea garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Aukeraketa egiteko orduan, aniztasun hori islatuko duen irudi bat osatu nahi izan dut: lurraldetasunari dagokionez, probintzia bakoitzetik gutxienez eragile bat aukeratu dut; eta lanari dagokionez, profil ezberdinak kontuan izan ditut: jende ezaguna eta anonimoa, hogei urteko ibilbidea duten antzerki konpainiak eta antzerki irakasle autonomoak, sorkuntza espazioak, eskola instituzional edo formalagoak, eta abar.

Norentzat idatzia da?
Gaiaren inguruan interesa duen edonork irakurri dezakeela uste dut, baina bereziki aproposa iruditzen zait arte eszenikoen baitan edo kultur arloan lan egiten dutenentzat. Kultur-kudeaketara zuzendutako administrazioarentzat ere oso baliagarria egiten zait, hura interpelatzen duen egoera batez ari baikara.

Prekarietatea edo prekarizazioa? Norbaitek prekarizatzen du industria edo berez horrelakoa da? Zentzu horretan diktadura gogora ekartzea ez da txantxa, izan ere, kultur politika garaikideen oinarria da. Bokazio edo pasioa guzti honetan dena justifikatzeko aitzakitzat hartzen da?
Dudarik gabe, prekarizazioa. Kultur-industria berez ez da prekarioa, eta hori dagoeneko hainbat herrialdek demostratu dute, ez gara utopia batez ari. Kontua da horretarako gizarte eredu baten oinarri izan behar dela kultura osasuntsu bat… Zer espero genezake orain dela hamarkada gutxi arte 40 urteko diktadura bat bizi duen gizarte batetik? Egoera politikoa zuzenki lotuta dago bizi dugun kultur egoerarekin.

Bokazioa eta pasioa izatea ez da nahikoa modu duin batean lan egin eta bizitzeko, baina badago hori elikatzen duen uste bat, kultur sortzaileei edo artistei ardura osoa aitortzen diena, zentzu indibidualean aitortu ere: kapitalismoaren “amets amerikarra”, alegia. Remedios Zafrak Fragiles liburuan ondo azaltzen duen moduan, horrek autoesplotazioa eragiten du.

Prekarietatearen alde ona ikustea ez al da beste aitzaki bat? Bizirauteko modu bat?
Bai, prekarietatea justifikatzeko baino, ahalik eta ondoen bizirauteko estrategia bat dela esango nuke. Zentzu horretan, badauka puntu erresilente bat. Garazi Lopez de Armentiarekin -Gasteizko Baratza Aretoaren bultzatzailea- luze aritu nintzen horren inguruan. Egoera prekarizatu batean lan egiteak dakarren deserosotasuna baliatu du, bere kasuan, tresna propioak garatzeko, euren autonomia indartzeko, alternatibak pentsatzeko… Eta hori miresgarria iruditzen zait.

Ikuspuntu soziala da guztiaren erroa? Zergatik justifikatu behar dira horrelako lanbideak?
Kultura pobretu batek gizarte pobretu bat eragiten du, elkar-eragina dute eta elkarren isla dira. Izan ere, kultura da gizarte baten identitatea: kultur arloan egiten den lanak gizarte baten egoeraren inguruan hausnartzen du, eta honen bilakaeran laguntzen.

Azkenaldian pandemiak erakutsi digu izpiritu erreflexibo hori beharrezko dugula, beharbada eseri egin behar garela noizbehinka nola bizi garen aztertzera, eta horrela jarraitu nahi ote dugun erabakitzera. Zoritxarrez, uste dut arinegi pasa zaigula pandemia-osteko kontzientzia hori.

“Kultura pobretu batek gizarte pobretu bat eragiten du, elkar-eragina dute eta elkarren isla dira”

Ez al gaude beti instituzio edo administrazioei justifikazio edo biziraute hori eskatzen? Ze paper bete beharko luke beti berandu edo atzetik doan estatu laguntza “paternalista” batek?
Estatuak ardura handia duela pentsatzen dudan arren, ez dut uste haren interbentzioa totala eta bakarra izan behar denik: hori oso arriskutsua litzateke, erabateko dependentzia eragingo lukeelako. Edonola ere, ez nuke kultura beste edozein “industria”-ren pare jarri nahi, merkatuaren legeei lotuta. Gai konplexua da. Uste dut kultur arloaren funtzionamendu sano eta aberats bat bultzatzeko kultur eragileak saretu eta elkarrekin lanean jartzen dituen zirkuitoak edo plataformak egon beharko litezkeela. Estatuak egitura horiek babestu eta bultzatu beharko lituzke, horien autonomia baldintzatu gabe.

Zergatik ez dago interesik administrazioetatik? Gizarte kritikoei beldurra zaiola aipatzen da liburuan. Baita ezjakintasunak bultzatzen dituela. Kulturaren hitz handi horrek mesede egiten dio sarbideari?
Administrazioek, oro har, ez dute kultur-arloan benetako interesik ez daudelako nahikoa sentsibilizatuta. Euren jarduteko logika oso bestelakoa da, eta hori gure gizarte-ereduaren isla besterik ez da: herritarron bizitza -bizitza duin eta zoriontsu bat- ez dago erdigunean.

Kultura hitz potolotzat hartzen da, hari lotutako zenbait jarreragatik: kultura ‘intelektualen’ kontua bakarrik denaren sinesmena darabilgu, eta horrek kutsu elitista bat eman dio. Egia da herritar guztiok ez ditugula eskubide eta aukera berberak, eta kulturarako sarbideak etxebizitza duinerako, hezkuntzarako edo osasunerako eskubidearen pare egon beharko lukeela uste dut. Kulturaz gose da jendea, eta sistema kapitalistari hala jarraitu dezan komeni zaio, ez duelako herritartasun kritiko bat bultzatu nahi.

“Euskal Herrian “probintzialismoa” da nagusi: herri txiki batean bizi garen arren, norbera bere txokoan dago”

Dikotomia asko ezartzen dira elkarrizketetan zehar: Ipar eta Hego Euskal Herria, hiri eta landa gunea... Errealitate hain polarizatu batean bizi gara? Elkar eragina suertatzen da? Grisak falta dira? Zelan eragiten dio horrek eszenari?
Ipar eta hegoaren artean bada zatiketa nabarmen bat, egoera instituzionalagatik. Hegoaldearekin alderatuta, Iparraldean zinez pribilegiatuak dira, intermitentzia sistemagatik. Dena dela, Garaion Sorgingunea-ko Gasteiz ondoko sorkuntza espazio bat Amaia Gabilondok aipatu zidan moduan, Euskal Herrian “probintzialismoa” da nagusi: herri txiki batean bizi garen arren, norbera bere txokoan dago, tokiko foru aldundiaren menpe. Administrazioen artean ez dago osotasun baten kontzientziarik, elkar-trukea eta saretzea falta da oro har: administrazioen aldetik ez ezik, elkarte eta eragileen artekoa. Horrek indarra eta aukerak kentzen dizkigu eta eszena pobretzen du.

Euskarak eta nazio identitateak ere tarte nabarmena dute. Esango zenuke eragina duela prekarietate eta prestigioan? Zein?
Euskal sorkuntzek, hizkuntza minorizatu batean aritzeagatik oztopo gehigarri bati aurre egin behar diote prestigio-lortzearen bidean, are prekariago egiten dituena. Ixabel Etxeberriak -Urruñako Antzerki Eskola- ondo azaltzen du Iparraldeko instituzioen aldetik duten babes-falta. Halere, Hegoaldeko egoera ez da hain ezberdina: Ander Lipusek -Artedrama antzerki konpainia- nabarmentzen duenez, ezin zaie tratu bera eman gazteleraz edo euskaraz ekoizten duten konpainiei. Izan ere, lehenengoek estatu osoan zehar egin dezakete bira, eta bigarrenek, aldiz, ez. Euskara ere Euskal Herritik kanpo eramateko aukera aldarrikatzen du, beste hizkuntza askorekin egiten den bezala azpi-tituluak erabiliz, adibidez.

“Kulturarako sarbideak etxebizitza duinerako, hezkuntzarako edo osasunerako eskubidearen pare egon beharko lukeela uste dut”

Emakume oso garrantzitsuak elkarrizketatu dituzu, Eneritz Artetxek bikainki definitzen duen “karanbola hirukoitza” zertan datza? Ze eragin du? 
Sortzaile, euskaldun eta emakume izateak dakarren baldintzapen hirukoitzaz aritzen da Artetxe. Dagoeneko hitz egin dugu lehenengo bi baldintzapenen inguruan, bada, horri generoa gaineratzen zaio “Karanbola hirukoitza” saiakeran.

Azkenean antzerkiari baino gehiago kulturari buruz hitz egin duzue elkarrizketetan, azkenengo atalean aitortzen duzun bezala. Badaude prestigio handiagoa duten lanpostuak, ikusgarritasunari lotuta dago?
Bai, noski, alde handia dago kultur arloko langileen artean, eta ni ez naiz aditua horiei guztiez hitz egiteko. Prestigioari dagokionez ere arrakala nabarmena da, eta adierazi duzun moduan, beharbada ikusgarrien direnak izan daitezke prestigiotsuenak: esaterako, telebistan lan egiten duten aktore edo kazetariak.

"Gizarte-mailan ere kontzientzia-hartze bat behar dugu: herritarrek kulturarekiko duten ikuspuntua aldatzea, haren balioaz jabetu eta kultura bizi eta gozatzeko eskubidea aldarrikatzea”

Zelakoa izan beharko litzateke etorkizuneko antzerki mundua hau eraldatzeko?
Etorkizuneko antzerki munduak administrazioaren aldetik kultur-kudeaketa ezberdin bat eskatzen du: kultur eragileei ardura eta erabakiak hartzeko boterea aitortu beharko liekete, horiek baitira bertan lanean ari direnak eta egoera hobeto ezagutzen dutenak. Bestalde, ezinbestekoa da kultur eragileen arteko saretze bat, indarrak batu eta elkar elikatu ahal izateko. Gizarte-mailan ere kontzientzia-hartze bat behar dugu: herritarrek kulturarekiko duten ikuspuntua aldatzea, haren balioaz jabetu eta kultura bizi eta gozatzeko eskubidea aldarrikatzea.

Culturas
“El sueño americano alimenta la responsabilidad individual del artista”
“Ura jaten”, la primera obra de Maddi Goikoetxea, saca a relucir datos preocupantes sobre la situación en el ámbito teatral y cultural.
Literatura
Escritoras vascas: revolverse en el margen (¿y salir de él?)
La hipótesis es ahora una pregunta: ¿están abandonando las escritoras vascas la periferia para tomar, poco a poco, el centro? Un monográfico a cargo del Grupo de Investigación LAIDA, especializado en literatura e identidad en el contexto de Euskal Herria, analiza esta posibilidad.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...

CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Conversamos coa investigadora América Navarro sobre o desprazamento forzoso en Chiapas.
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Salto medra contigo
O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
Crónica visual de como unha enorme multitude encheu de diversidade o centro da cidade de Vigo.
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Danny Boyle e Alex Garland volven ao mundo dos infectados que inspirou o renacemento dos 'zombis'.

Recomendadas

Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Tras o progresivo desmantelamento de varios dispositivos de acollida, moitos refuxiados foron trasladados a outros puntos do Estado sen aviso previo. Outros son simplemente desaloxados trala denegación da súa solicitude de asilo.
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...