Literatura
Zeren zain zaudete, irakurleok?

Urtero bezala, abenduko zubian, Durangoko Azoka. Nobedadez, eragilez zein komertzialez josita. Badira Euskal Herritik pentsatu beharreko hainbat auzi. Jar ditzagun, bada, buruak martxan.
Durangoko Azoka panorámica
Durangoko Azoka se celebra siempre en el puente de diciembre, en Durango (Bizkaia). Argazkia: Durangoko Azoka

Topaketa bat da Durango abendu hasieran. Izan daiteke euskara sustatzeko ekimena, kultura indartzeko mugarri, klase ertaineko euskaldunen arteko harremanak trinkotzeko parada, edo ildo komertzialera makurtu den okasio, betiere, segun eta zeinen hitzak hartzen diren kontuan. Definizioak definizio, badira bi kontu ukaezinak direnak: bata, urtean zehar egiten den euskarazko liburu azoka handiena dela, eta bi, euskal kultura aspaldi murgildu zela logika kapitalistaren agendan.

Batak zein besteak badu ondorio azokan aurkitzen diren titulu, eduki eta formatuetan. Nobedadeak ugariagoak dira urtetik urtera, eta horien artean badaude egungo koiunturari erantzunak ematera ausartzen direnak. Azoka antolatuko den testuinguruan ezin da ukatu gerra, sistema kapitalistaren elikagai gustokoenetarikoa dena, mendebaldeko Estatuek hartu duten norabide autoritarioa, kultura punitibista eta zelataria, eta faxismoarenganako masa zabalen liluratzea, besteak beste. 

Azoka euskara sustatzeko ekimena izan daiteke, kultura indartzeko mugarri, klase ertaineko euskaldunen arteko harremanak trinkotzeko parada, edo ildo komertzialera makurtu den okasio.

Aldaketa bat sustatzea premiazkoa dela badakigu. Liburuak aldaketaren erregai izan behar direla ere bai. Annie Ernauxek dio idazketa arma politiko bat dela, labana bat: “Idaztea, nire ustez, ekintza politikoa da; hau da, mundua salatzeko edo eraldatzeko balia daiteke, edo kontrara, ordena soziala eta morala indartzeko”. Aurreneko lana: Idazketa labana bat da (Katakrak). Argi dago, idazketa eta irakurketa izan daitezke aldaketaren motorra; “testuak gertu izanda gauza gehiago gertatzeko aukera dago” azaldu zuen Nerea Fillatek Adostasunik gabe (Hordago) aurkeztu zenean. Ondoren, beraz, gaika sailkatuta, ekarpen politikoa egiten duten beste hainbat testu.

Euskal Herri punitibista

Zigorraren industria geroz eta sofistikatuagoa da eta herritar gehienen bizi baldintzak larriagotu dira urtez urte. Poliziak lasai asko patruilatzen ditu kaleak, udalek gero eta “segurtasun kamera” gehiago instalatzen dituzte eta espetxeak beteta edo betetzeko esperoan daude. Iruñeko espetxe berrian, adibidez, 425 preso daude, tokia, 1000 presorentzako. Pentsaezina da datu hauek herritarron kezka iturri ez izatea.

Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak (Katakrak) liburuak askapen kolektiborako konpromisoa erakusten du. Estatu Batuetako kartzelen aurkako mugimenduaren testu militante bat da, Euskal Herrian kartzelen aurkako borrokan ipar izan daitekeena. Abolizioa, beraz, Davisen zaleetzako testu bat da, feminstetzat, kartzelen zapalkuntza pairatzen dutenentzat eta askapen kolektiboa helburu duen ororentzat. Liburuaren aurreneko itzulpena egin du Amaia Apalauzak.

Palestinaren suntsiketaren bibliografia

2023ko azaroaz geroztik, Palestinaren suntsiketari buruzko testu bilduma txiki bat ekarri da euskarara. Adania Shibli idazle palestinarrak sorterriko egoerari buruzko eleberria argitaratu zuen 2017an eta aurten itzuli du euskarara Aitor Blankok Detaile xume bat (Igela) izenburupean. Shiblirekin batera, eguneroko erresistentziatik abiatzen da Palestinan jaioa den idazle askoren lana, eta hor badu tokia poesiak ere bai. Gerra norberaren azaletik bizi duen jendearen ahotsa da hau, finean: “Hilketa berdina da/ leku guztietan/ Hirurogeita hamapiko urte beranduago/ ez gara egun bat ere bizi izan”, adierazten du Mohammed el-Kurd idazle eta poetak Rifqa (Katarkak) poema liburuan.

"Hirurogeita hamapiko urte beranduago ez gara egun bat ere bizi izan”, adierazten du Mohammed el-Kurd idazle eta poeta palestinarrak Rifqa poema liburuan.

Palestinako genozidioari lotutako beste hainbat lan argitaratu dira azken urtean, nabarmentzeko modukoak dira Rashid Khalidiren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka (UEU) Iñaki Alegriak ekarria eta Atef Abu Saifen Gazako egunerokoa (Elkar) Irene Arrarats eta Maialen Berasategik itzulia. Okupazioaren aurkako erresistentzia literatura aberasten du Joe Saccoren Palestina  eta Gerra Gazan (Astiberri) komikiak, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizipenetan murgiltzen dena. Narratiba, poesia eta orain irudiak; bada, azkenik, saiakera, ekarpena teoria politikotik ere ekarri izan delako. Horren adibide: Perry Andersonen Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz New Left Review aldizkarirako idatzi zituen bi testuekin osatuta, eta Eyal Weizman arkitektoaren Hiri-gerra Palestinan liburuxka. Biak Katakrak argitaletxearen eskutik. 

McKenzie Wark Durangon

Azokak jasoko duen izen handietako bat zera da: McKenzie Wark. Abenduaren 5ean dauka hitzordua teorilari kritikoak Durangon, Talaia-Durangoko Museoan Danele Sarriugarte eta Jokin Azpiazurekin batera “Herrigintza, militantzia, aktibismoa” hizpide. Oro har, maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz egin dituen gogoetak konpartitzeko bisitatuko du Euskal Herria. 5ean bertan, Katakraken postuan egongo da Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren irakurleekin solasteko. Baina bada idazlearekin egoteko azken aukera bat, abenduaren 9an, Iruñean, solasaldi-errezitaldi-pintxada formatuan.

Poesia, erradiografiak iristen ez diren tokian

“Altxatzeko indar bihurtzea da zoriona esklaboen artaldean/ Erantzun baten mendura gizaldiaren galdean/ Zoriontsu izatea da ura bor-bor sukaldean eta guda gogor kalean/ aztalak erretzen diren kresal aurreko salbean/ Zer da erosotasuna, zorionaren aurrean?”. Galdegiten du Maddi Sarasuak Biharraren hegietan (Maiatz) poema liburuan. Kontzientziarako deia egiten du olerkiotan, borroka sozial eta politikoak abiapuntu dituela. Hipotesi berdinetik abiatzen da, duela gutxi bisitatu gintuen Juana Dolores antzezle eta idazlea Girgileria (Katakrak) liburuxkan. Aurtengo nobedadeen artean, Iruñerriko poeta gazte baten laugarren lanak ere tokia du: Iosune Goñiren Ahizpa beltza (Balea Zuria).

Dena dela, akaso, nabarmentzekoena Homeroren Odisea (Balea Zuria) argitaratu izana da. Eta ezin aipa gabe utzi Munduko poesia kaieren ale berezia ekartzearekin batera Jacques Prevert ekarri duela Koldo Izagirrek.

McKenzie Warkek maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz egin dituen gogoetak konpartitzeko bisitatuko du Euskal Herria.

Poesia eta idazketa erreminta gisa erabiltzen dituen beste autore bat da Itxaro Borda. Itzalen tektonika (Susa) poema bilduman idaztearen jarduna erdigunean jartzen du hasiera batean eta, hala, bidaia geografiko eta barne bidaia bat egitera gonbidatzen du irakurlea. Bada, baita, berriro aurkeztu duten liburua. Bernardo Atxagaren Etiopia (Erein) aurten ere baita nobedade, ia mende erdi baten ostean, 2024ko Durangoko azokan.

Izen handiko narratzaileen itzulera

Bereziki nabarmena da aurten noa itzuli diren proiekzio handiko egileen zenbait liburu: Uxue Alberdiren Hetero (Susa) ipuin bildumarekin hasi zen udazkena, Jule Goikoetxearen Politeismo bastarta (Susa) izan da literatur generoa mugara eramateko proposamen apurtzaileetako bat eta, in extremis iritsi da azokara Miren Amurizaren (Susa) Pleibak ere.

Txarraskak 25 urte

Salaketa eta eraldaketa grin artean, badira langile klaseak ospatzeko dituen hainbat lorpen. Aurten 25 urte bete ditu Basauriko Txarraska gaztetxeak, eta haren ibilbidearen liburua argitaratu du okupazioaren eta herriaren esku dagoen espazioa mintzagai duela: Txarraska gaztetxea. 25 urteko historia bizia (DDT Liburuak eta Txarraska). Txarraskako kideek azoka alternatiboan edukiko dute euren postua. Ildo komertzial bakarrera makurtzen ez den azokak, urtero bezala, toki bat baitauka Durangon. 

Badira Euskal Herritik pentsatu beharreko hainbat auzi. Jar ditzagun, bada, buruak martxan. Zeren zain zaudete, irakurleok?

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Euskera
Aresti 50 urte Mailukadaren oihartzuna Arestiren ahotsan
Ekidak bederatzi artisten abestiak bildu ditu disko batean, 'Bigarrenez Aresti' egitasmoaren baitan. Ez da omenaldi soila, ezta bilduma hutsa ere: Gabriel Arestiren berrirakurketa eta berreskuratze saiakera da. Poetaren heriotzaren urteurrenean aurkeztu zuten lana Bilboko Bira espazioan.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
50 urte Arestiren Bilbao
Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.