Opinión
Ekonomia kritikoa mundua hezkuntzatik eraldatzeko

Ezinbestekoa da hainbat alderditatik lan egitea ekonomiaren irakaskuntza kritikoa bultzatzeko, egungo errealitate sozioekonomikoaren funtzionamendua ulertzea ahalbidetuko baitu, hura eraldatzeko helburuarekin.
Aula de colegio

 2009an, zientzialari talde handi batek txosten bat argitaratu zuen, Lurrak planeta bizigarria izaten jarrai dezan gainditu behar ez diren bederatzi mugak laburbilduta. Gaur egun Nature aldizkariak argitaratutako ikerketa batean, bederatzi muga horietatik zazpi gainditu direla salatzen da. FAOren datuen arabera, 800 milioi pertsona inguruk gosea pairatzen jarraitzen dute planetan, elikagaien egungo ekoizpen-mailek 12.000 milioi pertsona baino gehiago elikatzeko aukera emango luketen arren; hau da, gaur egun planetak duen biztanle-kopurua baino askoz ere kopuru handiagoa elikatu ahal izango litzateke. Hala ere, bost segundotik behin, pertsona batek bizia galtzen du elikagai faltaren ondorioz.

Datu horiek munduko ekonomiak aurre egin beharreko arazo nagusietako bi baino ez dituzte erakusten: ingurumenaren narriadura eta desberdintasuna. Baina zerrenda ez da hor amaitzen: soldaten degradazioa, lan-baldintzak okertzea, zainketen krisia, gerren gorakada eta abar dira gaur egun sistema kapitalista astintzen duten beste tentsio batzuk. Arazo ugarik jartzen dute arriskuan biziaren iraunkortasuna eta horretaz arduratu behar duen ekonomiaren jasangarritasuna, eta premiazkoa da arazo ugari horiei konponbide bat ematea.

“Ekonomia irakasteko nagusiki baliatzen den ikuspegiak, sintesi neoklasikotik eratorritakoak, jarduera ekonomikoaren ikuspegi ahistorikoa eta asoziala ditu ezaugarritzat”

Egoera hori ikusirik, espero beharko litzateke hezkuntza-sistemak beharrezko tresnak eskaintzea ikasleei, arazo horiek zerk eragiten dituzten ulertzeko; izan ere, hori da lehen urratsa, arazo horiek konpontzeko estrategien diseinua planteatzeko. Fenomeno horiek ekonomiarekin lotuta daudenez, Ekonomia arloari dagokio arazo hori aztertzea. Hala ere, ikasgeletan irakasten den Ekonomiak jarduera ekonomikoaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi harmonikoa du oraindik ere, eta hori, itxura batean, ulertezina da. Egoera hori bereziki kezkagarria da Bigarren Hezkuntzako etapan; izan ere, ikasle gehienentzat, hori izango da beren ibilbide akademiko guztian Ekonomiarekin izango duten harreman bakarra.

Irakasgai hori irakasteko nagusiki baliatzen den ikuspegiak, sintesi neoklasikotik eratorritakoak, jarduera ekonomikoaren ikuspegi ahistorikoa eta asoziala ditu ezaugarritzat. Gainera, fenomeno sozialen konplexutasuna ulertzeko aukera oro baztertzen duen ikuspegi murriztaile soiletik ulertzen du giza portaera. Gure iritziz, hauxe da arazo larrienetako bat: ikuspegi hori alternatibarik ez balego bezala aurkezten dela, jarduera ekonomikoaren funtzionamendua ulertzeko ikuspegi posible bakarrari erantzungo balio bezala.

Economía
Necesitamos nuevos manuales de economía en Educación Secundaria
VV.AA.
Hay que reformar los materiales para el estudio de educación financiera, economía y empresa, ya que adolecen de una visión reduccionista y amoral.

Hori guztia islatzen da Bigarren Hezkuntzan erabili ohi diren testuliburuetan. Txosten honetan, Mc Graw Hill argitaletxearen Ekonomiako ikasliburuaren (Batxilergoko 1. maila) berrikuspen kritikoa egin dugu. Identifikatutako joerak beste gai batzuetan aurkitutakoen berdinak dira; eta ez hori bakarrik, joera horiek Hezkuntza Baliabide Irekietan ere errepikatzen direla ikusi dugu (sarbidea online eta doakoa duten material didaktikoetan). Baliabide independente eta eskuraerraz horiek alternatiba didaktikoen iturri izan daitezke, baina, era berean, ikasliburu askotan nagusi den ideologia erreproduzitzen ere lagundu dezakete.

Adibide bat, esparru horretako baliabide berri horietako ezagunenaren kasua da, Econosublimeren kasua. Edozein bilatzailetan “batxilergoko ekonomia-liburua” idazten baduzu, batxilergoko 1. mailako Econosublime liburua izango da lehen emaitza. Web-proiektu horrek sarbide libreko hainbat eskuliburu eta jarduera biltzen ditu, ikasle zein irakasleentzat oso erabilgarriak izan daitezkeenak. Baina horien erabilera akritikoak ekonomiaren irudi irreala eraiki dezake, “neoliberal” esan ohi zaien jarrera politikoetaranzko joera duena.

Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako unitate didaktikoak berrikusten baditugu, ikusiko dugu munduaren ikuspegia behin eta berriz murrizten dela gaur egun nagusi den ikuspegira. Hasierako gaietan Ekonomia natura-zientzia gisa aurkezten den arren eta haren ondorioak inongo ideologiaren eraginpean ez daudela adierazten den arren, ideologia presente dago, liburuaren egileak hori aitortzen ez duela dirudien arren. Gizakiak erabaki ekonomikoak nola hartzen dituen aipatzen denean, une oro bere onura maximizatu nahi duen izaki indibidualista eta egoistatzat hartzen da; Enpresaren Ekonomiaz ari denean, langileek eta enpresak interesak partekatzen dituztela defendatzen da; Lan Ekonomiaz ari denean, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata handitzeak beti enplegua suntsituko duela baieztatzen da, Estatuak merkatuetan edozein esku-hartze egitea kaltegarria izango delakoan. Ikuspegi ahistoriko eta asoziala deigarria da Nazioarteko Ekonomia eta Garapena jorratzean, alde batera utzi baitira merkataritza asketik sortutako problematika guztiak eta historian zehar harreman politiko eta ekonomikoetan izandako desberdintasunak; izan ere, “kolonial” eta “kolonialismo” terminoak ez dira testuan ageri. Egia esan, “kapitalismo” terminoa –irakasgaian lantzen den gai nagusia– behin bakarrik agertzen da testuan, eta Marxen pentsamenduarekin lotuta, ez arloak aztertzen duen zerbait balitz bezala.

“Azaroaren 10ean eta 11n Bilbon egingo den Ekonomia eta Finantza Hezkuntza Kritikoari buruzko topaketan parte hartzera gonbidatzeaz gain, oso beharrezkotzat jotzen dugu Finantzaz Haratago sarearen ekimena babestea ere”

Era berean, ekonomiaren azterketa konbentzionalak ez du aipatzen funtsezko ugalketa-sistema oso bat dagoela bizitza ekonomiko eta sozialari eusteko, eta hori elikatzeko zaintza-lanaren banaketa sexista bat dagoela, emakumeei esleitzen diena ohiko analisi ekonomikoetan ikusezinak diren hainbat zeregin. Arazo horiek ez dira ikasliburu horretan bakarrik ageri, aztertzen ari garen hainbat materialetan aurkitu baititugu, dela arloko argitaletxe garrantzitsuenetako batek egina izan, dela independenteak izan: kasu guztietan, enpresen onura maximizatu nahi duten politikak defendatzera bideratutako ikuspegia aukeratzen da, alde batera utzita historian zehar izan dituzten eta gaur egun ere gizartean nahiz ingurumenean oraindik badituzten ondorio negatiboak.

Lehen adierazi dugunez, zaila da ulertzea nolatan erabiltzen den ikasgeletan ikuspegi hori, jarduera ekonomikoaren funtzionamendua azaltzeko hainbeste gabezia izanik.
Baina kontraesan hori itxurazkoa baino ez da: ikuspegi hori nagusitzen da, sistema ekonomikoarentzat funtzio bat betetzen duelako. Helburua ez da arazoen benetako sustraia argitzea, ezta gutxiagorik ere. Kapitalismoaren funtzionamendua legitimatzea da helburua, horren funtzionamenduari buruzko ikuspegi desitxuratua eskainiz eta errealitate katramilatua aurkeztuz.

Ekonomia kritikoa irakasteak agerian utziko luke nondik datozen arazo horiek guztiak: alegia, errentagarritasunaren tirania ezartzen duen sistema baten ondorio direla, bizitzaren beraren eta gizarte-premia ugarien gainetik ezartzen baitu errentagarritasuna, baita premia oinarrizkoenen gainetik ere, hala nola gizakion eguneroko elikaduraren eta ugalketaren gainetik. Horregatik, Ekonomia kritikoaren inplementazioak hainbat motatako oztopoak aurkitzen ditu.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da hainbat alderditatik lan egitea Ekonomiaren irakaskuntza kritikoa bultzatzeko, egungo errealitate sozioekonomikoaren funtzionamendua ulertzea ahalbidetuko baitu, hura eraldatzeko helburuarekin. Horregatik, positibotzat baloratzen dugu Ekonomia eta Finantza Hezkuntza Kritikoari buruzko EFES Sarearen IV. Jardunaldiak egitea; izan ere, Ekonomia irakasteko erabiltzen den ikuspegi konbentzionalari buruzko azterketa kritikoa partekatzeaz gain, hezkuntza-esperientziak partekatzeko eta material kritikoak lantzeko aukera ere ematen du. Azaroaren 10ean eta 11n Bilbon egingo den topaketa horretan parte hartzera gonbidatzeaz gain, oso beharrezkotzat jotzen dugu Finantzaz Haratago sarearen ekimena babestea ere. Hori dela eta, ekimenean sinadurak bilduko dira, gero Eusko Legebiltzarrean aurkezteko; izenburu hau izango du: “Noizko hezkuntza ekonomiko bat, finantza-sistemak gizartean eta planetan dituen inpaktuak ulertzeko tresnak eta gaitasunak emango dizkiena ikasleei?”.

Valor Social
Una versión en castellano de este artículo puede leerse en Valor Social.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Estados Unidos
Unión Europea Donald Trump amenaza a la Unión Europea con aranceles del 30% a sus productos a partir de agosto
Ursula von der Leyen ha respondido al anuncio de Trump insistiendo en la vía del diálogo pero anunciando que “tomarán todas las medidas necesarias para salvaguardar" sus intereses
Pesca
Pesca ¿Sostenible para quién? Detrás de las bambalinas del acuerdo de pesca sostenible entre la UE y Madagascar
Gracias a un acuerdo pesquero con la Unión Europea, en 2023 Madagascar autorizó el acceso a sus aguas territoriales a 65 barcos europeos. Aunque el acuerdo promueve una pesca “sostenible”, las técnicas empleadas agravan la crisis ecológica.
Kenia
Kenia 31 muertos por violencia policial en Kenia en las últimas manifestaciones contra la nueva Ley de Finanzas
La sociedad civil keniana retoma las protestas tras tumbar un proyecto similar hace un año. El país se enfrenta a una crisis fiscal causada por el aumento de pagos de la deuda externa.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.