Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Foto Arun Kundnani
Katakrak Arun Kundnani

Idazlea eta aktibista da. Arun Kundnani (Londres, 1971) gaztetatik dago arrazakeriaren kontrako mugimenduetan inplikatuta. Ama Herbeeretakoa da eta aita Britainiar kolonialismoaren garaiko Indiakoa. Mugimendu antikolonialen inguruko solasaldiak entzuten hezi zen. Ibilbide akademikoa ere horren arabera bideratu du eta Londresen doktore izan da. Race & Class aldizkarian edizio lanak egin ditu eta 2024ko udan Katakrakek bere Qué es el antirracismo y por qué significa anticapitalismo liburua ekarri zuen gaztelerara.

Zer da antiarrazakeria gaur egun eta zergatik da antikapitalista?
Bereizketa argi bat dago bi antiarrazakeria motaren artean: liberala eta erradikala. Antiarrazakeria liberalean, funtsean, arazoa jarrera irrazionalen kontu gisa azaltzen da. Beraz, jarrera irrazional eta aurreiritzi horiei aurre egiteko “hezkuntza-kanpaina” bat behar dela iradokitzen dute. Pertsona zuriek euren inkonszientea aztertu behar dute, aurreiritziak birpentsatu eta zalantzan jarri. Ideia honakoa da: buruan ditugun banakako joera hauek agerian jarriz gero, zuriek jarrera horiek alde batera utziko lituzkete eta, ondorioz, nolabait arrazakeria desagertuko litzateke.

Arrazakeriaren indarra ez dago sinismen-sistemetan, baliabideak modu jakin batzuetan banatzen dituzten merkatu- eta indarkeria-sistemetan baizik

Hori 1960ko hamarkadara arte baliagarria izan zitekeen arrazakeriari aurre egiteko metodo gisa. Geroztik, gurean ditugun arrazakeria-sistema batzuek ez dute behar pertsona zuri askok jarrera arrazistak izatea, kontzienteki ala inkontzienteki. Arrazakeriaren indarra ez dago sinismen-sistemetan, baliabideak modu jakin batzuetan banatzen dituzten merkatu- eta indarkeria-sistemetan baizik; azken horri dagokionez, itxuraz, arrazaren ikuspegitik neutralak diren arazoen izenean justifikatzen da: delitua, migrazioa, terrorismoa eta drogak besteak beste. Gaur, sistema osoak pertsona indibidualen jarrera arrazistarik edo sinismenik gabe funtziona dezake. Horregatik pentsatu behar dugu egiturazko maila batean.

Hori da, beraz, arrazakeriaren aurkako ikuspegi erradikalak planteatzen duena.
Bereziki XX. mendeko kolonialismoaren aurkako borroketatik dator eta tradizio horren ideia nagusia da ezin duzula arrazakeriaren arazoa konpondu jarrera indibidualetan oinarrituta. Egiturak aztertu behar dituzu botere-sistemak aldatu ahal izateko. Ekintza kolektiboa behar da, botere kolektiboa eraiki eta antolatu. Aldi berean, gaurko arrazakeriaren forma ez da duela ehun urte zena. Ezin dugu duela ehun urte erabiliko genituzkeen tresnekin borrokatu, ez genuke arrakastarik izango. Azken 50 urteotan errotu diren estrukturei egin behar diegu aurre. Jakina, esklabotzaren historian zehar elementu batzuk egokitu dira egungo testuingurura, baina gaurko forma berezian jarri behar dugu arreta. Horrek eskatzen du gaur egun dugun kapitalismo mota, neoliberalismo mota eta abar pentsatu eta ulertzea.

Nola azaltzen da arrazakeriaren izaera sistemikoa XXI. mendean?
Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia. Gizarte kapitalistan, bereziki baliabideen banaketa askea oinarri duen ordena neoliberalean, hori bera bihurtzen da arrazakeria garatzeko modu nagusia. Baliabideen banaketa ezberdinaren bidez funtzionatzen du eta horrek arrazismoaren desparekotasunak sakonki txertatzen ditu gizartearen egituran. Gainera, neoliberalismoaren ordena horrek ez du mundu osoko jendearen babesa lortzen, eta indarrez inposatu behar izaten da.

Mugen helburua bestaldean dauden langileen esplotazio inperialista ahalbidetzea da

Sistema honek pertsona asko “soberakin” bezala sailkatzen ditu, eta ondorioz, milioika pertsona —bereziki Hegoalde Globalean— kapitalismoaren ekonomiatik kanpo geratzen dira beti. Testuinguru horretan, arrazakeria bihurtzen da populazio soberakin horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko tresna eta neoliberalismoaren ordena mantentzeko mekanismoa. Mugak dira, adibidez, horretarako azpiegitura bat. Horien helburua periferian dauden pertsonak sistemaren muinera sar ez daitezen ziurtatzea da eta mugaz bestalde dauden langileen esplotazio inperialista ahalbidetzea. Sistema osoa “terrorismoaren aurkako” eta “drogaren aurkako” diskurtsoen bitartez legitimatzen da.

Arrazakeria anti-islamikoa ezinbestekoa da terrorismoaren kontrako gerran. Nola gauzatzen da gaur egun eta nola iristen da indarkeriaren bidez ezarritako aldaketa kulturalen programa zabalago bat izatera?
Arrazakeria anti-islamikoa ezberdina da Estatu Batuetan, Britainian edo Europako eremuetan. Hasteko, bada arrazakeria anti-islamikoa milaka urte atzera doan gorroto batean oinarritzen dela pentsatzen duena, baina horrek ez du koherentziarik mendeetan zehar. Baita, ezin da pentsatu 9/11ren edo terrorismoaren erreakzio espontaneo bat denik. Aurretik dator. Estatu Batuetan, 1970ko hamarkadan garatzen den neoliberalismoarekin dator eta arabiarrak kulturalki modernitate berri horretara egokitu ezin diren pertsona gisa irudikatzearekin. Zentrala da ideia hori arrazakeria anti-islamikoan. Arabiarrak euren tradizioetan “kateatuta” daudela pentsatzen da, tradizio kulturalek defiziente egiten dituztelakoan merkatu sisteman oinarritzen den nazioarte batera egokitzeko. Kultura defizientziaren ondorioz, indarrez inposatu behar zaie modernitate neoliberalaren arrazionaltasuna. Hots, horrek indarkeria justifikatzen du. Eta, jakina, hori Israel eta Palestinaren egoerarekin lotuta dago une honetan.

Kundnani Katakrak
Kundnanin liburua Katakrak argitaletxe naparrak argitaratu du. Katakrak

Proiektu liberal batean kultura-aniztasunaren ospakizuna eta arrazakeriaren birformulatzea gertatzen dira aldi berean. Zein neurritan da problematikoa borrokak gure identitateetatik abiatzea edo horiek erdigunean kokatzea?
Identitatea abiapuntu bat da, baina ez helmuga. Ez dago inoiz langile klase homogeneo bat, beti izango da langile klase diferentziatu bat. Kapitalismoaren baitan zapaldu edo esplotatzaile izateak identitatearekin lotutako kokapen zehatz bat dakar. Funtsean identitatearen bi kontzeptu daude. Lehena, jaiotzetik arau kultural batzuk xurgatzean dago oinarrituta, bizitzan zehar aldatzen ez direnak eta nor zaren definitzen zaituztenak. Identitate ideia hori beti izango da kontserbadorea. Izan ere, iradokitzen du pertsona baten askapen politikoa bere identitatea merkatuetan eta sistema politikoetan adierazita ikustetik datorrela. Sistemak hori oso erraz egin dezake; kultura-identitate horren ideia islatzen duten produktuak eskain diezaizuke merkatuan eta ordezkaritza eman erakunde politiko eta kulturaletan. Franz Fanonek zion bezala, sistemari guztiz mesede egiten dion jarrera bat da “kultur ospakizun” hori.

Garbitasunaren defentsarekin, kultura hil egiten duzu, eta emaitza politikoak mobilizatzeko lelo hutsa bilakatzen da

Beste interpretazioaren arabera, identitatea beste pertsona batzuekin batera borroka kolektiboaren bitartez eraikitzen den zerbait da. Black Power mugimendua adibide ona da. “Negro” kontzeptuaren identitate zaharra baztertu zuten —beltzak sistema batean zerbitzari bezala gizarteratuak izan zirenekoa— eta belztasuna berdefinitu zuten, munduan gertatzen ari ziren beste borrokei lotuta hain zuzen (Vietnamdarren askapenari lotuta, Puerto Ricoko herritarren askapenari, etab.). Gaur egun, identitatearen ideia horrek indar erradikalagoa du, antikapitalista, borrokarako gaitasun handiagoa duena. Sistema osoa zalantzan jartzen du.

Aldarri arrazistak gero eta nabarmenagoak dira, baita Euskal Herrian ere. Badira gorakada erreakzionarioaren zantzuak, eta orokorra ez bada ere, bada euskal identitateari purutasunetik eutsi nahi dionik.
Hori posible da identitateari buruz kontserbadurismotik hitz egiten denean soilik; hau da, aldatu ezin den zerbait balitz bezala ulertzen denean. Hala ere, berez, identitateak beti daude mugimenduan. Mugimendu horiek besteekin harremantzearen bidez gertatzen dira, gizakiok gainerakoekin ditugun harremanekin hazten garen bezalaxe. Garbitasunaren defentsa horren ikuspegia hartzen baduzu, zure kultura hil egiten duzu, eta ez da benetan sinisten den ezer bilakatzen, baizik eta emaitza politiko batzuk mobilizatzeko lelo hutsa. Kultura objektu gutxi batzuetara murrizten du horrek, politika neoliberalen sintoma argia izanik: etengabe planteatzen du ea herri baten egitura kulturala egokituta dagoen sistema sozial, politiko eta ekonomikoaren kudeaketarako.

Benetako askapena ekarriko duen indar kolektibo bat kapitalismo neoliberalaren egiturak desegitetik abiatuko da. Hori da modu bakarra. Horretarako ezinbestekoa da kapitalismo arrazializatuak ezarritako kultur desberdintasunak gainditzeko eta batasuna aurkitzeko moduak bilatzea. Batasun hori ezin da oinarritu ideia klixetu batean, adibidez, “denok klase berekoak gara eta aktibatzeko zain dagoen interes komun bat daukagu”. Benetako batasuna eraiki behar da. Ez da klase elkartasunaren ideia sinple batean oinarrituko, baina, hori beharrezkoa da ere bai. Kultur politikan aniztasunaren defentsan gelditzen den edozein ikuspegi beti izango da kontserbadorea, eta beti izango da sistemari eutsiko dion kultura bat.

Odio
El avance del sentido común reaccionario en la migración
Hace falta un rearme político y ético urgente que tiene que empezar a llamar a las cosas por su nombre y no aceptar, desde la izquierda, la retórica de la derecha como marco del debate.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...

CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Conversamos coa investigadora América Navarro sobre o desprazamento forzoso en Chiapas.
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Salto medra contigo
O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
Crónica visual de como unha enorme multitude encheu de diversidade o centro da cidade de Vigo.
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Danny Boyle e Alex Garland volven ao mundo dos infectados que inspirou o renacemento dos 'zombis'.

Recomendadas

Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Tras o progresivo desmantelamento de varios dispositivos de acollida, moitos refuxiados foron trasladados a outros puntos do Estado sen aviso previo. Outros son simplemente desaloxados trala denegación da súa solicitude de asilo.
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...