Urdaibai
Guggenheim Urdaibain aurkako manifestazio jendetsua egin dute Gernikan

Azken urtean konplikatu da Gernikan eta Muruetan Guggenheim berri bat eraikitzeko plana. Urtarrilean proiektuaren zailtasunak agerian geratu ziren, bi urteko etenaldia iragartzerakoan, baina geroago Pradales lehendakari berriak bultzada emateko determinazioa agertu zuen.
Aste honetan, Muruetako bizilagunek egindako salaketaren ondorioz, jakin izan dugu eraikitzeko prest egon den tarte bakarra bertan behera utzi duela Jaurlaritzak, eta Urdaibairako estrategiaren inguruan EAJren barne gatazka azaleratu da horrela.
Fronte judizialaren emaitzen zain, zailtasunen gainetik proiektua aurrera egiteko urratsak ematen jarraitu dute erakunde publikoek, bereziki Dalia mahai-tresnen lantegia eraitsita. Muruetako ontziolaren lurrak ez dira oraindik ezer egiteko erabilgarri, eta iraileko marea bizietan itsasoaren igoeraren ondorioz hor eraikitzea posible ez dela izango argi geratu da baita ere.
Bitartean, eskualdearen turistifikazioaren aurkako mugimenduak lanean jarraitu du, eta manifestazio jendetsua antolatu zuen zapatuan Gernikan, Guggenheim Urdaibain proiektuaren bihotzean. Iazko deialdiaren erantzuna gainditzea lortu dute, eskualdeko zein hainbat lekuetako pertsona eta eragile anitzen mobilizazioari esker.
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!