Coronavirus
Covidaren erantzuleak eta ondorioak

Azken astean gobernuburuek aplikatutako neurriek ez dute inor epel utzi, eta klase ikuspegi batetik badugu zer esan gertatzen ari den desitxuraketa eta manipulazio argiaren inguruan

Fin Confinamiento Total Bilbao 17
Un cliente de un supermercado sale con la compra junto a la cola de entrada Christian García

Gazte Koordinadora Sozialistako militantea

4 nov 2020 04:50

Pobrezia eta askatasun eza ekoizpen-ziklo berrian ezartzen ari den bizi eredu proletarioaren ezaugarri nagusia dela defendatu izan dugu. Bada, orain inoiz baino ozenago esan dezakegu: “askatasun eza pobrezia da, eta pobrezia, askatasun eza”. Izan ere, pandemiaren hedapena argudiatuta, eredu sozial basatia inposatu digute egun batetik bestera: polizia-estatua, eskubide zibil eta politikoen muturreko murrizketa, agintearekiko obedientziarako dei orokorra eta langileriaren diziplinamendu zorrotza. Ez dirudi osasun-larrialdia gainditzeko diseinatutako neurriak direnik; are gehiago, guk defendatzen duguna da diseinatu direla pobrezia gehiago orokortzeko, eskubideak eta askatasuna indargabetzeko, eredu soziokultural alienantea sustatzeko eta polizia-estatua indartzeko.

“Pobrezia gehiago orokortzeko, eskubideak eta askatasuna indargabetzeko, eredu soziokultural alienantea sustatzeko eta polizia-estatua indartzeko neurriak dira”

Hori guztia, itxura guztien arabera, ekoizpen-indarren eta baliabide sozialen gaineko gero eta kontrol handiagoa duten oligarkia-blokeen agindupeko gizarte-eredua izango da. Zentzu horretan, ulertzen dugu ezartzen ari direna burgesiaren zuzeneko diktadura bat dela. Horregatik, egoera hori salatzeko asmotan, asteburuan Hego Euskal Herriko ehunka gaztek kaleak hartu ditugu, eta aurrera begira ere salaketarekin jarraitzeko asmoa dugu, ofentsiba honek jarraitu bitartean.

Ekoizpen-modu kapitalistaren oinarriak kolokan jartzen dituen heinean, krisi kapitalista mundu-mailako egitura sozioekonomikoa aldatzeko potentzia duen indar globala da. Zentzu horretan, paradigma historiko oso baten trantsizio-unean gaudela esan dezakegu, eta prozesu horren barruan ulertzen ditugu izaera historikoa duten zenbait aldaketa garrantzitsu: egitura ekonomiko globalaren modernizazioa, automatizazioan, digitalizazioan eta robotizazioan oinarritua; indar-korrelazio geopolitikoen aldaketa eta Europaren gainbehera inperialista; ongizate- eta zuzenbide-estatuen ezabapen progresiboa, herrialde kolonizatuen gaineko inperialismoan oinarritzen zirenak; oligarkia finantzarioaren agintearen gorakada izugarria eta abar. Aldaketa horiekiko loturan ulertzen dugu Frantziako eta Espainiako Estatu burgesetatik aplikatzen ari diren neurri murriztaileen zentzua, bai eta pandemiaren gaineko kudeaketa-eredua bera ere.

Coronavirus
Pandemia Salbuespen egoera politikoa

Gazte Koordinadora Sozialistak Espainiako Estatu Burgesak Errege-Dekretuaren bidez indarrean jarri zuen alarma-egoeraren aurkako salaketa-kanpaina politikoa abiarazi du. Sozializatu beharreko iniziatiba urgentea da.

Izan ere, osasun-egoeraren larritasunaren kausa nagusiena ondorengoa da: jakintza eta teknologia-baliabide handiak jendartearen osasuna bermatzera bideratzeko borondate falta. Hori, ordea, ez da soilik estatu-auzi bat, baizik eta estatuaren jabe den oligarkiaren auzia: enpresa handiena, inbertsio-funtsena, banketxeena, korporazio industrial eta finantzarioena eta abar. Subjektu subiranoa, hau da, agintea duen eta erabaki estrategikoak hartzen dituen subjektua, ez da hainbeste estatu burgesa, horren atzean dagoen oligarkia baizik. Inoiz ezin da jokatu dauden aukeren gainetik, baina fase historikoen araberako aukerak baliatzeko borondatea behar da, are gehiago larrialdi egoeretan. Burgesia handiak, ordea, garbi utzi du ez daukala inolako borondaterik pertsonen osasuna lehentasun bezala jarri eta errekurtso guztiak pertsonen ongizatea bermatzera bideratzeko. Horren ordez, pobrezia eta askatasun eza ezarri dituzte arau gisa.

“Estatu-aparatuaren izaera ustel eta klasista, sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista eta masa-komunikabideen iruzurra dira elementu garrantzitsuak”

Horrekin guztiarekin batera, beste elementu hauek ere garrantzitsuak eta salagarriak iruditzen zaizkigun: estatu-aparatu osoaren izaera ustel eta klasista; sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista; eta masa-komunikabideen iruzurra.

Azkenaldiko gertaerek agerian utzi dute egitura politiko-administratiboaren nolakotasuna. Politika instituzionala debaluatuta dago gaur egun, burgesia handiaren menpekoa delako erabat: biztanleriak ez dauka inolako mekanismorik alderdi politikoak kontrolatzeko, agintariak kapital-blokeen ordezkariak dira, egia eta arrazoia ez dira inoiz erabakiak hartzeko irizpideak, politikoki interbenitutako eta ohorerik gabeko botere judiziala existitzen da... Egitura instituzional guztia ustelduta dago, eta interes industrial eta finantzario estrategikoen menpekoa da guztiz. Eredu burgesaren barruan, politika ez da bizitza soziala egiaren eta arrazoiaren printzipioen arabera antolatzeko tresna, baizik eta ordena sozial burgesa mantentzeko politikari profesionalen egitura usteldua. Horregatik, politika instituzionala estrategia politikoaren zentroan jartzen duten eragile edo kolektibo oro, nahiz eta beren aktibitatea instituzioetatik kanpo gorpuztu, ezingo da inoiz iritsi alternatiba erreal bihurtzera.

Horrez gain, azken hilabeteetan berriro ere agerian geratu dira sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista. Kapitalismoak mundu-mailako sakeo eta esplotazio basatia inplikatzen badu ere, sozialdemokraziak sinestarazi nahi digu posible dela baliabide sozialak beste modu batean kudeatzea, baina, egoeraren larritasuna handitzen den bakoitzean, lortzen duen bakarra da indarrean dagoen blokea babestea edota zuritzea, Espainiako Estatu burgesean gertatu den bezala. Bestalde, Eusko Jaurlaritza egiten ari dena ere erabat larria da: azkenengo hauteskundeetan, biztanleriaren erdia ez zen bozka ematera joan. Horrek, batetik, zilegitasuna kentzen dio gobernuari. Bestetik, bozkatzera joan zirenek programa politiko bat bozkatu zuten, ez faxismoa aginte-teknika gisa gogorarazten duten neurri murriztaileak aplikatzea.

“Larriena ez da gizarte burgesa giza proiektu bezala porrot egiteko arriskuan dagoela, baizik eta historia bera, emantzipaziorako giza proiektu bezala, arriskuan dagoela”

Era berean, salagarria da erkidegoko eta estatuko komunikabide ofizial handiek duten jardunbidea. Informazioaren bidez errealitatea ulertzeko eta jendartean gaitasun intelektuala areagotzeko bitarteko eraginkor bat izan beharrean, burgesia handiaren menpe dauden bitartekoak dira: kriminalizazio-kanpainak egiten dira, informazioa ezkutatzen da, sentsazionalismoa nagusitzen da, proletarizazio-prozesu izugarria ezkutatzen saiatzen dira... Iruzur mediatikoa ere herritarrei askatasuna mugatzeko modu bat da.

Mundu-mailako gizarte burgesa gainbehera betean sartuta dago. Baina larriena ez da gizarte burgesa giza proiektu bezala porrot egiteko arriskuan dagoela, baizik eta historia bera, emantzipaziorako giza proiektu bezala, arriskuan dagoela. Bizirik mantendu behar dugu ortzi-muga komunista, eta horretarako, nahitaez, langileriaren antolakuntza komunista eraiki behar da.

Medios de comunicación
Medioak Hedabideak eta gezurrak

Gertakarien kontakizun objektibo batetik urruti daude gaur eguneko komunikabide gehienak. Burgesiaren interesen eta finantziazioaren arabera egituratzen dira

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Represión
Represión Las leyes rusas antiderechos planean sobre Europa del Este
La Ley de Agentes Extranjeros se amplia Georgia; está previsto que en los próximos días esta misma ley entre en vigor en Hungría.
Represión
Italia Destapada una infiltración policial en la izquierda italiana
Esta semana, Potere al Popolo, un movimiento político italiano de izquierda, ha comunicado que tenía entre su gente un policía infiltrado que se hacía pasar por activista.
Granada
Represión La policía desaloja el centro social La Madriguera en Granada
El dispositivo policial ha echado a decenas de activistas del edificio, el pasado enero la empresa AMA Desokupa intentó cerrar el centro social con el apoyo policial en una operación que se saldó con cuatro personas heridas y una persona detenida
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.

Últimas

Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.
Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.