Educación
Disziplina eta autoritatea hezkuntzan

Disziplina txarra dela aldarrikatu du pedagogiak, besterik gabe, ikasle askoren gaitasunak garatzea oztopatuz.
Ikastola pública en Iruñea
Iruñeko Amaiur ikastola publikoaren patioa Israel Gonzalez
21 jul 2022 06:50

Anarkokapitalisten eta ultraliberalen antzera, ezkertiar asko Estatuaren kontra daude. Ez Estatu konkretu honen edo haren kontra, baizik Estatu ororen aurka. Estatua botere- egitura gisa ikusten dute eta, eurentzat, politika ezkertiarraren helburuak ez du izan behar boterea eskuratzea; botere oro disolbatzea bilatzen dute (hori posible balitz bezala) halabeharrez zapaltzailea delakoan. Jule Goikoetxeak ezkerraren Estatufobia esapidea erabiltzen du hori ikusarazteko. Baina, beste ezkertiar batzuen ustez, Estatu-egiturarik ez dagoenean mafiak ugaritzen dira eta ezartzen dituzte arauak. Huts egindako Estatuek gerrako jaunak ekartzen dituzte, ahulak kalteturik suertatuz. Horregatik, nahiz eta onartu boterearen gaineko zaintza zorrotza egon behar dela herritarren aldetik, gehiegikerien arriskua txikiagotzeko, pentsatzen dugu hobe dugula zuzenbidezko Estatu soziala defendatzea, bermatzailea izan dadila, herritarrak ahaltsuen boteretik babesteko. Botereak ez du zertan beti txarra izan. Ahalmena eta gaitasuna ere adierazten du eta gure helburua Estatuaren ahalmen guztia ahulen alde jartzea izan behar da (jakina, epe luzerako helburua litzateke inor ez izatea ahula eta inork ez edukitzea botere gehiegirik).

Pedagogia ustez aurrerakoiak, ezker eztitsu baten eskutik, ideia arriskutsu eta kaltegarri asko hedatu ditu arrakasta handiz, zoritxarrez. Helduen partetik nerabeekiko gutxieneko disziplina-eskakizuna gogor kritikatzea klasiko bat da. Disziplinak kuartela gogorarazten digu eta badirudi ikuspegi kontserbadore batetik bakarrik defenda daitekeela. Baina disziplina hitzak bi adiera desberdin ditu. Disziplina izan daiteke kolektibitate batean ordena eta mendekotasuna mantentzeko portaera-arauen multzoa, baina uler dezakegu ere arauen multzoa dela, etengabeko betetze errepikatuaren bidez emaitza jakin batera eramaten gaituena. Lehen kasuan, disziplina subjektutik kanpotik datorren inposaketa da eta ordena eta mendekotasuna du helburu. Baina bigarrenean bitartekoa da, subjektuak berak bere buruari ipinitako helburuetara ailegatzeko, subjektuaren lorpena. Pedagogiak ez ditu bi zentzu hauek bereizi, gustuko du dena nahastea eta mugak ezabatzea. Disziplina txarra dela aldarrikatu du, besterik gabe, ikasle askoren gaitasunak garatzea oztopatuz.
“Gazteen arazoa ez da helduen zapalkuntza pean bizitzea, baizik eta muga guztiak desagertu izana, euren garapen psikologikoa, kognitiboa eta afektiboaren kaltean”

Jakina denez, ikastetxeetan ez dago egun disziplina ezta autoritaterik. Pedagogo eta burokrata asko eta guraso batzuen arabera ikastetxeetan gutxieneko disziplina egotea ez da derrigorrezko baldintza bizikidetzarako. Disziplina ezetik haratago, arazo larriagoak omen daude hezkuntzan. Zailtasun ugari ditugula onartzen dute, baina ez disziplinarekin konponduko diren horietakoak. Irakasle gutxik pentsatzen du hori, ordea.

Egia da orain duela hamarkada batzuk, frankismotik atera berri geundenean, gehiegizko disziplina hura kuestionatu behar zela: espetxearen kutsua ematen zien ikastetxeei, errespetuaren ordez beldurra zabaldu eta sufrimendu bidegabe handia eragiten zuen. Pedagogiaren korronte nagusiak hezkuntza-munduan autoritarismoa eta kartzelako diziplina kritikatu eta salatzeari ekin zion. Garai horretako dozenaka liburuk jorratu zuten autoritarismoa eskolan gaia. Azken urtetan, hezkuntza-legeen atzean egon diren teoria pedagogikoek eskola beldurgarri hartatik urruntzeko nahiari erantzun diote. Eta hona arazoa: aspaldian existitzen ez den zerbaiti ihes egiteko ahaleginean, hezkuntzak izan behar duenaren iparra galdu du. Gaur egun begi-bistako gauzak defendatu behar dira, hala nola “eskola ez dela jolas-parke bat”, liburu baten izenburuak dioen legez (G. Luri, La escuela no es un parque de atracciones).

Opinión
Hezkuntza Irakaslea bere bakardadean
Nori axola ikasgeletan gertatzen ari dena eta irakasle askoren sufrimendu jazanezina? Odola ate azpian pasillora ateratzen ez den bitartean, inori ez.

Balantza beste aldera desorekatu da erabat. Gaurko ikastetxe eta familietan ez da gelditzen garai hartako gehiegizko disziplina eta autoritarismoaren arrastorik. Gazteen arazoa ez da helduen zapalkuntza pean bizitzea, Eskolako liburu gorriak aspaldian salatzen zuenez, baizik eta muga guztiak desagertu izana, euren garapen psikologikoa, kognitiboa eta afektiboaren kaltean. Mugak mugarriak dira, erreferentziak, nork bere bidea egin ahal izateko, galdu gabe.

Egungo egoeraren errua ez da pedagogiarena bakarrik. Faktore askoek eragiten dute gauzak dauden bezala egotea, baina ezin ukatu ekarpen handia egin duela dena nahasten eta gaizki-ulertuz betetzen. Zenbait dogma pedagogikok eta ideia xelebrek eraginda, belaunaldi osoei ohitura onuragarriak bere egiteko aukera kendu diegu, ikasteko ez ezik, bizitzarako gutxieneko orekarako ere. Summerhill bezalako esperientziak gidaliburu edukita, pedagogo eta burokrata askok autoritarismoa (arbuiagarria) eta autoritatea (komenigarria) konfunditu dituzte, erromatar tradizioko potestas eta autorictas nahastu dituzten legez. Eremu pribatuko eta eremu publikoko heziketa (eskolakoa, besteak beste) gako desberdinetan oinarritzen dela ahaztu dute; eta abar. Eta, arren, ez dadila inor atera aipatzen Sokratesek jada K. a. V. mendean kexatzen zela gaztaroa gaizki hezia zelako, autoritatea arbuiatzen zuela eta adinekoak ez zituela errespetatzen. Kontu honetan gauza betierekoak zein berriak daude.

“Helduen autoritatea desagertzean, nerabeak erreferentziarik gabe ez ezik, babesgabe ere geratzen dira. Gerrako jaun batzuk balira bezala, indartsuenak espazioaz eta denboraz jabetzen dira”

Antzinateko greziar zentzudunak gogoratu behar genituzke erdiko terminoa eguneroko bizitzaren etika-kontuetan bertutetsuentzat jotzen baitzuten. Ikastetxeetako disziplina eta autoritate erabateko eza oso kaltegarria da nerabe guztientzat, baina bereziki ahulenentzat. Helduen autoritatea desagertzean, nerabeak erreferentziarik gabe ez ezik, babesgabe ere geratzen dira. Gerrako jaun batzuk balira bezala, indartsuenak (matxitoenak, txuloenak, desorekatuenak, bortitzenak) espazioaz eta denboraz jabetzen dira eta haien presentziaz, garrasiez, baldintzez eta arauez betetzen dute.

Nerabe batzuek erakusten dituzten portaera disruptibo eta bortitzak aurreko desoreken ondorio izaten dira beti (afektiboak, familiarrak etab.) eta helburua ikasgelara horrela inor ez iristea izan beharko litzateke. Gizajo eta biktima batzuk dira. Baina hori bestelako arazoa da (heldu behar zaio baliabideak ipiniz eta dirua inbertituz, hezkuntzan eta beste arlo askotan). Kontua da horrela iristen direla asko. Nerabe ahulak, desberdinak direnak, lasaiak, isilak, lotsatiak, barnerakoiak edo luma dutenak, babesik gabe sentitzen dira. Ez dute besterik ezagutzen eta horregatik ez dute ondo ulertzen zer gertatzen den. Baina maskaren gainetik itzuri egiten zaie babesgabetasunaren begirada tristea.

Educación
Ani Pérez “Las pedagogías alternativas agravan las desigualdades de clase”
Doctora en educación, Ani Pérez investiga las pedagogías libres, así como su impacto en escuelas alternativas y su entrada en la educación pública.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Opinión Libertad para las Seis de la Suiza
Cuando el sindicalismo entra en prisión, lo que está encerrado es mucho más que una protesta. Es el eco de todas las veces que dijimos “basta”.
Opinión
Opinión Del malismo al imbecilismo
Los patanes en traje con poder que infestan nuestro ecosistema como moscas plastas, son el reflejo de un régimen que busca la imbecilidad masiva.
Euskal Herria
La industria militar vasca a debate (IV) La conversión transformadora de la industria armamentística
Hay que abolir la producción para el desperdicio y la guerra, garantizando los puestos de trabajo y dando respuestas a necesidades sociales que el mercado actual niega.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.