Euskera
“Euskaraz hitz egiteko, erabaki politiko bat hartu behar da”

Imanol Epelde, Zarauzko Lizardi Institutuko irakaslea da eta sare sozialetan “autokritika umeretsua” lelopean buruak astintzen ditu
Imanol Epelde
Imanol Epelde Lizardi Institutuko irakaslea da. Ander Balanzategi

Imanol Epelde (Zarautz, 1977) irakaslea, idazlea eta kultura sortzailea da. Etxepare Rap proiektua sortu zuen, eta, horren bitartez, euskal literaturako testuak musika garaikidearekin lotuz, modu berritzaile batean irakastea lortu du. “27 Zapata” blogean, “autokritika umoretsua” lelopean aritzen da, eta buruak astintzen ditu Youtubera igotzen dituen bideoblogekin, kritika politiko eta sozialaren eremukoak. Euskal kultura zabaltzeaz gain, horren kontsumoa ere sustatu du, teknologia berriek eskaini dizkioten baliabideekin.

Nondik datorkizu euskararekiko interesa?
Ni euskaraz naiz, eta euskara ere banaiz. Esango nuke hizkuntza dela nire nortasunaren marka gorena. Batez ere, hizkuntza egoera diglosiko honetan, non beste bi superhizkuntza ditugun alboan, frantsesa eta gaztelania, eta hirugarren bat ere bai, ingelesa, are handiagoa dena. Bizinahia aldarrikatzeko oihu bat da, eta nor izateko borroka bat. Komunitate eta familia baten parte sentitzen naiz, euskararen jendearen parte. Horrek egiten nau ni, eta egiten nau gu.

Sentimendu horrek bultzatu zaitu irakaskuntzara?
Ni ikastolan ibili nintzen, eta, garai hartan, bertso eskola bat zegoen han. Jende aurrean egoten eta jarduten ikasi nuen, baita hizkuntzarekin jolasten ere, besteak beste. Jende aurrean egotetik irakaskuntzarako pausoa gertuagotik bizi izan dut. Egunerokoan pertsonen aurrean bertsotan egiten, klaseak ematen eta gazteekin lan egiten jardutea… energia txute bat da. Egia da batzuetan nekagarria dela, baina plazer bat da beti egunean egotea eta ikasleekin egotea.

Culturas
“Lo ingenioso de la cultura vasca ha sido mantener lo oral como moderno”

Estudió Periodismo, dirige desde 2013 la revista Bertsolari y es profesor de la Universidad del País Vasco (UPV). Su abuelo era bertsolari y, de niño, Antxoka Agirre también cantaba bertsos. En noviembre defendió su investigación sobre el antiguo arte de rimar palabras cantando. 

Gaztetatik hasi zinen bertsolaritzan, eta Motxian Bertso Eskolaren sortzailetako bat zara. Ezinbestekoa da bertsolaritza euskal kultura bultzatzeko?

Bertsolaritza da gaur egun euskal kulturak duen adierazpenik potenteena. Ez bertsolaritza bera oso zuzena eta hunkigarria delako, ez horregatik bakarrik, baizik eta mundu hau oso antolaturik dagoelako. Bertso eskolak ezinbestekoak dira, eta hezkuntzan eragina izan behar dute. Gaur egun, antzerkian, musikan eta literaturan ez dugu inongo kulturaren inbidiarik izan behar. Gainera, bertsolaritzak pare bat abantaila handi ditu: oso ondo antolatuta dago, eta beste kulturetan ez dago horrelakorik.

Bertsolaritza da gaur egun euskal kulturak duen adierazpenik potenteena

Gipuzkoako txapelketetan ibilia zara. Maila demostratu duzu.
Orain ez [barre]. Jendaurreko jarduna gustatzen zait, baina inprobisatzea oso gogorra da. Norberak gai bat jarri eta erantzun, edo besteak esandakoari erantzutea… niri asko kostatzen zait. Entrenamendu eta diziplina handia eskatzen du. Txapelketetan aritu nintzen, eta norgehiagoka handia zegoen; nik ez nuen bertsolaritza horrela bizi nahi. Garai hartan, nekatuta edo haserre, bertsolaritzari uko egitera iritsi nintzen, eta horrek beste sormen bide batzuk urratzera eraman ninduen.

Nondik etorri zitzaizun Etxepare Rap egiteko ideia eta motibazioa?
Ni ikasleekin aritzen nintzen, haiei euskal literaturako lanak erakusten. Eta jabetu nintzen euskarak, bere historia eta gutxitasuna kontuan izanda, armairu zaharraren usaina duela, gainontzeko hizkuntzek ez dutena. Eta pentsatu nuen: euskarari distira hori emateko, gure literatura irakats dezaket, baina saia nadin hori modu polit batean egiten. Testuak irakurtzen genituen, eta pentsatu nuen testu haiek kantura eraman nitzakeela. Literaturari oinarri garaikide bat jarri, rapa kasu, eta ea funtzionatzen duen. Etxepareren testuekin hasi nintzen, eta horrela jarraitu nuen, hogei bat kantu sortu arte.

“Lingua Vasconum Primitiae” da proiektu horretako abestirik ezagunena. Etxeparek noizbait imajinatuko al zuen euskarazko lehen liburua rapeatuko zutenik?
Pentsatzen dut baietz. 1545. urtean idatzitakoa izateko, oso hitzaurre modernoa zuen, gaur egunerako balio duena. Gero, eduki aldetik ere, oso freskoa eta berritzailea zen . Oraindik ere esperoko ditu bertsio berriak, trap erakoak edo beste edozein estilotakoak.

Euskal kulturaren errepaso bat egiten duzu, zenbait mendetako abestiekin. Zein iruditu zaizu horietatik bereziena?
Lehenengo egin nuen Etxepare Rap hartatik Oihenarten letrak azpimarratuko nituzke. Hasteko, hamar kanta egin nituen, eta, handik urte batzuetara, beste hamar egitea erabaki nuen. Bigarren haietan, emakumeen ahotsak gehitzen saiatu nintzen, eta hor Bixenta Mogel nabarmenduko nuke, XIX. mende hasieran euskarazko liburu bat atera zuelako. Sarreran hau esaten du: “Askok pentsatuko duzue hau ez dela emakume baten zeregina, josten egon beharko nukeela eta ez liburuak idazten, baina anaia hasi zen latina ikasten, eta nik ere egin nuen”. Gero anaiak baino hobeto ikasiko zuen latina; eta, izan ere, bere lanak fabulen itzulpenak dira. Berak liburu bat egiteko ausardia izan zuen, eta ni, nire partetik, oso gustura geratu naiz kantarekin.

Literatura liburuetan ez dira emakumeak sarri agertzen. Euskal kulturan erreferente femeninoak falta dira?
Ez, badaude. Gaur egun, Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi, Eider Rodríguez… bezalako izenak aurkitzen dira. Ez nuke esango bata bestearen parean daudenik, baina, emakumeei dagokienez, gero eta ahots indartsuagoak entzuten direla uste dut.

Youtubera igotzen dituzun bideoblogetan, euskal kulturaren alorrean argitaratzen diren edukiak ezagutarazten dituzu. Ezkutuan al daude horietako asko?
Ez dugu ideiarik ere. Spotifyra sartzerakoan, erreferentzia kopuru handi bat datorkit burura, baina, horien artean, ez da sekula egiten euskal kulturaren aipamenik. Prentsa hartzen badut, Gipuzkoan gehien irakurtzen den egunkarian ez dago ia euskal kulturarekiko erreferentziarik. ETB2-n ere, euskara ez da ia existitzen. Euskararen inguruan sortzen ari dena jasotzeko esfortzurik egiten ez badugu, ez zaigu ezer ere iritsiko. Euskarari erresonantzia kaxa handi bat falta zaio, sortzen diren lanak zabaltzeko balioko lukeen tresna bat. Ikasle eta irakasleekin garbi ikusten da ez dakigula zer liburu, abesti edo antzerki dauden. Gainera, antzerkiari dagokionez, urrezko aro bat bizitzen ari garela uste dut; literaturan sortzen ari diren lanak ere oso ederrak dira, eta musika potentea atera da. Beti nabarmentzen dira batzuk, baina, horien atzean, lan eta sortzaile gehiago ere badaude.

Euskarari erresonantzia kaxa handi bat falta zaio, sortzen diren lanak zabaltzeko balioko lukeen tresna bat

Ezagutuko duzu orain booma jo duen taldea, Chill Mafia. Zer iruditzen zaizu?
Niri zoriontzekoa iruditzen zait horrelako lanak ateratzea. Badirudi ondo pasatzeko egiten dituztela kantak, baina atzetik formazio handiko sortzaileak daude. Bideoklipak oso landuak daude, ulertzen dituzte garaiaren koordenatuak… Hala ere, horrek ez du esan nahi egiten duten guztia txalotuko nukeenik. Izan ere, feminismoaren ikuspegitik, uste dut irudi batzuk pixka bat garaiz kanpokoak direla. Hala ere, pasada bat da. Euskararen periferiatik sortutako lanak kontuan dituzte, Iparraldea kontuan dute... Elkarrizketa batean esan zuten zalantza dutela zein duten gogokoen, Jon Mirande ala Gabriel Aresti. Barkatu? Horrek esan nahi du irakurri dutela eta formatu direla. Oxala horrelako gehiago sortuko balira. Euskararen eta gaztelaniaren arteko lotura horretan, uste dut konplexu horiek kendu behar ditugula, eta haiek naturaltasunez egiten dute, jende asko erakartzen ari dira. Biba Chill Mafia!

Música
Chill Mafia “No te mereces tu puesto, primo. No te mereces tu cocaína”
Mendillorri es vivero de metáforas y, además, una de las dos bases de operaciones de Chill Mafia, junto al barrio de la Rochapea, que también tiene lo suyo.

Youtubeko kanala aldarrikapen sozial eta politikoak egiteko erabili duzu.
Bai, eta baita Etxepare Rap egin nuenean ere. Gure kontzientziak astintzen saiatzen naiz, eta horrela ipini nuen nire blogaren leloa, hain zuzen: “autokritika umoretsua egunerokotasunari”. Geure buruaz barre egiten ere ikasi behar dugu, oso osasuntsua delako. Gure gabezia eta beldurretatik hasi, eta balio dezala horrek gizarte eta mundu hobeago bat lortzeko. Aldatuko nituzkeen gauza asko ikusten ditut, nigandik hasita, eta ezinbestekoa iruditzen zait horiek identifikatzea eta mahai gainean jartzea. Kritika sozial eta politikoak presente egon behar dute; horrela ulertzen dut nik nire sormena, behintzat.

Gure kontzientziak astintzen saiatzen naiz

Kanten edo bideoblogen bidez beste ikasbide mota bat bultzatu duzu. Institutuetako hezkuntza sistemak aldaketa berritzaile horiek izan behar ditu?
Ez. Niri kantatzea gustatzen zait, teknologia berriak, blogak, kamerak… Baina beste askori ez. Garrantzitsuena da irakasleek ikasleei pasioa transmititzea; batzuek modu batera lortuko dugu, eta beste batzuek, berriz, bestera. Bakoitzak bere tresnak eta puntu indartsuak ditu, eta ez dago bide bakarra. Denen arteko nahasketa da, eta nik asko daukat ikasteko besteengandik, bai hasiberriak direnengandik, eta baita urte asko daramatzatenengandik ere. Berritzailearena asko aipatzen den etiketa bat da, eta edozein tokitan jartzen da. Izan ere, teknologiarekin klaseak berritzaile kutsua hartzen du. Baina teknologiak erabilita ere, eskola saioa beti bezain lehor ematen jarrai genezake. Umiltasunetik egiten dut nik nirea, eta, besteentzat baliagarria bada, aurrera.

Nola ikusten duzu gaur egungo gazteria euskararekiko?
Kontzientzia kontua da. Euskaraz hitz egiteko, erabaki politiko bat hartu behar da, apustu bat egin behar da, egoerak erdaraz bizitzera eramaten baitzaitu. Gazte asko ikusten ditut kontzientzia horrekin, eta beste asko, aldiz, batere gabe. Uste dut eskoletan eta hezkuntzan lanketa hori egitea falta dela. Gaur egun eskola publikoan euskaraz irakasten bada, apustu politiko bat egin zelako da.

Bukatzeko, euskal lanen gomendio txiki bat.
Antzerkian, Iparraldeko Fuchs anaiak edo Artedrama Plataforma. Musikan, Chill Mafia. Literaturan, Kafe tristeraen balada. Eta poesian, Jose Luis Otamendi.

Arquivado en: Euskal Herria Euskera
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Euskera
Derechos lingüísticos La política lingüística en CCOO: por sus hechos los conoceréis
Me intrigan las razones que hay tras la actitud de CCOO-Euskadi respecto al euskera, una posición diametralmente opuesta a la que mantiene en Catalunya.
Tribuna
Derechos laborales Despidos lingüísticos ilegales en el ‘kibutz’ vasco
Si reflexiones pluralistas se abrieran un hueco en el PNV, EH Bildu, ELA y LAB, sin duda podríamos reconstruir los hoy dinamitados consensos lingüísticos.
Literatura
Durangoko Azoka Zeren zain zaudete, irakurleok?
Urtero bezala, abenduko zubian, Durangoko Azoka. Nobedadez, eragilez zein komertzialez josita.
Comunidad de Madrid
Sanidad Universal Sociedades sanitarias critican el SMS amenazante que el Gobierno de Ayuso está enviando a personas migrantes
Cuatro sociedades científicas denuncian un texto amenazante en el que se indica al destinatario que dispone de 30 días para seguir de alta en la Tarjeta Sanitaria, lo que está generando “incertidumbre” y “desprotección”.

Últimas

Salario mínimo
Salario mínimo PSOE y Sumar llegan a un acuerdo para que el SMI no tribute el IRPF
Pese a adelantar la ministra de Trabajo que se habían roto las negociaciones, finalmente las personas que cobren el salario mínimo no tendrán que declarar en 2025.
Opinión
Opinión Sobre la cancelación de Georgina Orellano en el Foro ESPAL 2025
La cancelación de Georgina redunda en esta incapacidad para escuchar a las trabajadoras sexuales y en el pánico que tienen de que se las escuche. Denota inmadurez política, cerrazón dialéctica y pacatería moral.
Madrid
Derecho a la vivienda Consumo abre expediente a Alquiler Seguro por prácticas abusivas contra los inquilinos
La decisión del Ministerio de Pablo Bustinduy, según el Sindicato de Inquilinas, “abre la puerta a la devolución de millones de euros a las inquilinas que reclamen sus derechos”.
Más noticias
Notas a pie de página
Notas a pie de página Mansiones encantadas y casas sin cocina
La casa encantada como símbolo de la opresión del espacio doméstico recorre la literatura de muchas escritoras. Pero hubo un tiempo en el que algunas feministas trataron de imaginar otro hogar posible, en el que se liberase el trabajo doméstico.
Economía
Análisis Europa, ¿última defensora del liberalismo o cómplice de un orden fracasado?
El peligro no proviene únicamente de líderes externos “autoritarios”, sino de la erosión interna de la democracia bajo un sistema que pone al mercado por encima de la gente.
Comunidad de Madrid
Comunidad de madrid El taxi advierte de que las nuevas licencias a Cabify van a “reventar el mercado”
El Tribunal Superior de Justicia de Madrid da la razón a las plataformas de VTC y obliga a la Comunidad de Madrid a concederles más de 2500 nuevas licencias en la comunidad.
Sevilla
Proyectos estratégicos Ilegalidades pasadas y peligros futuros de la mina que la Unión Europea quiere revivir en Sevilla
Las Cruces tiene un historial de más de 6,5 millones de euros en sanciones e indemnizaciones por extracciones ilegales de agua. El espaldarazo de la UE y del Gobierno al proyecto podría empeorar los vertidos que ya realiza la mina en el Guadalquivir.

Recomendadas

Contaminación
Contaminación Un municipio galego demanda á Xunta pola contaminación do encoro das Conchas
A veciñanza das Conchas, na comarca da Limia, leva á Xunta ao Tribunal Superior de Xustiza de Galicia pola contaminación provocada debido á cría intensiva de gando porcino e avícola.
América del Sur
América del Sur La batalla por el litio: pueblos originarios resisten un “genocidio medioambiental y cultural”
Sudamérica se ha convertido en la proveedora mundial de materias primas para la transición energética. Las comunidades afectadas se rebelan ante una actividad que genera desposesión de tierras, contaminación, sequía y conflictos internos.
El Salvador
Ivania Cruz “El estado de excepción se está utilizando en El Salvador para gobernar en base al miedo”
A esta defensora de derechos humanos y comunitarios le allanaron su casa mientras se encontraba en un viaje internacional. Desde el exterior, denuncia la persecución del gobierno salvadoreño hacia su organización y hacia las comunidades que defiende.
Yemayá Revista
México Sobrevivir en la frontera: el cuerpo como moneda de cambio
En Tapachula, punto clave de la frontera sur de México, miles de mujeres migrantes permanecen atrapadas sin poder seguir su camino hacia Estados Unidos.