Opinión
Telesforo Monzon bardo integrista

Bueltan da EH Bilduk EAJrekin itun abertzaleak bilatzeko joera, Telesforo Monzon buruzagi historikoa gidari sinboliko moduan aldarrikatuz.
Hordago 74 - 5 Olaso Dorrea Telesforo Monzon
Itoitz Otsoa Olaso Dorrea en Bergara fue la casa donde nació Telesforo Monzon y en la que hoy el TM eLab está forjando los acuerdos entre el PNV y EH Bildu

Eskuin zein ezkerreko abertzaleen erreferentzia historiko esanguratsua da Telesforo Monzon politikari, idazle eta poeta euskalduna (Bergara, 1904 – Baiona, 1981), eta bi kultura abertzale nagusien arteko elkarlanerako erreferentea da baita ere.


Familia aristokrata baten oinordekoa, inguru monarkikoetara gerturatu zen Madrilen bizi izandako gaztaroan, Espainiako inguru kontserbadore erreakzionarioekin harreman estuak eratuz. Euskal Herrira bueltatuta, abertzaletasunaren aldeko hautu kontzientea egin zuen, euskara ikasi zuen, baserri munduaren muturreko mistifikazioa egin, eta balore kontserbadoreetan oinarritutako izaera helduago bat eratu zuen.

Bigarren Errepublikaren garaian abertzaleen arteko erreakzionarioekin kokatzen zen, adibidez garai hartako emakumeen emantzipazio agenda errepublikanoaren aurrean, hain zuzen euskal emakumeei “ezkontza bizitzan senarraren menpe egotea” gomendatzen zien, “azken finean, menderatua izateak bere senarra biziago maitatzen duela frogatzen baituela” esanez. Eta bestaldetik, klase borroka “antikristaua eta antieuskalduna” zela argudiatu zuen.

Kartzeletako sarraskietan hildako presoen arduraduna

EAJn afiliatuta, arin igo zen alderdiaren hierarkian, Bergarako zinegotzia (1931), Gipuzkoa Buru Batzar (1932) eta Espainiako Gorteetako diputatua (1933) izanez. Gerra hasi eta berehala, Gipuzkoako Defentsa Batzordeko kide gisa, Ordena Publikoaren komisarioa izendatu zuten. Monzonen ardura izan zen presoen bizi baldintza egokiak bermatzea eta biolentzia politikoa ekiditea, gainera bera ez izanda EAJ gerran parte izatearen aldekoa, lehenengo bi hilabeteetan jarrera ez beligerantea sustatu zuen. Kargu horren ardura izanda, ez zuen lortu Ondarretako (Donostian) eta Tolosako espetxeetako 67 preso eskuindarren hilketak saihestea, gehienak militar matxinoak zirela, eta horren ondorioz bere dimisioa aurkeztu behar izan zuen.

1937ko kartzelen oldarraldian 224 preso hil ziren, gehienak zibilak, eta hiruzpalau orduetako erasoetan Monzonek ez zituen haien defentsarako tropak mobilizatu

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Gobernazio sailburu izendatu zuten Agirren gobernuan, Ertzaña eratu zuen, eta barne segurtasuna bermatzearen ardura izanda, Bilbon 1937ko urtarrilaren 4eko preso sarraskiaren arduradun politikoa izan zen. Nazien bonbardaketa baten ostean, Bilbon lurperatutako bi pilotuetako bat hil zuten auzo langile bateko biztanleek, eta berehala joan ziren La Bilbaina-n kokatutako Gobernazio Kontseilura (egungo Nafarroa kalean), bigarren pilotuaren exekuzioa eskatzera.

Monzon berak, balkoitik hitz egin zien manifestariei, lasaitasuna eskatuz. Hortik eta gutxira, Solokoetxe aldeko kartzeletan atxilotutako eskuineko biztanleen aurkako oldarraldiak burutu zituzten. 224 preso hil ziren, gehienak zibilak, eta hiruzpalau orduetan zehar lau kartzeletara burututako erasoetan Monzonek ez zituen haien defentsarako tropak mobilizatu. Haietako batera, Solokoetxeko Angeles Custodios ikastetxekora, bertaratu zen UGTko batailoi bat, eta sarraskian parte hartu zuen, jasotako aginduaren aurka eginez.

Historiagileek ez dute argitu zein izan zen Monzonen jarrera hiruzpalau ordu horietan zehar, azkenean beste agintari eta soldaduekin sarraskiak etetera bertaratu zen arte. Garaian bere dimisioa eskatu zuen Juan Ajuriagerrak gidatutako EAJren Bizkai Buru Batzarrak, eta Ajuriagerra berak azaltzen zuen Monzon arratsalde horretan lo egitera joan zela zioela, eta bere laguntzaileari ez esnatzeko agindua eman ziola esanez, oldarraldiak eteteko indar militarrak ez mobilizatzeko aitzaki hori erabili zuen.

Eskuin batasunatik ETA laguntzera

Baina Agirre Lehendakariak ez zuen Monzon lagunaren dimisioa eskatu, eta gerra ostean Kontseilari gisa Errepublikaren beste indarrekin elkarlana sustatzearen aurkako jarrera izan zuen bergararrak, euskal eskuin osoaren aliantzaren alde agertuz, eta karlista, erreketeak, monarkikoak eta beste eskuineko fakzioekin harremanak eratu zituen. Nahiz eta geroago integrismo eta arrazakeriatik aldendu zen, hizkuntza nazio ardatz gisa aldarrikatuz, oraindik 1947 urtean honakoa defendatu zuen: gazteak bertoko neskekin ezkondu behar zuen arraza mantentzeko; eta patroiak herriko langileak lehenetsi behar zituen.

Gerra ostean Errepublikaren indarrekin elkarlana sustatzearen aurkako jarrera izan zuen, karlista, erreketeak, monarkikoak eta beste eskuineko fakzioekin aliantza egitearen alde agertuz

Horren ondorioz Eusko Jaurlaritzatik aldendu zen, eta 60ko hamarkadan jaiotako ETAri gerturatu zen, bere Donibane Lohitzuneko etxetik militanteei lagunduz. Bereziki adierazgarria izan da Argalarekiko izandako miresmena, eta gerran garaitik etorritako hari bat eskeini zien “gudari berriei”, haien alde eginez. Gerra zibilak euskal herritarren arteko gatazka izan zela ukatuz, Euskal Herri osoaren eta Espainiaren arteko gerra izan zela popularizatu zuen Monzonek, eta garaiko gerra eta egungo borroka armatuaren funtzioa nabarmendu zuen. Abertzaleak sortzeko izan duen gaitasuna goraipatuz, biolentziaren erabilera lehenetsi zuen. Geroko ETAren estrategiaren aurrekari gisa ulertu ahalko genuke, “gure heroien odola ahalik eta gehien aprobetxatu beharra” aldarrikatu baitzuen.

PNV-ETA batera Maltzagaraino

70 hamarkada horretan “herri abertzalea” irudikatu zuen Monzonek, “euskal gobernu nazionalaren” norabidea finkatuz, hots, EAJ eta ETAren arteko eraikuntza nazional bateratuaren beharra, hortik aurrera ezker abertzalearen sektore ez sozialistaren erreferente nagusia bihurtuz. Indar abertzale guztiak trantsizioan estrategia bateratu batean batzeko asmoz, Xibertako elkarrizketak bultzatu zituen, Espainiako lehenengo hauteskundeetara batera aurkezteko eta eratuko zen Kongresuan ez parte hartzeko proposamena eginez.

"Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara” esaten zuen, ETAk EAJrekin batera burujabetasunean sakontzeko bidea egitea helburu

Ezker abertzalea eta Herri Batasunako buruzagia izan zen Monzon osteko urteetan, baina jarraitu zuen bi kultura abertzale nagusien arteko elkarlana defendatuz, bereziki Maltzagaren metaforaren bidez. “Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara” esaten zuen, EAJrekin batera burujabetasunean sakontzeko bidea egitea helburu.

Monzon hilda, eta behin Garaikoetxea lehendakariaren aldekoak kanporatuta, EAJk bide neoliberalean sakondu zuen, baina abertzaleen batasuna ez zan inoiz guztiz alderatu ETAren estrategian. Gero etorri zen Lizarra-Garaziko abertzaleen arteko akordioa (1998), EAJk Aznarren gobernua sustengatzen zuen bitartean, eta bake prozesua, berriz ere elkarlan nazionalistari heltzeko aukera berria sortuz.

Azken urteetan Monzon familiaren Bergarako Olaso Jauregian elkartu dira ezker zein eskuin abertzalearen buruzagi eta teknokratak, EAJ eta EHBren arteko herri akordioak prestatzeko asmoarekin. Hor dagoen Telesforo Monzon Euskal Herrigintza laborategia TM eLaben egon da Pello Otxandiano hautagaia lanean, Hezkuntza Legearen oinarriak finkatuz adibidez, eta EAJrekin itunak bilatzeko bidea euskal politikaren erdigunera bueltatzeko joera argia aldarrikatzen dute ezker abertzaleko agintariek, Monzon gidari sinbolikoa berreskuratuz.

Olaso Jauregian bertan eman berri dute 'Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei' saria Jose Mari Esparza tafallarrari , EH Bilduko hainbat liderren babesa izandako ekitaldian, nahiz eta azken boladan inmigrazioaren aurkako jarrera ozena hartu duen Txalaparta argitaletxearen sortzaileak.

Viñeta
Ecos de actualidad #5
Nola aldatzen diren gauzak...kamarada! Ecos de actualidad es una serie de ilustraciones de Antonio Cantero para Hordago.
Educación privada
Un pacto educativo para blindar las escuelas privadas y segregadoras
Aunque la nueva ley vasca de educación la aprobaron PNV y PSE, EH Bildu ha tenido un papel histórico relevante en el fortalecimiento de la concertada.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...

CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Conversamos coa investigadora América Navarro sobre o desprazamento forzoso en Chiapas.
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Salto medra contigo
O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
Crónica visual de como unha enorme multitude encheu de diversidade o centro da cidade de Vigo.
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Danny Boyle e Alex Garland volven ao mundo dos infectados que inspirou o renacemento dos 'zombis'.

Recomendadas

Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Tras o progresivo desmantelamento de varios dispositivos de acollida, moitos refuxiados foron trasladados a outros puntos do Estado sen aviso previo. Outros son simplemente desaloxados trala denegación da súa solicitude de asilo.
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...