We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Opinión
Agenda berriak
Urtero, ikasturte politiko berrirako agenda prestatzeko unea iristen zaigu irailaren lehen egunetan. Ez dugu uda lasai pasa; zenbait topaketa jendetsu izan dira, non mahai gainean jarri diren epe ertain eta luzeko eztabaidak (GKSren topaketan eta Communia-renean, adibidez, gai hauek atera ziren, besteak beste: mugimendu sozialistaren erronka berriak eta autonomiaren antolakuntza hurrengo urteei begira). Hala ere, gure eztabaidetatik harago doa hurrengo urteko erronka politikoa: klima aldaketaren abiadurak eta Ukrainako gerraren gordintasunak zapaldu gaituzte udako aste beroetan.
Horra hor, gure egunerokotasunaren parte hartzen ez duten bi afera erraldoi baina begiratu, eztabaidatu eta landu beharko genituzkeenak. Hortxe gure momentu historikoa baldintzatzen duten bi egoera latz.
“Gaur egungo erronkak ezin izanen ditugu landu kontinente mailako antolakuntza eta eztabaida imajinatzen eta martxan jartzen ez badugu”
Globalizazioaren aurkako mugimenduan, XXI. mendeko internazionalismoa ezinbestekoa izan zen G8-aren aurrean jartzeko. Gaur egungo erronkak ere ezin izanen ditugu landu kontinente mailako antolakuntza eta eztabaida imajinatzen eta martxan jartzen ez badugu. Europa mailako espazio politikoak berreskuratzeko momentua heldu da.
Etxean ditugun aferak garrantzitsuak dira, baina, gehiegi despistatzen bagara eta maila handiko ardura politikoak hartzeko pausorik ematen ez badugu, 2023ko irailean ohartuko gara zein goxo bizi izan genuen 2022ko uda freskoa...
Editorial
Pasar a la ofensiva