Violencia sexual
Ziztadak: gizonik gabeko festak, noizko?

Ehundik gora emakumek ziztadak salatu dituzte herriko festetan. EAJren protokolo eguneratua baino eraginkorragoa litzateke gizonik gabeko espazioak zabaltzea, emakumeek arriskurik gabe goza dezaten.
7 sep 2022 06:43

Twitterren behin baino gehiagotan galdetu zaie emakumeei ea zer egingo luketen gizonak hogeita lau orduz desagertuko balira. Badira munduko arazo guztiak konpondu edo egoera luzatzeko era bilatzea proposatzen duten emakume anbiziotsuak, baina erantzunak, oro har, ez dira nahiko genukeen bezain erradikalak. Ez dute askok iraultza feminista proposatzen. Aldiz, honelakoak amesten dituzte emakumeek: gauez bideak egitea edo hondartzan paseatzea, sudur puntan jartzen zaien gona jantzita edo hijabik gabe irtetea kalera, eguneroko mansplainingak aurreztea, curriculuma zuzendari lanpostuetara ere bidaltzea, lagunekin mendian izarpean pasatzea gaua, parrandan irtetea edariaz arduratu edo bizitza arriskatu gabe, etab. Baina zenbait gizon beti traban.

Euskal Herrian ere emakumeok ezin dugu herriko jaiez lasai gozatu. Jakina denez, nazioartean harrotu den olatu matxistara igo dira bertako gizon asko ere, eta ehundik gora ziztada salatu dira. Erasotzaileek injektatzen duten mezua argi dago: espazio publikoa ez da emakumeena. Hots, gizonena da. Eta guk, haien eremutzat duten horretan, erne egon behar dugu beti, bidesaria ez baita merkea izaten.

Hasiera batean uste zen ziztaden azken helburua zela sumisio kimikoaren bidez emakumeak ezgaitu eta sexualki ere erasotzea. Ordea, azterketek erakutsi dute sarritan sustantziarik gabeko ziztadak izan direla, beldurra zabaltzeko asmo hutsez eginak. Ziztada horiek, beteak zein hutsak, eraso sexualekin amaitu ala ez, botere patriarkala sentitu eta konfirmatzeko beste bide bat dira; are gehiago, emakumeei min ematea lagun-taldean maskulinitatearen neurgailutzat erabiltzen bada. Maskulinitatea ez denez gizona emakumearen gainetik dagoelako mitoa justifikatzeko inbentzio bat baino, gezurra den heinean, etengabe frogatu beharra baitago anaiarte goxoan.

Zoritxarrez, gizarteari oraindik ez zaio interesatzen gizon gehiegik emakumeekiko duten enpatia falta patologikoa eta gorrotoa sendatzea. EAJk Eusko Jaurlaritzatik eraso matxisten aurkako protokoloa eguneratu du ziztadei erantzuteko. Bai, PSE-EErekin batera, Emakunde Lehendakaritzatik gizarte politiketako sailera jaitsi duten horiek berek, Gobernuaren jardun osoan eragiteko gaitasuna ebatsiz. Ados protokoloa berritzearekin; baina bistan da ez duela emakumeen artean zabaldu den ikara lasaituko. Politika publikoek emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan etengabe kale egiten dute edo labur geratzen dira, eta kasu hau ez da salbuespena. Gainera, hedabideen eta sare sozialen laguntzaz, irakurketa alarmista bat hedatu dute, emakumeen gain utziz beren burua babesteko erantzukizuna. Ziztadei lotutako kanpainek emakumeoi autokontrola eskatzen digute, eta gure erabakiak erasoak saihesten ahalegintzera moldatzeko, gure bizitza eta askatasuna mugatzera bultzatuz; esfortzuak gizonak haien lekuan jartzera bideratu beharrean. Hamaikagarren porrot honen aurrean, emakumeok klase gisa antolatu beharra dugu, Nerea Barjolak proposatu bezala, autodefentsa feminista indartzeko. EAJren protokoloa gorabehera, brigada moreek lanean jarraitu beharko dute herriko festetan, zerbitzu publikoen lana beharko lukeena haien gain hartuta.

“Agian, aintzat hartzeko moduko aukera bat litzateke 2023ko herriko jaietan gizonik gabeko espazioak irekitzea, emakumez bakarrik josi ditzagun dantzak, entzierroak eta alardeak”

Indarkeria horren aurrean, Villabonan, adibidez, txosnagunea eta tabernak aurreikusi baino lehenago itxi dituzte. Ondo deritzot: festak ez badira emakumeonak ere, ez dira inorenak izango. Baina bada beharbada beste bide bat, bereziki emakumeak eta txosnetako kolektiboak zigortuko ez dituena. Badira soilik emakumeentzat diren hainbat bakarleku edo erretiro eta jaialdi. Agian, aintzat hartzeko moduko aukera bat litzateke 2023ko herriko jaietan gizonik gabeko espazioak irekitzea, emakumez bakarrik josi ditzagun dantzak, entzierroak eta alardeak, eta esparru seguru izan daitezen plaza, taberna eta txosnagunea, ordutegi zehatz batzuetan bakarrik baldin bada ere.

Imajinatzen duzue gure herriko jaietan irten ahalko bagina jazartuak, baimenik gabe ikutuak, drogatuak eta erasotuak izateko arriskurik gabe? Nik uste badela garaia. Bestalde, horrelako shock-terapia baten eraginez, hurbilago genuke gizonek anaitasunaren itun sozialari lehentasuna emateari utziko dioten eguna. Apika, probableagoa litzateke bortxatzaileen talde pribaturen baten, baten bat ausartzea burundanga ekarriz gero lagunak salatuko dituela esatera.

Zer iruditzen zaizu gizonik gabeko festen ideia, gehiegizkoa? Irun eta Hondarribiko alarde matxistak eta haien babes politikoa baino neurrigabeagoa? Ziztadak, sumisio kimikoa eta talde bortxaketak baino larriagoa?


Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Ayuntamiento de Madrid
Fiestas Populares de Hortaleza Asociaciones y colectivos vecinales pitan al concejal de Hortaleza, David Pérez, por “maltrato sistemático”
La vecindad hortalina protesta esta tarde noche durante el pregón de las fiestas por lo que consideran una mala gestión así como “el acoso y derribo al tejido asociativo”, por parte del concejal “aguafiestas” de distrito.
El laberinto en ruinas
Opinión “Madrugá” del 2000. Veinticinco años de nada
Hace 25 años la Semana Santa sevillana sufrió quizás la mayor conmoción de su historia. No se sabe qué ocurrió pero sí que a partir de entonces la fiesta ya no sería la de antes.
Movimiento vecinal
Cabalgatas populares Las asociaciones de Vicálvaro se niegan a participar en la cabalgata oficial y preparan una alternativa
La Junta Municipal determinó que saldrían a la calle el 4 de enero, en lugar del día siguiente, y han pasado de 22 carrozas a nueve, por lo que muchas asociaciones se han negado a participar en el sorteo de reparto.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.