Iritzia
Aresti leheneratzea euskal oroimen hegemonikoaren desaktibazio totemikoaren aurka

Arestiren diskurtso politikoa desaktibatua izan da, eta komunitatearen autoafirmazio postnazional eta autonomistaren sinbolo aseptiko eta desinfektatu gisa totem sinbolikoa bilakatu da.
Aresti Gorria
Gabriel Aresti 50 urte (1975-2025). Antonio Cantero

Euskal Gaiak Deustuko Unibertsitatean

5 jun 2025 05:01

Ezin da irudikatu oroimena transmisiotzat, ez bada aldi berean irudikatzen ideologiaren aparatutzat. Oroimena ez da iraganaren biltegiratze hutsa, ez eta leialtasunezko ekintza sentimentala ere: sinbolizazio aktiboa da oroimena, eta, zentzu horretan, beti dago orainaren diskurtso hegemonikoaren zerbitzura.

Kultura ez da inoiz eremu neutroa; beti dago borroka ideologikoaren barruan, eta, horregatik, figura erradikalen irudikapen sinbolikoa ez da inoiz ekintza tolesgabe bat.

Totemizazioa da figura erradikalaren sakrifizio sinbolikoa, non, haren ahotsa isiltzen ez, baizik eta beste zerbait osorik bilakatzen den: busto bat, testuliburu bat, izen bat ekitaldi instituzional batean.

Figura bat —Gabriel Aresti, kasu honetan— iraganeko subjektu historiko gisa baino gehiago, orainaldiko dispositibo hegemoniko gisa uler daiteke, bere osotasunean onartu ezin denean.

Horren ondorioz, haren ahotsa ez da gorde, berreraiki baizik: haren –eta harekiko gure– kontraesanak zurituak izan dira, haren diskurtso politikoa estetikaren bidez desaktibatua, eta haren figura totem sinboliko bilakatu da, komunitatearen autoafirmazio postnazionalaren (eta autonomismoaren) sinbolo aseptiko (edo desinfektatu) gisa.

Hau ez da prozesu kontingentea; egitura bat da. Hegemonia kulturalaren funtzionamenduan oinarritzen da: figura erradikalak ezin dira beren potentzial disruptiboan integratu, eta, horregatik, birmoldatu behar dira, erabilgarri bihurtzeko.

Totemizazioa da figura erradikalaren sakrifizio sinbolikoa, non, haren ahotsa isiltzen ez, baizik eta beste zerbait bilakatzen da osorik: busto bat, testuliburu bat, izen bat ekitaldi instituzional batean.

Aresti ez zen hizkuntzaren aldeko poeta sentimental bat; haren lanak, haren pentsamenduak, eta haren posizionamenduak berak ere, proiektu intelektual kritiko bat osatzen zuten

Gabriel Arestiren figura, hain zuzen ere, desaktibazio prozesu horren adibide paradigmatikoa da. Ez zen hizkuntzaren aldeko poeta sentimental bat; haren lanak, haren pentsamenduak, eta haren posizionamenduak berak ere, proiektu intelektual kritiko bat osatzen zuten; besteak beste, materialismo kulturalaren gorakadaren aurrean hizkuntza eta literatura defendatzeko.

Baina iraganeko kritika eta gatazka horra non den bihurtu gaurko txalo eta kontsentsu txepel. Haren poesia ez da interpelazio gisa irakurtzen, ornamentazio kulturalaren partetzat baizik.

Kontsentsuaren aurka

Oroimena, halakoetan, dispositibo bat da: ez du figura gordetzen, figuraren erabilera ekoizten baizik. Horrela, hegemonia egonkortzeko baliabide bihurtzen da oroimena. Arestiren testuek, horrela, ez dute gaur esanahi bizi irekia proposatzen, baizik eta halako esangura integratu, politikoki desaktibatu bat, hegemoniak bere gisara kokatua komunitatearen identitate sinbolikoaren (eta interesatuaren) sendotze-prozesuan.

Hau ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen den zerbait: hegemonia kulturala eraikitzeko modu estruktural bat da, kultura nazionalen logikan berezkoa. Baina, testuinguru postnazionalean —non nazioa bera sinbolo bihurtu den, eta sinboloa, aldi berean, merkatuaren eta instituzioaren arteko nodo—, oroimenaren dispositiboa identitatearen ekonomiaren parte da. Eta identitate hori zerbait finkoaren izenean artikulatzen da, ez galderaren edo gatazkaren izenean.

Arestiren testuak berriz irakurtzeko ezin zaie kontsentsuaren logikatik heldu, beharrezkoa da, ordea, haren kontraesanetara itzultzea, haren ezinegon epistemologikoa entzutea eta haren zer guztia interpelazio gisa ulertzea

Beraz, Arestiren ahotsa berreskuratzea ez da ariketa estetikoa, ez eta fidelitate historikoari dagokiona ere. Gehienbat, arrisku politiko bat da. Haren testuak berriz irakurri nahi badira, ezin zaie kontsentsuaren logikatik heldu. Beharrezkoa da haren kontraesanetara itzultzea, haren ezinegon epistemologikoa entzutea, haren zer guztia interpelazio gisa ulertzea. Ez bustoaren azpiko plaka irakurtzea, bustoaren atzean ezkutatu den zarata entzutea baizik.

Hori da, funtsean, oroimenaren dispositibo hegemonikoari aurre egitea: historia erabilgarri bihurtzeari uko egitea, eta, horren ordez, infernutik berpiztutako diskurtso kritiko gisa onartzea historia.

Arestiren figurak horixe eskatzen digu: ez erabileraren mozorroari, baizik eta kontraesan gordin biziari berari so egitea. Inposatu zaigun identitatearen egonkortasunari uko egitearen pareko eginbidea da Aresti leheneratzea.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Iritzia
Imenasako txakur emea Kolpe urbanistikoa berriz gurean!
Irudimen politikorik gabe, alternatibarik gabe, hipotesi propiorik gabe higiezinen eta turismoaren ziklo berrian erabat murgildurik gaude.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
50 urte Arestiren Bilbao
Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
Laboral
Laboral Europa confirma que las indemnizaciones por despido improcedente en España son insuficientes
El dictamen, que se conoció en febrero pero se hace público este viernes 27, debe ser para CCOO el arranque de una negociación a tres bandas entre gobierno, patronal y sindicatos.
Laboral
Laboral Huelga contra “el peor convenio de la historia de Correos”
CGT convoca paros estatales este viernes y sábado cuando se acaba el plazo para negociar el acuerdo marco que, según el sindicato, trae “recortes y desregulación” pero que ha sido apoyado por otros como CCOO y UGT
Opinión
Opinión Pisarse la lengua
Orgullo Crítico Madrid difundió en redes un nuevo posicionamiento contra la psicología que se ha saldado con la salida de varios colectivos históricos de este espacio. ¿Por qué se llenó la publicación de comentarios de reproche?
Tribuna
Tribuna La licencia social de las renovables, en la cuerda floja
España tiene que avanzar en sus obligaciones de implementación de renovables, pero debe hacerlo garantizando la licencia social de todos los nuevos proyectos. Para ello, hay que mantener comunicación fluida y tener en cuenta a cada comunidad.
Cádiz
Genocidio en Palestina Colectivos educativos de Jerez se niegan a que el fondo proisraelí KKR utilice espacios municipales
Asociaciones de Familias y otros colectivos pro educación pública se han manifestado frente al Ayuntamiento para denunciar que KKR, a través de la empresa de formación MEDAC, utiliza el espacio municipal del Chapín para su labor económica.
Militarismo
Opinión La agresión y el crimen de guerra legitimados como prevención
Siguiendo la doctrina Bush, Israel primero y EEUU después acaban de aplicar de forma coordinada la figura de la guerra preventiva contra Irán, argumentando legítima defensa.

Últimas

Memoria popular
memoria popular Emilio Guerrero, un sembrador de rebeldía campesina
El próximo domingo, 29 de junio, se homenajea en Guadiana a Emilio Guerrero, un referente del movimiento campesino y popular extremeño recientemente fallecido.
Memoria histórica
Memoria histórica Primera querella por los crímenes del franquismo admitida en democracia en Galiza
El Tribunal de Instancia 2 de Padrón (A Coruña) acuerda iniciar la investigación por las torturas que sufrió Manuel Reboiras en dos detenciones. Es la primera vez que un juzgado gallego admite a trámite una querella por los crímenes de la dictadura.
Catalunya
Procés El Tribunal Constitucional avala la Ley de Amnistía
Por seis votos frente a cuatro, el alto tribunal rechaza el recursos a la totalidad de la norma presentada por el PP. Queda saber si se aplica o no a Puigdemont por malversación de fondos públicos.

Recomendadas

En el margen
Cécile C. Eveng “Perdemos amigues y es una pena porque las personas LGTBIQ pueden ayudar a desarrollar África”
La filóloga camerunesa reside actualmente en España y estudia un doctorado en migraciones, cuerpos, negrofobia y vulnerabilidad de personas. Investigar sobre identidades disidentes en su país le ha traído críticas, hasta desde la propia academia.
Feminismos
Jule Goikoetxea “Los genocidios se sustentan en prácticas micro que legitiman una manera de vivir delirante”
Jule Goikoetxea es una de las filósofas más reconocidas del Estado Español. El año pasado acompañó a Angela Davis en su visita a la Fira Literal de Barcelona. De aquellos cuatro días nace su primera novela, ‘Politeísmo bastardo’.
Federación Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid (FRAVM)
Jorge Nacarino “El movimiento vecinal tiene que seguir siendo punta de lanza de la presión social”
Vivienda, turistificación, gestión de residuos, la masificación de eventos así como reimpulsar la participación ciudadana, son solo algunos de los retos que observa, como prioridades, el joven presidente de la FRAVM.
Madrid
Violencia machista Almeida elimina los Espacios de Igualdad y los transforma en centros especializados en violencia de género
Trabajadoras y oposición denuncian un cambio de un modelo participativo hacia otro asistencialista, en el que no se atenderá a todas las mujeres y se perderán actividades de prevención y sensibilización.