Lanaren Ekonomia
Inflazioa gora eta behera

Azken hilabetekoa moteldu den arren, Kontsumo Prezioen Indizea gora egiten ari da nabarmen, horren erdia baino gehiago energiaren prezioen eraginez

Lanaren Ekonomia. Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irrati saioa hemen.

Azken hilabeteetan prezio guztien gorakada nabarmena jazotzen ari da. Pandemia osteko testuinguruan, Ukrainako gerra baino lehenago hasitako joera energia eta elikagaien prezioetan oinarrituta dago. Azken hilabetekoa moteldu den arren, Kontsumo Prezioen Indizea gora egiten ari da nabarmen, eta gorakada horren erdia baino gehiago energiaren prezioak eragin du. Euskal Herrian, martxoan, %9,6koa izan zen urtetik urterako KPIaren aldaera, eta apirilean %8ra jeitsi da, energia kontrolatzeko neurrien ondorioz, elikagaien prezioak gora egiten jarraitu diren arren.

Inflazioaren arrazoiak

Prezioen gorakadak eztabaida oso sakonak eragin ditu ekonomia arloan. Alde batetik, faktore estrukturalak ditu. Enpresen jabetza eta botere gaitasuna aztertu zuen Jose Luis Sampedrok 1975ko “La inflación: prótesis del sistema” liburuan, oligopolioen prezioen gaineko kontrola eta biolentzia eragiteko gaitasuna nabarmenduz. Juan Laborda ekonomialariak, esaterako, sarritan aipatzen du egiturazko faktoreak horrelakoak direla: ekonomiaren finantzarizazioa, enpresa transnazionalen oligopolizazioa eta zenbait produkturen prozesu espekulatiboak (energia eta elikagaiei lotutakoak, adibidez). Ildo beretik, Michael Robertsek egungo inflazioa eskaintza arazoetan kokatzen du, krisi industriala, nazioarteko merkataritza zein inbertsio mailaren moteltzearen ondorioa.

“Enpresen jabetza eta botere gaitasuna aztertu zuen Jose Luis Sampedrok 1975ko “La inflación: prótesis del sistema” liburuan, oligopolioen prezioen gaineko kontrola eta biolentzia eragiteko gaitasuna nabarmenduz”

Horrez gain, faktore koiunturalak ere badaude, pandemiaren osteko errekuperazio ekonomikoari lotuak. Alde batetik, neurri murriztaileen amaierak kontsumoaren gorakada ekarri zuen, baita kontratazioena ere. Horrek goranzko joera areagotu egin zuen. Bestalde, horniketa kateek arazoak izan zituzten eskariari erantzuteko, eta horregatik prezioek gora egin zuten ere.

Análisis
La ortodoxia, responsable de la inflación, generará un desempleo masivo
Agravar la inflación que han generado, con un aumento deliberado del desempleo masivo simplemente será la obra póstuma de unos sádicos

Horri guztiari Ukrainako gerraren eragina gehitu zaio. Izan ere, Errusian eta Ukrainan munduko artoaren %17 ekoizten da, gariaren %30 eta ekilore olioaren %80. Gerraren ezegonkortasunaren eta Errusiari ezarritako zigorren ondorioz, produktu horietan gutxiago inportatzen da, eta haien prezioa igo egin da. Hori gutxi balitz, Espainiako Gobernuak Sahararen inguruan botatako adierazpenek Aljeriarekin harremanak gaiztotu ditu, Estatuko gasaren %45 hornitzen duena alegia.

Inflazioaren efektuak

Gaur egun, soldata nominalen igoera ez da prezioen igoeraren maila berean egiten. Ondorioz, inflazioak langileen soldaten erosahalmenaren txikiagotzea dakar. Eragin hori baliogabetzeko langileen soldatak (edo pentsio eta prestazio sozialak) prezioen igoeraren maila berean hazi behar dira. Horixe da oraintxe bertan langileen borrokaren gakoetako bat: soldatak KPIaren igoerara egokitzea, haien bizi-maila okertu ez dadin.

“Langileen soldatak, pentsioak eta prestazio sozialak prezioen igoeraren maila berean haztea da oraintxe bertan langileen borrokaren gakoetako bat”

Badakigu ordea hori salbuespen bat dela. Izan ere, Espainiako 1,2 milioi langileei soilik bermatzen zaie soldata KPIaren arabera eguneratzea. Hau da, langileen gehiengo zabal baten soldatak ez dira prezioan igoerekin parekatuz eguneratu, eta haien soldaten erosahalmena –soldata erreala– jaitsi egin da. 2022ko Ingreso Mínimo Vital-aren gorakadak eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldaten %5,5eko eta pentsioen %2,5eko eguneraketak prezioen igoerara egokitzea izan dute helburu. Hala ere, inflazioa horren gainetik dago.

Bestalde, inflazioak soldaten erosahalmena gutxitu arren, ondorio ezberdinak izan ditzake. Estatu eta erakunde publikoentzat, adibidez, ona izan ohi da inflazioa, haren zor publikoa euro konstanteetan ezarrita dagoelako. Inflazioarekin diruaren balioa gutxitzen denez, Estatuaren zorraren balioa ere gutxitu egiten da. Era berean, zorrak dituzten pertsonek eta enpresek ere inflazioa eskertuko dute, haien zorraren balioa gutxitu egiten delako. Kontrara, prezioen gorakada kaltegarria izan ohi da bankuentzat, akziodunentzat, eta mailegu-emaileentzat.

Hala ere, soldatak KPIaren arabera eguneratzen ez diren bitartean, soldatapeko langileak, pentsiodunak eta prestazio sozialen hartzaileak dira inflazioaren kalte larrienak sufritzen dituztenak. Paradoxikoki, eskuin neoliberalari egotzi zaion obsesioa izan da prezioak kontrolatzea.

Lanaren Ekonomia
El Salto Radio Prekarietatearen argazkia ELA sindikatuaren eskutik eta inflazioa besteak beste
VV.AA.
Bilbo Hiria irratia, El Salto Radio, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten

Irtenbideak

1970eko hamarkadan gertatutako ekonomiaren geldotzeak eta petrolioaren prezioak eragindako krisiaren ondorioz, estanflazio egoera sortu zen, eta ordura arte erabilitako politika keynesiarrek ez zuten balio, haien politika espantsionistei inflazioa areagotzea leporatzen zitzaielako. Orduan hasi ziren teoria monetaristak gailentzen, zeintzuek lehentasunezko helburu moduan ezarri zuten inflazioa kontrolatzea. Kontua da horretarako neurri nagusia soldatak, zergak eta gastu publikoa mugatzean zetzala, KPIaren igoeraren azpitik behintzat. Zeresanik ez, soluzio horrek soldaten erosahalmena are gehiago gutxitu zuen, eta langabezia areagotu zuen.

Horren aurrean, soldatak, pentsioak eta prestazio sozialak KPIaren gainetik eguneratzea aldarrikatu beharreko lehen neurria izan behar du. Horrez gain, epe laburrean prezioak kontrolatzeko mekanismoak jarri behar dira, energia, etxebizitza eta elikagaienak batik bat.

“Irtenbidea topatzeko aukera da ondasunen ekoizpena eta birbanaketa desmerkantilizatzeko eta langileon kontrol demokratikopean jartzeko prozesu bat abiatzea”

Merkatuaren bidez antolatutako ekonomiak langile klasearen bizi baldintzak kaltetzen ditu behin eta berriro. Irtenbidea topatzeko aukera da ondasunen ekoizpena eta birbanaketa desmerkantilizatzeko eta langileon kontrol demokratikopean jartzeko prozesu bat abiatzea, bizitza merkatuaren eta prezioen gorabeheren menpekoa izan ez dadin. Horretarako, epe laburrean, enpresa handiak diziplinatu edo nazionalizatu daitezke. Hala ere, kapitalismoa kaosa izanik, Mario del Rosal ekonomialariak esan bezala, ezinbestekoak dira ekoizpenaren sozializazioa eta planifikazio demokratikoa.

Crisis económica
Crisis de suministros Las cadenas rotas de la globalización
La crisis de los contenedores, la subida de precios en el transporte por mar o los desajustes entre la oferta y la demanda muestran el comienzo del fin del sistema de producción global de las últimas décadas.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Inflación
Inflación El IPC bajó tres décimas en mayo hasta el 1,9%
La tasa de aumento de precios vuelve a caer por debajo del objetivo del 2% que no alcanzaba desde octubre de 2024.
Economía
Inflación El IPC baja al 2,2% en abril y el PIB crece un 0,6% en el primer trimestre
La economía crece una décima menos que el último trimestre de 2024 y la inflación subyacente sube cuatro décimas hasta el 2,4%.
Economía
IPC La inflación interanual cae hasta el 2,3% en marzo gracias a las lluvias
Las precipitaciones han reducido el precio de la electricidad.La subyacente también se reduce dos décimas hasta situarse en el 2%.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.