Laboral
Goi mailako langileak dira ez ordaindutako lan ordu estra gehien egiten dutenak

Lan ordu estren %35a ez da ordaintzen Nafarroan, eta %56a EAEn. Soldata aldarrikatu, kapitalismoaren osteko garaia abiatzeko. Goiener eta Oñatik energia burujabetza eraikitzen, Argiaren bidez.

Koiuntura

Ordaindu gabeko aparteko orduak oso desorekatuta sektorearen eta erkidegoaren arabera


Ez ordaindutako aparteko lan orduak eta absentismoa txostena argitaratu berri du Langile Komisioek (CCOOk), autonomi erkidego bakoitzean egiten eta ordaintzen ez diren aparteko orduak aztertuz. Gainera, lan-absentismoaren egoera ere aztertzen du, erakunde patronal eta euren Lobbyek langileen aurka egiten duten propaganda gezurtatuz.

Espainian, astero ordaindu gabeko aparteko 3 milioi ordu egiten dira, egiten diren osoaren %44a. Erakunde sindikalaren hitzetan, irudi hau askotan sektore prekarioekin lotu da, nahiz eta datuek hau kolokan jarri. Bestetik, datuak zeintzuk diren ikusita, lan-absentismoa garrantzirik gabeko elementu bat da. Lan-absentismoa justifikaziorik gabe lan egin ez den denbora eta ordaindu gabea dena da. Lan-araudi eta hitzarmen kolektiboek arautzen duen ordaindutako denbora: oporrak, jaiegunak, amatasuna, aldi baterako ezintasuna, ordaindutako baimenak, grebak... ez da lan-absentismoa. Patronal eta lobby hauek informazioa ezkutatzen dute, ordaindu ez dituzten orduak ez aipatuz eta lan-absentismoaren kasuan, justifikazioa duten arrazoiak beraiek egindako estatistiketan sartuz: helburua enpresa-diziplina gogortzea da.

Krisi garaian enpresariek aparteko orduak sartzea eginbehar bilakatu dute, milaka lan postu aurreztuz; gainera, hauen erdia baino gehiago ez dute ordaintzen

Errezesio Handia eta ordaindu gabeko aparteko orduak
Txostenaren arabera, aurten egindako aparteko ordu hauek goreneko maila jo dute, astero 6,8 milioi ordu izan baitira. Hauetatik soilik %56a ordaindu da (bai dirutan baita denbora librean); beste %44a ordaindu barik geratu da, Gizarte Segurantzari, langileei eta gizarte osoari iruzur handia eginez. Bataz beste 825.500 langilek, euren jardunaldia amaitu eta lan egiten jarraitu dute. Zein da honen ondorio zuzena? Langabezia handiko egoera batean 170.600 jardunaldi osoko enplegu berri ordeztu dutela.

Aparteko orduak sektore prekarizatuekin lotzen da, baina irudia hori ez da hain argia: ordaindu gabeko aparteko orduak egitea esplotazio era bat da, kalitate handiko sektoreetan biltzen dena: kontratu mugagabeak, jardunaldi osoak, zerbitzu sektoreko lanbide teknikoak...

Zerbitzuen sektorea txapeldun
Sektoreka, zerbitzu alorrean ordaintzen ez diren ordu proportzioa oso handia da: ostalaritzan, merkataritzan, hezkuntzan, batik bat. Sektore batzuetan aparteko orduak ez ordaintzea zeozer arrunta da; finantza eta aseguru sektorean (ez ordaindutakoak guztien %94 da); higiezinen jardueretan (%89), jarduera profesionaletan (%86) eta hezkuntzan (%80) aurki ditzakegu. Administrazio publikoan %45a ez da ordaintzen ere.

Ordaindu gabeko aparteko orduen proportzioa, sektoreka

Aparteko lan orduak
Iturria : CCOO

Autonomia erkidegoetan, ezberdintasun nabariak.
Azpimarratu behar da, zenbaki absolutuetan, ordaindu gabeko hiru orduetatik bi Madril, Valentzia, Katalunia eta Andaluzian ematen direla. Euskal Herri penintsularrean, jardunaldi osoko enpleguak sortzeko aukera nabaria da, aparteko orduen ordez, langileak kontratatuko balira. Ordaindu gabeko aparteko orduek 4.582 enplegu sortzeko aukera ematen dute, eta ordaindutakoek, aldiz, 4.239 enplegu. Guztira, 8.821 enplegu berri. Gogoratu behar dugu abenduaren hasieran 154.514 langabetu zeudela, neurri honekin %5,7 bat murriztuko lirateke.

Astean egindako aparteko orduak, erkidegoka

Aparteko lan orduak 2
Iturria : CCOO

Estatistika ekonomikoak eta sozialak alderatzerakoan, sarritan gure lurraldea Espainiar Erresumarekin alderatzen da, gure “euskal oasi” hau azpimarratuz. Ba datuen arabera, ordaindu gabeko aparteko lan orduen “ligan”, Euskal Autonomia Erkidegoa bigarrena da, Ceuta eta Melilla ondoren: aparteko lan orduen %56a ez dira ordaintzen; Espainiar Erresuman, aldiz, %44. Nafarroan %35 dira.

Patronalek lan-absentismoa puzten dute
Langile Komisioak sindikatuak egindako ikerketaren arabera, lan-absentismoak ez du garrantzirik, erabat murritza da. Kasu honetan, estatistikak Estatu mailakoak dira, autonomi erkidego mailan daurik ez daudelakok. Hiru-hileko Lan Kostuen Estatistikaren arabera, hilean batez besteko 149,5 lan ordu ordaintzen dira; horietatik 134,9 lan ordu efektibo egiten dira (%90,2) eta 14,6 ordaindutako eta lan ez egindako orduak dira: oporrak, jaiegunak, amatasun-bajak eta antzekoak. Lan egin gabe eta ez ordaindutako ordu kantitatea oso murritza da, hilean 18 minutu, egunero minutu bat baino gutxiago. Arrazoien artean grebak, itxiera patronala eta absentismoa aurki ditzakegu.

Hala ere, ez dago estatistika zehatzik absentismo hori banantzeko. Datu honetatik ondoriozta dezakegu nola hain aipatutako absentismo hori erabat garrantzibakoa dela.

LANAREN EKONOMIA. BILBO HIRIA IRRATIKO SAIOA. LOTURA HEMEN


Audio Player

Egitura

Bizi osorako soldata, kapitalismoaren erakundeak apurtzeko

Lau hamarkada neoliberalen ostean, eztabaida politikoaren erdian kokatu da, berriz ere, soldataren inguruko gatazka, langileen diru-sarreren beherakadari aurre egiteko mobilizazioen ondorioz. Kapitalaren epe laburrerako pilaketa mantentzeko helburuarekin, debaluazio politikak egin dira Europan, lan-balioaren eta bizi-baldintzen degradazioa ekarri dutelarik. Ugariak izan dira bide oker honen aurka agertu diren herri mugimenduak, borroka sindikalak eta noizean behineko altxamendu sozialak ere. “Ez gara merkantzia politiko eta bankeroen eskuetan”, oihukatu zuten ehunka plazetan, 2011ko maiatzaren 15ean antolatutako manifestazio eta kanpaldietan. 2018ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, gutxieneko soldata 900 eurora igoko duen Dekretoa onartuko du Espainiako Gobernuak, bere konpromisoari eutsiz. Frankismoaren garaietatik lortu den igoerarik handiena izango da. 1,3 milioitik gora dira %22ko hobekuntza izango duten langileak, baina neurri honek ez du lan-ordutegietan eta bestelako baldintzetan aldaketarik ekarriko.

Economía
Lanaren Ekonomia Gutxieneko soldataren igoera Espainian, aldaketarako ezinbesteko urratsa

900 euroko gutxieneko soldatak zenbait eztabaida mahaigaineratu ditu. Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Aiala Elorrietak Kellyen inguruan hausnartu du Argian

Bizi-baldintzekaz kezkatuta daude ere Frantziako herrietan, azken asteetako matxinadak azaleratu duenez. Macronek soldata baxuenentzako 100 euroko igoera iragarri du aste honetan, Presidentearen kargugabetzea lehentasunezko helburua duen iraultza hau baretzen saiatzeko. Euskalerriko ekonomiak baino lan produktibitate altuagoa du Frantziakoak, soldata hobeagoentzat tartea uzten duen espezializazio maila teknologikoari esker. Bai zuzenean jasotako atal netoari erreparatuz, bai kotizazio sozialak eta zeharkako zerbitzu publiko eta sozialak aztertuz, askoz sendoagoa da Pirinioetatik gorako langileen erakundetze maila, hobekuntzak gauzatu eta defendatzeko klase ahalmena.

“Soldata pixka bat gehiago, miseria gero eta larriago” esaten dute Frantziako libertario eta komunalista askok, merkantziaren erreinua errotik iraultzeko bidea (haien buruan soilik, agian) irudikatuz. Langileak kapitalari lotzeko tresna arrotza baino ez ote da soldata? Edo langileen eros ahalmenetik harago, beraien ekoizpenarekiko boterearen adierazlea da baita? Bigarren ikuspegi hori jorratzen du Bernard Friot Resseau Salariat ekimeneko kideak. Nanterre Unibertsitateko irakasle jubilatua da, eta soldataren ikuspegi erradikal askatzailea proposatzen du bere idatzi eta hitzaldietan. "Aberasteko jabetza helburu duen lanaren arau kapitalistatik askatzea" du helburu Friotek, “bere lan merkatua eta lan denboraren diktadurapean ekoiztutako merkantzien zalantzazko erabiltze-baliotik irtetzeko”. Hori da L'enjeu du salaire liburuaren sarreran azaltzen duena, besteak beste (La Dispute argitaletxea, 2012).

Ekonomialari paristarraren aburuz, soldatak askapenerako bidea irekitzen du. "Kapitalaren erakunde nagusien subertsiorako bidean, eraldaketa erabakigarrietarako tranpolina da soldata, kapitalismotik irteera bideragarria eraikitzeko aurreko mendeetako eta egungo borroken ondorioa". Egiten duen proposamenak "azken hamarkadetan gure historia kolektiboa mugatzeko balio izan duen etorkizun ezaren dogma irauli behar dugu, iruditeria hori oso hedatuta dagoen arren.  Gaurko umeak gurasoek baino bizitza zailagoa izango dute, hori da garaitu behar dugun kontakizun hilgarria"

Friotek bizi osoan zehar garatutako prestakuntza (lanaren bidezko kualifikazio progresiboa) eta soldata izateko eskubide unibertsala aldarrikatzen du, langileen entitate autonomoek ahalbideratu beharreko aldaketa iraultzailea. Segurantza Soziala horrelako jauzi kolektiboa egiteko abiapuntuzko erakundea izanez, soldata eskalak laburtzea eta 18 urtetik aurrera bizi guztirako soldata ezartzea proposatzen du. Biztanle guztien lanak errekonozituko lirateke era honetan, eta inbertsioen eta sorkuntza monetarioaren herri burujabetasuna gehitu beharko genuke askapen sozial integrala gauzatzeko. "Lanaren praktika berri bat ahalbideratuko duen herritartasun berri bat ekarriko luke aldaketa honek, sufragio eskubideak demokraziari egindako ekarpena arlo ekonomikora ekarriz". Burujabetasun politiko berri hori lortu eta gauzatzeko borrokatu behar dugula gogoratzen digu Friotek, "azken hiru hamarkadetako erreformen aurkariek formulatu dituzten proposamenak eztabaidatuz, elkarrekin irabaztea lortu ahal izateko".

Liburuaren ondorioetan azpimarratzen duenez, aldarrikapen sorta hau azken mende eta hamarkadetako borroken ondare bat da. Garai ilunak bizi arren, Europako langile guztien esku dagoen ondarea da, eta kapitalismotik harago joateko erabilgarria da baita ere. Horregatik Friotek “enpresa publikoetan ibilbide eta prestakuntza garapena antolatzeko sindikalisten irudimena” eskertzen du, energia, garraio eta banka adar publikoetan bereziki. Era berean “basamortu sindikaletan soldatapeko langileak defendatu duten anonimoei” eskertzen die baita ere beraien ekarpena, “lan indarraren egoera ilun eta etorkizun ezatik ihes egiteko eskubideak irabazteagatik”. Orain daukagunaren norabide eta sakontasuna eraldatzeko unea heldu duela uste du Friotek. “Erretreten aldeko borroka bizi osorako soldatarena da. Enplegutik kanpo egindako lanak onartu eta erabaki estrategikoetan langileak parte hartu”. “Arazo demografikoa lana eta enplegua nahasten dutenena da, etengabeko soldatarekin gainditzen dena.”

“Erretreten aldeko borroka bizi osorako soldatarena da. Enplegutik kanpo egindako lanak onartu eta erabaki estrategikoetan langileak parte hartu”. “Arazo demografikoa lana eta enplegua nahasten dutenena da, etengabeko soldatarekin gainditzen dena”

Lana eta soldatatik harago, gutxi batzuen jabetza lukratiboarekin amaitzeko aldarria egiten du Friotek, Ballast aldizkariak egindako elkarrizketan, "gehiengoarentzako enpleguaren eta zorraren bidezko xantaia bikoitza ekartzen duen diktadura bat delako". Era honetan, kapitalismoaren etekinak lortzeko beharrak dena usurpatzen du, batez ere lan dezberdinei balioa eman edo ez ematearen aldebakarreko erabakiarekin. Horrela, "langabetu batek lan egiten ez duela esaten duenean, edo jubilatu batek lan egiteari utzi diola dionean, egiten dutenak erabilgarria izan arren baliorik ez duela onesten dute, erlijio kapitalistari atxikimendua adieraziz". Merkantziaren kaiola horretatik irteteko, Friotek proposatzen duen "bizi guztirako soldataren orokortzea, ekoizpen kapitalista alde batera uzteko dimentsio bat da, arlo makroekonomikoan beste balio- eta lan-praktika ezartzea ekarriko duena".

Pensiones
Lanaren Ekonomia Pentsiodun eta alargunen aurkako erasoa, demografikoa baino politikoa den arazoa

Pentsio pribatuak bultzatzeko helburuarekin, aitzakia demografikoa erabiltzen dute agintariek, zahartzen doan gizarte honetan beldurraren egoera hedatuz. Zein da arazoaren jatorria, soilik demografikoa edo lan baldintzak kaskartzearen ondorio zuzena da?

Kotizazio ekonomikoak eta soldataren sozializazioak bermatu behar dute formakuntzaren onarpena, lan ahalmenari lotutako ibilbidea izateko eskubidea herritar guztiei bermatuz. Egun iraultza baten atarian egon daitekeen Frantziatik etorri den proposamen hau demokrazia industriala eraikitzeko ekarpen inportantea dela uste dugu, beste batzuekin bat iparrorratz teoriko eta programatikoa osatzeko erabilgarria.

Argia

Oñatik energia burujabetzarantz urratsak ematen jarraitzen du

Energiaren aldetik, aurten Oñatin aldaketak eman dira. Iñigo Igartua Argiako kazetariak kasua aztertu du, urriaren 11z geroztik Goiener kooperatiba Oñatiko Ur Jauziak enpresaren bazkidea baita ofizialki. Udala bazkide berria bilatzen aritu izan da 2015tik aurrera, Energiaren Euskal Erakundeak enpresatik irteteko asmoa erakutsi baitzuen. Orain, energiaren ziklo osoa euren esku izateko urrats garrantzitsua eman da.

Asteko Sindikalagenda

Urtarrilak 11 barikua

  • SATSE Euskadiren Bilboko egoitzako sarreran (Garellano plaza 14 atzealdea) sinadurak biltzeko mahaia jarriko du SATSEk Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera.
  • Nafarroako Huerta de peralta enpresako langileak greban daude, kaleratutako langileak berronartu izan arte. Elkartasun eguna ospatuko dute Iruñean, (LAB)
  • Atzo Gasteizko Mendizabalako ikastetxean itxialdia hasi duten irakasle teknikoek, egingo diren oposizio berrietan ordezkoen egoera kontutan hartzeko asmoz, araudia dela eta egoera oso larrian geratuko lirateke langile hauek

Urtarrilak 12 zapatua

  • SATSE Euskadik Donostian (Loiola kalea, 15 zkia) sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera.

Urtarrilak 14 astelehena

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

Urtarrilak 15 martitzena

  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute. Bergaran 11:30etan manifestazioa egingo dute (ELA, LAB, ESK, UGT)
  • Datorren asteartean Tabakalerako administrazio kontseilua bilduko da eta bertan langileen inguruan hitz egingo dute (Bitartekariak Martxan)

Urtarrilak 16 eguaztena

  • SATSE Euskadik Gurutzetako ospitaleko sarreran sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute. Tolosan 11:30etan manifestazioa egingo dute (ELA, LAB, ESK, UGT)
  • Gizarte Ekimeneko sektorean greba berria hasiko da, hilaren 25a arte. Manifestazioa egingo da Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik, 11:30etan (UGT, CCOO, STEILAS, LAB, ELA)

Urtarrilak 17 eguena

  • Lanbide karreraren aldeko elkarretaratzea egingo da Osasun Saileko ordezkaritzan, Bilbon (Rekalde Zumarkalea 39), goizeko 11etan (SATSE, UGT, CCOO)
  • Urtarrilaren 17 eta 24rako, Barakaldoko Kbus autobus zerbitzua greban izango da.
  • Bilbobusen 17an lau orduko lanuzteak egingo dituzte, eta greba mugagabeari ekingo diote urtarrilaren 22tik aurrera, ordurako akordiorik ez badago.
  • Gizarte Ekimeneko sektoreko greba. Goizeko 11:00etan elkarretaratzeak egingo dira ikastetxeetan (UGT, CCOO, STEILAS, LAB, ELA)
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Sin materiales, sin protección adecuada y sin financiación: los bomberos de Madrid denuncian “abandono”
La contaminación de los equipos de protección de cinco bomberos en un incendio en una nave de reciclaje hace levantar de nuevo la voz de los sindicatos, que ya tienen denunciada ante el TSJ de Madrid, la falta de financiación.
Salario mínimo
Pacto bipartito Trabajo y sindicatos acuerdan la subida del salario mínimo en 50 euros sin el apoyo de la patronal
Díaz anuncia un acuerdo con los sindicatos que llevará al Congreso de Ministros de forma “inminente” la propuesta del Ministerio de Trabajo. Los sindicatos proponían una subida de 66 euros y la patronal, de 34 euros.
Deportes
Liga F Nuevo convenio para las futbolistas: escuelas infantiles, ayudas al estudio o subida salarial
Hace firme los aumentos salariales del acuerdo de salida de huelga de 2023 e incluye todos los puntos que quedaron pendientes entonces. Dos de los sindicatos del banco social se descuelgan de la firma por considerar insuficiente el convenio.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Laboral
Laboral Investigada unha rede empresarial que explotaba a 82 migrantes nunha granxa de Lugo
Polo de agora, tres persoas responsables da granxa de Begonte centran as investigacións da Garda Civil. As 82 persoas explotadas vivían nun hotel de Ordes (A Coruña) que non tiña sequera licencia de hostalaría.
Galicia
Galicia ¿Quién es quién en Greenalia? La empresa que quiere otra celulosa en Galicia y arrasa olivares en Andalucía
Los tentáculos del entramado empresarial tras esta corporación tocan a gran parte de la oligarquía gallega. Desde medios de comunicación como 'La Voz de Galicia' hasta equipos de fútbol como el Deportivo o entidades financieras como Abanca.
Salario mínimo
Pacto bipartito Trabajo y sindicatos acuerdan la subida del salario mínimo en 50 euros sin el apoyo de la patronal
Díaz anuncia un acuerdo con los sindicatos que llevará al Congreso de Ministros de forma “inminente” la propuesta del Ministerio de Trabajo. Los sindicatos proponían una subida de 66 euros y la patronal, de 34 euros.
Hidrógeno
Descarbonización Los planes de expansión del hidrógeno en Europa chocan con la falta de energía verde para producirlo
La escasez de hidrógeno producido con renovables y el exiguo desarrollo del aluvión de proyectos anunciados ponen en entredicho la estrategia de descarbonización en Europa, según un informe de Global Energy Monitor.
Madrid
Justicia El fiscal general del Estado, en el alambre, declara como investigado ante el Supremo
Álvaro García Ortiz acude al alto tribunal a explicar su versión de las filtraciones denunciadas por el entorno de la pareja de Isabel Díaz Ayuso. Es la primera vez que un fiscal de su categoría declara como investigado.

Últimas

Dana
Tres meses de la dana “Aquí no llovió casi nada”
VV.AA.
Un vecino de Benetússer explica cómo la riada arrasó y cambió para siempre las vidas de miles de personas.
El Salto Radio
EL SALTO RADIO Cultura y resistencia desde América del sur
Cuatro historias sonoras de experiencias creativas y comunitarias en algunas ciudades de Perú, Argentina y Paraguay
Opinión
Opinión Monetizadores de la estupidez
Ser un chalado anticiencia puede llevar a pasearte por radios, televisiones y streamings porque eres rentable para gente sin un mínimo de ética periodística.
Más noticias
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez resucita el decreto ómnibus con más ayudas a los propietarios
El Gobierno anuncia un acuerdo con Junts para reflotar el decreto que permite revalorizar las pensiones con nuevos avales estatales para caseros. El presidente se compromete a convocar una moción de confianza.
Crímenes del franquismo
Víctimas de la dictadura Admitida a trámite otra querella por los crímenes del franquismo en Madrid
Carlos Serrano Suarez denuncia que fue sometido a torturas por parte de cinco policías de la Brigada Político Social. El juzgado número 41 ha decidido abrir el caso, algo que desde CEAQUA califican como “excepcional”.
Galicia
Galicia La Xunta maniobra para ampliar la balsa de lodos rojos de Alcoa pese a los riesgos medioambientales
La conselleira de Economía e Industria, María Jesús Lorenzana, garantizó al comité de empresa de la planta de Alcoa en San Cibrao, situada en Cervo (Lugo), que ampliará su capacidad a pesar del riesgo medioambiental.
Madres protectoras
Justicia Colectivos feministas piden medidas para asegurar un juicio justo a una madre protectora acusada de secuestro
Las organizaciones piden que se tome en consideración la denuncia por abusos sexuales contra el progenitor, los intentos de la mujer por buscar medidas de protección en España y el arrancamiento de su hija.

Recomendadas

Medio rural
Reportaxe As mulleres rurais soñan con deixar de ser heroínas
A falta de servizos básicos no rural é a primeira pedra no camiño de quen quere vivir e desenvolver os seus proxectos fóra da cidade. Aínda así, o rural galego atópase á cabeza en canto a titularidade feminina respecto á media do Estado español.
Literatura
Letras Galegas Da Sección Feminina do franquismo ao Cancioneiro Popular Galego: o pobo é quen canta e baila
As cantareiras protagonizarán o Día das Letras Galegas de 2025. Beatriz Busto e Richi Casás fálannos delas, de Dorothé Schubarth, do Cancioneiro Popular Galego e da dificultade de acceder aos arquivos sonoros que conservan as súas voces.
Jaén
Andalucía Lopera no quiere que Greenalia especule con sus olivos
Decenas de pequeños olivareros de la Campiña Norte de Jaén podrían perder sus terrenos en beneficio de una empresa que quiere talar los árboles para instalar siete parques fotovoltaicos.