Opinión
Emakumeon boteretze prozesuaz

Zentzu komun feminista kalean zein instituzioetan hegemoniko bihurtu den arren, emakume langileon egoera ez da hobetu
Huelga residencias
Trabajadoras de las residencias vizcaínas celebran el fin de la huelga. Imagen: ELA.

Itaiako kidea

7 mar 2022 06:50

Emakume langileon zapalkuntzak ez du aterabiderik sistema kapitalistaren baitan. Ideia horretatik abiatu beharko genuke gure irakurketa, burgesia baita zapalkuntza betikotu eta inposatzen duena. Beraz, zapalkuntzaren egitura erreala aztertu nahi badugu osotasun sozialaren baitan ulertu eta koiunturan kokatzea nahitanahiezko lana dugu.

Azken hamarkadetako berregituraketa ekonomiko, sozial zein politikoek eragin nabarmena izan dute langileriaren bizitzan, hala nola, emakume langileon zapalkuntza desagertaraztetik urrun, bere modernizazioa edo eguneratzea eragin dute. Plano ekonomikoan “lanaren feminizazioaz” hitz egin beharko genuke. Hau da, kapitalak lan indar merke, epe motzeko eta malgua erabiltzearen alde egindako mugimendua.

“Lanaren feminizazioak irekitako lan-erregimen penagarria langileriarengan zabaltzen eta normalizatzen ari da, proletalgoaren debaluazio orokortua indartuz”

Egun bizi dugun egoerari erreparatuz, krisi kapitalistak eta hau bizkortu duen pandemiaren testuinguruak sortutako errealitatea aztertu beharko genuke. Zentzu horretan, ez da asko aldatu emakumeok sistematikoki lan-harreman prekarioenetan integratuak izatea. Aldiz, orain, lanaren feminizazioak irekitako lan-erregimen penagarria langileriarengan zabaltzen eta normalizatzen ari da, proletalgoaren debaluazio orokortua indartuz. Horrela, soldata arrakalaren txikitzea ematekotan, horren ondorio izango da, ez emakumeek hobeto irabaztearen ondorio. Era berean, Estatu “sozialaren” deskonposizioak, zerbitzuen murrizketa eta pribatizazio mugagabeak dakartza, zaintza esparruan edo osasun arloan ikusten ari garen moduan. Horrek eragina izaten jarraituko du emakume langileon bizitzetan, familia proletarizatuenetan behintzat lan karga horiek emakumeongan zamatu daitezke eta beste zenbaitetan soldata miserableen truke egin beharko ditugu. Beste aukera bat, denbora, diru edo indar faltagatik familia proletarioetan zenbait etxeko lan desagertzea izan daiteke. Hori langileon bizi baldintzen okertzearen adierazle handia izango da, kapitalismo gero eta basatiago baten erakusle.

Egoera horrek argi adierazten du emakume langileon bizitza egiturazko pobreziak definitzen duela .Hemen, pobrezia material eta kulturalaz ari gara: orain arte aipaturikoa gutxi balitz, garapen teknologikoaren garaian, emakumeon plazer eta erreprodukzio bitarteko irudia muturrera eramaten baita, ikusentzuteko plataformek mundu mailan emandako zabalpenaren ondorio. Horrek, emakumeon zapalkuntzan sakondu eta gure egunerokoan indarkeria forma askotarikoak pairatzera kondenatzen gaitu. Horren atzean, masa-komunikabide, sare sozialek, zein plataforma digitalek emakumeon irudi hipersexualizatuarekin egiten duten dirutza da zentrala. Aldiz, hortik haratago eta horren albo-efektu gisara, gizarteko masa-psikologian eragin nabarmena du, emakumeon irudi azpiratua indartzen eta betikotzen delarik.

Paradoxikoa da azken ideia hori: azken hamarkadetan gorakada handia izan duen programa feministak ahalduntzerako tresna gisa definitu baititu zenbaitetan emakumea hipersexualizatzen duten bitartekoak. Hau da, emakumeak bere gorputzarekin nahi duena egitea emakumeon askatasunarekin lotu da. Aldiz, emakumeok geure sexualitatea modu askean bizitzeko aukeratik urrun dago hori gainera.

“Zapalkuntza bera eragiten duten harreman sozial kapitalistak zalantzan jartzen ez dituen programa orok logika erreformista berdina erreproduzitzen du”

Ideia horren atzean ezkutatzen dena askatasunaren ulerkera guztiz indibidualista da. Askatasuna moduren batean ulertu badaiteke, hori burgesiari gure bizitzen gainean duen kontrola lapurtzetik soilik izan daiteke. Hori egin ezean, emakumeok esplotatuak eta zapalduak jarraituko dugula argi geratu da. Beraz, dagokiguna zapalkuntzak erreproduzitzen dituen botere burgesa suntsitzea helburu izango duen proiektu politikoa egikaritzea da. Zapalkuntza bera eragiten duten harreman sozial kapitalistak zalantzan jartzen ez dituen programa orok soluziorako aukera gutxi ditu. Kasu honetan, programa feministak ez dio aterabiderik ematen emakume langileon zapalkuntzari: alde batetik, aipaturiko klase harremana alboratuz, emakumeon batasun orokorra aldarrikatzen du eta gainera emakumeen borroka unibertsala izango den programa batean bildu beharrean, bereizgarri propioen baitako borroka subjektua bilakatzen du. Bestetik, feminismoak eta ezkerreko alderdien proposamen feministek emakumeok gizarteko sektore guztien eskubide berdinak izatea dute helburu, eta hori lortzeko politika feministak indartzea proposatzen dute. Politika instituzional horren defentsak, instituzioen izaera neutrala aurre suposatzen du. Aldiz, argi dago burgesiaren menpeko erramintak direla instituzioak.Horrela, burgesia handiaren finantziazioak zuzenean baldintzatzen dituen politikak dira Estatu zein instituzioek martxan jartzen dituztenak. Eta agerikoa da zapalkuntzarekin amaitzea ez dela oligarkiaren planetan sartzen. Hori dela eta, emakumeon berdintasunaren aldeko proposamen horiek burgesia zilegiztatzen amaitzen dute.

Zentzu komun feminista kalean zein instituzioetan hegemoniko bihurtu den arren, emakume langileon egoera ez da hobetu. Beraz, datorkigun etorkizun beltzaren aurrean, emakume langileok askatuko gaituen programa iraultzaileak zapalkuntza erreproduzitzen duen osotasun kapitalista gainditu behar du. Horregatik, guztiok bizi baldintza berdinak izango ditugun errealitatearen eraikuntza dagokigu, hots, estatu sozialistaren eraikuntza. Eta era berean, zapalkuntza forma ezberdinak suntsitzeko praktika politikoa garatu behar du gaurdanik. Hori dela eta, emakumeoi ere komunismoaren aldeko borrokan lehen lerroan egotea dagokigu.

Feminismos
Borroka moldeak Emakume auziaren borrokarako proposamenak ezbaian
Azken urteetan feminismoak mundu mailan izandako gorakadaren ondoren helburuarekiko izan duen eraginkortasunaren eztabaida dator.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Entrevista La Poderío
Andalucía Virginia Piña: “Con la Guerra Civil y su posguerra intentaron aniquilar nuestra conciencia”
Quien tiene el poder, tiene los recursos, y quien tiene los recursos también tiene la palabra. Virginia Piña (Jaén, 1988) la lleva tomando en los últimos seis años, dándole forma para hablar de figuras clave en la historia de las mujeres en Andalucía
Sorteo
Sorteo Teatro contra el antigitanismo machista
Participa en nuestro sorteo para socias de El Salto hasta el 23 de julio y llévate una de las cinco entradas dobles que sorteamos para la función del miércoles 30 en el Teatro del Barrio.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.