Ceuta 060 - 13
Unos chicos miran hacia el mar en el paseo cercano a playa Benítez. Jaime Cinca

Ongi Etorri Errefuxiatuak


9 sep 2026 05:24

Ceutara iritsi ondoren geratzen diren perstona migranteak penintsulara lekualdatzeko aukera planteatzera inor ez zen ausartu lehenengo egunetan, ezta aukera gisa ere. Egunek aurrera egin ahala, pixkanaka, aukera hori Ceutarako konponbide gisa kontuan hartzen duten ahotsak entzuten hasi dira.

Baina kontuan hartzen al dira migratzaileen eskubideak? Izan ere, haien eskubidea da tratu duina jasotzea, baina ez hori bakarrik, beste ezeren gainetik, haien borondatea eta migratzeko eskubidea errespetatu behar dira. Konponbidea ez da Ceutarentzat bakarrik pentsatu behar; aitzitik, migratzaileen giza duintasunak funtsezkoa izan behar du konponbidean.

Gehiengo handi batek ziurtzat jotzen du Ceutako migratzaileak lekuz aldatzeko aukera benetako zentzugabekeria dela. Gehiengoaren iritzia hori izatea gure gizarteetan Giza Eskubideen errespetuari buruz gertatzen ari den atzerakadaren beste adibide bat besterik ez da. Kanporatzean amaitzen den prozesua gizatiartzea ez da Giza Eskubideak errespetatzea.

Kanporatzean amaitzen den prozesua gizatiartzea ez da Giza Eskubideak errespetatzea

Giza Eskubideen Munduko Adierazpenaren 13. artikuluak honako hau ezartzen du: «Pertsona orok du edozein herrialdetatik irteteko eskubidea, baita bere herrialdetik ere, eta bere herrialdera itzultzeko eskubidea». Bere herrialdetik irtetea lortu duen pertsona bat Espainiak itzularazten badu, non geratzen da Giza Eskubideen 13. artikuluarekiko errespetatua?

Egia esan, Espainiako eta Europako legeen arabera, legezkoa litzateke asilo-eskaera izapidetu eta ezezko ebazpena eman ondoren asilo-eskatzailea bere herrialdera itzularaztea, baina hori Giza Eskubideekiko aitortzaren eta errespetuaren aurka doa.

Eskuin kontserbadorea eta sozialdemokrazia eskuin muturraren postulatuak progresiboki onartzen doaz eta, ondorioz, muga irekien migrazio-politika egiteko aukera ez da kontuan ere hartzen.

Zentzugabea da egiazkotzat jotzea 80.000 pertsonak egun berean puntu beretik Espainiara migratu nahi izatea. 24 ordu geroago iritsi ziren tokitik itzuli zirenak ez ziren migratzaileak. Migrazio prozesu batetik igarotzen den bizi-proiektu bat egin duten pertsonek Europako lurraldea zapaltzea lortu eta hurrengo egunean ez diote horri uko egiten.

Kasu askotan Ceutara iristeko bidean urteak eman dituzten Saharaz hegoaldeko pertsonek, zoritxarrez, nahiago izaten dute bizia arriskuan jartzea atzera egitea baino. Pertsona horiek beren jatorrizko herrialdeetara itzularaztea ez da inola ere bateragarria Giza Eskubideak errespetatzen dituen migrazio-politika egiteko ideiarekin.

Pertsona guztien zirkulazio askea giza eskubide indibidualen irizpidetzat hartu beharko litzateke

Ceutan, erantzunik onartzen ez duen erabaki gisa, asiloa aitortzeko nahikoa arrazoi frogatu ezin duten pertsonak deportatu egingo dira. Ez da kontuan hartzen ezta Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen definizioa ere, nahitaezko migraziotzat jotzen baitu honako arrazoiengatik emigratzen duen edonork egiten duena: «jazarpenetik, gatazkatik, errepresiotik, hondamendi naturaletatik eta gizakiak eragindakoetatik, degradazio ekologikotik edo haien existentzia, askatasuna edo bizimodua arriskuan jartzen duten beste egoera batzuetatik ihes egiteko».

Pertsona guztien zirkulazio askea, oro har, giza eskubide indibidualen irizpidetzat eta, jakina, aitortzen diren eskubideen hedapentzat hartu beharko litzateke, estatu nazionalen mugen barruan. Muga irekien migrazio-politika batek aukera emango lieke migratzaileei jatorrizko herrialdearen eta aukeratutako herrialdearen artean ibiltzeko, bizimodu hobea bilatzeko, modu bidezkoagoan, aurkitzen dituzten aukeren arabera, batez ere lan-aukeren arabera.

PSOE esparru diskurtsibo horretan kokatzea ameskeria hutsa da. Harrera-kanpamentua egiteko asteak behar izan dituen gobernu baten aurrean gaude, eskuin muturraren diskurtsoek migrazio-gaietan haren diskurtsoek baino harrera hobea izango duten beldurra duena.

Ceutan amildegiaren ertzera hurbildu gara, batek daki oraindik bertan eror gaitezkeen. Baina amildegia ez da Ceutan bukatzen, Donostian aspalditik aplikatzen da ultraeskuinak Ceutan sustatu duena; izan ere, debekatuta dago ahora eramateko ezer ez duenari janaria eskaintzea. Immigrazioaren aurkako estrategia berriaren aurrean gaude? Gosez hiltzen uztea da estrategia berria?

Frontera sur
Ceuta: pequeños infiernos dentro del purgatorio
Los testimonios de muchos jóvenes varados en las calles, descampados y playas de la ciudad autónoma coinciden en el mal trato de las fuerzas del orden y en su lucha por salir adelante fuera de Marruecos.
Opinión
La muerte despreciada
Queremos hablarles aquí de la dignidad de las personas refugiadas, todas aquellas que se han visto obligadas a migrar por causas de fuerza mayor
Ceuta
Robles pide disculpas a la ciudadanía de Ceuta y anuncia más Frontex para la frontera sur
La ministra de Defensa, Margarita Robles, ha dado explicaciones en una comparecencia extraordinaria en la comisión de defensa en el Congreso de los Diputados este martes.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...