Economía
Ekonomia Kritikoaren Jardunaldien harira

Kuenkan Ekonomia Kritikoaren XVIII Jardunaldietan ehundaka ekonomilari batu ziren, “Ekonomi-ikuspegiak pandemia eta gerra garaian” lelopean.
Alessandra Mezzadri Jornadas de Economía Crítica
Alessandra Mezzadri en el plenario de las XVIII Jornadas de Economía Crítica celebradas en Cuenca, con su ponencia 'Social reproduction and pandemic neoliberalism: planetary crises of life, work and death'
25 oct 2022 06:51

Joan den abuztuaren 8 eta 9an ospatu ziren Ekonomia Kritikoaren XVIII Jardunaldiak Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen Gizarte Zientzien Fakultatean, “Ekonomi-ikuspegiak pandemia eta gerra garaian” izenburu zutela. Ekonomia Kritikoaren Elkartea (AEC) izan zen antolatzaile. 2003an sortu zen elkarte honek Espainiar Estatuko unibertsitate ezberdinetako ehun ikerlaritik gorako kidetza du eta ekonomiaren inguruko ezagutza, ikuspegi teoriko ezberdinak aintzat hartuz, bai unibertsitateetan zein oro har gizartean, hedatzea du helburu.

2008ko finantza krisiaren segidan (geldialdi fase luze batean eta auzi feminista eta ekologisten inguruko kezkak handitzen ari zirela gertatu zena) Covid-19ari aurre egiteko neurriek zein ondorengo gerra-testuinguruak ekarri duten krisia etortzea xok handi bat izan da merkatu-ekonomia aurreratuentzat. Ikuspegi honen aurrean, Cuencan egin ditugun Ekonomia Kritikoaren Jardunaldietan krisiaren aurrean eman beharreko erantzunen eta osasun-larrialdiak baldintzatuko duen etorkizunak ekar ditzazkenen inguruan eztabaidatu dugu.

“Aurtengo Udako Eskola Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean egingo dugu, eta 2024ko Ekonomia Kritikoaren XIX Jardunaldiak Santiagoko Unibertsitatean”

Jardunaldietan ardatz izan ditugun hiru plenario-saio izan ditugu, eta baita ere saio paraleloak, gaiak hauek izan ditugularik: Ekonomia feminista, Egiturazko aldaketa, Pentsamolde heterodoxoa, Zaurgarritasuna eta pobrezia, Klima aldaketa, Dirua eta finantzarizazioa, Enplegua eta egiturazko aldaketa, Lan-merkatua, Europar ekonomia, Sektorerako analisia, Aldaketa globalak, Aldaketa eta enplegua eta Austeritatea eta krisia. Honez gain, XXI mendeko Pentsamoldeari, Filosofiari eta Ekonomia-politikari esparru bat eskaini diogu.

Aurreneko plenario-saioan Thomas Palley ekonomilari estatubatuarrak “The false promise and bitter fruit of Neoliberalism: the destruction of shared prosperity and the rise of proto-fascist politics” izeneko ponentzia aurkeztu zuen. Palleyren lan-esparruaren parte dira teoria eta praktika makroekonomikoa, nazioarteko finantza eta merkatuak, garapen ekonomikoa, eta lan-merkatuak, hori guztia ikuspuntu postkeynesiarrekin lantzen du.

Bigarren plenario-saioan, Phillip Heimberger ekonomialariak (Vienna Institute for International Economic Studies), ekonomia-politikaz, ekonomia politikoaz, makroekonomiaz eta finantza publikoaz lan egiten duenak, “Critically assessing the empirical foundations of macroeconomic policy prescriptions in (mainstream) economics with meta-anlaysis” izena duen ponentzia aurkeztu zuen.

Eta hirugarren eta azken plenario-saioan Londreseko SOAS Unibertsitateko Alessandra Mezzadri ekonomilariak “Social reproduction and pandemic neoliberalism: planetary crises of life, work and death and lessons for global development narratives” deitutako ponentzia irakurri zuen. Mezzadriren lan-esparruak merkataritza eta desberdintasuna; oinarrizko ekoizkinen eta ekoizpen-sareen mundu-mailako kateak; lan-merkatuko informalitatea, lan-erregimenak eta informalizazioa; laneko estandar globalak; Ekonomia-Ardura Soziala eta esklabotasun modernoa; garapen-feminismoak; generoa eta globalizazioa eta birprodukzio sozialaren eta lan erreproduktiboaren gaineko fokatzeak dira.

“Neoliberalismoak politikaren alde biak dominatzen ditu, ezkerreko alderdiak gatibu egin dituelako eta eliteak behar dugun politika mugatzen saiatzen ari direlako”
Jardunaldiei bukaera emateko, ohikoa den bezala AECren biltzarra egin genuen. Bertan, beste hainbat gairen artean, Ekonomia Kritikoaren hurrengo Udako Eskola 2023an Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean egingo dugula erabaki genuen. 2024ko Ekonomia Kritikoaren XIX Jardunaldiak egiteko, aitzitik, Santiagoko Unibertsitatea izango dugu aterpe. Ekonomia Kritikoaren Aldizkariaren (REC) hurrengo alean aterako diren gaiak ere erabaki genuen. REC sei hilabetean behin ateratzen da, eta bere azken alean XXI mendeko Pentsamoldearen Filosofiaren eta Ekonomia Politikaren inguruko monografia bat aurkituko duzue (revistaeconomiacritica.org helbidean irakurgarri duzue).

Artikulu honetan ezinezkoa zaigu Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiek egiten duten ekarpen itzela laburbiltzea, baina han bota ziren ideia batzuk ekarriko ditut hona, ezin ahaztuzkoak iruditzen baitzaizkit: homo economicus delakoa soziopata bat da, klase-borrokaz hitz lauz mintzatu behar gara, neoliberalismoak politikaren alde biak dominatzen ditu (“ezkerreko” alderdiak gatibu egin dituelako eta eliteak behar dugun politika mugatzen saiatzen ari direlako), Estatua kapitalista eta patriarkala da, zaintza-lanak ez instituzionalizatzeak zaintza-lanen plataforma digitalek kolonialitatearen arau historikoak errepikatzea dakar eta “Corona is the virus, capitalism is the pandemia”.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Corrupción La carretera corrupta, el perdón y el pregón
Recorriendo uno de los tramos de carretera que ha aparecido en el informe de la UCO sobre las corrupciones de Cerdán, Koldo, Ábalos y cía... siento un miedo que parecía haber superado en lo que siempre han llamado la recta de La Torre.
Granada
Opinión ¿Y si lo eficaz frente a la desertificación fuera el riego a manta?
Ante la desertificación, reivindicamos los sistemas de regadío tradicional en contraste con los efectos perjudiciales de una agricultura intensiva que la acelera. El Documental “Vegas y Vida” se estrena con una presentación on-line el 2 de julio
Opinión
Opinión La Argentina de Milei: la nueva derecha avanza motosierra en mano
La prensa de derecha ensalza los éxitos económicos del Gobierno de Javier Milei, sin contemplar las consecuencias sociales ni las resistencias que está provocando.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Últimas

Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.