Migración
Ana Elena Altuna: “Gauza txikiak egiten ere mundua alda daiteke”

Jubilatu berri bada ere, ez du elkarlana lagatzeko asmorik eta pertsona guztiek eskubide berberak izan dezaten Melillan jarraitzen du borrokan
Ana Elena Altuna, activista
Ana Elena Altuna, activista.

Ana Elena Altuna (Bergara, 1957) betidanik militante izan da. Bizkaiko Antisida Komisoaren edo Ongi Etorri Errefuxiatuaken hasierako pausuetatik lanean egon da. Azkenengo 20 urteak Zorrotzako institutuan eman ditu biologiako irakasle gisa eta 7 urte daramatza abuzturo Melillara bidaiatzen gazte migratzaileei laguntzeko. Jubilatu berri bada ere, ez du elkarlana lagatzeko asmorik eta pertsona guztiek eskubide berberak izan dezaten jarraituko du borrokan.

Norbanakoak mundua aldatu dezake?
Beti sinistu izan dut munduko gauzak aldatzeko zerbait egin dezakegula. Eta mundua esaten dudanean, gure inguruari deritzot. Jende txikiak, toki txikietan, gauza txikiak egiten mundua alda dezake. Pertsona guztiek eskubide berdinak ditugula defendatzen dut. Nire inguruan gertatzen dena ikusten dut eta horretan sinesten dut. Militantea ez naiz bakarrik talde antolatuetan, baita gertu dudan jendearekin ere. Beti joan naiz ildo beretik.

Zerk eraman zintuen gaur egun duzun kontzientzia izatera?
Etxean bi egoera desberdin bizi izan nituen. Nire aitarentzat kanpotarrak maketoak ziren eta ezin nituen horrelako lagunak izan. Nire amaren aldetik berriz, kontrakoa. Lehengusina bat Salamancako gizon batekin ezkondu zen eta aita ez zen ezkontzara joan. Ama ordea, amabitxia izan zen. Hor mugitu naiz beti. Batzuek nazionalista naizela esaten didate bertsoek hunkitzen nautelako, edo Melillan norbait euskaraz entzuten dudanean poztu egiten naizelako. Baina horrek beste kulturen garrantzia gogorarazten didate. Ni ez naiz inor baino hobea euskalduna izateagatik.

Etxean ikusitakoa kanpoan aldatzen saiatu zara?
Ni ez nengoen ados ikusten nuenarekin, eta agian egoera hori konpentsatzeko egiten dut lan hau. Zorrotzako institutuan biologia euskaraz irakasten nuenean, pare bat ikasle ziren bakarrik euskaldunak. Beste asko Espainiako hainbat lekutatik etorritako familien seme-alabak ziren eta gaur egungo migratzaileekin oso kritikoak gainera. Ikasle hauek udak Villanueva de la Serenan pasatzen bazituzten, ez zen bereziki han hondartzarik dagoelako. Ez ziren kontziente nondik zetozen.

“Kulturek ez dute talka egiten, batu egiten gaituzte”

Osatu duzun familian kultura aniztasuna nagusitu da.
Nire bi alaben aita marokoarra da, Casablancakoa. Denon artean gaztelaniaz hitz egiten dugu, aitonak alabekin arabieraz eta alabek nirekin euskaraz. Kulturek ez dute talka egiten, batu egiten gaituzte. Bergaran, gure kausan, ospakizunak mezan hasi eta bazkaltzen bukatzen dira. Marokon berriz, mezkitatik edo otoitzetik bazkarira. Hurbiltzen gaituzten gauza gehiago partekatzen ditugu banatzen gaituztenak baino.

Gazteek mugimenduetan egoteari utzi diote?
Askok gazteak inplikatzen ez direla diote, baina nik beste formatu batzuetan ikusten ditut, arlo desberdinetan, baina lanean. Gehienbat sare sozialetan aritzen direnak ezagutzen ditut, esan bezala, beste formatu batzuetan. Nire aburuz, gure ardura gazte horien lana ere aitortzea da. Ez daude gure asanbladetan, baina horrek ez du esan nahi ez daudela ezer egiten. Gu kapazak izan behar gara hori onartzeko. Koherenteak izan behar gara gure bizitzetan.

Zergatik Ongi Etorri Errefuxiatuekin lan egin?
Migratzaileek gaur egun pairatzen duten egoera beldurgarria delako, legeek zein eguneroko errealitateak hori ekartzen dietelarik. Guk ez dugu arazorik seme-alabak eskolan matrikulatzeko edo kontu korronte bat irekitzeko. Udaltzainek ez gaituzte pertsona zuriak itxuragatik identifikatzen… Hori dena ezagutzen ari naiz.

Migración
Fronteras y negocios El muro antimigrantes del Puerto de Bilbao que engorda el negocio de la seguridad privada
Mientras turistas en crucero y navieras cargadas de armas llegan sin problemas a la costa, desde las instituciones públicas se está alimentando un relato xenófobo para legitimar la construcción del denominado “muro de la vergüenza” vasco. El objetivo, seguir adjudicando contratos a empresas, afines al poder en Euskadi, que se enriquecen con la supuesta inseguridad.

Irakaskuntzan jubilatu zara, baina ez ekintza militanteetatik.
Ni fisikoki ondo nago eta urte hauek guztiek jakintza eta esperientzia eman didate. Ongi Etorri Errefuxiatuakeko partaideok asko ikasi dugu eta pribilegio horiek komunitatearen zerbitzura jartzea gozamena da. Niri asko gustatzen zait, adibidez, nire lankideak, laurogei urte dituztenak, martxan jarraitzen dutela ikustea. Lan honek ez dit inolako sufrimendurik eragiten, Maroko eta Melillako kaleetan nahikoa ikusten dugu.

“Ongi Etorri Errefuxiatuakeko partaideok asko ikasi dugu eta pribilegio horiek komunitatearen zerbitzura jartzea gozamena da”
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

El Salto Radio
El Salto Radio Convivencia de Berrocal II: Comunidad de acogida
Volvemos a la Convivencia Rural de Berrocal y, esta semana nos detenemos en la historia de dos familias, una palestina y otra israelí, que nos muestran que la convivencia es posible. Además, tecnosuelos y música. Creemos que merece la pena escuchar.
Investigación
Investigación Varios refuxiados denuncian á ONG Rescate Internacional por explotación laboral e agresión sexual
A Garda Civil investiga o centro de Mondariz-Balneario tras varias denuncias por parte de voluntarios migrantes que aseguran traballar sen contrato a cambio de 50 euros semanais. A ONG xestiona 1.700 prazas do programa estatal de acollida.
Galicia
Investigación Varios refugiados denuncian a la ONG Rescate Internacional por explotación laboral y agresión sexual
La Guardia Civil investiga al centro de Mondariz-Balneario tras varias denuncias por parte de voluntarios migrantes que aseguran trabajar sin contrato a cambio de 50 euros semanales. La ONG gestiona 1.700 plazas del programa estatal de acogida.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.

Últimas

Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.

Recomendadas

Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
LGTBIAQ+
LGTBIAQ+ Unha casualidade, unha resposta masiva e un debate incómodo: a sentenza de Samuel Luiz en contexto
O 22 de maio, o TSXG ratificaba o veredicto do xurado popular e recoñecía que o asasinato de Samuel Luiz foi un crime motivado por LGTBIfobia. O caso supuxo unha mobilización sen precedentes.