Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.
Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitatearen izenean, Guraso Elkarteen lehendakariak.
4 may 2024 06:00

Askotan salatu dugu Ordizian eskolen artean pairatzen dugun desoreka (gehiegitan). Beste hainbatetan eskatu diogu Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak har ditzala egoera bideratzeko. Baina Hezkuntza Saileko arduradunek tematuak dirudite Ordiziako desoreka betikotzearekin.

Ordiziako herritarren bostetik batek jatorria atzerrian du. Edonola ere, familia hauetako haurren proportzioa nabarmen handiagoa da. Haurrik txikienen artean, bostetik biren familiek atzerrian dute jatorria. Eta nekatzeraino azaldu dugun bezala, gehienek Eskola Publikoan ikasten dute; jatorria atzerrian duten familietako lau haurretatik hiruk, alegia. Jatorria Euskal Herrian duten familietako hiru haurretatik bat besterik ez dago, ordea, Eskola Publikoan.

Desoreka are handiagoa da familien euskara ezagutzari dagokionez; euskara ezer ez edo gutxi dakiten lau familiatatik hiru eskola publikoan daude.

Era berean, egoera sozioekonomiko zaila pairatzen duten ia familia guztietako haurrak Eskola Publikoan daude.

Edonork ondoriozta dezake desoreka honek elkarbizitzan, berdintasunean, justizia sozialean, herriko inklusioan edota euskalduntzean duen eragina eta sortzen dituen tentsio, arazo eta zailtasunak.

Urtez urte handitzen doazen zenbaki eta proportzioak dira hauek. Azken zortzi urtean bost aldiz biderkatu da desoreka.

Eusko Jaurlaritzari behin eta berriro eskatu dizkiogu egoera bideratu eta orekatzeko neurriak, baina errealitateak okerrera egin du.

Ustez desorekei aurre egiteko Hezkuntza Sailak sortu duen “zaurgarritasun indizeak” apenas aldatu du egoera Ordizian. Azken bi urtean indize hori Eskola Publikoari ikasleak kentzeko besterik ez da erabili, nahiz eta Eskola Publikoan eskola-plazak libre izan. Eta desorekan apenas izan du eraginik.

Aurrez adierazitako migrazio eta euskalduntze datuak dituen herrian, Jaurlaritzak aurten ezarri duen “zaurgarritasun indizea” %11,63koa izan da; datu objektiboek adierazten dutena baino lau aldiz txikiagoa. Eskola Publikoaren “zaurgarritasun indizea,” %14,29.

Iaz kexu ginen herrirako %34,74ko “zaurgarritasun indizeak” eta Eskola Publikorako %41,30eko indizeak ez zuelako gure errealitatea islatzen, eta aurten hau? Eta inolako mugimendu eta aldaketarik ez matrikulazioan? Inolako pausurik ez desoreka bideratzeko?

Komeni da gogoratzea “zaurgarritasun indizea” kalkulatzeko Hezkuntza Sailak ez duela nagusiki familien jatorria, euskara ezagutza, zerga aitorpena, jabetzak edo zerbitzu sozialen edota laguntza sozialeko zerbitzuen erabilera moduko datu objetiborik kontuan hartzen. Aldiz, familia bakoitzari Netflix duten ala ez galdetzen dio, etxean zenbat bainugela dituzten, familia kideen smartphone, tablet edo e-book kopurua, internet sarbiderik duten ala ez... 

Egoera behin eta berriro errepikatzeak etengabeko desoreka eta tentsiora kondenatzen gaitu. Eta ez dugu hori nahi, ez Eskola Publikoarentzat, ezta herriarentzat ere.

Ordiziak datu objektibo horietan oinarrituta, herriko ikastetxeak orekara eramango dituen interbentzio plan berezi bat behar du. Ikastetxeak urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango dion plana. Arartekoak azken bost urtean behin eta berriro aipatzen duen moduan, familien ikastetxea aukeratzeko askatasuna kontuan hartuz, baina herriko orekaren gainetik jarri gabe.

Herriko elkarbizitzak, berdintasunak, justizia sozialak, inklusioak eta euskalduntzeak merezi dute. Horretarako prest dauden politikariak eta gobernua behar ditugu.

Tribuna
Una Ley de Educación para el pueblo sin el pueblo
Mientras se escenificaba el hacer política con grandes miras, se han tomado decisiones que lejos de mejorar nuestro sistema educativo lo han empeorado, ya que se han dirigido a perpetuar el actual sistema dual.
País Vasco
Welcome, segregación escolar
La viceconsejera de Educación del Gobierno vasco, Begoña Pedrosa, niega que la introducción del inglés en edades tempranas (3 años) genere segregación a largo plazo. Solo el 20% de la matrícula viva se realiza en el ciclo infantil.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...