Iritzia
Arestiren Bilbao

Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
Aresti urdina
Gabriel Aresti 50 urte (1975-2025). Antonio Cantero

Arkitektoa eta EHUko irakasle elkartua.

6 jun 2025 05:07

Bilbo hiriak Gabriel Arestiren lanari kokapen bat eskaini zion. Bizkaiko hiriburua talaia kognitibo eta sentsible bat bihurtua, zeinetatik inguru gertukoari eta lurralde zabalari begiratu. Bere jaioterri eta bizitokia izanagatik, idatzitako poemen paisaia geografikoa Bilbo hiriak eraiki zuen: mendiarteko bailarak begi-muga eginez eta Kantauri itsasadarrarekiko zilbor-hestean den morfologia urbano bat.

Arestiren hitzek badute irakurgarritasun garaikide bat, Bilboko kaleek eskaintzen dutenaren gisara. Hitzak eta hiriko arkitektura, denboraren igaroan tente, itxuraz berdin eta iraunkortasunean betikotuan. Biek dute iraganetik ukigarria den zeozer gaurkotasunera ekartzeko gaitasuna, biek dute bere formalizazio eta egituran aurreko garai bat zedarritzen zuen egiteko modu baten trazaduren arrastoa. Irakurgarri eta ikusezin aldi berean.

Arestik ez zion handinahi eta aberastasunari lilurarik agertzen, kontrara, kaleak hiritarrari eskaini ziezaiokeen adiskidetasun eta libertate idealei abesten zion

Atzean utzi dugu Bilbo hura. Metalurgiaren tximiniak, hiriko portua, diru-bankuen etxeak, Mazarredo almirantea, señoroen Bilboko kolore urdin trajedunean, erdararen urbanitatea. Arestik ez zion handinahi eta aberastasunari lilurarik agertzen, kontrara, kaleak hiritarrari eskaini ziezaiokeen adiskidetasun eta libertate idealei abesten zion. Iraultza kaleetan, zioen, hiritarra loan ez badago bederen. Kaleak, herri lokatzean.

Ezinezkoa zuen Arestik Bilbo hiriaren etorkizuneko zantzuak asmatzerik. Irudikaezina hiriaren hazkuntza noraino irits zitekeen, eraikinak goraka luzatuz eta hazkundea mendi magaletik gora eta bazterretako hedaduran, hiriko hiritartasunetik Gorbeiara ihes egiteko lur zati librerik utzi gabe. Dena hiri, Bilbo Hiriaren lurretan. Eta progresoa hitz lodiarekin deskribatzen dugu.

Zehar eta zuzeneko kale eta zumardi askoren proportzio-dotorezian paseatu dezakegu, Arestik egiten zuen antzera, langile zein nagusi. Tinko eutsi zaio kalearen neurriari, libre utzi zaio ikusten ez den eraikinen tripekin odolkia egiteari. Garai bakoitzak hiriari geruza bat kendu eta jartzen omen diolako.

Industriak lotura anglosaxoiak ezarri zituen Bilbo harekin, Bilbao ingelesa esaten zitzaion. Kate hura dibertsifikatu egin da, lurraldeen arteko ekonomia harremanen nondik norakoak eta azpiko interes sarearen nahaspilagatik, trazadura opako eta maltzurrean dira gaur. Geo-ekonomian murgildurik, hemengoaren zigilua exotiko bilakatu dugu made in China nonahi denean. Kanpoarekin distantziak laburtu egin dira mundu zabala pantaila batean sartu ondoren, oso ondo jakin gabe nora eramaten gaituen egunero mugimenduan jartzen ditugun elikadura eta produktuak salerosteko aukerak. Auto-makina kaleetan sartzen hasi zen garai hura hain urruti gelditzen zaigu, oroimen zuri-beltzean eta herdoilean.

Bilbao ingelesa esaten zitzaiona dibertsifikatu egin da, eta azpiko interes sarearen nahaspilagatik, trazadura opako eta maltzurrean da gaur

Euskararen soinua Bilboko kaleetan, beste hainbeste hizkuntza doinuekin nahasian entzuten da gaur. Bilboko aho-sonoritatea beste bat da baina euskararen subalternidadeak Arestiren hitz bultzada-arnasarekin akonpasamenduan dirau, zapalkuntza propioaren erresistentzia egiteko leku.

Arestiren kaleetan barna gizona zebilen. Gizona, kaletar/gizaki/pertsona/gorputz unibertsalari deitu nahi zitzaionerako ezizena. Gaur egunean erabilera ohitura horri, txartel gorria. Gizona hitzari ikusi diogun atzealde bortitzagatik, zuhurtziaz jokatzera beharturik gaude, koherentziagatik. Honela ohartzen gara generoari lotutako hitzen erabileran inbestitu dugun energiaz. Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.

Ciudad marca
Bilbao, ¿la capital o ‘El Capital’?

La mejora estética y remodelación urbana de Bilbao, exigidas por el capital global, tienen precio: convertir en privados los espacios de una ciudad que antaño eran comunales porque eran eso, barrios.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Iritzia
Imenasako txakur emea Kolpe urbanistikoa berriz gurean!
Irudimen politikorik gabe, alternatibarik gabe, hipotesi propiorik gabe higiezinen eta turismoaren ziklo berrian erabat murgildurik gaude.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
Aresti 50 urte Aresti leheneratzea euskal oroimen hegemonikoaren desaktibazio totemikoaren aurka
Arestiren diskurtso politikoa desaktibatua izan da, eta komunitatearen autoafirmazio postnazional eta autonomistaren sinbolo aseptiko eta desinfektatu gisa totem sinbolikoa bilakatu da.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.