Iritzia
Faxistak gure auzoetan

Faxismoaren igoera errealitate gordina denean, gero eta garrantzitsuagoa da faxismoaren aurka ekitea fronte guztietan, eta garrantzi txikiko gatazkak alde batera utzita elkartzea.
Alvise Pérez
Alvise Pérez. Nacho S. Díaz
2 jun 2025 05:20

Ez dakit konturatu izan zaren baina azken hilabeteotan Gasteizko auzo batzuen kaleetako karteletan eta pegatinetan Alvise eta SALF-en (Se Acabó La Fiesta sasi alderdi politikoa) aldeko pintadak “agertzen” direla. Ez, ez naiz nahastu idaztean. Pintadak mota guztietako kartel eta pegatinetan idazten ditu faxista honek. Honek diot 60 bat urteko bikote bat den arren idazkera beti berbera baita.

Pintada hauek ikusi ditut, batik bat, Arana eta Judimendi auzoetan, beraz, uste dut hortik bizi dela faxista madarikatu bikote hau. Badakit faxistak direla Zaragozako atxilotutako 6 antifaxistekiko elkartasun pegatinak apurtu izan dituztelako edo, apurtu ezin izanez gero, ezabatu izan dutelako dena 6 zenbakia izan ezik, gainean Alvise-SALF idatziz gain. Zoritxarrez faxista pobreen beste adibide baten aurrean gaude, langile auzoak direlako hauek.

Testu hau idazteko garrantzia datza konturatzean ia beti nik apurtzen ditudala pintadak dauden kartel edota pegata zatiak (beti saiatzen naiz kartel/pegataren gainontzeko informazioa ikus dadila), Gasteizen bizi ez naizen arren eta ume/gaztaroko auzoetatik bi astean behin baino ez nabilen arren.

Arazo konplexuei irtenbide errazak eta sinpleak proposatzen dituzte, eta sakon pentsatu barik sasi irtenbide edo etsaia erakusteko gai dena, jendea ultraeskuinetara erakartzen

Faxista hauek nahiko memeloak dira, Europako hauteskundeak bi hilabete igaro arren oraindik idazten baitzuten “vota SALF” edo “vota Alvise”, baina populismoa erabiltzen ari dira azken hilabeteotan, adibidez Emisio Txikiko Zonaldeak edo TAO-ren aurkako pintadak eginez, edo politikarien aurkakoak, “politikari gutxiago soldata txikiagogaz” lema erabiliz. Horrela, populismoaren bitartez, hau da, erredukzionismoaren bidez, arazo konplexuei irtenbide errazak eta sinpleak proposatzen dituzte, arazoaren sustraietara jotzen ez duen pentsamoldea, eta sakon pentsatu barik sasi irtenbide edo etsaia erakusteko gai dena, jendea ultraeskuinetara erakartzen saiatzen.

Argi eduki behar dugu garaiotan jendeak, oro har, ez duela hausnarketa sakonik egiten, gehienak erredukzionismon erortzen direla, edo garela, erantzun errazak ematen dituelako. Beraz, tipo hauen pintadek eragina izan dezakete auzokideen artean. Eta nabaritzen denez pintada guztiak esku berberak eginak direla, baten batek muturreko eskuina bozkatzera, edo are txarrago, han militatzera, eraman dezakete.

Adierazitakoaren adibide argia da guztiok ezagutzen dugun arrazista ez den hori baina… etorkin pobreen inguruko topiko tipiko guztiak irensten eta errepikatzen duena, haien aurrean erabiliko ez dituen ezizen iraingarriak esaten, eta abar erabiltzen dituena, homofoboa edo LGTBIQ+ foboa ez dena baina marika, nenaza eta horrelako terminoak erabiltzen dituena.

Racismo
Euskal Herria El discurso reaccionario gana enteros en Euskal Herria
La simbología fascista, las patrullas ciudadanas y los postulados políticos antimigratorios ganan terreno emulando al resto de Europa.

Hona hemen arazoaren koska bat, faxismoak, edo hobeto esanda faxistek, etorkin pobreenganako gorrotoa zabaltzen eta erabiltzen dute batetik euren ikuspuntu murritza ezartzeko, hau da, beste gauza batzuen artean zapalduen arteko gorrotoa indartzeko interklasismoa bultzatuz edo, hobeto esanda, “bertoko” zapalduek sinetsi dezaten klase ertaina direla etorkin pobreengandik euren burua aldentzeko eta ezberdintzeko.

Onar ditzaten faxismoaren aldetik jaurtitako gezur guztiak, besteak beste, hona datozela “guri” lana lapurtzera (soldatapeko lana, lan kapitalista zerbait ona bailitzan) hemengo dirulaguntzez probestera datozen aldi berean, kriminalitatea areagotzen dela etorkin pobreen etorreragaz batera… Bestetik, gorroto honen zabalkundearen bitartez haien botere kuota handitzen saiatzen dira bai haiek agindu dezaten baita haien botere ekonomikoa handitzeko ere.

Aurreko paragrafoan daukagu faxistek esaten ez duten alde garrantzitsua: Pobreegazko gorrotoa. Azken finean hori delako benetan zabaltzen dutena etorkin aberatsegaz arazorik ez daukatelako. Are gehiago, horiei alfonbra gorria jartzen dotsete haien dirua hemen gasta dezaten faxistek eta gainontzeko zapaltzaileek dauzkaten enpresa eta negozioetan.

Pobreegazko gorrotoa zabaltzen dute, haien beharraz probesten diren bitartean haiek kontraturik gabe kontratatuz, soldata eskasak ordainduz… Ezin dugulako ahaztu faxista asko jabeak direla, enpresariak, exekutiboak, hau da, goi klasekoak, klase zapaltzailekideak, eta beti euren interesen arabera jokatzen dutela, euren ideologia politikoa bultzatzen duten bitartean.

Kapitalismoa faxismoaz baliatzen dela krisi garaietan kaleetan talka-indar bezala erabiliz, gizartean beldurra zabaltzeko eta beldur honen bidez kapitalismoa dela bizitzeko sistemarik onena adierazteko

Azken finean, ezberdina denaren aurkako gorrotoa jaurtitzen dute bananduta gaudenean ahulak garelako, horregatik begipuntuan dauzkate disidente sexualak, azal ilunagoko etorkinak… guztiak, oro har, pobreak direlako.

Jakina, ezin dezakegu ahaztu faxismoa kapitalismoaren aurpegi bortitzena dela, kapitalismoa faxismoaz baliatzen dela krisi garaietan kaleetan talka-indar bezala erabiliz, gaur egun batik bat desokupazio enpresen bidez baina baita beste medioen bitartez ere, gizartean beldurra zabaltzeko eta beldur honen bidez kapitalismoa, demokrazia, dela bizitzeko sistemarik onena adierazteko, hitz gutxitan, lan zikina egiteko.

Beraz, bizi dugun garaian, faxismoaren igoera mendebalde osoan errealitate gordina denean, gero eta garrantzitsuagoa da faxismoaren aurka ekitea fronte guztietan eta, tontakeriak eta garrantzi txikiko gatazkak alde batera utzita, elkartzea. Etorkizuna gure esku dagoelako eta gure ardura baita faxisten eskuetan uztea edo denok batera mundu berri hobe horren alde borrokatzea.

Odio
Discursos de odio El avance del sentido común reaccionario en la migración
Hace falta un rearme político y ético urgente que tiene que empezar a llamar a las cosas por su nombre y no aceptar, desde la izquierda, la retórica de la derecha como marco del debate.

Honetaz gain, pertsonai ilun baten aldeko pegatak agertu ziren Gasteizko hainbat lekutan, hainbat auzotan ta, nola ez, Judimendi ta Aranan. Pertsonai ilun honek, estatubatuar estilo sasi-faxistan, bere lursailan lapurtzera sartu omen zen pertsona bat tirokatu zuen.

Ez ditut inoiz legeak goraipatuko zapaltzaileek, hau da, elite politiko-ekonomikoak, euren onurarako, statu quo-a mantentzeko, gure errepresiorako… asmatuak eta ezarriak baitare. Baina interesa zaienean legea hitza erabiltzen dutenek, munduko sakratuena bailitzan, gure dutenean “justizia” bere iritziaren arabera ezartzeak erakusten du jabeek, boteredunek, eta abarrek, gainontzekoen gain ikusten dutela haien burua eta haiek gure duten moduan joka dezaketela.

Pertsona bat odol hotzaz erahiltzen duena, kasu honetan bera baino pobreago bat, agian berak edo bere familiak jateko nahikorik ez zuena, agian luxuak erosi ahal izateko lapurtzera omen zihoana, zapaltzaileen aldean kokatzen da, ez du justizia gure, ez zaizkio axola bestaren arrazoiak. Ondo datorkionean polizia erabiliko du bere interesak defendatzeko, bere jabetzak defendatzeko. Beste batzuetan pobreak akatuko ditu errukirik gabe.

Beraz, pertsona mota honen elkartasun eske pegatak egitea ta itsazteak adierazten du zer nolako pentsamoldea duen egin duenak. Ta honen aurka ere aritu beharko gare oso erraza delako pobreak etsaitzat ikustea gehienak klase ertaina direla uste duten garai eta gizarte honetan.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Iritzia
Imenasako txakur emea Kolpe urbanistikoa berriz gurean!
Irudimen politikorik gabe, alternatibarik gabe, hipotesi propiorik gabe higiezinen eta turismoaren ziklo berrian erabat murgildurik gaude.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
50 urte Arestiren Bilbao
Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.