Movimiento obrero
M3ko memoria borrokan jarraitzeko

Gasteiztarron memorian bizirik dirauen Martxoaren 3ak esanahi ugari ditu, estatu frankistaren inpunitatea, langile borrokaren indarra eta zaintzaren garrantzia. Asteko sindikal agenda
Errekaleor 5
Recuerdo de Romualdo Barroso, asesinado a la puerta de la iglesia de San Francisco en los hechos de Vitoria de 1976. Kauldi Iriondo


26 feb 2021 13:20

Lanaren Ekonomia, Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun saioa hemen

Aurten 45 urte beteko dira Gasteizko sarraskitik, kaleak odolez margotu ziren egun beltz hartatik. Lau hamarkada baino gehiago pasatu diren arren, gasteiztarrok oso gogoan dugu Martxoaren 3a. Nolabait ere, nire adinekoek bigarren belaunaldiko protagonistak garela esan dezakegu; izan ere, senide edota lagun nagusiagoen bitartez bizi izan dugun pasarte bat da.

Gasteiztarron memorian bizirik dirauen egun horrek esanahi ugari ditu, eta nik horietako hiru ekarriko ditut lerrotara: alde batetik, estatu frankistaren inpunitatea; bestetik, langile borrokaren elkartasuna eta indarra; eta, azkenik, zaintzaren garrantzia.

Hemeroteca Diagonal
El 3 de marzo y la modélica transición

La represión de la huelga de Vitoria como una muestra del bloqueo a toda costa de una salida rupturista con el régimen franquista.

Estatu frankistaren inpunitatea argia da. “Historiako jipoirik handiena” gauzatu ondoren, eta bost langile erahil eta beste ehun zauritu ostean, ez zen eta ez da inolako kondenarik egon. Batzuentzat harrigarria izan daitekeen arren, operazio hartan parte hartu zuten karguak ez zituzten ‘kargugabetu’ edo ‘zigortu’, baizik eta, kondekoratu eta saritu.

“1976ko sarraskiak tragedia ez ezik ikastaldia ere ekarri zigun, hau da, langile borrokaren elkartasuna eta indarra”

Bestalde, eta aurretiaz esan bezala, 1976ko sarraskiak tragedia ez ezik ikastaldia ere ekarri zigun, hau da, langile borrokaren elkartasuna eta indarra. Gogoratu beharra dago martxoa iritsi orduko Gasteizko zein inguruko langileek bi hilabete zeramatela greban, eta martxoak 3 zituen hartan gure hiriko kaleak jendez bete eta enpresak langilez hustu zirela. Horrez gain, egun gris haren ostean espainiar estatuko leku askotan estatuaren ekintzak kondenatzen zituzten mobilizazio ugari egin ziren, non “justizia” eta “el pueblo unido jamás será vencido” bezalako aldarriak izan ziren nagusi.

Hona ekarri nahi dudan azkenengo esanahia zaintza da. Azken urteotan, eta gehienbat azken hilabeteotan, ‘zaintza’ hitza behin eta berriz entzun dugu. Batzuetan erresidentzietako langileen borrokara bideratuta egon da, eta besteetan sistema publikoaren defentsari lotuta, baina, batean zein bestean, aldarri feministetara esleituta. Azken urteotan oihartzun handia izan duen hitza den arren, esan dezakegu duela 45 urte ere mota askotako zaintza lanak egiten zirela, eta haietako bi aipatu nahi ditut. Batetik, lehenengo lerroan egon ziren zaintza sistemako langileen jarduera dugu. Gogoan izan behar dugu hilketez gain ehundaka zauritu egon zirela, eta haietako asko Gasteizko ospitaleetan artatu zituztela. Bestetik, Gasteizko etxeetan egin ziren zaintza lanak ditugu; bigarren mailako protagonistak izan arren, hilabete haietan soldatapeko lanik ez zuten pertsonak ere (gehienetan emakumeak) gogor eta tinko ibili ziren elkartasuna eta babesa adierazten.

“Bizitza erdigunean jartzen dugun garai honetan, ezinbestekoa dugu zaindu gintuztenak zaintzea, haiek borrokatu zutenagatik guk ere aurrera jarraitzea”

Zaintzaz idazten nagoelarik, ezinbestekoa zait Jesús Fernández Naves gogoratzea, langile borroketako militante amorratua eta Martxoak 3ko grebalaria eta erreferentea. Urtarril honetan hil da, azken urteak erresidentzian egin ondoren. Bizitza erdigunean jartzen dugun garai honetan, ezinbestekoa dugu zaindu gintuztenak zaintzea, haiek borrokatu zutenagatik guk ere aurrera jarraitzea.

Obituario
Gasteiz Fallece Jesús Fernández Naves, referente del 3 de Marzo
En la mañana del domingo, falleció a los 86 años de edad Jesús Fernández Naves, uno de los rostros más conocidos y eterno militante de las huelgas de Gasteiz de 1976.

Horregatik eta horretarako, ezinbestekoa dugu hurrengo asteko hiru data garrantzitsu agendan apuntatzea. Lehenik eta behin, Martxoaren 3a, Gasteizko sarraskiaren urteurrena; izan ere, 1976ko grebalarien memoria garenok kaleak betetzeko premia dugu, orain inoiz baino gehiago, haiek hasitako bideak aurrera jarrai dezan, haiek ereindako haziak loratu daitezen.

Ondoren, Martxoaren 4a, zaintza greba egiteko eguna, zaintza zerbitzuen publifikazioa eskatzen duena (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutoretzapeko etxebizitzak, aterpetxeak eta esku hartze sozialeko beste zerbitzu batzuk). Izan ere, sektorearen pribatizazioak dakar etekin ekonomikoak bizitzaren gainetik jartzea, bizitzak erdigunean jartzeko aldarrikapena eslogan huts bilakatzen duelako. Kalitatezko zerbitzu publiko eta propioa behar dugu, zaintzen gaituztenak zaindu behar ditugulako, zaindu gintuztenak zaintzea premiazkoa delako.

Bukatzeko, Martxoaren 8a, emakume langileen nazioarteko eguna. Aurten, “dena aldatu, sistema arrakalatu” lelopean, Emakumeon Mundu Martxaren V. Ekintza Internazionalari jarraipena emango zaio. Hala, mahai gainean jarriko dira mugak, transnazionalak eta migrazioak, eta zuritasuna onartu eta behetik eratuz. Feminismoak antiarrazismoa, antikolonialismoa eta klase borroka uztartu behar dituelako, pribilegioetatik ikasi eta elkarrekin borrokatu behar garelako.

Beraz, intersekzioetatik borrokara jo dezagun, historiatik gaur egunera, kaleak gure baitan hartuz, aldarriak oihartzun bilakatuz. Jarrai dezagun arbasoek hasitako bidea egiten, berriak eratzea ahaztu gabe, nondik gatozen eta nora goazen ahantzi gabe.

Feminismos
Feminismoa “Gureak ez direnak” ondoan
Dekolonialitatearen inguruko eztabaidak aspaldi heldu ziren gurera, eta 2019an Durangoko jardunaldi feministetan gainezka egin zuen eztabaidak urteak zeramatzan egosten

Asteko sindikal agenda

Audioak programara bidaltzeko: 644 499 554

Zuzenean deitzeko: 94 424 37 04

Hurrengo asteetako deialdiak bidaltzeko: lanarenekonomia[@]gmail.com

Barikuan, otsailak 26

  • Bizkaiko Novaltia enpresako langileek greban jarraitzen dute, 584. egunez, hitzarmen duin baten alde. (ELA)
  • Iruñeko Benecke-Kaliko-Continental lantegiko langileak greba mugagabean dabiltza martitzenetik, zuzendaritzak iragarritako kaleratzeen aurka. (ELA eta LAB)
  • Laudion eta Amurrion, Tubacexeko langileak greba mugagabean dabiltza otsailaren 15etik, iragarritako 150 kaleratzeen aurka. (ELA, LAB, Stat eta CCOO)
  • Gasteizko Kontseilu Sozialistak “Langile borrokaren historia eta gako estrategikoa” mahaingurua antolatu du. 17:30ean izango da, Zabalganako Gizarte Etxean. Endika Alabortek, Jon Las Herasek eta Aitor Martinezek hartuko dute parte.

Zapatuan, otsailak 27

  • Bilbon, osasungintza publikoaren aldeko kontzentrazioa deitu du CNTk, 12:00etan, Arenalean.
  • Nafarroako zahar egoitzen hitzarmena lortzeko manifestazioa deitu du LABek, 17:30ean, Nafarroako Parlamentutik.
  • Gernikan, kontzentrazioa deitu dute Jardun koordinadorak eta Bultza eta Askatasun Haizea Herri ekimenek, «Martxoak 3: kapitalismoa da pandemia» lelopean. 19:00etan, Gernikako Merkurio plazan.

Martxoaren 3an, eguaztenean

  • Gasteizko sarraskiaren urteurrenean, omenaldia egingo da 18:00etan, Martxoak 3 plazan. 18:30ean, manifestazioa egingo da, plazatik aterata.

Martxoaren 4an, eguenean

  • Hego Euskal Herrian, zaintza sektorearen greba egingo da, osasun-sistema publiko duin baten alde.

Martxoaren 5ean, barikuan

  • Aiaraldean, eskualdeak bizi duen egoera kezkagarria dela-eta, 2 orduko lanuztea deitu dute, 11:00etatik 13:00etara. Halaber, manifestazioak deitu dituzte, “Aiaraldean lan eta bizitza duin baten alde!” lelopean. 11:30ean, Amurrioko eta Laudioko plazetatik abiatuta. (ELA, LAB, ESK eta Steilas)
  • EAEko anbulantzietako langileek greba egingo dutela iragarri dute, lehen lerroan dabilen sektore horri txertoa lehenbailehen ematen hasten ez badira. (LAB, ELA, CCOO, ESK, UGT, USO eta CNT)
  • Elgoibarko Hansa-Flex enpresan, LABeko delegatuek elkarretaratze egingo dute, jazarpen sindikala salatzeko. 11:00etan, Hansa-Flex, Albitxuriko industriagunean. (LAB)
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Análisis
Análisis La propuesta abolicionista de Igualdad, un intento más de regular el cuerpo de las trabajadoras sexu
La figura de la prostituta no es solo una categoría laboral o una práctica sexual, sino que es uno de los dispositivos más antiguos y eficaces del patriarcado para disciplinar a todas las mujeres.
Entrevista La Poderío
Andalucía Virginia Piña: “Con la Guerra Civil y su posguerra intentaron aniquilar nuestra conciencia”
Quien tiene el poder, tiene los recursos, y quien tiene los recursos también tiene la palabra. Virginia Piña (Jaén, 1988) la lleva tomando en los últimos seis años, dándole forma para hablar de figuras clave en la historia de las mujeres en Andalucía
Sorteo
Sorteo Teatro contra el antigitanismo machista
Participa en nuestro sorteo para socias de El Salto hasta el 23 de julio y llévate una de las cinco entradas dobles que sorteamos para la función del miércoles 30 en el Teatro del Barrio.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.