Opinión
Etxebizitza legeak ez du ekarri alokairuen prezioen mugatzea

Etxebizitza-legearen asmoak ez dira bete, eta etxebizitza hutsen kopuru handiak dauden bitartean, familia askok etxegabetze arriskuan jarraitzen dute.
Desahucio Bilbo KLIK
Las vecinas resisten al desalojo de una mujer de su piso en Bilbao La Vieja. Ecuador Etxea

Etxebizitza-legearen asmoak ez dira bete. Legearen helburua egoera hobetzea zen arren, datuek erakusten dute arazoak handitu egin direla eta. Interes tasen gorakadak hipotekak nabarmen garestitu ditu, eta horrek zuzeneko eragina izan du mailegu bidez etxebizitza eskuratu nahi dutenen aukeretan. Aldi berean, alokairuen prezioek goranzko joeran jarraitzen dute, eta, era berean, funts putreek etxebizitzen kontrola eskuratzen jarraitzen dute, hirietako etxebizitza parkea espekulazioari irekitzen diotelarik. Etxebizitza hutsen kopuru handiak dauden bitartean, familia askok etxegabetze arriskuan jarraitzen dute. Ondorioz, gero eta ezinegon gehiago dago eta argi dago lege honek hainbat muga eta hutsune dituela, hainbat kolektibok aipatutakoak direnak.

El Salto Radio
El Salto Radio Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian
VV.AA.
Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.

Egoera horri erantzuteko, ekimen batzuk egin dira: pasa den hilabetean Madrilen manifa bat antolatu zen, jendetza bildu zuena; Valencian, akanpada bat eginez bukatu zen hiri-ereduaren kontrako manifa aurkeztu zen; Bartzelonako Sindicat de Llogateressek Catalunyako etxebizitza mugimenduarekin manifestazio batera deitu dute azaroaren 23rako Barcelonan, eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak abenduaren 14rako Bilbon deitu dute, Karla Pisanok Lanaren Ekonomia irratsaioan aipatu zuen bezala.

Bitartean, oso mugatua da Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban arazo honen aurrean politika eraginkorrak egiteko ahalegina, etxebizitza publikoen parkea oso nabarmena izan arren. Lege tresnak garatzeko aukeraren aurka agertu da EAJ, eta Errenteria baino ez dute gune tentsionatua izendatu. Arazoari irtenbidea emateko, ordea, Nafarroako Gobernuak hasi du gune tentsionatuak izendatzeko bidea, Begoña Alfaro Etxebizitza Kontseilariaren aginduaren ondorioz. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten hainbat udalerri, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Zentroniko, Baztan eta Altsasu. Horietan nafarren %68,3 bizi dela. Ipar Euskal Herrian bai izendatu dituzten gune tentsionatuak direla, Frantziako legedia eragin murritzagoak dituen arren.

Hego Euskal Herrian gutxi gora behera milioi eta erdi etxebizitza daude, eta horietatik %87 jabetzakoak dira eta %13 alokairuan

Neurri horietatik haratago, sakonago dago arazoa. Egoera ulertzeko, kontuan hartu behar dugu, gaur egun, Hego Euskal Herrian gutxi gora behera milioi eta erdi etxebizitza daudela, eta horietatik %87 jabetzakoak dira eta %13 alokairuan. Horrela, bi biztanleko batez besteko etxebizitza kopurua egon arren, etxebizitzen eskuragarritasunak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urteetan, eta prezioen igoerak eragin zuzena dute biztanleen egoeran. Gainera, ELA sindikatuak argitaratutako datuek erakusten dute EAEn 92.231 jabe daudela eta beraz, jabetza beste lekuetan baino banatuago dagoela, hau da, jabe txikien presentzia jabetzan nabarmena dela Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.

Alde batetik, jabetzaren prezioak etengabe igotzen ari dira, eta horrek hipoteka lortzeko zailtasunak areagotzen ditu. Interes tasa altuek, besteak beste, hipotekaren kuotak nabarmen garestitu dituzte (urtean 3.000 eurotik gora), eta horrek langile klaseari etxebizitzaren erosketa gero eta zailagoa egiten dio, eta gero eta langile gehiagok alokairuetara jo behar dute.

Komunikabideek etxebizitza okupazioaren gaia azpimarratzen dute, baina datuek erakusten dute arazo nagusia ez dela okupazioa, baizik eta kaleratze kopuru altua

Baina alokairuen prezioek ere gora egiten jarraitzen dute, eta nahiz eta legeak igoerak mugatu nahi, hutsuneak dituzten neurriak ez dira nahikoak hobekuntza lortzeko: legeak alokairuen igoera %2ra mugatu nahi zuen 2023an eta %3ra 2024an, baina nabari denez, prezioen igoera ez da murriztu. Zentzu honetan, Kataluniako IDRAren ikerketek erakutsi dute legearen hutsune hauen ondorioz alokairuen prezioak %35 igo daitezkeela epe laburrean. Baina, horrez gain, etxebizitzan hobekuntzak egiten badira, alokairuen prezioak %10 gehiago igo daitezke.

Alokairuen prezioen igoera honek eragin du langileek gero eta gehiago errentatik etxebizitza-gastuetara bideratu behar dutela, sarritan errentaren %50 baino gehiago, bereziki gazteek, eta alokairutik irtetzeko etxebizitza bat erostea gero eta zailagoa bihurtzen ari da, gurpil zoro bat agertu.

Etxebizitza legearen mugak eta etxebizitzaren kostuaren gorakada hauek ondorio larriak eragiten dituzte, batez ere kaleratzeen eta errentaren erabilera aldetik. Etxegabetzeen kopuruak kezkagarria izaten jarraitzen du, eta, batez ere, alokairuko etxebizitzetan gertatzen dira, horrela, familia eta pertsona askok etxebizitza galduz. Komunikabideek etxebizitza okupazioaren gaia azpimarratzen dute, baina datuek erakusten dute arazo nagusia ez dela okupazioa, baizik eta kaleratzeen kopuru altua, egunero gertatzen direlako familiak etxeetatik botatzen dituzten kasuak: gutxienez, HEHn egunero hiru familia.

Are, egoera sozioekonomikoak langile klasearen errentaren egoerak kaltetu du, izan ere, etxebizitza gastuetara gero eta diru gehiago bideratu behar izaten dute. Maila agregatutan, jabeen eta inkilinoren arteko desberdintasuna handitzen ari da, eta oinarrizko beharrizan hori gero eta gehiago espekulazioaren eta funts handien esku uzten ari da. Funts espekulatiboek hirietako eremu askotan eragiten dute, bertako etxebizitzen jabetza eskuratuz eta, aldi berean, turismotik eta pisu turistikoetatik datorren espekulazioa eta gentrifikazioa faktore osagarri garrantzitsuak dira, eta, hainbat hiritan, etxebizitza hutsen kopuru altua izan arren, espekulazioak etxebizitzak merkatura ez ateratzea bultzatzen du, eskaintza-arazo bat dela erakutsiz.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Opinión Feminismo de clase y lucha por la hegemonía cultural
Muchos espacios feministas suelen incorporar códigos simbólicos y culturales burgueses que deslegitiman a los de la clase obrera. Aparte de las condiciones materiales, es necesario abordar la hegemonía cultural que estructura esta exclusión.
Opinión
Gasto militar España tendría que invertir más del 10% del PIB en defensa pasiva
Se empeña míster Trump en ordenar que todos los países que pertenecen a la OTAN (Organización del Tratado del Atlántico Norte), inviertan en defensa, porque así él lo manda, al menos el 5% de su PIB (Producto Interior Bruto).
Opinión
Opinión La complicidad de Europa e Italia en el genocidio palestino
Distintos estudios están sacando a la luz las financiaciones públicas y privadas a la máquina bélica israelí por parte de entidades europeas: una complicidad que resulta fundamental para que las fuerzas sionistas continúen asolando Gaza.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.