Xabier Ugartemendia: “Lan baldintzen aldeko konfrontazioan eta euskal esparruan sinisten dugu”

LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak borrokaren bidez eragiteko aukera dagoela uste du, eta urtarrilaren 30eko mobilizaziorako deia egiten du.
Xabier Ugartemendia LAB sindikatua
Xabier Ugartemendia LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria da (LAB)

Lanaren Ekonomia: Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irrati saioa hemen


Xabier Ugartemendia LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria da, eta borrokaren bidez eragiteko aukera dagoela uste du. LABek adierazi du lan erreforma honi ezezkoa eman behar zaiola Kongresuan, lantokietan zein kalean, eta urtarrilaren 30eko mobilizazio egunean parte hartzeko deia ere egiten du.

Lan erreforma hau nahikoa ez dela argi esan du LABek, baina Espainiako Kongresuan otsailaren hasieran onartu aurretik eragiteko aukera dagoela ere esan duzue.

Zer bozkatu Kongresuan ordezkaritza duten alderdien gaia da. Gure lana alderdi hauek interpelatzea da, langileek behar dituzten aldaketak egin ditzaten. LABen uste dugu PPren lan erreforma osorik indargabetu beharko litzatekeela. Elkarrizketa mahaian egindako akordioan, 2012an inposatu ziren gai asko ukitu gabe geratu dira: hitzarmen baten adostutakoa aldebakartasunez patronalak ez betetzeko aukera, soldatan ez ezik beste gai guztietan enpresa eremuko lehentasuna mantentzea, mugikortasuna inposatu ahal izatea, %10eko flexibilitatea, estatalizazioa eta kaleratzeak, besteak beste.

“LABen uste dugu PPren lan erreforma osorik indargabetu beharko litzatekeela, 2012an inposatu ziren gai asko ukitu gabe geratu direlako”

Zeintzuk izan beharko ziren, orduan, ezker independentisten gutxieneko zuzenketak lan erreforma berriaren alde bozkatzeko?

Guretzat lehen aipaturiko azken bi gaiak dira larrienak eta nahitanahiez moldatu beharko liratekeenak:

a) Estatalizazioa. Euskal langileok gure lan baldintzak berton erabakitzeko eskubidea dugu, kanpoko (Madrileko) esku-hartzerik gabe. 2010eko eta 2012ko lan erreformek eskubide hau urratu egiten zuten, eta beraz beharrezkoa da gai honekiko aldaketak egitea euskal negoziazio esparrua eta bertoko lan hitzarmenak errespeta daitezen. Elkarrizketa sozialeko mahaian izandako akordioak honetaz ez du ezer esaten, hau da PPk inposaturikoa indarrean mantentzea planteatzen dute.

b) Kaleratzeak. PPk eginiko lan erreformak kaleratzeak egiteko erraztasunak inposatu zituen (indemnizazioak merkeagotu, kalerapen objektiboak egiteko arrazoiak malgutu, lan agintaritzaren papera ukatu...). Uste dugu gai honetan ere aldaketa sakonak egin behar direla, patronalak duen kaleratzeko erraztasuna amaitzeko. Ez dezagun ahaztu milaka lanpostu suntsitu direla 2012ko lan erreformak ezarri zuen erraztasuna erabiliz. Honetaz ere, elkarrizketa sozialeko mahaian izandako akordioak ez du ezer esaten, hau da, PPk inposaturikoa indarrean mantentzea planteatzen dute.

Aski mobilizatu da euskal langileria aurreko erreformen aurka greba anitzen bidez, baina azken urtean negoziaziorako tarte eskasa izan du LABek.

Azken urteetako bilakaera ikusita, hau da, pairatu eta pairatzen ari garen krisi desberdinak langileen lan baldintzak kaskartzeko, kaleratzeak egiteko, biztanlegoa pobretzeko eta zerbitzu publikoak eraso eta desmantelatzeko erabili dutela ikusita, borrokatzea derrigorrezkoa da. Langile borroka inoiz baino beharrezkoagoa da parean dugun erasoei aurre egiteko.

Ez da kontrabotere estrategia bukatzeko eta Espainiako ezkerreko Gobernuarekin negoziatzeko eta Euskal Herriko bigarren eta laugarren sindikatuekin elkarlanerako garaia irekitzeko unea?

Estatuan dagoen Gobernua ezkerrekoak omen diren alderdi bik osatzen dute; ez dugu ukatuko erabaki batzuk bide egokian hartu dituztela (adibidez Lanbidearteko Gutxieneko Soldata igotzea), baina beste batzuetan ez dute ezkerreko alderdiek hartuko lituzketen erabakirik hartu, adibidez lan erreforma indargabetzean. Ezeztatzerik ez da egon, eta gainera PPk eginiko lan erreformaren puntu garrantzitsu eta larrienak bere horretan uzten dira (kaleratzeak, estatalizazioa, inposaketa, ...). Patronalari beto eskubidea eman diote. Uste dugu hau ez dela ezkerreko alderdi edo Gobernu baten jarrera.

“Patronalari beto eskubidea eman diote, eta hori ez da ezkerreko alderdi edo Gobernu baten jarrera”

Berdina uste dugu Madrileko Gobernu eta alderdietatik bertoko lan harremanetako euskal esparrua ukatzeaz duten jarreraz, adibidez, bertoko LGS (Lanbidearteko Gutxieneko Soldata) bat ezartzea planteatzen denean.

Sindikatuen esparruan, guk langileen lan baldintzak eta bizi baldintzak defendatzeko konfrontazioan eta euskal esparruan sinisten dugu, eta horrekin bat datorren edozeinekin lan egiteko prest gaude. Premisak zehatzak dira: borrokaren aldeko hautua eta euskal esparruaren defentsa.

Pandemiaren ondoriozko kaleratzeak 8/2020 dekretuaren bidez garestitu ziren, adibidez.

Kaleratzeen inguruan, lehen aipatu moduan, elkarrizketa sozialeko mahaiko akordioan ez da ezer indargabetzen, hau da, PPk ezarri zituen erraztasun guztiak indarrean mantentzen dira. Lotsagarria iruditzen zaigu hau. Euskal Herrian gehiengo sindikalak greba orokor desberdinak egin genituen neurri hau inposatu zitzaigunean, eta estatu mailan ere, CCOOk eta UGTk greba orokor egun bat deitu zuten. Ez dugu ulertzen nola daitekeen orain gai hau konpontzen ez duen moldaketa bat adostea.

Aldibaterakotasunaren kausalitatea indartzeko neurrien eraginkortasuna urtean zehar ikusiko dugu, ezta?

Ebentualitatearen inguruko neurriak guztiz ez nahikoak direla uste dugu, patronalaren neurrira oso eginikoak. Agian balioko dute Gobernuak datuak zuritzeko, baina langileen ez egonkortasun batera eta prekarietate-egoeran ez dute eraginik izango. Guretzat ebentualitatearen inguruko neurri eraginkorrenak lirateke, alde batetik, kausalitatea gehiago lantzea, eta bestetik, aldi baterako kontratua legezkoa izan ez dela ebazten denean, langilearena izatea lanera bueltatzeko edo kalte-ordaina jasotzeko erabakia.

Aurreko aldarrikapenetatik haratago, badu lehentasuna euskal sindikalgintzak bere garaian lortutako 84.3 artikuluaren bidez lurralde hitzarmenen berreskurapenarenak? Adibidez, hori mugatzen duen 84.4 artikuluaren baliogabetzearen bidez lan estatalizazioa amaitzeko, ezta?

Estatalizazioaren inguruan, egoera konpontzeko modurik eraginkorrena, zuk aipatzen dituzun 84.3 eta 84.4 artikuluen moldaketa izango litzateke, estatu mailako hitzarmenei beste sektore hitzarmenen negoziazioa debekatzeko edo negoziatu daitezkeen gaiak murriztea ekidituz. 83.2 artikuluaren moldaketak ere helburu berdinean lagundu dezake, Lanbide-arteko Akordioari dagokion maila emanez.

“Estatalizazioa konpontzeko 84.3 eta 84.4 artikuluak moldatu behar dira, lurraldeetan negoziatu daitezkeen gaiak murriztea ekidituz”

Baina ez du 2017an sinatutako EAEko lanbide arteko akordioak lurralde hitzarmenak lehenesteko aukera hori bermatzen?

LABek 2017ko Lanbide-arteko Akordioa helburu horrekin sinatu zuen, bertoko negoziazio kolektiboa blindatzea. Gauza da badagoela iritzi juridiko bat planteatzen duena Lanbide-arteko Akordio bera ere estatu mailako hitzarmen eta akordioen gainetik egotea zalantzazkoa dela. Gurekin batera akordioa sinatu zuten guztiek zalantza hori partekatzen dute, eta ez dute prestutasunik izan gurekin batera zalantza hori argitzeko behar zen tramitea martxan jartzeko. Beraz, eraginkorrena litzateke langileen estatutuko 83.2 artikulua moldatzea, zalantza guztiak uxatzeko, Lanbide-arteko Akordioa estatu mailako hitzarmenen gainetik dagoela argituz.

Ez ditugu ulertzen Confebaskek egiten dituen adierazpenak, Madrileko elkarrizketa sozialeko mahaian adostutakoarekin (estatalizazioaren kasuan ezer ez) gehi lanbide arteko akordioarekin gure hitzarmenak babestuta daudela esaten duenean, pribatuan lehen aipaturiko zalantzekin bat egiten duenean. Confebask CEOEren zakuan sartzen ari da garia Madrileko akordioan ezer mugi ez dadin, nahiz eta jakin horrek euskal esparrua eta gure lan hitzarmenak kaltetzeko arriskua duela.

Lanaren Ekonomia
Lan Erreforma hurrengo asteetan gauzatuko da
Europako behin-behineko enpleguaren tasa altuena du Espainiak, eta hori konpontzeko Lan Erreforma Gabonak aurretik egitea Europako Funtsak jasotzeko baldintza da
Precariedad laboral
La reforma laboral y el milagro de la temporalidad en España
Una temporalidad récord en Europa lastra la economía y las vidas de millones de personas. La patronal y el PSOE se resisten a un acuerdo que limite la capacidad de los empresarios para decidir de forma unilateral las condiciones laborales.
Reforma laboral
“Bizi baldintzak hobetzeko eseri eta edukiak negoziatu behar ditugu” (CCOO)
CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidearen ustez lan erreformaren akordioa historikotzat kalifikatzea ez da inolako gehiegikeria.
VV.AA.
Reforma laboral
“Hobekuntza errealak ekarri nahi ditugu” (ELA)
Lege Dekretua atzera botatzea da aurreko lan erreformak indargabetzeko bide eraginkorrena, ELAren iritziz, eta horretarako mobilizazioak antolatu ditu.
VV.AA.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...

CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Conversamos coa investigadora América Navarro sobre o desprazamento forzoso en Chiapas.
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

El Salto n.79
Galicia dice 'no' al capitalismo verde y en el último número de la Revista El Salto te lo contamos
Ya está disponible el número 79 de nuestra revista, en el que destacamos la investigación y el rechazo social que encuentra el proyecto de macrocelulosa de la multinacional Altri.
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
Crónica visual de como unha enorme multitude encheu de diversidade o centro da cidade de Vigo.
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Danny Boyle e Alex Garland volven ao mundo dos infectados que inspirou o renacemento dos 'zombis'.

Recomendadas

Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Tras o progresivo desmantelamento de varios dispositivos de acollida, moitos refuxiados foron trasladados a outros puntos do Estado sen aviso previo. Outros son simplemente desaloxados trala denegación da súa solicitude de asilo.
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...