We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Lan Erreforma hurrengo asteetan gauzatuko da
Azken urte osoan zehar 2012ko Lan Erreforma ordezkatzeko negoziazioetan dabil Espainiako Gobernua, Yolanda Diaz Lehendakariorde eta Lan Ministroaren gidaritzapean. Eztabaidak gorabeherak izan ditu azken asteetan, alde batetik PSOEren eta UPren negoziazio buru diren Calviño eta Diazen arteko desadostasunengatik, eta eragile patronal eta sindikalen arteko talkak direla eta, bestetik. Negoziazio horren lehenengo gakoa denbora-tarten kontua da, Espainia Europar Batasuneko beste kideekin konprometitu baita urte amaierarako lan erreforma eta pentsio erreforma Kongresuan onartua izan dezaten. Horrek interes patronalari kalte egiten dio, CEOEk negoziazio luzatzen jarraitzea eta erreformatu beharreko premiazko arloen atzeratzea nahi duelako. Mehatxu nagusia mahaitik altxatzea izanda, CEOErekin eta Confebaskekin akordiorik ez egotea saiatu dute, baina azken momentua arte bilatuko du Gobernuak eragile sozialen konpromezua.
Lanaren Ekonomia. Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun saioa hemen.
Euskal Herriko sindikatu abertzaleek salatu duten moduan, CCOOk eta UGTk jada onartu dute 2012ko Lan Erreformaren alde oso inportante baten negoziazioa hurrengo urterako uztea, hots, kaleratze indemnizazioak igotzerena eta tramitazio soldatak berrezartzearena, eta baita ere EREn gaineko Lan Ikuskaritzaren kontrolpeko mekanismo eskasia luzatzea. Kaleratze indibidual zein kolektibo horien inguruko negoziazioa orain kanpoan geratu da, patronalen akordioa lortzeko helburua dela eta.
Gobierno de coalición
Yolanda Díaz: “Nuestro país vive una reforma laboral permanente desde el año 84”
Desde el comienzo de la crisis por la pandemia del covid-19, la ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, tuvo claro que la prioridad era evitar la “flexibilización externa”, es decir, los despidos masivos que siguieron al estallido de la burbuja en 2008. En la entrevista, Díaz está mucho más cómoda hablando de bases de cotización y del modelo productivo que sobre lo que pasa en el Consejo de Ministros.
Hortik aurrera, anitzak dira negoziazio honetan jada konponduta dauden aldeak, eta erakunde patronalek sokatik tiraka jarraitu arren, argi geratu dena da lan hitzarmenen ultraktibitatea berrezarriko dela, akordio gabe bertan behera uzteko aukera baliogabetuz, arlo sektorialeko hitzarmenaren blindaketarekin batera. Horren ondorioz ezin izango da enpresa mailan hortik beherako baldintzak negoziatu edo inposatu. Horrela, 2012ko Erreformaren soldatapeko langile guztien aurkako kalte nagusia baliogabetuko da, lan baldintzen negoziazio kolektiboa indartuz. Baina 2012ko Erreformatik haratago doa Yolanda Diazek eragile sozialekin lortutako akordia, eta kontratuen behin behinekotasuna eta azpikontratazioa mugatzeko neurriak hartuko dira.
“CCOOeko Unai Sordok azken hilabeteetan asko errepikatu duen moduan, gakoa da “kausa justifikatu argi eta garbia” egon behar izatea behin behineko kontratu guztietan”
Europako behin-behineko enpleguaren tasa altuena du Espainiak, eta Lan eta Pentsio Erreformak aurtengo baldintzak izan badira Europako Funtsak jasotzen jarraitzeko, datorren urte amaierarako soldatapekoen aldebaterakotasuna asko deblauki jaistea da Europak Espainiari jarri dion hurrengo erronka, eta hori ezin da egun batetik bestera egindako dekretu baten bidez konpondu. Diaz Ministroaren hasierako asmoa enpresa bakoitzeko behin behinekotasun tasaren muga %15ean ezartzea zen, baina erakunde patronalek ez dute onartu, eta azkenean tope hori malguagoa izango da sektoreen arabera, hala ere mugak ezarriko dira eta horrek langileriaren ezegonkortasuna gutxituko du, era batean edo bestean.
Bigarren neurria aldarrikapen sindikal historikoarekin bat dator: behin behineko kontratu asko lege iruzurra diren heinean, Lan Ikuskaritzatik horiek behin betikoak egiteko neurriak hartu behar dira. 267.000 enplegu bihurtu dira 2021ean Lan Ikuskaritzaren ekimenaren ondorioz, eta azken asteetan beste 82.400 bihurtzea izan da gutunen bidaltzearen bigarren saioaren emaitza. Erreforma berriaren bidez muga horiek indartuko dira, batez ere kontratu-tipologiaren sinplifikazioaren bidez. Aurrerantzean ez baitira egongo behin behineko hamaika kontratu mota aukera, eta kontratu tenporal nagusi baten baldintzak ezarriko dituzte. CCOOeko Unai Sordok azken hilabeteetan asko errepikatu duen moduan, gakoa da “kausa justifikatu argi eta garbia” egon behar izatea behin behineko kontratu guztietan.
Precariedad laboral
Precariedad laboral La reforma laboral y el milagro de la temporalidad en España
Beste alor garrantzitsu bat da azpikontratazioa mugatzearen erronka. 2008n “Menpeko Autonomoen Legea” egin zuen Zapaterok, azpikontratatutako langileei eskubideak onartzeko, gutxienez bazen ere, enpresa-matrizearen hitzarmen kolektiboko eskubideak azpikontratatuei hedatzeko. Baina 2012ko Lan Erreformak ekarritako enpresa hitzarmena lehenesteko malgutasunak bertan behera utzi zuen aurreko saiakera hori, eta gaur egun anitzak dira multi-zerbitzu hitzarmenarekin edozein arloko lanak egiten dituzten langileak. Emakume garbitzaileena gehien ikusten dugun adibidea da, eta lan baldintza kaskarrenetarikoa da baita ere. Zergatik ez dute emakume horiek lan egiten duten hoteleko edo Fakultateko langileen lan baldintzak, haien lana esentziala eta estrukturala izan arren? Zergatik ez dira soldata eta lan baldintza orokorrak sektore horren baitako hitzarmenen bidez ezartzen? Sistema klasista eta sexistaren adierazle oso argia eta zikina da, eta hori konpontzeko jatorriz kontratatzen duen enpresaren lan hitzarmena azpikontratan aplikatzea da bidea, nahiz eta erakunde patronalek onartuko ez dutela esan. Edonola ere, azpikontratazioa mugatzeko klausulak ekarriko ditu Lan Erreforma berriak, ikusteko dago noraino iristen diren.
“Gabonetarako Lan Erreforma berria prest egongo da, ez dago beste aukerarik, eta Yolanda Diaz sindikatuen aldeko aldarrikapenak gauzatzeko gai ote den ikusteko dago”
Beraz, Gabonetarako Lan Erreforma berria prest egongo da, batez ere hori baitelako Next Generation Funtsen hurrengo 10.000 milioi euro jasotzeko ezarritako baldintza, ez dago beste aukerarik, sakonago izatean edo ez izatean datza hurrengo asteetako erronka, baina aspaldian negoziatutako Lan erreforma berria laster onartuko du Espainiako Kongresuak, eta patronalen beto eskubidea Europak baliogabetuta, Yolanda Diaz Lehendakariordea eta Lan Ministroa sindikatuen aldeko aldarrikapenak gauzatzeko gai ote den ikusteko dago.
Lanaren Ekonomia
Lan Erreformaren urratsa euskal ezkerrarentzat
Zer dela eta horrenbesteko erresistentzia langileen eskubideak bermatzea ekar dezakeen lan erreforma baten aurrean? Agerikoa da “lan merkatua malgutzeak” lan egonkortasunean eta soldatetan izan duen kontrako eragina enpresen mesederako izan dela. SINDIKALAGENDA EKAINAREN 22-28a.